text
stringlengths
49
188k
timestamp
timestamp[us]
url
stringlengths
14
6.86k
dup_ids
list
hiztegia.labayru.eus | Labayru Fundazioa hiztegia.labayru.eus Argitaratze data: 2015-05-01 Kategoria: Barriak, Hizkuntza Sarean dago honezkero Labayru Hiztegi barriztua. Web barrian hiztegia be barriztauta dator, ugarituta. Alderdi teknologikoa Irontec enpresak landu dau. Orain arteko Labayru Hiztegi elebidunari, Hiztegi Fraseologikoa gehitu jako. Hiztegi hori oindino egitasmoa da, egiten doa baina asko aberastu behar da. Ha ta guzti be, ez dago dudarik ekarpen itzela dala hizkuntza hainbat egoeratan erabili behar daben hiztun, idazle, itzultzaile eta abarrentzat. Hiztegi arruntetan jasoten diran terminoetatik harago doa hiztegi fraseologikoa. Hizkuntza guztietan espresino, esamodu, berba kate asko darabilguz eguneroko berbetan, eta oso garrantzitsuak dira adierazkortasunaren ikuspegitik. Baina hizkuntza bakotxak modu baten egiten ditu esamoduok, eta sarritan ez da erraza hizkuntzen arteko parekotasunak ezartzen. Horretara dator hiztegi hau, gaztelaniatik abiatuta euskerazko ordezkoak emoten ditu. Norabide hau osotu orduan kontrako bidea egingo da. Labayru Hiztegiari jagokonez, eten barik barriztau eta ugaritzen da, egitasmo bizia da, jarraiko, atzenik ez daukana. Web barria erabiltzaileakaz hartu-emon zuzenagoa bideratzeko pentsauta dago, azkenengo eguneratzeen barri emoten dau eta jarraipen zuzenagoa egiteko bidea. Sabino Aranari buruzko jardunaldian egon gara 2015-05-01 Hurrengo artikulua Hedabideetan jarraitzen dogu Bide barriak aurkezpenaren harira
2020-05-25T23:10:54
https://www.labayru.eus/hiztegia-labayru-eus/
[ -1 ]
UEUk Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko hiru poltsarako deialdia ireki du — Unibertsitatea.Net Hemen zaude: Hasiera › Ziztu bizian › UEUk Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko hiru poltsarako deialdia ireki du UEUk Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, unibertsitate-mailako euskarazko ikasmaterialak sustatzeko hiru poltsarako deialdia ireki du 2012/10/24 - Unibertsitatea.net Edonori zuzenduta egon arren, batez ere, orain arte testugintza unibertsitariora hurbildu ez direnei dago begira. Era honetan egileen eremua hedatzen joatea nahi da, unibertsitate mailako testuak idazten hasi berri direnak langintza honetan eskarmentua dutenei gehituz UEUk, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, euskarazko ekoizpen akademikoa bultzatu nahi du eta, era berean, zeregin honetan esperientziarik ez dutenei laguntza ematea, euskal komunitate zientifikoa indartzearen alde. Hartara, bereziki baloratuko dira bai autore gazteen lan-proiektu indibidualak bai eta talde-proiektuetan autore gazteak integratzeko ahaleginak. Ikasmaterialen esparrua unibertsitateko edozein jakintza-arlokoa izan daiteke: antropologia, antzerkilaritza, arkitektura, artea, bertsolaritza, ekonomia, filosofia, fisika, glotodidaktika, historia, hizkuntzalaritza, ikasketa klasikoak, informatika, itzulpen-gintza, kazetaritza eta komunikazioa, kimika, fisika, klimatologia eta meteorologia, literatura, matematika, musika, natur zientziak, osasuna, pedagogia, psikologia, sexualitatea, soziologia, soziolinguistika, zuzenbidea, kultura-gaiak, folklorea nahiz gastronomia. Deialdiaren ezaugarri nagusiak honek dira: Proiektua, lan-jarduerak oro eta lanaren erredakzioa euskaraz burutuko dira. Poltsa bakoitzaren iraupena gehienez 12 hilabetekoa izango da, poltsa esleitzen den egunetik hasita (salbuespenak onar ditzake epaimahaiak, egileek hala espreski eskatuta). Poltsa bakoitzaren diru-zenbatekoa 1.000 eurokoa izango da. Lanek argitaratu gabeak izan behar dute. Sorkuntza-lanak zein saiakera-lanak kasuan originalak izan behar dute. Sorkuntza-lanen zein saiakera-lanen kasuan, autoreak berak erabakiko du jakintza-arloa, eta titulua nahiz edukiak. Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2012ko urriaren 15etik azaroaren 15era arte egongo da zabalik, biak barne. Eskabideen arauak, esleipen prozedura, betebeharrak, etab. zehaztasunez ezagutzeko HEMEN aurkituko duzu informazioa.
2017-10-18T11:20:05
http://www.unibertsitatea.net/aktualitatea/ueuk-bizkaiko-foru-aldundiaren-laguntzarekin-unibertsitate-mailako-euskarazko-ikasmaterialak-sustatzeko-hiru-poltsarako-deialdia-ireki-du
[ -1 ]
Tamagotchiak 15 urte bete ditu 2011-11-23 09:37 Lehenengo maskota birtualak 78 milioi erabiltzaile izan ditu eta hainbat ikerketa soziologikoren arrazoia izan da; izan ere, psikologoen aburuz, arazo psikologikoak eragin ditzake. Tamagotchiak, maskota birtualaren kontzeptua sortu zuen jostailuak, 15 urte bete ditu eta, guztira, 78 milioi erabiltzaile izan ditu. Gainera, tamagotchia hainbat ikerketa soziologikoren arrazoia izan da. 1996an kaleratu zuten lehen Tamagotchiak arraultz baten itxura zuen pantaila bat eta giltzatako baten tamaina zuen. Erabiltzaileak jostailuak erakusten zuen txita birtualari jaten eman behar zion eta zaindu eta garbitu egin behar zuen. Ondo zainduz gero, txita jaio, hazi eta 20 edo 25 egunetan hil egiten zen. Horrek, erabiltzaileak txitoarekiko mendetasuna eragiten zuen. Lehen tamagotchia (japonieraz tamago hitzak arrautza esan nahi du) kaleratu zutenetik, 35 bertsio banatu dira mundu osoan zehar. Jostailu polemikoa Hala ere, tamagotchia polemika handia eragin duen jostailua da. Merkaturatu zutenean, Tokiko Teikyo Unibertsitateko psikologoek tamagotchiak antsietatea, loezina edo sozializazio falta eragin zezakeela ondorioztatu zuten. Tamagotchiak arazo sozialak ere eragin zituen, Japonian: lanean arretarik ez izatea eta trafiko istripuak, besteak beste. Tamagotchientzako haurtzaindegiak ere sortu zituzten japoniarrek. 1950 sortutako Bandai enpresak tamagotchi berezia kaleratu du urteurrena ospatzeko. Gailu berriak 5.000 yen (48 euro inguru) balio du eta 32 pertsonaia desberdinekin jolasteko aukera eskaintzen du. Hala ere, tamagotchia polemika handia eragin duen jostailua da. Merkaturatu zutenean, Tokiko Teikyo Unibertsitateko psikologoek tamagotchiak antsietatea, loezina edo sozializazio falta eragin zezakeela ondorioztatu zuten Informazio gehiago:Eitb: Tamagotchiak 15 urte bete ditu
2018-11-13T00:20:01
https://www.kaixo.com/berriak/tamagotchiak-15-urte-bete-ditu
[ -1 ]
ARM Robotics: 15 urte robotizazioa bultzatzen enpresetan - SPRI Basque Industry 4.0 / ARM Robotics: 15 urte robotizazioa bultzatzen enpresetan ARM Robotics: 15 urte robotizazioa bultzatzen enpresetan Ezkerretik eskuinera, Joan Ramos eta Mikel Ramírez, ARM Robotics enpresako bazkide fundatzaileak. ARM Robotics euskal konpainiaren iritziz, robotika kolaboratiboak denbora behar du teknikoki eta ekonomikoki errentagarri izateko Euskadi Estatuko aurreneko eskualdeetako bat izan zen industria-prozesuetan robotika sartzen duela, 20 urte baino gehiago. Denbora horretan enpresek abantaila ugari lortu dituzte robotikari esker, eta hemendik aurrera ere hala izatea espero da. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak bultzatutako Lanbide Behatokiak aurreikusi du manufaktura-industriako langile kopurua jaitsi egingo dela 2030erako, gaur egungo 181.941 langileetatik 155.924 langileetara igaroz (http://futurelaneus/es/). Prozesuak automatizatzeko tresna berriengatik eta pixkanakako robotizazioagatik gertatuko da jaitsiera hori. ARM Robotics aholkularitza bat da, prozesuak robotizatzeko zerbitzuak ematen dituena, eta Barakaldon sortu zen 2003an. Bezeroen premien araberako konponbideak egiten zituzten nazioarteko marketako (ABB, Kuka edo Fanuc) robotak instalatzeko, eta bezero bakoitzaren neurrira programatzen zituzten. “Bezeroak lehen ez zekien hainbeste robotikaz, giltza eskuan motako konponbideak nahi zituen. Orain hobeto ezagutzen du robota edo prozesu baten automatizazioa. Bezeroak prozesu horren zati gehiagotan parte hartu nahi du, eta guk osatzen dugu bezeroak egiten ez duena. Robot propioak baditu guk programatu egiten ditugu, kontrol-armairuak instalatzen dizkiogu edo behar dituen tresnak eskaintzen dizkiogu. Baina gerta liteke bezero batek esatea pieza zehatz bat fabrikatu nahi duela 22 segundoro. Horrelakoetan, pieza horien zehaztapenak aztertzen ditugu, adibidez garbitu edo soldatu egin behar diren, eta produkzio-ildoa dimentsionatzen dugu behar den robot kopuruaren arabera” azaldu du Mikel Martínezek, ARM Robotics enpresako bazkide fundatzaileak. 4.0 Industriaz ari bagara, robotaren kontzeptu tradizionala gaindituta dago jada, eta cobot edo robot kolaboratiboak erabiltzen dira orain. Dena den, Martínezek dio “oraindik bide luzea dagoela egiteko. Argi dago etorkizunean gehiago kolaboratuko dugula robotekin, gure prozesuek horixe eskatzen dutelako. Lehen robotak finkoak ziren, orain, berriz, bezeroek segurtasun osoz mugitu daitezkeen makinak nahi dituzte. Halere, cobot batek bere joan-etorrietarako behar duen edo segurtasunez ibiltzeko darabiltzan ikusmen artifizialeko sistemek eskatzen duten energia-kontsumoa ez da jasangarria. Denbora behar da, eta ezinbestekoa da prezioak merkatzea. Badakigu zer den robotika kolaboratiboa, baina aurreratu egin behar dugu teknikoki, eta oraindik gauza asko daude egiteko”. Bada robotikarekin lotutako beste elementu bat eztabaida pizten duena: robotei aplikatutako adimen artifiziala. “Gizakia da ondoen diseinatutako makina, eta robotika gure isla baino ez da. Uste dut makinek ezingo dituztela inoiz gizakiak ordezkatu. Adimen artifizialak auto-ikaskuntzarako sistemak eman diezazkieke robotei edo proba-akats sistema erabiliz ikasteko gaitasuna, baina badira zenbait ezaugarri berezkoak ditugunak eta robotek inoiz berdinduko ez dituztenak” azpimarratu du ARM Robotics enpresaren sortzaileak. Prozesu industrialen pixkanakako robotizazioak eta automatizazioak badu gainditu beharreko ikasgai bat ETEetan, zeren “robotizazioa garestia da, eta ongi zaindu behar dugu non gastatzen dugun dirua, lehiakideak oso erasokorrak direlako. Bestalde, ezin diozu ETE bati robotikaz hitz egin, ERP on bat ere ez badauka (enpresaren baliabideak planifikatzeko sistemak) eta datuak excel dokumentu batean sartzen baditu oraindik” gaineratu du. ARMk bulegoak ditu Barakaldon eta Bartzelonan, eta proiektuak garatu ditu Estatu osoan nahiz atzerrian, adibidez Txinan, Indian eta Errusian. Berriki, bi konpainia berri sortu ditu: ARM Industrial Assemblies eta ARM Robotics Institute. Lehenak mantenimendu prediktiboa, prebentiboa eta muntaia industrialak egiten ditu (esaterako, kontrol-armairuak). Fagor eta CIE Automotive bezalako enpresek proiektuak garatu dituzte konpainia horrekin. Bestalde, ARM Robotics Institute konpainiak robotika industrialari buruzko prestakuntza eskaintzen du, bai enpresentzat eta bai partikularrentzat, Somorrostroko Prestakuntza Zentroaren laguntzarekin.
2020-02-25T13:12:14
https://www.spri.eus/basque-industry-komunikazioa/arm-robotics-15-urte-robotizazioa-bultzatzen-enpresetan/
[ -1 ]
abendua | 2018 | Autogestioa Argian argitaratua, 2018ko ekainaren 17a Tokiko administrazioak, aldundiak eta gobernu autonomikoak poz-pozik daude. Hazkunde ekonomikoan gaude, langabezia tasa murriztu da. Zerbitzua da puntako sektorea eta ez dute turismofobia hitzarekin izendatu duten protesta multzoa ulertzen. Euskal Herri penintsularra ondo doa.
2019-12-10T00:32:48
https://autogestioa.wordpress.com/2018/12/
[ -1 ]
Jarduera bereziak Monumentuen eta Leku Historikoen Eguna ospatzeko. Deia, Noticias de Bizkaia Apirilaren 18an Museoetan eta enklabeetan 2018ko efemeridea ospatzeko jarduera guztien lelo nagusia “Ondarea gure belaunaldientzat” da deia.com - 2018(e)ko apirilaren 15a, igandea - 11:00etan eguneratua Monumentuen eta Leku Historikoen Nazioarteko Eguna ospatuko da, apirilaren 18an, gure ondarea zaintzeko eta ondare horri balorea emateko mundu osoko herrialdeek antolatzen duten ekimen kulturala. Sorkuntza sustatzeko eran erabiliko dira sare sozialak proposamen guztietarako, izan ere, edizio honetan asmoa ezagutzaren belaunaldien arteko transferentziari eta gazteriaren aitzindaritzari garrantzia ematea da. #heritage4generations hashtagarekin Aldi berean, arkeologiaren arloan sakondu nahi duenarentzat aukera egongo da ibilbide arkeologikoa egiteko Artxanda basoan zehar;jarduera hau larunbatean izango da, apirilaren 21ean, 10:00etatik 13:00etara, eta Arkeologi Museoak antolatuta dago. Jardueraren prezioa 8 € da eta horren barruan sartzen dira autobusa, Arkeologi Museoko sarrera eta bisitaldi gidatua. Kasu honetan ere nahitaezkoa da apirilaren 17a aurretik izena ematea. Informazio gehiago: 94 404 09 90. Apirilaren 28an, igandean, Barbadun ibaiko burdinolen eta erroten ibilbidea egingo da;jarduera era guztietako jendearentzat da eta 10:30etatik 13:30etara burutuko da El Pobaletik (Muskiz) abiatuta, La Ollako multzo ikusgarria eta eskualdean aktibo dagoen azken errota bisitatuz eta, azkenik, Galdamesko mahastietan egiten den aparteko txakolina dastatuz. Erreserbak 629 27 15 16 telefonoan edo info@elpobal.com helbidean egin behar dira.
2018-09-24T02:51:07
http://www.deia.eus/2018/04/15/bizkaia/bizkaiko-museoetan-eta-enklabeetan-jarduera-bereziak-monumentuen-eta-leku-historikoen-eguna-ospatzeko
[ -1 ]
UEU Natur Zientziak EuskalNatura proiektua Parte hartu nahi dut Bloga Irteerak Kronikak Argazkiak Erakusketak Ikastaroak Harian Albisteak UEU Natura Zientzia Ingurumena Heziketa Agenda Hitzaldiak Erakusketak Ekimenak Ikastaroak Irteerak Jardunaldiak Erreportajeak Blogak Objektibotik (Antton Alberdi) Naturzalia (Ander Izagirre) Mendiminez (Eñaut Izagirre) Ardura zaitez! (Garikoitz Perurena) Facebook Twitter Biodibertsitatea Animaliak Espezieen zerrenda Bilatzaile aurreratua Landareak Espezieen zerrenda Onddoak Espezieen zerrenda Bilatzaile aurreratua Toxikotasuna Naturguneak Mapa Kontserbazio-figurak Nazioartekoak EAEkoak Nafarroakoak Iparraldekoak Bisorea Habitatak Kontserbazioa IUCNren Zerrenda Gorria Euskal Herriko katalogoa Bibliografia Argazkiak Animaliak Landareak Onddoak Paisaiak Mapa Baliabideak Araudia Estekak Liburuak Dokumentuak Elkarteak eta erakundeak Home Harian Blogak Naturzalia (Ander Izagirre) Suge biperakara (Natrix maura) UEU Natur Zientziak EuskalNatura proiektua Parte hartu nahi dut Bloga Irteerak Kronikak Argazkiak Erakusketak Ikastaroak Harian Albisteak UEU Natura Zientzia Ingurumena Heziketa Agenda Hitzaldiak Erakusketak Ekimenak Ikastaroak Irteerak Jardunaldiak Erreportajeak Blogak Objektibotik (Antton Alberdi) Naturzalia (Ander Izagirre) Mendiminez (Eñaut Izagirre) Ardura zaitez! (Garikoitz Perurena) Facebook Twitter Biodibertsitatea Animaliak Espezieen zerrenda Bilatzaile aurreratua Landareak Espezieen zerrenda Onddoak Espezieen zerrenda Bilatzaile aurreratua Toxikotasuna Naturguneak Mapa Kontserbazio-figurak Nazioartekoak EAEkoak Nafarroakoak Iparraldekoak Bisorea Habitatak Kontserbazioa IUCNren Zerrenda Gorria Euskal Herriko katalogoa Bibliografia Argazkiak Animaliak Landareak Onddoak Paisaiak Mapa Baliabideak Araudia Estekak Liburuak Dokumentuak Elkarteak eta erakundeak Username Suge biperakara (Natrix maura) Naturzalia bloga | 2015/07/17 (azken aldaketa: 2015/07/17 ) | Egilea: Ander Izagirre | Bisitak: 553 Gako hitzak: Narrastiak Indibiduo heldua Suge biperakara, urari oso lotuta dagoen narrastia da. Anfibio eta arrainetaz elikatzen da, eta erreka eta potzuak dira bere habitat nagusia. Gure inguruetako gainontzeko erreketan bezala, nire herriko (Elgoibarko) erreketan ere oso suge arrunta da. Sugegorriaren antz haundia dauka eta hortik datorkio izena, baina ez dauka pozoirik eta oso suge lasaia da, batere arriskutsua. Suge hauek topatzeko asmoarekin Elgoibarko Sallobenteko errekan gora sartu nintzen aurreko batean Haritz Arrietakin batera. Ez genuen tarte oso luzea egin errekan zehar, baina 3 suge biperakara ikusteko nahikoa. Adin desberdinetakoak ziren hirurak, heldu bat, gazte bat eta kume bat. Lortutako irudiekin beheko bideoa prestatu dut. Argazki batzuk ere erakusten dizkizuet. Amaitzeko, Haritz Arrietak orain dela pare bat urte grabatutako bidio bat jartzen dizuet. Suge biperakara amorrain bat uretatik ateratzen agertzen da. Indibiduo gaztea Kumea Gazte asanbladak antolatutako urteroko erreka garbiketetan ere azaltzen dira suge hauek. Aurreko urtean 3 ikusi genituen eta aurten ere irtengo dira seguru! Argazkia: barren.eus Bideoak
2017-04-27T22:38:52
http://www.euskalnatura.net/harian/blogak/naturzalia/item/suge-biperakara-natrix-maura
[ -1 ]
Nafarroako Gobernuak ikastetxeen oinarrizko agiritzat onartu du Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua - Egunero - Educación Nafarroako Gobernuak ikastetxeen oinarrizko agiritzat onartu du Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua Ikasturte hasierako jarraibideen inguruko ebazpenari jarraipena emanez, Nafarroako Gobernuak Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua arautzen duen Foru Agindua onartu du, Nafarroako Eskola Kontseiluaren ahobatezko oniritziarekin Proiektu europarraren eraikuntzarako eleaniztasuna ezin errefusatuzko helburutzat jotzen duten Europar Batasunaren zuzentarauei jarraiki, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak uste du hizkuntzen koordinazio eta tratamendu integratua eta eleaniztasunaren eta hizkuntza aniztasunaren sustapena interes estrategikoko helburuak direla Nafarroako hezkuntza sistema hobetzeko hizkuntza komunikazioaren ikuspegitik, eta helburu horiek lortzeko funtsezko tresnetako bat Ikastetxearen Hizkuntza Proiektua dela, hizkuntzen arloko koordinazioa, adostasuna eta errespetua bultzatzen dituen heinean.Ikastetxearen Hizkuntza Proiektuaren elaborazioa arautzen duen Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 19ko 16/2019 Foru Aginduaren bitartez, dokumentu hau ikastetxeen oinarrizko funtzionamendurako agiri bihurtu da. Ikastetxeetako beste plan eta proiektu askotan bezalaxe, hezkuntza komunitatearen partaidetza giltzarrizkoa da hizkuntza plangintza eraikitzeko eta hizkuntzek ikastetxe bakoitzean duten egoeraren diagnositik abiatuta adostutako helburuak txertatzeko. Horren kariaz, Mikel Urmeneta artista nafarrak Hizkuntza Proiektuaren zabalkunderako landutako triptikoa helarazi zaie ikastetxe guztiei, ekimenarekiko jakinmina eta partaidetza sustatzeko xedez. Halaber, Gobernuak Hizkuntza Proiektua lantzeko baliabideak bildu ditu webgune batean, ikastetxeek egin beharreko lana errazteko asmoz.
2019-04-23T18:31:37
https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/-/el-gobierno-de-navarra-aprueba-el-proyecto-linguistico-de-centro-como-documento-basico-de-los-centros-educativos
[ -1 ]
Data: 2017(e)ko irailak 20 Egilea: Ricardo Gómez “Orain arte entzun gabea zen audio berri baten aurkikuntza da albiste honi erantsita doakion pieza. Gabriel Arestiren ahotsa da ‘Auhenaren sentimendua’ poema errezitatzen duena. 1969an grabatua izan zen, Rikardo Arregi hil eta egun gutxira egin zen herri mezan, Andoainen, Tourseko … Jarraitu irakurtzen → Kategoriak Euskara, Euskararen_historia, hedabideak, Literatura, multimedia | Erantzunak desaktibatuta daude naiz: – ‘Auhenaren sentimendua’, Gabriel Arestiren ahotsaz, audio berri batean sarreran Juan Martin Elexpuru: “Eliseo Gilen kontra ez dago zantzurik” – Goiena.eus Data: 2017(e)ko maiatzak 6 Egilea: Ricardo Gómez Elexpururi egindako elkarrizketaren bideoa [16:13]. via Diigo http://ift.tt/2pllnNy Kategoriak hedabideak, multimedia, veleia | Erantzunak desaktibatuta daude Juan Martin Elexpuru: “Eliseo Gilen kontra ez dago zantzurik” – Goiena.eus sarreran Argia Multimedia. Koldo Mitxelena 1915-1987 Data: 2017(e)ko urtarrilak 29 Egilea: Ricardo Gómez “Euskal hizkuntzalari eta idazle ezagunaren inguruko dokumentala, bere heriotzaren 10. urteurrenaren harira egindakoa. Data: 1997 Zuzendaritza eta errealizazioa: Mikel Mendizabal Cristobal Ekoizlea: Lehize Ekoizpeak Gidoia: Ascension Martinez” via Diigo http://ift.tt/2kHpogC Kategoriak Euskara, Euskararen_historia, multimedia | Erantzunak desaktibatuta daude Argia Multimedia. Koldo Mitxelena 1915-1987 sarreran Monumenta Linguae Vasconum III. Jardunaldien bideoak sarean Data: 2017(e)ko urtarrilak 17 Egilea: Ricardo Gómez Blog honen irakurleok dakizuenez, abenduaren 20 eta 21ean Monumenta Linguae Vasconum III. Jardunaldiak izan ziren UPV/EHUko Letren Fakultatean. Bertan aurkeztu ziren ponentzia eta komunikazioen bideoak (25 guztira) sarean eskuragarri daude orain, Letren Fakultatearen bideotekan: Monumenta Linguae Vasconum III. Jardunaldiak. Bideoak … Jarraitu irakurtzen → Kategoriak biltzarrak, multimedia | Erantzunak desaktibatuta daude Monumenta Linguae Vasconum III. Jardunaldien bideoak sarean sarreran Gabon kantak, erronkarieraz | Berria.eus Data: 2017(e)ko urtarrilak 8 Egilea: Ricardo Gómez “Bidankozeko 87 urteko Alejandra Salbotx Jimeno da abeslaria. Bi abestiren zatiak nahasten ditu, Gairon gairona eta Goazen. Bideoa barruan.” via Diigo http://ift.tt/2j3AxVf Kategoriak Dialektologia, Euskara, Euskararen_historia, multimedia | Erantzunak desaktibatuta daude Gabon kantak, erronkarieraz | Berria.eus sarreran Matxin Zalba eta Martin de San Martinen gutunei buruzko bideoa Data: 2016(e)ko irailak 2 Egilea: Ricardo Gómez (via @AzitiBihia) Lotutako sarrerak: ‘Et alegraçaytec ongui’: bi euskaldun Karlos erregearen gortean « LINGUA NAVARRORUM Euskera en la corte del rey Carlos III. Deia, Noticias de Bizkaia naiz: – El Archivo de Nafarroa exhibe el texto más extenso escrito en … Jarraitu irakurtzen → Kategoriak Euskara, Euskararen_historia, Filologia, multimedia, youtube | Erantzunak desaktibatuta daude Matxin Zalba eta Martin de San Martinen gutunei buruzko bideoa sarreran Bideoa:”Othoi zato etchera!”: euskararen altxorra | EITB Kultura Data: 2016(e)ko maiatzak 4 Egilea: Ricardo Gómez “XVIII. mendeko euskararen altxor handi bat aurkitu dute Londreseko Artxibo Nazionalean. Lapurdiko marinelei etxetik bidalitako gutunak dira.” via Diigo http://ift.tt/1rUw2jv Kategoriak Euskara, Euskararen_historia, Filologia, hedabideak, multimedia, testu-kritika, testuak | Erantzunak desaktibatuta daude Bideoa:”Othoi zato etchera!”: euskararen altxorra | EITB Kultura sarreran Euskarazko lehen soinuak – Argia Data: 2016(e)ko otsailak 26 Egilea: Ricardo Gómez [2015/02/22] Inaxio Lopez de Aranaren artikulua: “Hurrengo lerroetan, fonografoaren sorreratik Lehenengo Mundu Gerrara bitarteko aldian Euskal Herrian nahiz Euskal Herritik kanpo egindako euskarazko grabazioez eta euskal folklorearen grabazio musikalez jardungo dut; alegia, 1877tik 1917ra bitartekoez. Bidean desagertu diren grabazioak aipatu … Jarraitu irakurtzen → Kategoriak Aldizkariak, Euskara, Euskararen_historia, multimedia, musika, testuak | Erantzunak desaktibatuta daude Euskarazko lehen soinuak – Argia sarreran Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordearen txostena entzungai Data: 2015(e)ko azaroak 30 Egilea: Ricardo Gómez “Urriaren 23an, Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordeak antolatuta, Ahoskera Jardunaldia egin zuen Akademiak Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Bertan, Ahoskera batzordeak prestatutako txostena irakurri zuten Oroitz Jauregi batzordeko idazkariak eta Miren Lourdes Oñederra buruak. Hona ekarri dugu irakurketa horren audioa.” via Diigo … Jarraitu irakurtzen → Kategoriak euskaltzaindia, Euskara, fonetika-fonologia, multimedia | Erantzunak desaktibatuta daude Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordearen txostena entzungai sarreran Norteko Ferrokarrila: Atapuerca, lehen nekazariak eta euskaldunak Data: 2015(e)ko irailak 17 Egilea: Ricardo Gómez [2015-09-15] “Elkarrizketatua: Eneko Iriarte Erakundea: Burgosko Unibertsitatea Atapuercako aztarnategia batean, El Portalón de la Cueva Mayor izenekoan, lehen nekazarien garaiko giza hezurrak topatu dituzte, eta ikertzaile-talde batek hezur horien genoma aztertu dute. Ikertzaileetako bat gure gaurko gonbidatua da, Burgosko Unibertsitateko … Jarraitu irakurtzen → Kategoriak Euskara, Euskararen_historia, historia, multimedia, Zientzia | Erantzunak desaktibatuta daude Norteko Ferrokarrila: Atapuerca, lehen nekazariak eta euskaldunak sarreran
2018-01-22T02:19:31
http://filoblogia.blogariak.net/multimedia/
[ -1 ]
Mariano Llinás argentinarrari Urrezko Mikeldia emongo deutso 60. Zinebik - bizkaie.biz Bizkaie! 2018-09-18 09:03 Zinemea Irudia barrituta dator Bilboko Film Labur eta Dokumentalen Nazinoarteko Jaialdia. Mariano Llinás | Ikusi handiago | Argazki originala Zinebiren 60. edizinoaren inguruko argibideak emon ditue Vanesa Fernandez Guerra jaialdiko zuzendariak eta Nekane Alonso Bilboko Udaleko zinegotziak, Euskal Museoan egindako agerraldian. Aurtengo edizinoa biribil-biribila da, 60.a izango dalako eta, ondorioz, hainbat nobedade izango ditu. Adibidez, irudi barritua. Kartela Koldo Atxaga artisteak diseinau dau eta irabazleei emoten jaken Mikeldi sarien itxura barria Maite Leyún sortzailearen eskutik dator. Mikeldi sariaren forma barria Horrezaz gan, zemendiaren 9tik 16ra egingo dan edizino honetako protagonista nagusietako bat Mariano Llinás zinemagile argentinarra izango da. Urrezko Mikeldia emongo deutsie, bere ibilbide profesionalean egindako ekarpena autortzeko. Zuzendari eta gidoigile argentinarra nazinoarteko zinemagintza garaikideko sortzaile barritzaileenetako bat dala adierazo dabe Zinebiko arduradunek. Llinásek zemendiaren 9an, inaugurazino ekitaldian hartuko dau Mikeldi Saria, Arriaga antzokian. Ondoren, argentinarrak zuzendu dauen La Flor filmea proiektauko dabe. Baina adi, ze pelikula hori 14 ordukoa da eta 2009 eta 2018 urteen artean grabau eban Llinásek. Alkarren atzetik kontautako sei istorio independente dira La Flor lan bitxi horren ardatza. Lau emakume artista dira aktore nagusiak, Pilar Gamboa, Elisa Carricajo, Laura Paredes eta Valeria Correa. Hilaren 11, 12 eta 13ko maratoietan proiektauko dabe 840 minutuko film luze-luze hau, Alhondiga-Golem aretoan. Vanesa Fernandez Guerra eta Nekane Alonso
2018-10-15T22:35:00
https://bizkaie.biz/1537192929390
[ -1 ]
Izagirre: "Urumearen biziberritzea beharrezkoa da ahaztuta egon diren auzoak eraldatzeko" - Irutxuloko Hitza : Irutxuloko Hitza Izagirre: "Urumearen biziberritzea beharrezkoa da ahaztuta egon diren auzoak eraldatzeko" Urumea ibaia eta Martuteneko zubia. (Argazkia: URA) Uholdeei aurre egiteko lanak 2014an has daitezen, hitzarmen bat sinatu dute gaur URA agentziak eta Donostiako Udalak. Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatearen ustez, “hiri honek merezi du Urumearen aldeko apustu garbia. Eta apustu horrek uholdeak ekiditeko erabat klabea izango den hitzarmen hau sinatzera ekarri gaitu”. Hitzarmenari esker, Martutenen Urumea ibaia uholdeetatik babesteko proiektua jarriko dute abian, eta erakunde bakoitza dagozkion ardurak hartzen hasiko da. Udalak lurrak erabilgarri jarriko ditu, URA agentzia uholdeei aurre egiteko lanekin has dadin. Bestalde, Donostiako Udalak bi ekaitz tanke egingo ditu, 4.000.000 euroko inbertsioa eginez. Eta Urumea inguruan egin beharreko eraispenak ere udalak egingo ditu, 180.000 euroko inbertsioarekin. Izagirrek adierazi duenez, “Urumea da hiri honen benetako bizkarrezurra. Urumearen biziberritzea Donostiarentzat guztiz estrategikoa eta beharrezkoa da, beti ahaztuak egon diren auzoen egoera goitik behera eraldatzeko”.
2019-08-22T14:34:45
https://irutxulo.hitza.eus/2014/06/09/izagirre-urumearen-biziberritzea-beharrezkoa-da-ahaztuta-egon-diren-auzoak-eraldatzeko/
[ -1 ]
Ekogertu | NORTZUK GARA / QUIENES SOMOS page-template-default,page,page-id-14956,woocommerce-demo-store,woocommerce-no-js,ajax_fade,page_not_loaded,,qode_popup_menu_push_text_right,hide_top_bar_on_mobile_header,qode-content-sidebar-responsive,columns-3,qode-theme-ver-10.1.2,wpb-js-composer js-comp-ver-5.1,vc_responsive Oleta Baserriak horniketarako eredu berri bat sortu du (EKOGERTU). Familia guztientzat baserriko oilasko ekologikoa eskuragarri bihurtu nahi duena. Esparru natural eta gertukoa den ikastola edo eskolako irteera harreman puntua bihurtzean, eta honetan banaketa zuzena burutzean, datzana. Osasungarria eta kalitatezkoa den elikagai baten eskuragarritasuna ahalbideratzen duen eredua, eta bide batez, baserrien eta nekazaritza ekologikoaren sustatzean elkar laguntzen duena. Horretarako interesatutako familiek, gutxienez hilean oilasko ekologiko erretilu bat hartzeko konpromisoa hartzen dute, modu honez, baserritarrak bere lan zama planifikatu ahal du. Konpromiso honen truke, baserritarrak oilasko ekologikoaren prezioan deskontua egiten du. Salmentaren ehuneko zehatz bat ikastola edo eskola / ikastolako guraso elkartera bideratzeko asmoa dago. Oleta Baserria crea un nuevo modelo de distribución (ekogertu) que tiene como objetivo poner al alcance de las familias el pollo ecológico. Se basa en el reparto directo en un espacio natural y cercano: la salida de la escuela o ikastola. Una fórmula que permite acceder a un alimento saludable y de calidad, a la vez que se colabora en el mantenimiento del baserri y la agricultura ecológica. Para ello las familias se comprometen a adquirir al menos una bandeja al mes, y de esta manera el baserritarra puede planificar y adecuar su trabajo. A cambio de ese compromiso, el baserritarra realiza un descuento en el precio del pollo y está previsto que un porcentaje de la venta se destine a apoyar el funcionamiento del AMPA o elkarte de su escuela / ikastola.
2019-11-12T19:07:09
https://ekogertu.info/nortzuk-gara-quienes-somos/
[ -1 ]
Ikaburua I,II y III - Apartamento Turístico Rural - Urdazubi/Urdax - Ostatuak - Turismo Nafarroa Oharrak: Precios Ikaburu III (4+1): semana T.B. 320/T.A.370€. Leña 8€. Helbidea Barrio Leorlas-Casa Ikaburua Web www.ikaburua.com Telefonoa 948599222 - 690755875 E-posta info@ikaburua.com Inskripzio-kodea UATR0043
2018-02-25T05:18:11
http://www.turismo.navarra.es/eus/organice-viaje/recurso/Alojamiento/922/Ikaburua-I,II-y-III.htm
[ -1 ]
Garajeak, frontoiak eta industria pabiloiak | Asfaltos Uribe : Asfaltos Bizkaia Pavimentos Asfalticos Vizcaya Obra Civil Garajeak, frontoiak eta industria pabiloiak – Asfaltos Uribe : Asfaltos Bizkaia Pavimentos Asfalticos Vizcaya Obra Civil Adituak gara Asfalto Urtuzko zoladurak ekoizten eta zabaltzen. Bere ezaugarri nabarmenenak dira iragazgaitza izatea, uretan disolbaezina izatea (ez du gai kutsakorrik isurtzen) eta ukitzerakoan gozoa izatea. Asfaltos Uriben honako beharrizan hauetarako ekoizten eta aplikatzen dugu asfalto urtua: OINEZKOENTZAKO ZOLADURAK (Frontoiak, Espaloiak, Plazak, Lorategietako bideak, Bizikletentzako errailak, Tranbia-nasak, Kirolguneak…) ZORU INDUSTRIALAK: (Barrualdekoak, Azoka estaliak, Biltegi-lanetarako pabiloiak, Industria astunetarako pabiloiak…) IBILGAILUENTZAKO GALTZADA ARRUNTA (Arinak bide pribatuetarako, Arinak bide publikoetarako) ARRAPALAK(Oinezkoentzako eta ibilgailu arinentzako eta astunentzako, Zubietako panelak..) IBILGAILUENTZAKO GARAJEETAKO ZORUAK: (Arinak eta astunak) Lan adibide batzuk: Mungiako Larreta udal-frontoiaren asfaltatzea Trinketea eta Bizkaia Frontoia asfaltatzea, Bilbon. Espaloiak urbanizatzea Plaza publikoa eta ibilgailuentzako aparkalekua SR3-n Zallako udal-frontoia asfaltatzea Obraren kokapena GPS bidez Agoizko frontoia asfaltatzea, Nafarroan Oiartzuneko Carrefour Hipermerkatuko aparkalekua Labrit frontoia asfaltatzea. Iruñeko Udal Patronatua
2020-01-21T21:49:44
http://www.asfaltosuribe.com/garajeak-frontoiak-eta-industria-pabiloiak/?lang=eu
[ -1 ]
"Epaitegietan ez du aurrera egin euskararen erabilerak" 2018ko azaroaren 18a, igandea | Ordua Euskal Herrian 09:35:28 Nekane San Miguel (Arrasate, 1953) abokatu lanean hasi zen 1976an. 1991n epaile egin zen eta Galizian eta Tolosan jardun ondoren, duela hamar urtez geroztik, Bizkaiko Lurralde Auzitegiko magistratua da. Bere lanbidean euskararen osasuna nolakoa den galdetu diogu. 1993an, Tolosan, egin zenuen lehen epaiketa euskaraz. Uste izan omen zenuen euskararen etorkizuna, justizia administrazioan, oparoagoa izango zela. Epaitegietan ez du aurrera egin erabilerak, denetariko baliabideak zabaldu edo nabarmen gehitu arren. Jaurlaritzaren azken aldaketa arte izan diren arduradunak ahalegindu ziren hainbat tresna guztion eskura jartzen, eta aurrerantzean atzeraka ez joatea gustatuko litzaidake. Dena den, erabilera oso eskasa da. Egia da justiziaren eremua ez dela epaitegietara mugatzen, baina hitzarmen pribatuetan eta halako kontuetan nabarmen gehitu izan balitz gure hizkuntzaren erabilera, horrek epaitegietan nolabaiteko isla behar zukeen, eta nik, behintzat, ez dut ikusten. Berriz diot, Justizia Saileko arduradunek funtzionarioentzat (epaile, fiskal eta idazkariak barne) klaseak prestatu dituzte, euren antolaketa eta kudeaketa eskumenen barru diren lanpostu perfilak egin; hainbat dokumentu edo eredu euskaratu, Euskalterm sendotu, baita itzultzaile eta euskara sustatzaile edo animatzaileen kopurua gehitu... Honetaz ari naiz baliabideak aipatzerakoan, eta batez ere 1996az geroztik hasita aritu izan dira. Euskara ikasteko langileen jarrera eskasa aipatu izan duzu, bai ofizial, laguntzaile eta agenteena esate baterako, eta baita epaile, fiskal eta abarrena. Zer esan nahi du jarrera eskasak? Ikasteko interesetik aparte, deigarriena zera da: guztion zergen kontura ikasten dutenek ere, oso gutxi erabiltzen dutela, euren artean, eta “justizia eske” datorrenarekin ere, baina horrelako jarrerak oso hedatuak daude administrazioan, oro har. “Funtzionarioaren” mentalitatea nolakoa den ere jakina da. Alderik ba al da transferitutako funtzionarioak izan ala ez? Ez dut alderik ikusten. Jende talde guztietan denetarikoak daudela ere esan beharra dago, baina gutxiengoa da errespetuz jokatzen duena. Gai honetan errespetuarekin jokatzeko, nire ustez, erkidego honetan bi hizkuntza direla ofizial onartzea da lehen gaia, eta berehalako ondorena, biei –bata zein bestea erabiltzen duenari– trataera berdina eta aukera berberak eman behar zaizkiola jabetzea, halakorik inor uneoro gogora ekartzen ibiltzeke. Barne egituretako langileez gain, kanpotikako zerbitzuetatik ere gaztelania dela nagusi diozu. Hori aipatu izan dut, Justizia administrazioa ez dugulako justiziako funtzionarioek eta epaileok bakarrik osatzen: Salaketa bat jartzera Ertzaintzaren edozein komisaldegira, edo hainbat herritako Udaltzaingora joan (urruti joan gabe, ni bizi naizen Arrasatekora joan zaitez) eta ikusiko duzu zein hizkuntzatan jasoko dizuten salaketa. Hori, gero, delitu edo falta den jakiteko epaitegian sartzen da. Bada, %99tan erdaraz sartzen zaigu. Ez da ardura inori botatze aldera, baina inork irudikatzen du erkidego honetan Katalunian duela urte batzuk gertatu zena? Mossos d´Esquadrako polizien protesta egiteko modua, guztia katalanez hitz egin eta idaztea izan omen zen (hala kontatu zidaten). Hemen, ezta Atutxaren garaian ere. Oraingoetan, zer esanik ez! Zuzenbide fakultateetatik gero eta euskaldun gehiago ateratzen da. Nabari al duzu lanean? Adibide triste bat jarriko dizut: 1994an Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Praktika Juridikoko Eskolan klaseak ematen hasi nintzen, eta garai haietan “korpus juridikoa” hain landuta ez bazegoen ere, Eskola horretako lehenengo urtetako ikasleak erraz, “korriente” mintzatzen ziren euskaraz. Gaur egun, klaseak euskaraz ematen jarraitzen dugu, baina ikasle askok klasean ere, euren artean erdaraz egiten dute, eta garbi duzu gero gertatuko dena –hala gertatzen da–: ez dutela euskara erabiltzen euren idazkiak aurkezterakoan, edo funtzionarioei zuzentzerakoan; are gutxiago epaileei. Duela hilabete batzuk, euskaldundu den epaile batek esaten zidana aipatu nahi dut. Bera hemengoa, bertakoa izanik, ez du euskara jakiteko beharrik izan, baina epaile egin zenean ahalegin hori egitea ezinbestekoa iruditu zitzaion legea bete nahi bazuen. Bere ustetan, hiritarra edo abokatua euskaraz zuzentzen bazitzaion hizkuntza horretan erantzuna jasotzeko eskubidea zuen. Egun euskara ulertzen du eta polito hitz egin ere, baina ez zaiola demanda bat bera ere euskaraz ailegatu esan zidan, eta horrelako egoera eta jarrerek gu, euskaldunok deskalifikatu egiten gaituela zioen. Luze eta zabal hitz egiteko gaia da hau, eta beste hainbat alorretan (justiziarekin zerikusirik ez dutenak) gure zabarkeria hau azterketa gai delakoan nago. Gure zilborrera begiratu beharko genukeela behin baino gehiagotan esan duzu. Oso arrazoi xinplea dela iruditzen zait, eta aspaldi esan zuen poetak hamaika aldiz errepikatu duguna: hizkuntza gugatik galduko dela, guk ez dugulako hitz egiten, guk ez ditugulako hemen bizi diren gure inguruko erdaldunak euskaraz hitz egitera, edo gutxienez euskara ulertzera, “behartu”. Normalizazioa ezin da militantziaz mantendu, baina dugun egoera ikusita normalizaziorako atea militantziaz zabalduko dugu. Ahalegin handia da, baina ez dago beste biderik. Abokatuak esango du pisutsua dela itzulpenarena eta herritarrak berriz epaitegian aurreragoko lanik baduela pentsatuko du. Aitzakiak al dira? Dudarik gabe. Errua inori botatzea erosoa omen da, baina errurik ez duena, errugabea da, ahalmenik gabea. Errua inorena baldin bada, gu errugabeak bagara, beste horrek egin behar, guk ezin dugulako, ezta? Oso diskurtso arriskutsuak entzuten ditut guztiaren kontra, gure errua –eta aldi berean ahalmena– ukatuz. Nola estimulatu edo konbentzitu abentura horretan sartzeko? Geroz eta zailagoa ikusten dut. Sasoi hauetan jendea ez dago ezer sakrifikatzeko gertu. Arazo eta afera guztien soluzioa inori exijitzen diogu, ez bakarrik kontu honetan. Euskararen arazotxoa problema handi bihurtzeko euskaldun denok epaitegietan euskaraz egitea proposatu duzu. Dudarik gabe hori da egoera aldatzen hasteko lehen urratsa. Atera kontua non gauden, baina berriz diot: irudikatzen duzu sortuko litzatekeen giroa euskaldun guztiok euskaraz mintzatuko bagina non nahi?
2018-11-18T08:35:29
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2220/nekane-san-miguel
[ -1 ]
Rima Kata: koak | Kamus Rima Kata yang berima dengan koak biak, buak, ciak, coak, cuak, goak, juak, kiak, kuak, leak, loak, luak, miak, muak, piak, puak, riak, ruak, siak, soak, suak, tuak, coak, goak, loak, soak, anorak, bolak, bongak, botak, boyak, coak, codak, colak, congak, corak, dongak, doyak, goak, gobak, godak, golak, gonyak, goyak, horak, jobak, jolak, kobak, kocak, kodak, kolak, konyak, kopak, kotak, koyak, loak, lobak, lolak, lopak, lotak, loyak, norak, olak, onak, opak, orak, otak, oyak, rongak, royak, soak, solak, sopak, sorak, soyak, tobak, koar, kobah, kobak, kobalt, kobar, kober, koboi, kobok, kobol, kocak, kocek, koci, kocoh, kocok, kocong, kocor, koda, kodak, kode, kodeks, kodi, kodok, kohir, kohol, kohong, kohor, koil, koin, koit, koja, kojah, kojang, kojoh, kojol, kojor, koka, kokah, kokang, kokas, koki, kokok, kokol, kokon, kokot, kokus, kola, kolak, kolam, kolaps, kolek, akak, akik, akuk, kakao, kaki, kaku, kaok, kekau, keki, keok, kiak, kiuk, koka, koki, kuak, kukai, kuku, okok, ukik, coak, cuak, cuek, kawak, kawuk, kowek, kuak, kuwuk, Definisi koak (sumber KBBI3): bunyi burung gagak;
2018-07-22T09:01:29
http://www.rimakata.com/19307/koak
[ -1 ]
EH Bilduk «beste era batera» jokatzeko eskatu dio Jaurlaritzari | Politika | Berria Jaurlaritzako eta EH Bilduko ordezkariak, atzoko bileran. JAIZKI FONTANEDA / FOKU Ordubeteko bilera bat egin zuen atzo Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburu Pedro Azpiazuk EH Bilduko ordezkaritzarekin —Maddalen Iriarte eta Unai Urruzuno parlamentariek osatu zuten—. Horrenbestez, Azpiazuk amaitutzat eman du Eusko Jaurlaritzaren 2020ko aurrekontuen inguruan egindako lehen bilera sorta —PPrekin eta Elkarrekin Podemosekin bildu zen joan den asteazkenean—. EH Bildurekin egindako bilera horretaz, Maddalen Iriartek aurreratu zuen ez zirela aparteko «xehetasunen» inguruan aritu, «normala» den bezala, baina haiek Azpiazuri jakinarazi ziotela badutela «akordiorako borondatea», betiere haien «egiturazko» proposamenak aintzat hartzen badituzte: «Ez dugu argazki bat nahi; bide hori topatu nahi dugu». Iriartek garbi utzi zuen Jaurlaritzak ezin dizkiola aurrekontu berberak aurkeztu PPri eta EH Bilduri, eta «kezkagarria» litzatekeela gobernuak kontuak egitea pentsatuz PPk babestuko dituela. «Ez da gauza bera kontuak egitea PPrekin akordio bat egingo duzula pentsatuz edo EH Bildurekin adostuko dituzula pentsatuz». Hori dela eta, «ateraldiak» albo batera utzi —Joseba Egibarrek asteburuan esan baitzuen aurrekontuen negoziaziorako tartea 30-50 milioi euro artekoa dela— eta «beste era batera» jokatzeko eskatu zion Iriartek Azpiazuri. «Gure jarrera duela urtebete izan genuen berbera da», adierazi zuen EH Bildukoak, eta argi utzi zuen kontuak ateratzeko ardura Jaurlaritzarena dela. Azpiazuren balantzea Pedro Azpiazuk ere mezu ezin argiagoa eman zuen orain arteko hiru bileren inguruan aritzean: alderdiei eskatu zien «mugatzeko» aurrekontuen markora, eta ez egiteko marko hori «kuantitatiboki, kualitatiboki eta eskumenen arloan» gainditzen duten proposamenak eta eskariak. EH Bildurekin egindako bileraz, Ekonomia sailburuak esan zuen «itxaropentsu» dagoela, eta espero duela oraingo honetan «negoziazio erreal eta eraginkor» batera sartuko direla. Elkarrekin Podemosekin egindakoaz, aldiz, «beste jarrera batekin» ikusi dituela: «Oraingoz, borondate irmoa ikusi dut hiru alderdien aldetik». Dena den, aurrerantzean «gardentasunez» jokatzeko eskatu zien hiru alderdi horiei, eta ez ibiltzeko inor «nahasten». Azaldu zuen horregatik ari direla luzatutako kontuekin.
2019-10-23T08:40:53
https://www.berria.eus/paperekoa/1879/006/001/2019-07-03/eh-bilduk-beste-era-batera-jokatzeko-eskatu-dio-jaurlaritzari.htm
[ -1 ]
rosegarden (20:06), Michi (19:59), Stonie (19:54), edelweiss (19:27), Ulli1 (18:23), Obelix (16:46), Rosen (16:45), alfherfer (16:23), zura (16:03), Fanni123 (13:18), Sabi76 (12:35), Bunny Tsukino (11:44), 1190 (10:56), Rikki (10:44), hannaarendt (10:14), tiffy19811 (07:30), SabineElisabeth (06:46), Fantula (05:39), Eva-maria (05:20)
2018-10-23T18:13:04
http://www.selbsthilfeforum-adipositaschirurgie.at/forum/index.php?page=Index&s=6f80a456da8651aa25cdd664a4b5f1c179e2d927&closeCategory=2&s=6f80a456da8651aa25cdd664a4b5f1c179e2d927&styleID=3&styleID=5
[ -1 ]
Konpetentzia Lanbide Heziketan | Oteitza Lizeo Politeknikoa Konpetentzia Lanbide Heziketan Hemen zaudeHasiera » Lanbide Heziketa » Konpetentzia Lanbide Heziketan Erdi Mailako Mekanizazioan Erronka berriak Oteitza Lizeo Politeknikoan 2014-15 ikasturtean zehar MEKANIZAZIOA zikloko 1. mailako ikasleek erronka bidez garatutako zenbait proiektu ikus ditzakezu. Proiektu hauek metodologia berriak aplikatuz gauzatu dita: ekimena, autonomia eta modulo desberdinen edukiak uztartuz. Proba piloto modura egin den honek oso emaitza onak izan ditu. Ikasleak oso gustora aritu dira, motibazioa ere handiagoa izan baita. Datozen urteotan ildo beretik jarraitzeko bidea erakutsi digu. Gehiago irakurriErdi Mailako Mekanizazioan Erronka berriak -ri buruz
2017-06-22T22:24:38
http://oteitzalp.org/eu/albiste-kategoriak/konpetentzia-lanbide-heziketan
[ -1 ]
"ARABAN BAI, BAINA..."(3. galdera sorta) Hemen dakarkizuegu 3. galdera sorta. Ekainaren 7ra arte duzue erantzuteko. Erantzunak ekinaren 11an. Zorte on!! GLOTODIDAKTIKA: Euskara Irakasle Izateko Ikastaroa Amaieran 50 orduko ikastaroan esku-hartu delako agiria emango da. Agiria jasoko bada, asistentziak % 80koa izan behar du, gutxienez. Ikastaroak bi atal izango ditu: teorikoa bata ( bost egun) eta praktikoa bestea (bost egun). Ikastaroan parte hartzeko ezinbesteko baldintza da C1, EGA, C2 edo baliokidea, eta lizentziatura, gradua, edo hiru urteko diplomatura izatea. Titulazio hori guztia matrikula egitean ekarri behar da euskaltegira; aipatutakoa jaso ezean, ezingo da matrikularik egin. Matrikula epea zabalik, uztailaren 24ra arte Prezioa: 300 euro EHUko uda ikastaroak:"Ikas-ziberkomunitateak eta irakasleen prestakuntza" Dagoeneko apunta daiteke EHUk urtero antolatzen dituen udako ikastaroetan(egitarau osoa). Uztailaren 4tik eta 5era bitartean HABErekin batera irakasleei zein publiko orokorrari zuzendutako bat emango da: "Ikas-ziberkomunitateak eta irakasleen prestakuntza". Aipatu beharra dago maiatzaren 31a baino lehen apuntatuz gero matrikula murriztua izango dela. Bizimodua eraldatu egin digute teknologiek; aldaketa handia eta etengabekoa da. Horren aurrean, bizitza osoan ikasteko jarrera eta konpromisoa —etengabeko ikaskuntza alegia— izan daiteke erantzuteko bide egokia. Halaber, izugarri zabaldu dute teknologiek antzeko interesak dituzten pertsonak aurkitzeko modua. Hau honela, besteekin eta besteengandik ikastea betidanik eman den gertaera bada ere, biderkatu egin dira bide horiek teknologien eta Interneten eraginez. Beste alde batetik, komunitatea oro har ondo baloratutako terminoa den arren, badago ikuspegi hori kolokan jartzen duenik; gainera, teknologiek ere badituzte arriskuak eta mugak. Baina, azken finean, ezin da alde batera utzi egun komunitateek —eta, zehatzago esanda, ikas-ziberkomunitateek— garapen profesionalerako, prestakuntzarako eta geure burua bizitza osoan janzteko eskaintzen duten aukera. Ikas-ziberkomunitateez eta elkarrekin/elkarrengandik ikasteko esparruez hausnartzeko zein erabakiak hartzeko tartea izango dugu tailer honetan. Partaideen garapen profesionalari begira ikas-ziberkomunitateak sortu eta garatzeko aukerei buruzko hausnarketa sustatzea. Partaideen gaitasun digitalak garatzea eta hobetzea. MATRIKUKLATZEKO, HEMEN. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ez da berriz egingo EGA Euskara Gaitasun Agiriaren azterketa. Aurrerantzean, euskara maila hori frogatu nahi dutenek HABEren C1 azterketa egin beharko dute, EGAren baliokidea dena Hizkuntzen Europako Marko Bateratuaren titulu eta ziurtagirien estandarrean. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila ari da horren berri ematen egunotan. Aurten, EGArako deialdi bakarra egon da —bi egiten ziren lehen— Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. HABEren C1 azterketa egin nahi dutenek horretan matrikulatzeko epea zabalik izango dute ekainaren 26tik uztailaren 9ra arte. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hartu du EGA kentzeko erabakia, eta, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoan izango du eragina. Infoa: berria.eus "ARABAN BAI, BAINA..."(2. galdera sorta) Hemen dakarkizuegu 2. galdera sorta. Maiatzaren 24ra arte duzue erantzuteko. Erantzunak 28an. Zorte on!! Uda ate joka daukagu, eta harekin batera euskaltegiko ikastaroak ere bai. Maiatzaren 7tik aurrera hasi zaitezteke izena ematen antolatu ditugun ikastaroetan; Gasteizen bertan eskaintzen direnetan(ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean), nahiz Lesakako barnetegietan(uztailekoa, abuztukoa eta irailekoa). Hona hemen eskaintza osoari buruzko informazioa. Matrikula on line egiteko KLIKATU HEMEN.
2019-06-17T08:59:30
https://gasteiz.ikaeuskaltegiak.eus/euskara/albisteak/otsailetik-aurrerako-ikastaroen-gaineko-informazioa-ikusgai
[ -1 ]
Kapitalizazio-maiztasuna – Gizapedia Kapitalizazio-maiztasuna Kapitalizazio-maiztasuna, m letraz adierazi ohi dena, epe finko batean (normalean, urtebetea) interesen sorrera noizero gertatzen den azaltzen duen parametro bat da. Adibidez, kapitalizazio-maiztasuna 4 bada urtebetean, interesak 4 aldiz, hiruhilero alegia, sortzen direla esan nahi du. Kapitalizazio-aldia Kapitalizazio-aldia interes-tasa baten erreferentziazko aldia da, kapital batek interesak sortu ahal izateko ezartzen den epea. Adibidez, %4ko interesa ezartzen bada urteko, kapitalizazio-aldia urtea da. Interes-tasa zehaztu eta aplikatzeko… Gardenki: Kapitalizazio zatikatua Kapitalizazio sinplearen eta konposatuaren formulazio arruntean interesa urtekoa da. Batzuetan ordea, interesa epe txikiagoei buruzkoa da; adibidez, hilabete, hiruhilabete edo seihilabeteei buruz (ikus, kapitalizazio-maiztasuna). Kasu horietan kapitalizazioa zatikatua… Kapitalizazio sinplearen legea (kapitalizazio bakunaren legea) Kapitalizazio sinplea edo kapitalizazio bakuna kapital baten interesak nola kalkulatzen diren ezartzen duen lege finantzario bat da, eta beraz hasierako kapitala bera nola kapitalizatu edo metatzen doan azaltzen duena. Kapitalizazio…
2020-04-01T19:51:30
https://gizapedia.hirusta.io/kapitalizazio-maiztasuna/
[ -1 ]
Guayana - www.guayana.venezuela.net.ve - PARQUE NACIONAL CERRO YAPACANA (c) 2007 - Venezuela.net.ve - P�gina generada en 0.0751 segundos | Site Views: 4940
2018-01-16T23:30:47
http://guayana.venezuela.net.ve/comments.php?y=10&m=03&entry=entry100327-113037
[ -1 ]
Zaldibiako Udalerako EH Bilduren hautagai zerrenda - Goierriko Hitza : Goierriko Hitza Zaldibiako Udalerako EH Bilduren hautagai zerrenda Osatu dugu 2019ko maiatzaren 26an ospatzekoak diren udal hauteskundetako Euskal Herria Bilduren udal lan taldea. Hemen duzue Eztitxu Mujika Mariezkurrena buru duen zerrenda. Zaldibiako Euskal Herria Bilduren zerrenda: 1. Eztitxu Mujika Mariezkurrena.2. Mikel Luloaga Aranburu “Lulu“.3. Unai Beloki Garmendia.4. Jone Garmendia Alkaiaga.5. Agustin Mujika Iartza “Takolo“.6. Jon Luloaga Aranburu.7. Laida Elizegi Armendariz.8. Xabier Irastorza Jauregi “Berdi“9. Maialen Mendizabal Luluaga.10. Margari Eizagirre Aranburu.11. Jexux Mari Jauregi Beloki “Altzo txiki“12. Mila Etxeberria Arrese.
2019-08-19T09:07:45
https://goierri.hitza.eus/komunitatea/kideak/zaldibiako-herri-ataria-zaldibiako-udalerako-eh-bilduren-hautagai-zerrenda/
[ -1 ]
Nike Herren Gute Qualität beliebte Schuhe Sneakers 11343654DA nvreio1358-NIKE - hallen.harekrishnacanberra.com Nike Herren Gute Qualität beliebte Schuhe Sneakers 11343654DA nvreio1358-NIKE Adidas By Raf Simons Sneakers Herren 11204922PL Gute Qualität beliebte Schuhe | Officine Creative Italia Schnürschuhe Herren 11540481DF Gute Qualität beliebte SchuheFabi Schnürschuhe Herren 11547735CP Gute Qualität beliebte SchuheGhōud Venice Sneakers Herren 11545419NQ Gute Qualität beliebte Schuhe Ishikawa Sneakers Herren 11543961DH Gute Qualität beliebte Schuhe Fratelli Rossetti Mokassins Herren 11556593XQ Gute Qualität beliebte Schuhe
2020-01-29T03:27:29
http://hallen.harekrishnacanberra.com/murauchi-denki/ervb4074ai4989999647723.html
[ -1 ]
Inazuma Eleven Go Episode 46 Subtitle Indonesia - Animeindo Inazuma+Eleven+Go&eps=%5BAnimeindo.net%5DInazuma+Eleven+Go+46.mp4 Nonton Anime Inazuma Eleven Go Episode 46 Subtitle Indonesia rilis cepat di Animeindo, rekomendasikan teman-temanmu untuk menonton Inazuma Eleven Go Episode 46 di sini. Tags: Inazuma Eleven Go Episode 46 Subtitle Indonesia, Nonton Inazuma Eleven Go Episode 46, Streaming Inazuma Eleven Go Episode 46, Inazuma Eleven Go Episode 46 Online, Download Inazuma Eleven Go Episode 46 Sub Indo, Inazuma Eleven Go Episode 46 HD, Inazuma Eleven Go Episode 46 Gratis, Unduh Inazuma Eleven Go Episode 46, Inazuma Eleven Go Episode 46 Terbaru
2019-07-22T22:57:03
http://animeindo.moe/inazuma-eleven-go-episode-46.html
[ -1 ]
Auditorio | Arabako Aralar NUEVA DIRECCIÓN WEB Aralarrek salatu du Gasteizko Udalak egin nahi duen auditorioa ez dela beharrezkoa hiriarentzat
2017-07-26T16:30:11
https://arabakoaralar.wordpress.com/tag/auditorio/
[ -1 ]
Haginari balioa ematen - Bizigiro - Berria Haginari balioa ematen Gipuzkoako Pagoetako parkean, Aizarnan eta Hernio mendian dauden haginak zenbatzeari ekin dio Gipuzkoako Foru Aldundiak. Zenbatzen eta sailkatzen hastean ohartu dira Iberiar penintsulako populaziorik handiena dela, eta Europako handienetako bat. Haginak, Pagoetako parkean; orain hasi dira zenbat dauden kontatzen, eta 12.000 inguru egon daitezkeela uste dute. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS Behin betiko zenbaketa oraindik bukatu gabe dagoen arren, seguruenik Aiako Pagoeta parkean, Aizarnako mendietan eta Hernio mendian (Gipuzkoan) egongo da Iberiar penintsulako hagin kopuru handiena, eta Europako handienetako bat. Oraingoz Pagoetako aleak bakarrik ari dira zenbatzen; jada 5.000 ale batu dituzte, baina hiru eremuak aintzat hartuta, 12.000 eta 15.000 zuhaitz egon daitezkeela uste dute. Ondare ekologiko horri behar bezalako balioa emateko, Europako Batasuneko Life proiektu bat eskatzeko asmoa du diputazioak. Hagina (Taxus baccata) zuhaitz berezia da. Zati gehienak pozoitsuak ditu gizakiontzat, hazia inguratzen duen mami gorrixka salbu. Hazkunde motela du, eta itzalpe hotz eta menditsuak aukeratzen ditu hazteko. Hogei metroko altuera lor dezake, eta mila urtetik gora bizi daiteke. Beste landare dioikoen kasuan bezala, zuhaitz arrak eta emeak aurki daitezke haginen artean. Haren zura oso estimatua izan da, eta bada oraindik ere. Erretxina gabekoa eta oso gogorra da; arotz lanetan betidanik maitatua izan da. Europan hedadura handia izan zuen hostozabal basoekin batera, baina gerora, gizakiaren eraginez, nabarmen urritu den zuhaitza izan da. Pagoeta parkeko basozainak haginaren garrantziaz ohartu dira. Milaka hagin daude parkean, baina beste zuhaitz batzuen artean nahiko gordeak: izei gorriak, Douglas izeiak, alertzeak, haritzak eta pagoak dituzte inguruan. Bi urte daramate zenbaketa egiten. «Oraindik zenbatze lanetan gaude. Bost mila inguru zenbatu dira Pagoetan. Baina hiru eremuak kontuan hartuta, eta aurreikuspena betetzen bada, 12.000-15.000 hagin egon daitezke», dio Ismael Mondragonek, Gipuzkoako Diputazioko Baso eta Ingurumeneko zerbitzuburuak. Lan handia da, haginak dauden gune asko oraindik kokatu gabeak dituztelako eta gune malkartsuetan daudelako. Zenbaketa noiz bukatuko duten ere ez dakite. Baso mistoak osatzen dituzte. «Batzuetan beste habitat batzuetan agertzen da, pagadi eta koniferen artean. Beste sail batzuetan, berriz, bera da nagusi». Baliteke Pagoetan egotea Iberiar penintsulako hagin basorik handiena. Hala uste du Pruden Fernandez Haginen eta Hagin Basoen Lagunen Elkarteko lehendakariak ere. Hainbat aditurekin batera, Gipuzkoan izan ziren martxoan, haginaren egoera bertatik bertara ikusteko. Diputazioarentzat txosten bat egin zuten, eta populazioaren garrantzia nabarmendu zuten. Egoera anitz aurkitu zituzten Gipuzkoara egindako bidaian: itzal handia ematen duten pinaburudun exotikoen azpian, haginarentzako egokiagoak diren amilburuetako basoetan, pagadietan, haritzekin batera eta baita sasi artean ere. Azken hori da «kasu bitxienetako bat», Fernandezen aburuz. «Eremu batzuetan erregenerazioa oso egokia da, eta adin tarte handia dago zuhaitzen artean; beste batzuetan, berriz, ia ez dago erregeneraziorik, eta egoera eskasean dira zuhaitzak, alde ekologikotik begiratuta eta haien osasunarenetik ere». Zuhaitz mota horrek behar duen klima dela eta, penintsulako iparraldean ikusten dira batik bat, Kantauriko kostan. Orain arte ezagutzen den basorik handiena Asturiasen dago (Espainia), Sueven: 9.000 hagin biltzen ditu. «Pagoetan, agian, sakabanatuago daude zuhaitzak, eta Suevekoa multzo bakarra da gehiago». Pagoetan, eremu batzuetan, baso itxiak daude, eta beste batzuetan, hagin kopuru gutxiago. Europan zabalagoak dira hagin basoak, oro har. Hezetasun handiagoa dago, eta tenperaturak apalagoak dira. Beraz, egoera hobea da haginarentzat. «Horren eraginez, ugariagoa da hagina, eta baso izugarriak daude zuhaitz kopuruari, zabalerari eta zuhaitzen tamainari dagokienez, besteak beste». Adibidez, Ingalaterran hagin baso «oso handiak» daudela dio Fernandezek, eta Europako ekialdeko herrialdeetan baso erraldoiak daude. «Pagoetan 12 edo 15 mila zuhaitz egon litezke, eta Europako ekialdean 60 edo 80 mila zuhaitzekoak ere badira». Haginaren babesa Natura 2000ko sarean dago Aiako Pagoeta parkea eta sare horretan lehentasunezko baso gisa agertzen da hagin basoa. Baina Pagoetan eta inguruko mendietan dauden haginek ez dute baso bakar bat osatzen, hagin populazio bat baizik, zuhaitz batetik bestera 500 metroko distantzia dagoelako. Noizbait hagin basoa izanen den edo ez adituek zehaztu beharko dute. «Aralarren bakarrik dago hagin baso bat: Putxerrin. Eta ez da mila alera iristen», esan du Mondragonek. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Mehatxatutako Espezieen Katalogoan interes bereziko zuhaitz gisara sailkatua dago. Pagoetako haginek balio berezia dute, hedatzen ari den populazioa delako. «Hagina zabaltzen ari da, eta hori ez da Iberiar penintsulan beste inon gertatzen ari». Pagoetan, Hernion eta Aizarnan bakarrik. Gainera, hagin basoak lehentasunezko habitatak dira Europako legedien arabera. Hau da, babesturik egon behar dute eta kudeaketa planen bat izan beharko lukete. Plan horietako asko, baina, orain ari dira prestatzen. Gipuzkoari dagokionez, haginaren egoera hobetzeko, Europako Batasuneko Life proiektu bat egiteko diru laguntza eskatzeko asmoa du diputazioak. Life proiektuak eskatzeko epea urrian bukatzen da, eta, aurten ez bada, heldu den urterako eskatuko dute diru laguntza. Proiektuak hagin multzoak kudeatzeko irizpideak ezartzeko balioko du. Penintsulan dauden haginak oso handiak dira, zaharrak eta oso nekez birsortzen direnak. Parkean eta inguruko mendietan, aldiz, ez dira bakarrik zuhaitz zaharrak aurkitzen, aitona-amonak alegia, hainbat adinetako aleak baizik: helduak, gazteak eta birsortzen ari direnak. «Diru laguntzek kudeaketa hobetzen lagunduko digute. Ugalketa lanetarako eta dibulgaziorako, ona izango da», dio Mondragonek. Hiru eremuetako haginak Life proiektu batean sartzeak balio handiagoa emanen lioke egiten ari diren sailkapen eta lanari. «Dugun hagin populazioari balioa emateko balioko luke. Inguruari balio handiagoa emanen lioke». Hagin basoak babesteko planak askotarikoak izan daitezke. Toki batzuetan, hesiak jartzen dituzte, zuhaitzak sortzea eragotz dezaketen animaliengandik babesteko —basa animaliak zein abeltzaintzakoak—. Bestalde, garbiketa lanak ere egin ohi dira. Hau da, haginaren osasunari kalte egiten dioten beste zuhaitz mota batzuk kendu egiten dituzte. Batik bat pagoen eta pinaburudunen itzal handietatik babesteko izaten da. Gerrarako eta sendatzeko Haginaren egurrak erabilera mota asko izan ditu Neolito garaitik hona. Arkurik onenak ere, haginaren egurrarekin egiten omen dira. Adibidez, arku luze ingelesa deiturikoa —longbow—, haginarekin egina da. Erdi Aroan erabiltzen zen, ehizarako eta gerrarako, eta oso arma indartsua zen. Euskal Herriko haginak Ingalaterrarako moztu izan direla ere esan izan da. Eta baita gerra denboretan, inbaditutako lurretako haginak txikitzen zirela, bertakoek ezin zezaten kalitatezko arkurik egin. Ehun Urteko Gerran frantsesek arkuekin garaitu zituzten ingelesak. Ingelesei beren haginak amaitu zitzaizkienean, Europa guztian bilatu zituzten haginak. Gertuen zituzten Kantauriko herriak, eta Tirolgo hagin basoak ere hiru urtean ezereztatu zituzten: 36.000 arku atera zituzten. Nahiz eta arkabuzak erabiltzen hasi, jarraitu zuten mendeetan arkuak erabiltzen, arma gisa potentzia handikoak eta azkarrak zirelako. Euskal baleaontziei zerga bat jarria zitzaien: Ternuarako bidean Ingalaterran gelditzen ziren merkataritza egiteko, eta garraiatzen zuten tona bakoitzeko, zerga bat ordaindu behar zuten arkutan. Hagina oso ahaztuta dago, baina, zenbait mendetan eta ingelesen eraginagatik, garrantzitsua izan zen Europan. Oso hazkunde motelekoa denez, galera handia izan zen. Balio sinboliko eta historikoa duela aitortu du Fernandezek, oso zuhaitz zaharra baita. Baina badira «interesa» eransten dioten beste zenbait balio. Adibidez, bertatik lortzen den taxanoa, minbiziaren aurkako substantzia, alegia. Bide horretan, arazoak izan dira munduko txoko batzuetan. Adibidez, Txinan eta Siberian hagin baso handiak deuseztatu zituzten substantzia hori lortzeko. Izan ere, molekula kimiko konplexua da, eta ez dago laborategietan sintetizatzerik. Beraz, zuhaitzetatik bertatik hartu behar da. Horregatik, orain 15 edo 20 urte baso erraldoiak zirenak desagerrarazi zituzten herrialde horietan. Gai garrantzitsua izaten da hori haginei buruz mintzatzerakoan. Hain zuzen ere, urriaren hondarrean haginari buruzko nazioarteko jardunaldiak eginen dituzte Katalunian; 23tik 25era, hain zuzen ere. Han ere gai horri buruz arituko direla iragarri du Fernandezek. Adibidez, Kanadan lantzen ari diren espezie bati buruzko xehetasunei buruz. «Ez da zuhaitza, zuhaixka baizik, eta, dirudienez, taxano gehiago ekoizten dute. Gainera, zuhaixka izanda, errazago haz daitezke». Ez da hori izanen, baina, gai bakarra. Haginaren inguruan lanean diharduten profesionalen bilkura izanen dira jardunaldiak. Europako Taxus baccata zuhaitzarekin batera, munduan zehar diren beste hagin motak ere hizpide izanen dituzte. Amerikan lauzpabost daude; Asian, sei inguru, eta Indian ere badira beste mota batzuk. «Hainbat tokitatik etorritako jendeak beren inguruaren berri emanen dute, zein egoeratan dauden azaldu, egin dituzten ikerketei buruz aritu...». Han euskal haginen egoeraz ere mintzatuko dira hainbat hitzalditan.
2019-03-24T05:20:04
https://www.berria.eus/paperekoa/1812/046/001/2014-09-30/haginari_balioa_ematen.htm
[ -1 ]
Herriko haurrak gozatzen ari dira udalekuetan | El Diario Vasco OiartzunHerriko haurrak gozatzen ari dira udalekuetan Herriko haurrak gozatzen ari dira udalekuetan Saharako gaztetxoak Nabil Salma begirale sahararrarekin. / GOIZARIN GOIZARIN OIARTZUN. Jueves, 13 julio 2017, 08:42 Udaleku irekiak uztailaren 3an hasi ziren eta uztailaren 28ra bitarte luzatuko dira aurten. Hilabetean zehar, 3 urtetik LH 6. maila arteko 428 haur oiartzuarrek eta bederatzi sahararrek goizero (09:30etik 13:30era) aisialdi euskaldun, hezitzaile eta hezkidetzan ongi pasatzen ari dira. 41 hezitzaile, 3 koordinatzaile eta praktiketako 6 kideren ardura da hori bermatzea. Dagoeneko astebete igaro dute eta egindako ekintzekin bideo bat osatu dute non argi eta garbi ikusten den zer nolako ekintza burutu dituzten. Esate baterako, Petra Lekuona Zaharren Egoitzara gerturatu dira eta edadetuekin une goxoak bizitu dituzte; Arraztalok dituen baratzetan ere lanean ibili dira; begiraleek prestaturiko magiaz gozatu dute; ur jolasak egin dituzte; Soinuenea Herri Musikaren Txokoa bisitatu eta matrakak prestatu dituzte; herri kirolak, hockey egiten ibili dira; kometak egin eta haiek hegan jartzen... Elkartasunaren gaia lantzeko, berriz, Sahara Eguna ospatuko dute gaur, El Watan taldeko kideekin batera. «Aurten motxilak eta estutxeak bildu nahi ditugu, Saharatik etorritako haurrek eskolako materiala garraiatzeko bertan», adierazi du Nekane Martiarena arduradunak. Ikusten den modura, aurten ere ez dute aspertzeko betarik izango herriko haurrek. Udaleko eta Ttur-Turreko ordezkariak euskaltzaleekin bilduko dira arratsaldean Landetxeko egitasmoari ekarpenak egiteko epea zabalik
2017-10-18T20:30:53
http://www.diariovasco.com/oarsoaldea/oiartzun/herriko-haurrak-gozatzen-20170713002320-ntvo.html
[ -1 ]
Filippa Duci - Wikipedia Filippa Duci, pe Ducci (anvet Philippa Desducs e galleg), itron Couy, ganet en 1520 ha marvet en 1586 en Touren, a oa ur gourtizanez italian a renk uhel, pried-kleiz an daofin gall Henri, a voe roue Bro-C'hall evel Herri II (Bro-C'hall). Ganet e oa e Moncalieri e 1520. Merc'h e oa da Gian Antonio Duci. E miz Du 1537, e-pad Eizhvet Brezel Italia, e tremenas an daofin Herri un toullad novezhioù e Moncalieri, e ti e skoedour, breur Filippa. Plijout a reas an daofin da Filippa a zeuas da vout e bried-kleiz. Genel a reas an Italianez ur plac'hig, en 1538, e Pariz, anvet Diana, anvet evel-hen abalamour d'e vestrez Diane de Poitiers. Mervel a reas e Teurgn a-raok Here 1586. Adtapet diwar « https://br.wikipedia.org/w/index.php?title=Filippa_Duci&oldid=1836837 » Priedoù-kleiz ar rouaned c'hall Kemmoù diwezhañ degaset d'ar bajenn-mañ d'an 23 Mae 2019, da 10:26.
2020-08-04T00:17:48
https://br.wikipedia.org/wiki/Filippa_Duci
[ -1 ]
Materialen ikuskaritza teknikoaCinematographes Films. Path� Fr�res Films. Octubre 1904Clasificar para preservarPath� Fr�res Films. Supplement Avril-Mai 1906Path� Fr�res Films. Supplement Juin-Juillet 1906La I guerra mundial y m�sEl cinemat�grafo Joly-Normandin (1896-1897). Dos colecciones: Joao Anacleto Rodrigues y Antonino Sagarm�naga Lan dokumentuak Espainiako Filmotekak lan-tresna gisa sortutako dokumentuen aukera. Inspección técnica de materiales Film artxibategietan txosten teknikoak egiteko jarraibideak. Egilea: Alfonso del Amo.. Clasificar para reservar, Espainiako Filmoteka Zinema eta bideoko materialak sailkatzeko eta babesteko irizpideak. Egilea: Alfonso del Amo..
2016-02-13T10:48:20
http://eu.www.mcu.es/cine/MC/FE/Documentacion/Documentacion.html
[ -1 ]
AuthorSalaberri Muñoa, Patxi (9)Gómez López, Ricardo (5)Departamento (cas.) Lingüística y estudios vascos (14) Departamento (eus.)Hizkuntzalaritza eta euskal ikasketak (14)Subject ... View MoreDate Issued2009 (2)2008 (3)2007 (2)2006 (1)2003 (1)2002 (2)2001 (1)2000 (2)Language(ISO)
2020-08-03T15:08:08
https://addi.ehu.es/handle/10810/91/discover?rpp=10&filtertype_0=dateIssued&filtertype_1=subject&filter_relational_operator_2=equals&filtertype_2=language&filter_0=%5B2000+TO+2009%5D&filter_2=eus&filter_relational_operator_1=equals&filter_1=HISPANIC+PHILOLOGY&filter_relational_operator_0=equals&filtertype=departamentoes&filter_relational_operator=equals&filter=Ling%C3%BC%C3%ADstica+y+estudios+vascos
[ -1 ]
Udalak Covid19aren ondorioei aurre egiteko Plan Integrala landuko du norbanako eta eragileekin elkarlanean | Bergarako Udala Bergarako Udala-k Al, 2020-05-25 14:51-n bidalia Gorka Artola alkateak Udalaren ekimenen inguruko bideo jakinarazpena egin du. Ikusi hemen. Bergararrok erantzunkizunez jokatzen jakin dugu eta Covid19ren hedapenari zuhurtziaz aurre egiten gabiltza. Alarma egoerari aurreratu zitzaizkion Bergara eta Bergarako Udala, eta neurriak hartzen lehenengoetakoak izan ginen, Udala berrantolatzen eta behar berriei begira jartzen, arreta eta gizarte zerbitzuak indartzen eta desinfekzioa hasten. Alarma egoera ezarri zenean, urgentziazko beharrei erantzuten jakin genuen herri bezala. Zaintza sarea osatu zen eta Elikagai Bankuarekin eta Caritasekin elkarlanean oinarrizko elikagaiak herritar guztien eskura egotea bermatu da. Larrialdiko laguntzak sortu dira, baliabide propioak izateko zailtasuna zuten eskola-umeei Internet konexioa eta eskola materiala bermatu zaizkie. Bergarar guztien oinarrizko arreta izan da helburu nagusienetako bat eta hala izaten jarraituko du. Egoera oso berezia eta gogorra izan dugu, arlo sanitarioan, sozialean, ekonomikoan. Egoera honi buelta eman eta herria biziberritzeko aurrera begira dago Bergarako Udala, eta egoera berezi honi aurre egiteko Plan Integrala lantzen ari garela aurreratzen dugu. Arlo guztiak ukituko ditu plan horrek: ekonomia, oinarrizko beharrak, kultura, aisialdia… eta Udalak dauzkan baliabideak horretara bideratuko ditugu. Covid19 aren krisiari aurre egiteko Plan integral horren lehen neurriak dira aurreko astean ekonomiaren berraktibaziorako aurkeztu genuen neurri sorta. Tartean itxita egon diren negozioak berriz martxan jartzeko dirulaguntzak eta terrazak handitzeko aukera, tasa batzuk hobaritu edo bertan behera lagatzeko aukeraz gain. Bertako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuek egoera berrian egokitzeko duten urgentziaz jakitun aurreratu dugu Arlo ekonomikoko lehen neurri sorta hau. Plan Integralak, ordea, herriko arlo ezberdin guztiei erantzuteko neurriak jasoko ditu, arlo sozialean, kultura eta zaintza, hezkuntza eta aisialdia. Plan Integrala garatzeko, ordea, elkarlana nahi du Bergarako Udalak. Herriko eragile, norbanako eta enpresak entzun nahi ditugu. Udalbatzako alderdi guztien proposamenak batu nahi ditugu. Denon ahotsarekin osatu nahi dugu plana. Udarako ildo nagusiak izango ditugu, eta lanean etenik gabe gabiltza. Datozen egun eta asteetan, hainbat eragilerekin harremanetan jarriko gara euren proposamenak jasotzeko. Datozen hilabeteei nola aurre egingo diegun asmatu beharko dugu, eta horretarako elkarlanean jardun beharko dugu ezinbestean. Bukatzeko, aipatu nahiko nuke, hasieran esan dudan bezala, bergararrok erantzukizunez jokatzen jakin dugula. Baina ez dezagun ahaztu birusaren mehatxuak hor jarraitzen duela eta herritarrok orain arte lortutakoan atzera egin dezakegula arduraz ez badugu jokatzen; hortaz, deseskalatze fase honetan ere ez gaitezen erlaxatu. Jokatu dezagun erantzukizunez! Egin deigun herri, guztion artean! Bedelkarrek merkealdiak kalera aterako ditu uztailak 1etik 4ra Udako kultura ekintzetarako tailerretan parte hartzeko izenematea zabalik Udal Artxiboko fondoa kalera ateratzen hasi da Udala Ekainak 28, Igandea Udal eraikinen garbitzaileen lan-poltsa osatzeko presazko lehiaketa LGTBI+ Harrotasunaren nazioarteko egunari lotutako adierazpen instituzionala Astelehenean udal osoko bilkura 19:30ean
2020-07-02T22:56:26
http://bergara.eus/eu/node/14567
[ -1 ]
Autorretratua beheko betazala tenkatuta, 1910 - Guggenheim Bilbao Museoa New York Orri honek cookieak erabiltzen ditu nabigazioa eraginkorragoa izan dadin eta zerbitzu pertsonalizatuagoa izan dezazun. Nabigazioarekin jarraituz gero, cookien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa aldatu edo informazio gehiago eskura dezakezu gure Cookien Politika bidez. Zer ikasiIrakasleak eta ikasleakAutorretratua beheko betazala tenkatuta, 1910 Bisitaldiak ikastetxeetarako Zer ikasiIrakasleak eta ikasleakHezitzaileentzako gidakAutorretratua beheko betazala tenkatuta, 1910 Web korporatiboa
2015-03-06T14:12:39
http://www.guggenheim-bilbao.es/eu/guia-educadores/autorretratua-beheko-betazala-tenkatuta-1910/
[ -1 ]
Espazioan marraztu - Guggenheim Bilbao Museoa Gaiak | Espazioan marraztu Hein handi batean, Serraren lanak ikusleak objektu fisiko batekin edo espazio batekin duen elkarrekintzari estu lotuta daude. Zirkuitoa lanari buruz artistak hurrengoa esan du: "Eta espazioan sartzen zarenean, lanaren mugen barruan zaude. Lana bera baino ez dago. Hori dela eta, aretoa da benetan lanean eragina duena. Lau izkinetatik ateratzen diren lau xafla dituzu eta eskulturak erdigunera heltzera derrigortzen zaitu, eta lau espazioak ikustera"1. Galdetu ikasleei adierazpen horri zer irizten dioten. Nola sentituko lirateke artistak deskribatzen duena egingo balute? Serrarentzat, lan horren ertzak "marrazteko elementuen" antzekoak dira. Gai honi buruz eztabaidatu eta eskatu ikasleei Zirkuitoa irudikatzen duen marrazki bat egiteko. Azaldu marrazkia ez dela lanaren berdin-berdina izan behar, baizik eta haren marrak eta espazioa zatitzen duten modua islatu behar dituela. Ondoren, marrazki guztiak komunean jarri. Zer ematen dute aditzera eskulturari eta eskulturak espazioan betetzen duen funtzioari buruz? Serrak beste eskultore batzuen lanak marrazten eta behatzen ditu lan baten sortze-prozesuan, baina hizkuntzak ere bultzatzen du prozesu hori. Serraren hitzetan: "Hasieran, ezinbestekoa zitzaidan prozesuaren izaeraz jardutea. Horregatik, aditzen zerrenda bat egin dut: kiribildu, okertu, moztu, eseki, bihurritu... eta zerrendarekin erlazionaturiko lan fisikoak burutu ditut espazioan"1. Galdetu ikasleei nolakoa izango litzatekeen horrela lan egitea; antzina artelanak egiten zituzten erarekin alderatuz desberdina izango litzateke? Serrak esan du "aditzen zerrenda" horrek sorkuntzaren alderdi psikologikoaz edo lan batek izango zuen itxuraz ez arduratzen lagundu ziola. Nola ulertzen dituzte ikasleek adierazpenok? Ikasleak nagusiak badira, jarduera honetan Serraren aditz zerrendaren alderik abstraktuena aztertu ahal izango duzue. Aditz gehienak infinitiboan daude (esaterako, "bihurritu"), baina zerrendaren amaieran esaldi sorta bat agertzen da. Eskatu ikasleei bikoteka esaldiak aztertzeko eta zerrendan zergatik sartu diren hausnartzeko. Zein ekintza edo mugimendu mota dakarte berekin?
2017-10-18T22:20:54
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/guia-educadores/espazioan-marraztu/
[ -1 ]
Yolanda Arrietaren lan berrien aurkezpena : Noaua Kultur Elkartea Hemen zaude: Hasiera » Yolanda Arrietaren lan berrien aurkezpena Zehaztasunak: “Yolanda Arrietak bere azken lanak aurkeztuko ditu, haur eta heldu, familia giroan: “Kuttun-kuttunak”, “Bizenta-Txiki” eta “MariXor”. Egutegia Noiz: 2018-12-12 @ 18:00 2018-12-12T18:00:00+01:00 2018-12-12T18:15:00+01:00 Abenduan sortu zen Usurbilgo HERRITZARTU plataforma, erabakitzeko eskubidearen aldeko olatura batu eta maiatzare 7an Usurbilen Herri Galdeketa antolatzeko helburuarekin. Orain arte ekimen honen aldeko babesa biltzen aritu gara, 600 herritar baino gehiagoren sinadura eta herriko 29 eragile ezberdinen(alderdi politikoak, eragile kulturalak, komertzio elkartea, kirol taldeak, elkarte gastronomikoak, auzoetako […] Egutegia Noiz: 2018-12-12 @ 18:00 2018-12-12T18:00:00+01:00 2018-12-12T18:15:00+01:00 Maiatzak 7ko Herri Galdeketaren alde 550 sinaduratik gora bildu ditugu dagoeneko eta herriko hainbat eragileren babesa ere ari da jasotzen herri galdeketa: Gazte Asanblada, AEK, Errausketaren Aurkako Mugimendua, Kantu Taldea, Aginagako Guraso Elkartea, Baxurde Txiki Taldea, Ernai, Atxegaldeko Jai Batzordea, Sanestebango Jai Batzordea, Aitzaga Kultur Elkartea, Peña Pagola, […] Egutegia Noiz: 2018-12-12 @ 18:00 2018-12-12T18:00:00+01:00 2018-12-12T18:15:00+01:00 Maiatzak 7ko Herri Galdeketaren alde 500 sinadura bildu ditugu iada, baina atxikimendu kanpainak aurrera darrai. Herri Galdeketari atxikimendua emateko, bidali selfie bat 634 44 55 12 zenbakira edota hurbildu zaitez frontoi inguruan jarri ohi dugun sinadura mahaira, urtarrilak 29an (eguerdian) nahiz otsailak 4an (arratsaldean). Banakako herritarren sinadurak biltzeaz gain, herriko […] Egutegia Noiz: 2018-12-12 @ 18:00 2018-12-12T18:00:00+01:00 2018-12-12T18:15:00+01:00 Erabakitzeko Eskubidearen aldeko olatu indartsu bat sortzen ari da Euskal Herrian eta dagoeneko luzea da 2017an herri galdeketa antolatzeko asmoa azaldu duten herrien zerrenda; Sopela, Elorrio, Goizueta, Lekunberri, Oiartzun, Hernani, Lasarte-Oria, Zarautz, Orio… Azken urte hauetako ibilbidearen ondoren, olatu indartsu horretara batu eta Usurbilen ere Herri Galdeketa egiteko garaia […] Egutegia Noiz: 2018-12-12 @ 18:00 2018-12-12T18:00:00+01:00 2018-12-12T18:15:00+01:00 Irabazi nahi baduzu, jolastu beharra daukazu eta jolastean, galtzeko arriskua daukazu. Arriskurik gabe ez dago paradisurik. Pertsona baten pentsamoldea irabazlea edo konformista dela jakiteko, ikusi besterik ez dago zer galtzeko prest dagoen. Beti ezin da salto egin sarearekin. Hausnarketa: Nire ametsak, helburuak lortzeko, zer galtzeko prest nago? Egutegia Noiz: 2018-12-12 @ 18:00 2018-12-12T18:00:00+01:00 2018-12-12T18:15:00+01:00 Uztailaren 15etik Urriaren 16ra bitarte, Irungo Menchu Gal galerian ikusgai dago ZUMETA BERRIKUSTEN erakusketa, bere ibilbide artistikoari errepaso bat emateko aukera ezin hobea. Aitzakia ona,Sutegi Liburutegian ere bere lanari buruz bildu dugun dokumentu multzoa erakusgai jartzeko (bide batez,bihotzez eskerrak,Usoa,emari ederrarengatik): J.L. ZUMETA SUTEGI UDAL LIBURUTEGIAN Egutegia Noiz: 2018-12-12 @ 18:00 2018-12-12T18:00:00+01:00 2018-12-12T18:15:00+01:00 URRIAK 19an (asteazkena), arratsaldeko 7etan, Liburutegian bertan, VIII. Euskarazko literatura topaketa: KATIXA AGIRREren Atertu arte itxaron komentatuko dugu eta YOLANDA ARRIETA MALAXETXEBARRIA izango dugu elkarrizketa honetan gidari. Liburuak jada eskuragarri daude Liburutegian solasaldian parte hartzeko interesa duen ororentzat. Anima zaitez! Egutegia Noiz: 2018-12-12 @ 18:00 2018-12-12T18:00:00+01:00 2018-12-12T18:15:00+01:00 ” Zoriontsuago izan nahi baduzu, ez zaitez inorekin alderatu “ Egutegia Noiz: 2018-12-12 @ 18:00 2018-12-12T18:00:00+01:00 2018-12-12T18:15:00+01:00 ” Emozioak ez dira ukatu behar, ezagutu eta kudeatu baizik” Egutegia Noiz: 2018-12-12 @ 18:00 2018-12-12T18:00:00+01:00 2018-12-12T18:15:00+01:00 Jada eskuragarri dago Buruntzaldeko Liburutegietan 2016. urteko FRESKAGARRIAK gida, liburu eta ikusentzunezko gomendioez betea. Eta nola ez, bertan aholkatzen diren dokumentu guztiak aurki daitezke Andoain, Astigarraga, Lasarte-Oria, Hernani, Urnieta eta Usurbilgo Liburutegietan. Ikus jarraian, edo hobeto, aipatu Liburutegietan!!! Egutegia Noiz: 2018-12-12 @ 18:00 2018-12-12T18:00:00+01:00 2018-12-12T18:15:00+01:00 Proiekzio bakarra aurreikusia izan arren, asteotan sarrerak “dantza” batean saltzen ari ginela ikusita, bigarren emanaldi bat antolatzea planteatu genuen. Asteazken honetan, dozena erdi bat sarrera baino ez genituela ikusita hartu dugu erabakia; “Dantza” filmaren bigarren proiekzioa antolatzea erabaki du NOAUA! Kultur Elkarteak. Honenbestez, igande arratsaldeko (urtarrilak 27) 19:00etarako […] Egutegia Noiz: 2018-12-12 @ 18:00 2018-12-12T18:00:00+01:00 2018-12-12T18:15:00+01:00 NOAUA! Kultur Elkarteari baieztatu diotenez, ohorezko bi gonbidatu izango ditugu iganderako (urtarrilak 27) 19:00etan Sutegin antolatu dugun “Dantza” filmaren proiekzioan. Batetik, proiektu honen zuzendari Telmo Esnal. Eta berarekin batera, Juan Antonio Urbeltz euskal dantza tradizionalaren ikertzaile eta sustzaile garrantzitsuenetarikoa, “Dantza” filmerako koreografo lanak egin dituena ere gure artean […] Egutegia Noiz: 2018-12-12 @ 18:00 2018-12-12T18:00:00+01:00 2018-12-12T18:15:00+01:00 Azken orduotako euri-jasen eragina geroz eta nabariagoa da errioan. Asteazken eguerdi partean jada maila horira heldu da Lasarten dagoen estazioan. Euria gogotik ari du azken orduotan, baina orainarte behintzat ez du aparteko arazorik eragin. Zuhaitz adaxkak bideetan, ur putzuekin batera, nabarmentzeko moduko bestelako arazorik ez. Gogoan izan, alerta […] Egutegia Noiz: 2018-12-12 @ 18:00 2018-12-12T18:00:00+01:00 2018-12-12T18:15:00+01:00 Gauerdiaz geroztik alerta laranja betean gara euriteengatik. Eta hala segiko dugu ostegun goizaldeko 6:00ak arte. “24 orduan 80 l/m² baino gehiago pila daitezke kantauri isurialdeko zenbait lekutan. Prezipitazio ertaina, iraunkorra eta oso ugaria egingo du”, Euskalmet metereologia agentziatik iragarri dutenez. Horrekin batera, abisu horian gara haizeagatik, asteazken eguerdiko […] Egutegia Noiz: 2018-12-12 @ 18:00 2018-12-12T18:00:00+01:00 2018-12-12T18:15:00+01:00 Eguneroko lan jardunean etenaldia egin dute gaurkoan, Buruntzaldean zerbitzua eskaintzen duten hiru autobus enpresetako hainbat gidarik. Protesta ekintza burutu dute asteazken goiz honetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza atarian, Donostiako Gipuzkoa plazan. Hitzorduak Garayar, HASA eta TSST enpresetako langileak batu ditu, baita LAB eta UGT sindikatuetako ordezkariak ere. Gipuzkoako […] Egutegia Noiz: 2018-12-12 @ 18:00 2018-12-12T18:00:00+01:00 2018-12-12T18:15:00+01:00 Badira 30 urte baino gehiago euskal familiek, udako hilabeteetan, haur sahararrak euren etxeetan jasotzen dituztela. 2018ko udan 316 neska eta mutil saharar etorri ziren Euskadira, eta, aurten, beste horren beste etortzea nahi da. Horretarako, gutxienez, 100 familia gehiago beharko dira. Oporrak Bakean programa antolatzen duten elkarte eta udaletxeek […] Egutegia Noiz: 2018-12-12 @ 18:00 2018-12-12T18:00:00+01:00 2018-12-12T18:15:00+01:00 Atzo arratsaldean Joxan Artze omendu zuten Foru Aldundian. Familiak haren artxiboa dohaintzan eman dio Foru Aldundiari, eta esker ona adierazteko ere baliatu zuten atzokoa. Andoni Salamero poetak Artzeren azken liburuetako dozena bat olerki errezitatu zituen, Mixel Ducau eta Caroline Philips musikariekin laguntzarekin. Artze bera Txoria txori errezitatzen ageri […] Egutegia Noiz: 2018-12-12 @ 18:00 2018-12-12T18:00:00+01:00 2018-12-12T18:15:00+01:00 Korrika badator!! Hasi prestatzen! 21. ediziorako atzera kontaketa martxan da jada. Asteazken goiz honetan plazaratu du AEK-k, 11 egunez, apirilaren 4tik 14ra Klika aldarripean ospatuko den euskararen aldeko lasterketa herrikoi ezagunaren ibilbidea. Noiz, ze ordutan eta nondik igaroko den, herriz herriko informazioarekin. Dakizuenez Garesen hasi eta Gasteizen izango du […] Egutegia Noiz: 2018-12-12 @ 18:00 2018-12-12T18:00:00+01:00 2018-12-12T18:15:00+01:00 Urtebetez, GuraSOSek abian izandako Hitzartu prozesuaren baitan Gipuzkoako herritar, eragile eta adituek landu eta diseinatu duten 2019-30 urte arterako Gipuzkoko Udal Hondakinen Kudeaketa Plan Alternatiboa, aurreko larunbatean Hernaniko Oronan aurkeztu zutena foru agintarien esku dago jada. Gogoan izan, erraustegia alboratzen duen plan alternatiboa dugu, hondakinak erraustu ordez “gordailu […]
2019-01-24T08:48:13
http://www.noaua.eus/event/yolanda-arrietaren-lan-berrien-aurkezpena/?instance_id=9976
[ -1 ]
Turismo rural Biskarreta-Gerendiain (Navarra). Toprural 15,11€ pessoa/noite Gaindola , (Luzaide/Valcarlos) 25€ pessoa/noite San Martin de Amescoa , (Améscoa Baja) 21,88€ pessoa/noite Subiza , (Galar) 35€ pessoa/noite Alli , (Larraun) 2 Casas rurais em Biskarreta-Gerendiain (Navarra). Turismo rural Biskarreta-Gerendiain / Turismo rural Jacuzzi Navarra (14), Turismo rural Piscina Navarra (41), Turismo rural Churrasco Navarra (262), Turismo rural Admite animais Navarra (138) Casa rural (aluguer completo) Biskarreta-Gerendiain (2) Turismo rural Lintzoain (3), Turismo rural Aurizberri/Espinal (2), Turismo rural Zilbeti (2), Turismo rural Esnotz (1) <@ if(prop.villageName == 'DISEMINADO'){ @> <@= prop.municipalityName @> (<@= prop.provinceName @>) <@ } else { @> <@= prop.villageName @> , <@= prop.municipalityName @> (<@= prop.provinceName @>) <@ } @> <@ if(prop.distance != 0){ @> <@= prop.distance @> Km de Biskarreta-Gerendiain <@ } @>
2019-01-18T05:43:50
http://www.toprural.pt/Turismo-rural_Biskarreta-Gerendiain_0_219577_v.html?view=map
[ -1 ]
Lazkaoko Iturgaitzagako obren laugarren fasea, hastear. Noticias de Gipuzkoa Lazkaoko Iturgaitzagako obren laugarren fasea, hastear Lazkaomendira doan azpi pasabidea Maizpide euskaltegiaren parean egingo dute M. Aranburu - Domingo, 19 de Febrero de 2017 - Actualizado a las 06:11h Iturgaitzagako irudia, aurrean Lazkaomendiko biribilgunearekin. N.G. lazkao- Berrikuntzak izango dira nagusi datozen hilabeteetan Lazkaon. Iturgaitzaga auzoko garapeneko urbanizazio proiektuaren barruan, datozen egunetan emango diote hasiera obren laugarren faseari. Fase honetan gaur egun Iturgai-tzagan eraikita dagoen saihesbidea -Beasain-Ataun errepide nagusia- mendi aldera mugituko dute, 440 bat metro luzeko zatian: Lazkaomendiko errotondatik Antzalde parera. Bizpahiru metro mugituko dute ardatza eta Lazkaoko herrigunera beste sarbide bat sortzea izango da desplazamendu horren arrazoia. Horrez gain, Lazkaomendiko bidegurutzean eraikitako biribilgunetik erdiguneraino bi norabidetako bidea eta bidegorria eraikiko dituzte. Bide zati berriak eta bidegorriak gaur egun Maizpide euskaltegiraino irekita dagoen bidearekin bat egingo dute, eta dagoeneko burutu dira lan horiek. Modu horretan, euskaltegi parean hasi eta ia Lazkaomendirako biribilgunera arte luzatuko da bide berria eta baita bidegorria ere, oinezkoen bide osoa modu seguruan egin ahalko dute, izan ere, egun ez dago horrelako biderik alde batetik besteraino. Lan hauen iraupena “sei eta zor- tzi hilabete artekoa” izango dela aurreikusi dute. Denbora tarte horretan, lanek eragin zuzena izango dute barianteko trafikoan, besteak beste, lanak egin ahal izateko errepide estutzeak eta mozketa puntualak egin beharko baitira, ohiko trafikoan eragozpenak sortuz. Lazkaoko Udaletik herritarrei arretaz gidatzeko deia egin die, eta era berean errepidean jarritako seinaleei kasu egiteko eskaera zabaldu dute. Lan hauen ejekuzioa aprobetxatuz, beste pauso bat emango du Udalak eta Lazkaomendirako oinezkoen pasoa egiteko proiektua ere martxan jarriko du. Oinezkoen azpiko pasoari dagokionez, Maizpide euskaltegiaren parean eraikiko da, eta oinezko bide hori bariante azpitik pasako da. Udalak 2014. urtean galdeketa egin zuen, nolako pasabidea egin zehazteko. Zortzi proposamenen artean, lurpekoa hobetsi zuten herritarrek, 240 boto jasota. Hala ere, hasierako proiektua ez da bere horretan gauzatuko, arrazoi teknikoak medio, eta antzeko irtenbide bat emango dute herritarren erabakiari bide emateko. laugarren fasea Iturgaitzaga eremurako diseinatutako urbanizazio proiektua laugarren fasera iritsiko da saihesbidea desplazatzeko lanekin. Saihesbideko obra eta bide berria egiteko lanak 933.140 euroan esleitu dira, eta lanen kostua, berriz, Iturgaitzagako promotoreen gain geldituko da. Aurretik, hainbat aldaketa eta berrikuntza izan dira Lazkaon. Hain zuzen, Lazkaomendiko biribilgunea egiteko lanak hartu zituen lehen faseak, bigarren fasean Iturgaitzaga kaleko lanak egin ziren, eta errealojoko etxebitzak ondoren. Hirugarren fasean Hiribarren kaleko lanak egiten ari dira gaur egun.
2018-09-20T08:36:10
http://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2017/02/19/vecinos/goierri/lazkaoko-iturgaitzagako-obren-laugarren-fasea-hastear
[ -1 ]
Hiru hizkuntza ondo ikas daitezke derrigorrezko eskolaldia bukatzerako <% if ( total_view > 0 ) { %> <%= total_view > 1 ? "total views" : "total view" %>, <% if ( today_view > 0 ) { %> <%= today_view > 1 ? "views today" : "view today" %> no views today No views yet Posted By: Harkaitz Zubiri 2018-04-10 Gaur egun euskara eta gaztelania oso ondo ez dakiten gazteek eta ingeleseko maila nahikoa aurreratua ez daukatenek desabantailak izango dituzte gainerakoekiko. Horregatik da hain garrantzitsua eskolak hiru hizkuntza horien ikaskuntza bermatzea derrigorrezko eskolaldia bukatzerako, hau da, ikasleek 16 urterekin Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzen dutenerako. Alderdi soziolinguistikoari dagokionez, euskara da hiru hizkuntzetan ahulena, eta horregatik behar du leku berezia eskolan, ondo ikasi ahal izateko, batetik, eta biziberritu dadin, bestetik. Baina gaur egun hori guztia ezin da lortu beste bi hizkuntzekiko lehian. Hizkuntza-planifikazioaren ikuspegi globalagoa behar da: euskarak ardatz izan behar du eskolan, eta, aldi berean, gaztelaniarekiko eta ingelesarekiko sinergiak sortu behar dira, eredu integratzaile eleanitza sortu ahal izateko. Ondorio horretara iritsi ziren Itziar Elorza eta Inmaculada Muñoa Ikastolen Elkarteko hizkuntza-proiektua aztertu zutenean. Eleanitz hizkuntza-proiektuaren helburua ikasleak euskaldun eleanitzak izatea da. Jatorri soziolinguistiko ezberdinetako ikasleek parte hartzen dute Eleanitz proiektu horretan, bai euskaraz hitz egiten duten familietatik datozen ikasleek bai euskaraz ez dakiten familietatik datozenek ere. Hizkuntzak ikasi nahi dituenak hizkuntza horiek erabili egin behar ditu, Eleanitz proiektuaren arabera. Arreta batez ere gramatikari eskaintzen badiogu, askoz gutxiago ikasten da. Hizkuntzaren bidez interakzioak izatea da gakoa, beraz. Horretarako, hizkuntza erabiltzeko egoera aproposak sortu behar dira, Bruner-ek formatuak (formats) deitzen dituenak. Jarduera komunikatiboak sustatzea da helburua, horrela ikasten baita gehien. Gainera, hizkuntza ikastea ez da soilik ezaugarri linguistiko batzuk ikastea. Hizkuntza, batez ere, harreman sozialetarako tresna da. Besteekin komunikatzeko ikasi behar da hizkuntza. Besteekin komunikatzen ari garen bitartean ikasiko dugu. Hizkuntzen integrazioa da proiektu horren beste ezaugarri bereizgarrietako bat. Hizkuntza bakoitzaren ikasketa ez da bere aldetik garatzen. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuak dioenari jarraiki, hiru hizkuntzen ikaskuntza batera planifikatu behar da, batean ikasitakoa bestean ere lagungarri izan dadin. Proiektuaren emaitzak aztertu zituztenean, ikusi zuten ingelesa 4 urterekin ikasten hasteak ez ziola kalte egiten euskararen eta gaztelaniaren ikaskuntzari, ezta trebezia kognitiboen garapenari ere. Aitzitik, proiektuan sartu zirenek gainerakoek baino emaitza hobeak lortu zituzten. Are gehiago, Bigarren Hezkuntzan gizarte-zientziak euskaraz ikasi zituzten ikasleekin alderatuta, gizarte-zientziak ingelesez ikasi zituzten ikasleek ingelesean emaitza hobeak lortzeaz gain, gizarte-zientzien edukietan ere lortzen zituzten. Ikerketaren arabera, euskara ardatz duen eredu eleanitz batek mesede egin diezaieke bai hizkuntzen ikaskuntzari bai bestelako edukien ikaskuntzari, baita gizarte-zientziak edo beste irakasgai batzuk ingelesez ematen direnean ere. Be the first to comment on "Hiru hizkuntza ondo ikas daitezke derrigorrezko eskolaldia bukatzerako" Irakurtzea eta idaztea Haur Hezkuntzan? 688 views
2019-11-17T17:53:42
http://www.kaiera.eus/2018/04/10/hiru-hizkuntza-ondo-ikas-daitezke-derrigorrezko-eskolaldia-bukatzerako/
[ -1 ]
Osasun Sailak hondartzak erabiltzeko gomendioak betetzea eskatu du - etakitto.eus Osasun Sailak hondartzak erabiltzeko gomendioak betetzea eskatu du ETA KITTO 2020, Mai 30 Osasun Sailak gogorarazi du beharrezkoa dela hondartzak eta zingirak arduraz erabiltzea, eta koronabirusaren transmisioa minimizatzeko prebentzio-neurriak aplikatzea. Espero diren tenperatura altuak ikusita, hondartzak eta zingirak erabiltzeko irizpideak eta gomendioak bete daitezela eskatu du eta irizpide horiei honako hau gehitu die: bainu eremuen erabilera dinamikoa. Hau da, ibiltzeko, bainatzeko edo jarduera akuatikoetarako erabiltzea. Gainera, paseoak ematen direnean bi metroko distantzia mantendu ezin bada, jendeak maskara erabili beharko du. Osasun sailak adierazi duenez, “Covid-19 gaixotasunaren transmisioaren prebentzioa erakundeei zein herritarrei dagokien erronka kolektiboa da. Gaur egungo egoera pandemikoan, oso garrantzitsua da orain arte eman diren prebentzio-neurrien jarraipenari dagokion garrantzia ematea. Besteak beste, 2 metroko pertsonen arteko urruntzea mantentzea eta maskarak erabiltzea”. Horrekin batera, gogorarazi nahi dute azkenaldian hainbat herrialdetan gaixotasunaren agerraldiak gertatzen ari direla, eta birusa espazio publiko batean transmitituz gero, ezinezkoa izango litzatekeela kontaktuak arakatzea. #covid19#hondartza#osasuna#prebentzioazingira « Koronabirus kasu berri bat Debabarrenean: Ermuan “Izan bidea ibiltarien sarea” dinamika berria abiatu du Sarek »
2020-07-09T05:12:33
https://etakitto.eus/berriak/gizartea/osasun-sailak-hondartzak-erabiltzeko-gomendioak-betetzea-eskatu-du-horiei-erabilera-dinamikoa-gehituta.html
[ -1 ]
Portal municipal de Sopela - Otsailaren 24an Jesús de la Fuente Orientazio Zirkuitu Herrikoia ospatuko da Sopelan Otsailaren 24an Bidea Orientazio Klubak (COBI) Sopelako Udalaren laguntzarekin antolatutako Jesús de la Fuente Orientazio Zirkuitu Herrikoiaren VI. edizioa ospatuko da Sopelako kale eta kostaldeetan. Lasterketa zonalde oihantsu batean zehar ibilbide bat egitean datza, mapa eta iparrorratz batez lagundurik. Kasu honetan orientazioa kirol gisa sustatu eta bultzatzea helburu duten 7 probez osaturik egongo da. Proba Barinatxe eta Atxabiribil inguruko kostaldean egingo da eta barnealderantz ere zabalduko da. Lasterketaren erdigunea Sopelako Udaletxeko plazan egongo da, bertan jasoko dira korrikalariak, azkeneko izen-emateak egingo dira eta helmuga instalatuko da. Proba 9:00etan hasi eta 14:00ak aldera bukatuko da, parte-hartzaileen irteera ordua 10:00ak eta 12:00ak artean izanik. Irteera mailaz-maila egingo da. Guztira, hiru ibilbide egongo dira: horia, umeei zuzendutakoa; laranja, orientazioan esperientziarik gabeko edo esperientzia gutxi duten pertsonei zuzendutakoa eta gorria, orientazioan esperientzia edota prestakuntza fisiko ona dutenentzako. Parte hartu nahi dutenek otsailaren 20ra arte izango dute izena emateko www.cobidea.com helbidean. Nagusientzako prezioa 7 €-koa izango da (COBI bazkideak: 5 €) eta umeentzako prezioa 5 €-koa (COBI bazkideak: 3 €).
2019-06-18T20:47:35
http://sopelaudala.org/index.php/es/areas-municipales-urbanismo/184-berriak/berriak-kirolak/2652-otsailaren-24an-jesus-de-la-fuente-orientazio-zirkuitu-herrikoia-ospatuko-da-sopelan?tmpl=component&print=1&layout=default&page=
[ -1 ]
Raix - Wikipedia, entziklopedia askea. Joël LASSOUDIERE (2014-2020)[1] 21,57 bizt/km2 46° 00′ 03″ N, 0° 06′ 44″ E / 46.000833333333°N,0.11222222222222°E / 46.000833333333; 0.11222222222222Koordenatuak: 46° 00′ 03″ N, 0° 06′ 44″ E / 46.000833333333°N,0.11222222222222°E / 46.000833333333; 0.11222222222222 Raix (Frantzia) Courcôme, La Faye eta Villefagnan Raix Frantziako udalerria da, Charente departamenduan dagoena, Poitou-Charentes eskualdean. 2013an 151 biztanle zituen. 2007an Raix udalerrian erroldatutako biztanleak 148 ziren. Familiak 63 ziren, horien artean 16 pertsona bakarrekoak ziren (12 bakarrik bizi ziren gizonak eta 4 bakarrik bizi ziren emakumeak), 31 seme-alabarik gabeko familiak ziren eta 16 seme-alabak dituzten bikoteak ziren. 2007an 97 etxebizitza zeuden, 62 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 13 bigarren erresidentzia ziren eta 22 hutsik zeuden. 95 etxeak ziren eta 1apartamentu bat zen. 62 etxebizitza nagusietatik 54 bere jabearen bizilekua ziren eta 8 alokairuan okupaturik zeuden; 1ek gela bat zuen, 3 etxek bi zituzten, 8 etxek hiru zituzten, 15 etxek lau zituzten eta 35 etxek bost zituzten. 42 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 31 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 26 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3] Raix udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4]. 2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 88 ziren, horien artean 55 aktiboak ziren eta 33 inaktiboak ziren. 55 pertsona aktiboetatik 47 lanean zeuden (31 gizon eta 16 emakume) eta 8 langabezian zeuden (1 gizon eta 7 emakume). 33 pertsona inaktiboetatik 18 erretiraturik zeuden, 5 ikasten zeuden eta 10 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5] 2009an Raix udalerrian 63 unitate fiskal zeuden, 150 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 18.849,5 euro zen. [6] 2007an zeuden 4 komertzioetatik, 1 bestelako produktu industrialen fabrikazioko enpresa zen eta 3 eraikuntza enpresak ziren.[7] 2009an zeuden norbanakoentzako 3 zerbitzu publikoetatik, 1 margolaria zen eta 2 iturginak.[8] 2000. urtean Raix udalerrian 10 nekazaritza-ustiategi zeuden, 390 hektarea erabiltzen.[9] Courcôme (2,2 km) Villefagnan (2,8 km) La Faye (3,5 km) Tuzie (4,4 km) Souvigné (5,1 km) Empuré (5,2 km) La Chèvrerie (5,3 km) Villiers-le-Roux (5,4 km) Brettes (5,4 km) Charmé (5,5 km) Bessé (5,8 km) Salles-de-Villefagnan (5,9 km) Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raix "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Raix&oldid=6108699"(e)tik eskuratuta Orriaren azken aldaketa: 22 urtarrila 2018, 18:21.
2019-11-21T10:33:13
https://eu.wikipedia.org/wiki/Raix
[ -1 ]
Errege kabalgatako antolatzaileak, errelebo eske | danbolin Errege kabalgatako antolatzaileak, errelebo eske Sei urte daramatza kabalgata antolatzen duen taldeak lan hori egiten. Lana gustura egiten dutela diote baina beste herritar batzuei lekukoa pasatzeko ordua iritsi dela. “2020koa izango da guk egingo dugun azkenekoa. Hurrengo kabalgata antolatzeko diru eskaera urte hasierako lehen hilabeteetan egin behar dela kontuan hartuta, ezinbestekoa litzateke lehenbailehen talde berria osatzea” esan dute. Talde berriari antolaketa lanean eman beharreko lehen pausoetan laguntzeko prest agertu dira. Errege kabalgataren etorkizuna herritarren esku dagoela nabarmendu dute eta boluntario berririk gabe, ekimena bertan behera geldituko dela. Previous Article Elizako erlojuaren solasaldia izan da arratsaldean Portalekoa etxeko udal aretoan Next Article Gabon kantak herrigune eta auzoetako txokoetara iritsiko dira Albiste gehiagoUrtarrila 2020Ariguneak identifikatu entitateetan, horixe da lehenengo urratsa Euskaraldiaren bigarren edizioan parte hartzeko.[BIDEOA] Urtarrileko udalbatza36.000 bisitari izan ditu Ekainberrik 2019an
2020-02-24T05:41:18
https://danbolin.eus/errege-kabalgatako-antolatzaileak-errelebo-eske
[ -1 ]
Bi esku - Iritzia - Berria Asko daki. Zuk baino askoz gehiago. Jabetzen zara horretaz, baina tarteka izaten dituzue, eta inoiz tarteka baino maizago, eztabaidaren batzuk. Berea izaten da arrazoia gehienetan eta urteen poderioz ikasi du noiz gordin, noiz goxo azaldu desadostasunak. Baina umea zurea da. Edo hala uste zenuen berak orraztu baino ez zuela egingo pentsatzen zenuen garaietan. Berak xaxatu zintuen honako edo halako liburu bat idaztera, kafe bat hartzen ari zinetela ideia mailara ere iristen ez zen hari-muttur bat aurkeztu zenionean; ideia baten berri eman zeniolarik, berriz, berak lagundu zizun norabidea, estiloa, ikuspuntua... zehazten; ekin zenion garaian gainean zeneukan zure lana zer moduz zihoan galdezka; ez atzera, ez aurrera geratu zinen unean berak azaldu zizun testuak non korritzen zuen ongi eta non zebilen estropezuka. Orraztu ere berak egin zizun azkenik, liburuaz zuk adinaxe baitzekien ordurako. Eta ikasi zenuen umea inoiz ez dela zurea bakarrik. Editorea. Prentsaurrekoetan saihets-lekua hartzen dakien hori. Egunotan Durangon ibiliko da eta ez zaio aitatasuna edo amatasuna aurpegian sumatuko. Nekea bai. Eta lana ahalik eta ongien burutu izanaren satisfakzioa ere bai, segur aski. Lo lasai egitearen plazera astelehenerako utzi du.
2018-06-23T03:58:20
https://www.berria.eus/paperekoa/2564/018/003/2017-12-07/bi_esku.htm
[ -1 ]
T3: ZANZIBAR & SELOUS “BEST SELLER” - Hotel Zanzibar | Your place to relax! 13 days, Zanzibar & Selous Best Seller Video: Zanzibar & Selous Best Seller journey https://www.hotelzanzibar.com/wp-content/uploads/Zanzibar-Selous-bestseller.mp4
2020-03-31T07:41:36
https://www.hotelzanzibar.com/packages/t3/
[ -1 ]
«Protagonistak dei egiten dio gizarteari aktibatzera eta ahal den toxikoena izatera» | Agenda | Berria Patxi Santamaria. Aktorea «Protagonistak dei egiten dio gizarteari aktibatzera eta ahal den toxikoena izatera» Zinegotzi izandakoa, orain kale gorrian bizi da Jauregi protagonista, 'Aktibo toxikoak' umorezko antzezlanean. Amorratuta, munduaren egoera latzari buruz bakarrizketan ariko da gaur Zumaian. 2013ko urtarrilak 18 Satira politikoa, komedia eta drama biltzen ditu Aktibo toxikoak bakarrizketak. Zumaiako Alondegia kultur etxean izango da gaur ikusgai, 22:00etan hasita. Patxi Santamaria aktoreak (Zarautz, 1959) antzezten du. Gaur-gaurko gaia lantzen du antzezlanak: krisi ekonomikoa. Baina, hari barre eginez. Nire egoera pertsonaletik sortzen da ideia. Krisiarekin nazkatuta eta amorratuta nengoen; hala, neure buruari galdetu nion: zer egin dezake aktore batek krisiaren aurka? Ba, antzerkia erabili krisia kritikatzeko, egoeraz kexatzeko eta amorrua ateratzeko. Hasieratik, komedia bat etorri zitzaidan burura, nahiko lazgarria baita jada egoera. Asmoa da ondo pasatzea, baina ahaztu gabe hausnarketa bat dela. Ironia eta satira apur bat du lanak; azkenean, sistema politiko, sozial eta finantzarioa kritikatu nahi baititu. Eskola zaharreko politikoa da Jauregi, ez gaurkoa. Hortaz ere kexu da. Momentu batean salatzen du lehen ere egongo zirela irabaziak eta tranpak politikan, baina, zogiagoak zirela. Egun aurpegi gehiagorekin egiten dute guztia. Hori leporatzen die protagonistak. Lapurretak aurrez pentsatuz eta maltzurkeriaz egitea. Erabat desesperatuta, haserretuta agertzen da Jauregi. Hala al dago euskal gizartea ere? Ez dakit zer esan. Guk bestelako borroka luzeagoa daukagu, gainera, atzetik. Egia da orain artean ondo bizi izan garela eta azkeneko hilabeteotan atzera nabarmen egin dugula Euskal Herrian ere. Hala ere, erantzun soziala nahiko urria da oraindik. Ez dakit ezkutuko ekonomiak frenatzen duen mobilizazioa, edo gizartea aspalditik motibaziorik gabe eta politikatik urrunduta dagoelako isla den. Baina egoerak ezin du luze iraun. Ni harrituta nago nola jendea ez den politikariengana hurbiltzen, eta, gutxienez, aurpegira pare bat gauza argi esaten. Iruditzen zait erantzun gutxi ematen diogula jasaten ari garen egoera nazkagarriari. Antzezlanak Aktibo toxiko du izena. Nondik sortu zen kontzeptu ekonomiko baten izena hartzeko ideia? Izena Mikel Elorza antzezlanaren idazleari bururatu zitzaion, eta bete-betean asmatu zuen. Izan ere, finantzen munduko aktibo toxikoez gain, protagonistak, gizarteari dei egiten dio aktibatzera eta ahalik eta toxikoena izatera. Alegia, kutsatzera. Kutsatu, kexa eta protestaren bidez. Izenak bi alde horiek biltzen ditu. Bakarrizketa formatuan eroso sentitzen zara? Bai, aktore batentzat erronka da, baina moldatzen naiz. Gainera, ni formatu txikian mugitu naiz azkenaldian. Dantzatzeari eta kantatzeari dagokionez, aktore batek denetatik egin behar du; agian, denetik gaizki, baina hori beste kontu bat da. Baina antzezlanak hala eskatzen zuen. Bestalde, gaia gaur-gaurkoa izanik, aukera ematen du antzezlana eguneratuz joateko. Rato, Urdangarin eta halako auziak sartuz goaz. Ikus-entzuleak protagonistarekin identifikatuta sentitzen dira? Bai, denok gaude behartuta krisiaren ondorioak izatera. Bestalde, formatua, parodia, eskertzen dute. Pertsonaia nahiko dibertigarria da, eta antzezlanean osagai ugari daude: musika, dantza, zirkua... Gainera, ikus-entzuleen parte hartzea ere bultzatzen da. Emanaldi gutxi egin ditugu, baina, denetan jendea irribarre batekin atera da. Gaia kabroia izan arren, jendeak ondo pasatzen du. Amorrua ateratzeko eta purrustadak botatzeko aukera dute.
2019-10-14T18:42:36
https://www.berria.eus/paperekoa/1793/027/001/2013-01-18/protagonistak-dei-egiten-dio-gizarteari-aktibatzera-eta-ahal-den-toxikoena-izatera.htm
[ -1 ]
PERSÉPOLIS | Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Guztira bisitak: 391,137 http://www.youtube.com / watch?Ezaugarri = player_embedded&v=LpgBnzF2Eak#! Patricio 4ºA on 16 Otsaila, 2012 at 16:54
2019-08-17T23:04:54
http://kritodesign.com/educacionymediosaudiovisuales/eu/persepoli/
[ -1 ]
Coockie politika San Jose Ikastetxea - Hondarribia Gurutzearen Alabak - Hijas de la Cruz ORDUTEGIA-EGUTEGIA Ongi etorrria Nortasuna / Historia Gurasoen atala HH (0-2 urte) HH (3-5 urte) LH (6-11 urte) Orduz kanpokoak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16 urte) enbait webgunetan sartzean ordenagailura behera kargatzen den fitxategi bat da cookie bat. Informazioaren gizarteko zerbitzu ugari emateko funtsezko eginkizuna dute cookie-ek. Besteak beste, aukera ematen diote web orri bati erabiltzaile baten edo haren ordenagailuaren nabigazio ohiturei buruzko informazioa gorde eta berreskuratzeko, eta, lortutako informazioaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko eta eskainitako zerbitzua hobetzeko erabil daitezke. sanjosehondarribia.net atariak erabiltzen dituen cookie-ak sanjosehondarribia.net atariak cookie-ak erabiltzen ditu atarian nabigatzea errazteko, segurtasun arrazoiengatik, eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen eraginkortasun eta pertsonalizazio handiagoa lortzeko. sanjosehondarribia.net atarian erabilitako cookie-ak soil-soilik erabiltzaile izengabe batekin eta haren ordenagailuarekin lotzen dira, erabiltzailearen izen-abizenak jakiteko erreferentziarik ez dute ematen, eta ezin dituzte irakurri ordenagailuan dauden datuak ez eta haiei birusik eragin ere. Hona hemen sanjosehondarribia.net atariak erabiltzen dituen cookie motak: Analisi cookie-ak. Beste batzuenak eta iraunkorrak dira. sanjosehondarribia.net atarira bisita egiten duten erabiltzaileen jokaerari jarraipena egiteko eta jokaera hori aztertzeko bidea ematen dute. Hain zuzen, sanjosehondarribia.net atariak Google Analytics erabiltzen du, webgunea aztertzeko Googlek garatutako zerbitzu bat, webguneetan nabigatzea neurtzea eta aztertzea ahalbidetzen duena. Honi buruzko argibide gehiago daude helbide honetan: www.google.es/intl/es/analytics/privacyoverview.html. Gainera, cookie hauek erabiltzea desgaitzeko ere balio du. sanjosehondarribia.net atariak cookie-en politikari buruzko informazioa erakusten du edozein orriren goiko aldean, atarian sartzen den lehen aldian eta cookie-ak ezabatzen diren bakoitzean. Erabiltzaileak libreki erabaki dezake sanjosehondarribia.net atariak erabiltzen dituen cookie-ak haren gailuan ezartzen diren edo ez. Alde horretatik, erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratu ahal du besterik ezean cookie guztiak onartzeko edo haiei uko egiteko, edo cookie bakoitza jasotzeari buruzko abisu bat jasotzeko pantailan eta une horretan erabakitzeko gailuan ezarri edo ez. Nolanahi ere, erabiltzaileak edozein unetan ezabatu ahal izango ditu sanjosehondarribia.net atariak haren gailuan ezarrita dituen cookie-ak, nabigatzaileak ezarrita duen prozedurari jarraituta. Jakinarazi behar dizugu nabigatzailea cookie guztiei edo espresuki sanjosehondarribia.net atariko cookie-ei uko egiteko konfiguratzeak ez dizula eragotziko atarian nabigatzea, baina eragotziko dizu horietako batzuk instalatuta izatea eskatzen dizuten funtzionalitate batzuk gozatzea. 1.DBH ordutegia 2.DBH ordutegia 3. DBH ordutegia 4. DBH ordutegia Eredu atomikoak Erreakzio kimikoak ZERNOLA-ELHUYAR Bizikleta gehiago: krisiaren aurkako inteligentzia DBH1 liburu zerrenda DBH2 liburu zerrenda DBH3 liburu zerrenda DBH4 liburu zerrenda Fraxkueneko Murrua 1, 20280 Hondarribia Tf.: 943 641036 hondarribicruz@planalfa.es © 2019 San Jose Ikastetxea - HondarribiaDesigned by Elkarmedia
2019-08-22T05:13:09
https://hondarribia.egiluzetaldea.eus/eu/hezkuntza-eskaintza/dbh-12-16-urte?id=196
[ -1 ]
Bertol Arrietak irabazi du Ignacio Aldekoa ipuin lehiaketa - Alea.eus Erredakzioa 2018-11-23 14:01 Miguel Angel Gonzalezen lanak irabazi du gaztelaniaz; saiakera eta poesia lan onenak ere banatu dituzte. Aldundiak erabaki du zeintzuk izango diren 2018ko literatura sarien irabazleak. Miguel Angel Gonzalezen lanak gaztelaniaz eta Bertol Arrietarenak euskaraz atera dira garaile Ignacio Aldekoa ipuin lehiaketan; Jordi Osua eta Juan Luis Suduperen saiakerak izan dira onenak Becerro de Bengoa sarian, eta Manuel Terrinen poesiak gaztelaniaz eta Fito Rodriguezenak euskaraz aukeratu dituzte Ernestina de Champourcin sarirako. Ignacio Aldekoa ipuin lehiaketaren XLVII. edizioa izan da aurtengoa, eta 488 lan lehiatu dira saria lortzeko, iaz baino 71 gehiago. Euskarazko ipuinei dagokienez, Bertol Arrietak erdietsi du saria Bi doberman beltz lanarekin. Epaimahaiak nabarmendu du ipuinak nolako freskotasunez jakin duen islatzen eszenarik errealistenak. "Ipuinaren erritmoa narrazio planteamendu eraginkor baten zerbitzura dago, non narrazio eta deskribapen egoerak izugarri iradokitzaileak baitira. Ipuinari darion umoreak ipuinaren intentsitatea eta dramatismoa arintzen ditu", nabarmendu du. Gaztelaniazkoen artean, berriz, Madrilgo Miguel Angel Gonzalezek irabazi du Alguien debería acabar de una vez por todas con esa gente que confunde Kim Kashkasian con Kim Kardashian ipuinarekin. Becerro de Bengoa saiakera sariaren irabazlea ere aukeratu du Aldundiak. Hogeiren bat lan aurkeztu dira, eta gaztelaniaz Bartzelonako Jordi Osuaren Manuel Vázquez Montalban: Fútbol y Política lanak irabazi du. Euskaraz, berriz, Juan Luis Suduperentzat izan da saria Homo Loquens lanagatik. Saiakeraren muina da Herder eta Humboldt-en eskuetan "hizkuntza"-k lortu zuen dimentsio berria. Bi pertsona horiek erromantizismoaren oinorde izan zen tradizio alemaniarraren ordezkari ospetsuak izan ziren. Ernestina de Champourcin poesia sariari dagokionez, Fito Rodriguez donostiarra gailendu Izendegi hutsa lanari esker. Arabako izenak oinarri hartuta, egileak hainbat iritzi ematen ditu hitzari eta poesiari buruz, aforismoaren, sententziaren eta poema laburraren artean neurria aurkitzen duen tonuan. Gaztelaniaz, berriz, Manuel Terrinek lortu du Los que mueren amando lanari esker.
2019-02-19T21:03:28
https://alea.eus/araba/1542977996219-literatura-aldekoa-arrieta-ipuinak
[ -1 ]
GIL LEGARRA, Irene "Publizitatea" (Iritzia) Bisitak: 11467 Erakargarria egiten zait publizitatearen mundua. Hiriei ukitu jostaria ematen die: metroko geltokietan horma grisak alaitu, markesinetan kristalaren hoztasuna epeldu, garraio publikoaren uniformaltasuna hautsi... Irudi koloretsuak eta mezu enkriptatuak: jokoa. Arreta berezia eman dit abiatu berri den kanpaina batek. Argazkian hiru gizonezko. Hiruretan lehena lan-jantzitan dago, bigarrenak panazko jaka marroixka eta diseinuzko betaurrekoak daramatza; hirugarrena markako trajez jantzita, italiako moda seguruenik. Hurrenez hurren: langile arrunta, garai bateko gorri aburgesatua eta exekutibo arrakastaduna. Ustezko negozio baten metalezko pertsiana pisutsua altxatzeko eginahaletan dabiltza, hirurak batera, elkartasunean, lelo bakar baten pean: “Zure negozioak behar duen bultzada”. Izan zitekeen giza-eragile baten auzo-lanerako deia, edo sindikatu baten maiatzaren 1.aren aldarria, edo lan sailaren dirulaguntzen eskaintzaren iragarpena. Izan zitekeen, baina ez da: banketxe baten publizitate kanpaina da. Eta hortik nire harridura. Krisiari aurre egiteko 200.000 EU, aukera ezin hobea, sekulako mauka. Mesfidati begitantzen diot banketxeetako eskaintza orori bezala, honi ere. Orduan, ustekabean, argazkia antzaldatzen hasi zait eta hiru gizonezkoak lanean jarri ditut. Lehena, langile itxurakoa, irudikatu dut pertsiana gris baldar horren lamak metalezko xafla bakar mehe bat egiten, eta bigarrena, modernoa, aurrekoak egindakoari bukatu txukuna eta distira ematen. Hirugarrena bankari egin dut, dotore-dotore jantzita, eta xafla metalikoaren beheko aldeari ahoa ateratzen imajinatu dut, buru-belarri, gogotik, ertz ezinago zorrotz eta ebakitzaile egiten, eta, irribarrez, etengabe lelo hau errepikatzen: “Zure negozioak behar duen bultzada”. Burumakur hurbilduko gara lehiatilara zorrak gainezka egin digula ikusterakoan, hilaren bukaeran eta hilero-hilero. Zenbaki gorriak gero eta puztuago, gu, berriz, gero eta kuzkurtuago. Horren abegikor hartu gintuen trajedunak berak utziko du gure lepoetara erortzen negozioaren pertsiana zena, gillotina bihurtuta, gure heriotz ekonomikoari bedeinkapena ematen dion bitartean. Erakargarria egiten zitzaidan publizitatearen mundua, hiriei ukitu jostaria ematen zielakoan. Orain, ordea, irudi koloretsuetan orbain beltzak ikusten ditut, lelo enkriptatuetan mezu nahasgarriak, eta jokoaren lekuan azpijokoa. Ezkutuko iruzurra.
2019-12-09T11:26:27
http://www.idazten.com/index.php/eu/idazlanak-mainmenu-476/iritzia-eta-gogoeta/1471-iritzia-65014032
[ -1 ]
Cuaderno del estudiante (311.9Kb) Descripción del recurso (157.6Kb) Usobiaga A. (2012). Zein instrumentazio eta material erosiko zenuke ingurugiroko analisiak egiten dituen laborategia muntatzeko?. IKD baliabideak 3. http://cvb.ehu.es/ikd-baliabideak/usobiaga-03-2012.htm http://hdl.handle.net/10810/9076 Proiektu honen bitartez ikasleak prozedura analitikoan eman beharreko urratsak identifikatuko eta bakoitzak duen garrantzia ulertuko ditu. Urrats horien barnean sartzen dira laginketa eta laginaren aurretratamendua. Sarri prozedura analitikoa analisiarekin nahasten da eta ondorioz urrats honetan jartzen da esfortzu analitikorik handiena. Edonola ere, laginketa eta aurretratamenduaren urratsen prozedura analitiko osoaren errorerik altuenak (> %60) erakusten dituzte eta beharrezkoa da bi urrats hauen planifikazioak eta egokitasunak emaitzen kalitatera ekar dezakeen onura azpimarratzea. Proiektu honetan lagin solidoen eta lagin likidoen laginketarako tresneria, laginak gordetzeko berezitasunak, laginketarako estrategiak eta laginketari dagokion estatistika landu beharko du ikasleak. Aurretratamenduari dagokionez konposatu ez-organikoek zein organikoek (bide humela) erakusten duten teknika desberdinak aztertu beharko dituzte, hauen berezitasunak, aplikazioak, abantailak eta desabantailak justifikatuz. Eduki hauek lantzeko, ur-araztegi batek dituen hondakinak (urak eta lohiak) ingurugirora jaurtikitzeko araztegiak indarrean dagoen legedia betetzebetetzen duen ebaluatzeko prozedura analitikoaren bi urrats hauek definitu beharko ditu ikasleak.
2017-08-21T04:39:06
https://addi.ehu.es/handle/10810/9076
[ -1 ]
Juglareak[aldatu | aldatu iturburu kodea] Koblakariak edo juglareak Erdi Aroko Europako antzezleak ziren, musika tresnak jotzeko, kantatzeko eta istorioak eta elezaharrak kontatzeko dohaina zutenak. X. mendea eta XIII. mendearen lehen erdialdea arteko Erdi Aroko lehen etapan juglare epikoak ziren nagusi (izatez olerkari ikasiak), ohi olerkaritza narratibo, tartean gesta kantak, edo biografikoko zatiak eta atalak errezitatzen zituztenak. Gesta kanta ezagunenak[aldatu | aldatu iturburu kodea] Ingalaterran[aldatu | aldatu iturburu kodea] "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Gesta_kantak&oldid=5320933"(e)tik eskuratuta Orriaren azken aldaketa: 14 otsaila 2016, 19:16.
2018-05-21T20:55:51
https://eu.wikipedia.org/wiki/Gesta_kantak
[ -1 ]
Kultura Digitalaren Astea martxan Eibarren martxoaren 16ik 22ra! - profesionalak - gipuzkoangazte Eibar eta eskualdeko herritarrek aukera izango dute martxoaren 16tik 22ra antolatutako eskaintza zabalean parte hartzeko. Alde batetik, ikasgela ibiltarian, udan herriz herri ibili zen autobusean, programazio-tailerrak eskainiko dira Unzaga Plazan. Eta bestetik, haurrei, gazteei, gurasoei eta arloko profesionalei zuzendutako hainbat hitzaldi, tailer eta ikuskizun egingo dira Portalea kultur etxean. Gainera, ikastetxeei ere parte hartzeko aukera berezia eman zaie. KULTURA DIGITALA EIBAR
2018-09-24T10:32:07
http://www.gipuzkoangazte.eus/eu/-/kultura-digitalaren-astea-martxan-eibarren-martxoaren-16ik-22ra-
[ -1 ]
Gipuzkoako Foru Aldundiak gailu mugikorretan erabiltzeko sortutako aplikazio berriak saritu ditu GipuzkoAPP lehen lehiaketan. Epai-mahaiak gaur goizean hartu ditu erabakiak, Aldundian finalistek egin dituzten aurkezpenen ondoren. Honako hauek dira lehikaetako irabazleak: IALDAMIO - Iker Pedrosa Martinez ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAREN HIZTEGI ENTZIKLOPEDIKOA ANDROID ETA IOS PLATAFORMETAN Aurkeztu diren 54 proiektuak hemen ikus daitezke: http://gipuzkoaikt.igipuzkoa.net/web/guest/apps-concursantes
2018-01-24T09:40:40
http://gipuzkoaikt.igipuzkoa.net/detalle-de-noticia?p_p_id=DIGInnovacionContenidoPortlet_WAR_DIGInnovacionPublicacionContenidos&p_p_lifecycle=1&p_p_state=normal&p_p_mode=view&_DIGInnovacionContenidoPortlet_WAR_DIGInnovacionPublicacionContenidos_idArticulo=99414&_DIGInnovacionContenidoPortlet_WAR_DIGInnovacionPublicacionContenidos_idPlantilla=18992&_DIGInnovacionContenidoPortlet_WAR_DIGInnovacionPublicacionContenidos_idComunidad=10180
[ -1 ]
Baso suteak - web.araba.eus Sua erabiltzea debekatuta dago Salbuespenez debekatzen da landa ingurune guztian sua erabiltzea, edozein helbururekin dela ere. Landa ingurune izango dira Arabako Lurralde Historikoko leku hauek: Edozein motatako landa lurzorua. Mendi publiko zein pribatuak. Naturagune babestuak. Parke probintzialak eta aisiaguneak. Probintzia edo toki titulartasuneko errepideetako atseden guneak. Sua erabiltzeko debekualdia indarrean izango honen onarpenetik 2019ko irailaren 22ra bitartean. Era berean, debekatu egiten da burruntziak, barbakoak eta sua egiteko helburua duen edozein instalazio mugikor edo finko erabiltzea. Arabako Lurralde Historikoko zenbait parketan fabrika-obraz egindako eta hormaz eta tximiniaz hornitutako instalazioetan (barbakoak edo erretokiak) sua egiteko debekua baliogabetzea Nola erabili behar duzu sua Barbakoa bat egiten baduzu... Nekazaritza eta basogintza lanak eta landa ingurunekoak egiten badituzu... Tokiko parkeetan baimendutako barbakoak erabili BAKARRIK. Edozein ziorengatik beste instalazio mota batean zigilatu gabe badaude, ez erabili. Gorabehera oro saihesteko: Erabili bakarrik egur ikatza, erregai kantitate handirik pilatu gabe, zeina beharrizanen arabera eta pixkanaka gehitu beharko baita. Ez erabili inoiz gasolinarik edo bestelako erregai likidorik sua hasteko, ez hostorik, paperik edo ilaunak sor ditzakeen bestelako erregai finik. Zaindu arretaz beti darabilzun sua, eta zer gerta ere ez utzi hura alde batera. Ez utzi adingabeei txingarretara hurbiltzen edo haiek manipulatzen. Erabiltzen amaitutakoan, zabaldu txingarrak barbakoaren hondoan. Ez itzazu INOIZ lurrera bota eta alde egin aurretik ziurtatu itzalita daudela. Eduki eskura ura edo su itzalgailu bat. Ez erabili baimendutako barbakoak haize gogorra dagoen egunetan edo sute arrisku handia duten egun oso beroetan. Gogora ezazu DEBEKATUTA DAGOELA SU MOTA ORO PIZTEA, baita landare hondakinak ezabatzeko ere, bai mendian, bai landaguneetan. Txinpartak sor ditzaketen nekazaritza eta basogintza lanak kontu oso handiz egin, hala nola esku motosegak edo mekanizatuak, lasto ziztailuak, etab. erabiltzean. Basoko sute arriskua oso handia edo muturrekoa denean, makineria, hala nola biltzeko makinak, paka-makinak, bulldozerrak, motosegak, lasto ziztailuak eta, berotzeagatik, txinpartengatik, ihesagatik, etab. su gune bat piztu dezakeen makineria oro, erabiltzea eskatzen duten lanak eten beharko dira, egunaren erdiko orduetan gutxienez. Arestian deskribatutako lanak gauzatzean, udaldian, makinerian bertan SUA ITZALTZEKO AGENTEAK EDUKI behar lirateke, eta beste ekipo batzuk lan lekutik hurbil, hala nola traktore belarridunak eta zisternadunak, sute hasiera bat berehala eten dezaketenak. Landa ingurunean bero iturri batekin, hala nola soldadura ekipoekin, mozteko ekipoekin, makineriarekin, txinpartekin, eta abarrekin, egiten den lan orok sute bat pizteko arriskua dakar. Horregatik, kontu oso handiz jardun beharko da, batez ere landare fin eta lehorrak dauzkaten tokietan, hala nola belarra eta uztondoa, eta toki horietan txinpartak edo material goria jaurtitzea ekidin. Eduki BETI balizko sute bat kontrolatzeko sua itzaltzeko agenteak. Sua egiteko debekua Uztailaren 9ko 289/2018 Foru Dekretua Suteen estatistikak 2017ko suteak 2016ko suteak 2015eko suteak
2020-01-23T23:58:38
https://web.araba.eus/eu/mendiak/baso-suteak
[ -1 ]
Bella Akhmadulina - Wikipedia, entziklopedia askea. Mosku, 1937ko apirilaren 10a Peredelkino (en) , 2010eko azaroaren 29a (73 urte) Eldar Kuliev (en) Yevgeny Yevtushenko (en) (1954 - poeta, itzultzailea, idazlea, antzerkigilea, gidoilaria eta aktorea Stalin Prize (1989) nm0015262 Bella (Izabella) Akhatovna Akhmadulina (errusieraz: Белла (Изабелла) Ахатовна Ахмадулина; Mosku, 1937ko apirilaren 10a - Peredelkino, 2010eko azaroaren 29a) olerkari, idazle, itzultzaile, gidoilari eta aktore sobietarra eta errusiarra zen. Errusierako poeta hoberentzat jo zuen Joseph Brodsky-k[1]. "Garaiko ahotsa" gisa egin zen ezagun, Errusian. Apolitikotzat jotzen bazuten ere, maiz kritikatu zituen Sobietar Batasuneko agintariak[2]. Nazioartean ezagun egin zen, munduan zehar bidaiatu eta hainbat emanaldi eman zuelako, Khrustxov-en desizozte garaian. Hil zenean, Dmitri Medvedev Errusiako presidenteak adierazi zuen haren poesia "errusiar literaturako klasiko" bat zela[2]. 1.1 Lehen argitalpenak 1.2 Kritikak erregimen politikoari 2.1 Olerkaria 2.2 Itzultzailea 2.3 Zineman Akhat Valeievich Akhmadulin aduanako goi funtzionario tatariarra zuen aita, eta Nadejda Macarovna Lazareva jatorri italiarrekoa ama[3]. Tirada handiko Metrostroevets egunkarian lan egin zuen urte batez, bigarren hezkuntzako ikasketak bukatu ondoren. 1954an Evgueni Evtouchenko olerkariarekin ezkondu zen. 1960an dibortziatu zen eta Yuri Nagibin ipuin kontalariarekin ezkondu zen. 1968an berriz ere dibortziatu zen, eta Boris Messerer artistarekin ezkondu zen, eta harekin bi alaba eduki zituen. Lehen argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea] 1955ean, Maksim Gorki literatura institutuan sartu zen, eta han argitaratu zituen bere lehen olerkiak. Ikasten jarraitu zuen, eta hainbat egunkaritan idatzi zuen. 1959an zigortu zuten Boris Pasternak olerkariaren kontrako jazarpenaren kontra agertzeagatik. Hala ere, ikasketak bukatu ahal izan zituen 1960an. Bere lehen olerki bilduma Struna ("Soka") 1962an argitaratu zuen[4]. Arrakasta handia lortu zuen, baina Sobietar Batasuneko gobernuak kritikatu zuen. Horrek eragin zion arazoak edukitzea lanak argitaratzerakoan. Garai berean, "Armarrien Mugimenduan" parte hartu zuen: hainbat olerkarik olerkiak irakurtzen zituzten milaka pertsonaren aurrean[5]. Kritikak erregimen politikoari[aldatu | aldatu iturburu kodea] 60ko hamarkadan idazle talde batekin bildu zen, eta Mendebaldeko ideologiaren eragina izan zuen. Nikita Khrustxoven garaiko desestanilizazioan munduan gaindi ibili zen, baina Leonid Brezhnevek Khrustxoven jarraipena hartu zuenean, 1964an, kritikak jaso zituen "bere estiloagatik". Zailtasunak izan zituen hedabide sobietarretan hitz egiteko; orduan, atzerriko hedabideetan agertzen zen, besteak beste New York Times egunkarian. Sobietar erregimenaren aurkarien aldeko sostengu gutunak izenpetu zituen. 1979an, erregimena kritikatu zuen Metropol Almanac aldizkarian, beste idazle ugarirekin batera. 1993an, Sobietar Batasuna desegin ondoren, "42en gutuna" izenpetu zuen. Gutun horretan eskatzen zuten Errusiako alderdi politiko komunistak eta nazionalistak debekatzeko. Moskuko kanpoaldean bizi izan zen, Peredelkino datxa herrian, senarrarekin eta bi alabekin. Han hil zen supituki, 73 urte zituela, 2010eko azaroaren 29an. Olerkaria[aldatu | aldatu iturburu kodea] Bella Akhmadoulina sari banaketa batean. Batez ere olerkiak idazteagatik izan zen ezaguna. Lehen olerkiak October aldizkarian. Bere lehen olerki bilduma 1962an idatzi zuen: Struna (errusiar grafian: Струна) edo "soka". Ondoko urteetan beste hainbat olerki liburu idatzi zuen, besteak beste Uroki muzyki ("Musika ikasgaiak") 1969an, Stikhi ("Olerkiak") 1975ean, Svecha ("Kandela") eta Sny o Gruzii ("Georgiako ametsak") 1977an, Tayna ("Misterioa") 1983an edota Poberezh'ye ("Itsas bazterra") 1991n. Munduko olerkari topaketa handietan parte hartu zuen, besteak beste Kuala Lumpur International Poetry Reading saioan, 1988an[6]. Bella Akhmadoulina Georgiako, Armeniako, Kazakhstango, Frantziako, Italiako, Txetxeniako, Poloniako, Hungariako edota Bulgariako hainbat olerkariren lanak itzuli zituen. Bere lanak ere itzuli zituzten frantsesera, alemanera, ingelesera, japonierara, italierara, arabierara, polonierara eta beste hainbat hizkuntzatara. Gidoilari eta aktore lana ere egin zituen. 1964an, kazetari baten papera egin zuen Vasily Shukshin-en Zhivot takoy paren' ("Bazen behin mutil bat") filman. Beste hiru filmetan agertu zen, baina bere rolean. 1965ean, Aleksey Sakharov-en Tchistye proudy filmeko gidoia idatzi zuen, eta 1968an, Vladimir Krasnopol'skiy eta Valeriy Uskov-en Styuardessa filmekoa. Sari ugari eman zioten. Sobietar Batasuneko Estatu saria (1989) Errusiar Federaziko Estatu Saria (2004) Herrien arteko Adiskidetasunaren Ordena (1984) Aberriaren aldeko Merituaren Ordena (1997 eta 2007) "Banner" Fundazioko saria (1993) "Nosside" saria (Italia, 1994) "Triumph" saria (1994) Pushkin Saria (1994) Literatura eta Arteko Errusiar Federazioko Presidentearen saria (1998) "Brianza" Saria (Italia, 1998) "Friendship of Peoples" egunkariko irabazlea (2000) Bulat Okudzhava Saria (2003) ↑ Ketchian, Sonia.. (1993). The poetic craft of Bella Akhmadulina. Pennsylvania State University Press ISBN 0-271-00916-0 PMC 26503191 . Noiz kontsultatua: 2020-04-21. ↑ a b Isachenkov, Vladimir. «Prominent Soviet-era Russian poet Bella Akhmadulina dies at 73» ABC News 2010/11/29. ↑ (Ingelesez) Grimes, William. (2010-11-29). «Bella Akhmadulina, Bold Voice in Russian Poetry, Dies at 73» The New York Times ISSN 0362-4331 . Noiz kontsultatua: 2020-04-21. ↑ «Medvedev, Putin commiserate death of Bella Akhmadulina: Voice of Russia» web.archive.org 2010-12-01 . Noiz kontsultatua: 2020-04-21. ↑ (Ingelesez) «Russian poet Bella Akhmadulina dies aged 73» sputniknews.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-21. ↑ Imbauan PPDKL (Pengucapan Puisi Dunia Kuala Lumpur) (1986–2002). Kuala Lumpur: DBP, 2004, 97-98. Datuak: Q253395 Multimedia: Bella Akhmadulina BNF: 13483412r (data) "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Bella_Akhmadulina&oldid=7853290"(e)tik eskuratuta Sobietar Batasuneko aktoreak Orriaren azken aldaketa: 28 apirila 2020, 11:12.
2020-08-06T23:52:19
https://eu.wikipedia.org/wiki/Bella_Akhmadulina
[ -1 ]
Bermeoko Udala, Beruala eta Herri Babesarekin elkarlanean, suteak saihesteko eta horiei aurre egiteko plangintza bat lantzen ari da eta, horretarako, lan talde bat eratu da. Benito Ibarrolazak, Bermeoko alkateordeak, azaldu duenez, plangintza hori egiteko pauso bat Bizkaiko Foru Aldundiaren Prebentzio, Su itzaltze eta Salbamendu zerbitzuaren ekarpenak jasotzea da eta horretarako hainbat batzar izan dituzte. Azkena urriaren 9an izan zen eta bertan egon ziren Benito Ibarrolaza, Bizkaiko Foru Aldundiaren Prebentzio, Su itzaltze eta Salbamendu zerbitzuaren burua, Patxi Berreteaga; Santi Murua, Berualako zuzendaria; Eugenio Alboniga, Udaltzaingoaren burua, eta Herri Babesetik Josu Ayestaran. Bertan, guztiek euren iritzi eta ekarpenak egiteko aukera izan zuten. Batzarra egiteaz gain, suhiltzaileen eskaladun kamioiak Bermeoko hainbat toki bisitatu zuen (Alde Zaharra, Zarragoitxi, Itxas Begi, Kurtzio…) tokian bertan eskala sartzen den konprobatzeko eta aukerak bilatzeko. Ibarrolazak adierazi duenez, batzarra zein suhiltzaileen bisita, “oso interesgarriak eta aberasgarriak izan dira eta lan hori garrantzitsua da Bermeon suteak saihesteko eta aurrea hartzeko egiten ari garen plangintza lantzerakoan”. Ildo horretan, zehaztu duenez, “suhiltzaileen kamioiaren bisitaren ondoren, Bermeoko Alde Zaharreko hiri altzari batzuk kentzea erabaki dugu, suhiltzaileen eskala sartzeko oztopoa ez izateko”. Sahararen aldeko XV. Euskal Karabana: Piztu Itxaropena martxan jarri da eskualdean Eskola jantokiko begirale ikastaroa martxoan Bermeon
2019-01-17T11:21:15
http://www.bermeo.eus/187.html?no_cache=1&tx_ttnews%5Btt_news%5D=14523&cHash=09bec079c9ebd840782fecfa5c004e44
[ -1 ]
Freundschaft 2001 » Schiedsrichter Juan Ansuategui Roca 27.08.1956 Spanien 3 5 1 1 Claude Colombo 01.10.1960 Frankreich 3 - - - Darko Ceferin 11.07.1968 Slowenien 2 2 - - Pascal Garibian 22.03.1961 Frankreich 2 1 - - Andreas Georgiou 18.03.1956 Zypern 2 6 1 - Abdul Hamid Malaysia 2 4 1 2 Terje Hauge 05.10.1965 Norwegen 2 5 - - Hassan Marshoud 09.05.1963 Jordanien 2 1 - - Roy Olsen 19.01.1965 Norwegen 2 3 - - Ahmad Khalidi Supian Malaysia 2 1 - - Mikko Vuorela 08.11.1967 Finnland 2 6 - - Hamid Halim Abdul 13.06.1962 Malaysia 1 - - - Juma Al Ali 02.05.1964 Katar 1 - - - Ahmed Al Ghandour 12.06.1957 Ägypten 1 - - - Abdullah Al Khasari VA Emirate 1 - - - Abdul Rahman Al-Zaid 11.01.1959 Saudi-Arabien 1 - - - Deshapryia Arambekade 01.08.1961 Sri Lanka 1 2 - - Carlos Batres 02.04.1968 Guatemala 1 - - 1 Georgios Borovilos 10.05.1960 Griechenland 1 4 - - Zhivko Dimitrov 13.04.1969 Bulgarien 1 2 - 1 Steve Dunn 24.10.1957 England 1 4 1 - Tajaddin Fares Syrien 1 - - 1 José Farias 15.01.1962 Kanada 1 4 - - Daniel Giménez 17.07.1961 Argentinien 1 6 - - Y. Glbov Bulgarien 1 - - - Panya Hanlumyaung Thailand 1 2 - - Costas Kapitanis 21.05.1964 Zypern 1 3 - - Yuriy Klyuchnikov 20.04.1963 Russland 1 2 - - Margus Kotter 14.11.1970 Estland 1 2 1 - Sead Kulovic Bosnien-Herzegowina 1 5 - - Giannakis Kyprianidis Zypern 1 - - - Jun Lu 19.03.1959 China 1 6 - - Kazuhiko Matsumura 17.07.1963 Japan 1 2 - - Simon Micallef 21.07.1970 Australien 1 1 - - Darius Miezelis 28.06.1966 Litauen 1 6 - - Spiridon Papadakos 01.01.1958 Griechenland 1 1 - - Anastasios Papaioannou Zypern 1 5 - - Vijay Rahman Singapur 1 3 - - Mongkol Rungklay 02.04.1960 Thailand 1 1 - - Alain Sars 30.04.1961 Frankreich 1 1 - - Andreas Schluchter 03.08.1957 Schweiz 1 1 - - Dieter Schoch 13.10.1963 Schweiz 1 - - - Anton Stredák 24.07.1963 Slowakei 1 3 - - Vasan Surem Indonesien 1 - - - Satop Tongkhan 22.06.1963 Thailand 1 2 - - Kyros Vassaras 01.02.1966 Griechenland 1 - - - Mohamed Zekrini 19.07.1962 Algerien 1 2 - - Jianjun Zhang China 1 1 - - Summe 119 179 5 6
2020-03-28T19:01:10
https://www.weltfussball.at/schiedsrichter/freundschaft-2001/1/
[ -1 ]
gobeo bay, baga-biga, ke no falte Hemen zaude -> Berriak / Bagabiga Zigiluak Erritmo Beroen Aldeko Apustua Egin Du Uda Honetan Baga-biga zigiluak erritmo beroen aldeko apustua egin du uda honetan Reggae, dub eta ska estiloko hiru proposamen dakartza Reggaea oinarri. www.baga-biga.com Bilboko Ke No Falte taldearen itzulera diskografikoa, Gobeo Bay gasteiztarren lehen diskoa eta, lehenengoetatik pixka bat aldentzen badira ere, En Tol Sarmineto arabarren estreinako lana, babestu ditu bizkaiko zigiluakReggaea dute oinarri nagusia Ke No Falte eta Gobeo Bay. Lehenengoak nahiko ezagunak egin ziren joan den mendeko 90eko hamarkadaren bigarren erdian. Bi disko eta ehunka zuzeneko eman zituzten. Santutxuko taldeak 1999an eman zuen azken kontzertua. Urte asko eta askoren ondoren, berriz itzuli dira, Vente conmigo izeneko disko berriarekin, non fusioa oso nabaria den (samba, pop, rock...) eta gaztelaniaz interpretatua dagoen.Taldeko bizkarrezurra osatzen zuten jatorrizko bi kiderekin itzuli da Ke No Falte: Jose (ahotsa eta gitarra) eta Axier (baxua).Izena berria bada ere, gaur eta hemen mintzagai ditugun taldeen artean, edo hobe, musikarien artean beteranoenak ditugu Gobeo Bay-en aritzen direnak. Izan ere, Potato eta ondoren Arawak taldeetako Okiman eta Trepi aritzen dira Gobeo Bay taldean. Iaz jarri zuten talde hau ibilian eta disko bikoitz batekin debutatu dute: Alfa y Omega. Lehenegoan taldearen abestiak daude (gaztelaniaz kantatuak) eta bigarrenean Roberto S�nchez ekoizlearen dub bertsioak. En Tol Sarmiento Arabako Errioxatik datoz Azkeneko taldea Euskal Herrian publiko gazteenaren artean modan jarri den "skacore" estiloaren barruan sartuko dugu. Ez dakigu etiketa hau egokiena den, baina bai ulertzeko erraza: skaren "ebakiak" rock eta punkarekin nahasten direnean eta erritmo bizian jotzen denean sortzen den musika da. Vendetta, Ze Esatek!, Hesian, Skakeitan, Betagarri eta holako taldeekin parekatzen ahal ditugu. Euskaraz eta gazteleraz kantatzen dute eta Hacia la luna euren bigarren diskoa da. Guztiz festazalea. . Zabaldu Baga-Bigaren 2012ko udazkeneko nobedadeakBerriakBAGA-BIGA DISKOETXEAK LAU DISKO BERRI ARGITARATUKO DITU UDAZKENEANBerriakEro, Seiren, Linea 2 eta En Tol Sarmiento taldeen bideoklip berriakBerriakJOHNNY BRUSCO, POTATO TALDEKO HASIERAKO ABESLARIA HIL DA BERRIKIBerriakPOTATOREN AZKEN AGURRABerriak Bidali zure iruzkina
2013-05-24T01:29:36
http://www.entzun.com/berriak/bagabiga-zigiluak-erritmo-beroen-aldeko-apustua-egin-du-uda-honetan
[ -1 ]
Ribabellosa. Erakusketa eta bisita gidatua: Sexu-orientazio edo genero-identitatearengatik ematen diren gorroto-delituak: begirada orokorra – LAIA Eskola Ribabellosa. Erakusketa eta bisita gidatua: Sexu-orientazio edo genero-identitatearengatik ematen diren gorroto-delituak: begirada orokorra Irailaren 15(e)an @ 10:00 - 15:00 « Hizkuntza ez-sexista TAILERRA Jai Berdinzaleagoak egiteko tailerra – Bastida » BISITA GIDATUA 11:30 Irailaren 15(e)an Ribabellosako bolatokia Ribabellosako Udala
2018-11-18T11:47:04
http://www.laiaeskola.eus/ekitaldia/ribabellosa-erakuskta-eta-bisita-gidatua-sexu-orientazio-edo-genero-identitatearengatik-ematen-diren-gorroto-delituak-begirada-orokorra/
[ -1 ]
Unitati de cazare in Budapesta - solar - 13 oferte - Hotelguru.ro 8 rezultate (+5 rezultate pe o raza de 30 km) vedeti harta » Harta Sectorul XXII Aeroportul International Liszt Ferenc 3.6 … 498.73 ron Harta Beraria si Restaurantul Rozetta 900 … Vinaria si Viticultura Vinatrium 4 …
2020-05-27T13:05:30
https://hotelguru.ro/budapesta/solar
[ -1 ]
Kardiografia demokrazia eri bati | Mundua | Berria Kardiografia demokrazia eri bati Kolonbiako bake akordioaren osteko lehen bozek herrialdearen zatiketa bistaratu dute berriro. FARCek estreinakoz hartuko du parte, eta emaitza txarrak espero ditu. Legebiltzarrerakoak dira biharkoak, baina presidentetzarakoak daude denen gogoan. Alvaro Uribe presidente ohia (eskuinean), haren alderdiko presidentegai Ivan Duqueri eskua ematea. MAURICIO DUEÑAS CASTAÑEDA / EFE Kongresua berritzeko hauteskundeek ekarri dute FARC Herriaren Indar Alternatibo Iraultzailearen hauteskunde debuta. 100.000-150.000 boto aterako dituztela diote inkestek; haiek milioi bat gainditzea espero zuten. Sasitik ateratzeko bidea malkarra izaten ari da, eta buruzagia erori egin zaie, gainera. Rodrigo Londoño Timochenko-ri bihotz irekiko ebakuntza bat egin zioten asteazkenean. Osatze prozesuak luze joko du. Espainiako gerran girotutako nobelak irakurtzeari emana dago orain komandante ohia, klinikan, eta alderdiak presidente hauteskundeetarako hautagaia galdu du. «Presidentetzarako lehia erabat baldintzatuko duelako da garrantzitsua biharkoa», dio Egoitz Gago politologoak. Kolonbiako presidentetzarako hauteskundeek hiru itzuli izan ohi dituztela diote sarri Bogotako kazetariek. Eta lehen itzulia, estraofiziala, kongresurako hauteskundeetakoa izaten da. Herritarrek, izan ere, kongresukideak aukeratzeaz gain, presidentegaien entresaka egiteko aukera dute bihar. «Bai eskuineko eta bai ezkerreko indarrek presidentegai bana aukeratzeko barne galdeketak antolatu dituzte», azaldu du Gagok. «Barne lehia horiek legebiltzarrekoak baino ikusmin handiagoa piztu dute». Bake ikasketetako doktorea da Gago santurtziarra, eta urteak daramatza Kolonbiako prozesua ikertzen, Bogotako Jorge Tadeo unibertsitatean. Biharko barne galdeketen emaitzaz zalantza gutxi du: «Eskuinekoa [Ivan] Duquek irabaziko du; eta ezkerrekoa, [Gustavo] Petrok». Uriberen ahala Behin betiko akordioa sinatu eta, ohartzerako, abiatua zen hauteskunde kanpaina Kolonbian. Inkestak argitaratzeari ekin zioten. Faboritoen artean, hainbat abizen: Petro, Fajardo, Vargas… Eta idazpuru hauxe: «El que diga Uribe» (Uribek proposatzen duena). Hara hor presidente ohiaren ahala zer den: bere onespena izango zuen hautagaia faboritoen artean zen, nor izango zen jakin aurretik ere. Azkenik, Ivan Duque gaztea aukeratu du Uribek. Eta Duquek hurrengo presidentea izateko abagune ederra du. Nariño jauregiko giltza eskuratzeko borrokan gandorra erakutsi duten beste hirurak beteranoak dira. German Vargas Lleras da bat, Santosekin presidenteorde izandakoa. Sergio Fajardo da bestea, bere burua «ideologietatik at» kokatzen duena, Medellingo alkate ohia. Eta hirugarrena, berriz, Gustavo Petro, M-19 gerrillan ibilitakoa —1990ean desmobilizatu zen—. Whatsappez bolo-bolo dabilen meme batean Kolonbiako historiako lider miretsienetako biren ondoan ageri da Petro, «Berak lortuko du» esaldia azpian duela. Beste bi politikariak Gaitan eta Galan dira; presidente izateko bidean zirela hil zituzten biak, 1948an Gaitan eta 1989an Galan. Beste magnizidio bat probablea denik ez zuen inork uste, joan den astera arte… Ultraeskuindar talde batek Petro zihoan autoa inguratu zuen Cucuta hirian, atzo zortzi. Auto barruan Petrorekin zihoazenek, mugikor bat erabiliz, zuzenean erakutsi zuten erasoa sare sozialetan. Hainbat inpaktu izan ziren Petroren pareko leihoan. Gisa horretako erasoak eskuin muturreko politikariek antolatu dituztela salatu dute. Eta Barne ministroak ere onartu du «hautagaiak ere badirela bultzatzaileen artean». Petroren etorriak jende gaztea erakarri du, eta boto asmoan nagusi izan da hainbat astez. Eta, hala eta guztiz ere, analista gehienen ustez, «ezinezkoa» du irabaztea, herrialdeko eliteek baliabide oro erabiliko dutelako hori eragozteko. Muturreko joerak Petroren aurkakoa ez da izan segada bakarra. FARCeko hautagaiak behin baino gehiagotan hartu zituzten harrika, harik eta estatuak beren «segurtasuna» bermatzen ez zuela-eta kanpaina aldi baterako eten zuten arte. Gago irakasleari nabarmena iruditzen zaio, dena den, «polarizazioa handitu» egingo dela presidente hauteskundeak gerturatu ahala. Esan ohi da plebiszituak bitan zatitu zuela herrialdea. Izatez, ordea, arrakala bat baino gehiago eragin zituen erreferendum hark: baiezkoa eta ezezkoa parean geratu ziren, bai, baina bi multzo horien batura gainditu zuten bozkatu ez zutenek. Eta arrakala hori bestea bezain sakona da… Etsipenak eta eszeptizismoak mendean dituzte kolonbiar gehienak. Bihar ere, abstentzioa %60 ingurukoa izango da, ohi bezala. Joko politikoaren gaineko indiferentzia larri hori ez da, ordea, hautazkoa bakarrik… «Botoa eman ezin duen ehunka mila lagun dago landa eremuan», Externado Unibertsitateko Laura Rincon ikerlariaren arabera. «Ez dute hauteslekuetaraino joaterik, urrunegi dituztelako, edo ezin dute bidaiaren kostua ordaindu». Kolonbiako landaguneetan hautesleku bakarra jarri ohi dute 2.148 kilometro karratuan; ia Bizkaiaren azalera da hori. Horrelako egoerak zuzendu eta parte hartze politikoa zabaltzeko neurri zehatzak ditu Habanako akordioaren bigarren puntuak. Klientelismoa, boto salerosketa eta beste arazo endemiko batzuk leuntzeko erabakiak ere adostu zituzten hitzarmenean, baina ez dituzte bete. Alderdi politiko tradizionalek eragotzi dute erreforma, «castrochavismoa» lekarkeela argudiatuz. Horizonte desberdinak Ondoezak jota ospitaleratua izan baino bi egun lehenago, Timochenkok berak aitortu zuen «emaitza kaskarrak» espero dituztela biharko hauteskundeetan. «Boikot finantzarioa eta mediatikoa» egin dietela azpimarratu zuen. Egia da estatuak ez diola alderdiari kanpainarako dagokion dirurik eman duela egun batzuk arte. Alabaina, boto kopurua zeinahi dela ere, farianoek gutxienez hamar eserleku izango dituzte kongresuan, bake itunak kuota hori bermatzen dielako datozen bi legegintzaldietarako. FARCeko zerrendak gerrillari ohiek eta zibilek —sindikalistak, giza eskubideen aldeko ekintzaileak, unibertsitateko irakasleak…— osatu dituzte; eserlekua bermatua dutenak, ordea, denak dira armak utzitakoak. Gagoren arabera, zibilen eta militarren arteko banaketa hori «agerikoa eta normala» da, eta «borroka armatutik borroka politiko hutsera igarotzen diren talde guztiei gertatzen zaie». Gagoren iritziz, hauteskunde ondorenean buruzagitza finkatuko dute, eta hor «politikari izateko trantsizioa burutu duten gerrillariak» egongo dira. «Baina orain itzal txikiagoa duten zibil batzuk ere sartuko dira gidaritzan». FARCeko kideek sarri esaten dute hauteskunde hauek —eta maiatzekoak— lehendabiziko urratsa baino ez direla. Eta urratsa txikia izanik ere, egitea dela garrantzitsuena; bide berri baten hasiera delako. Gainontzeko alderdi eta hautagaientzat, berriz, bihar hasiko da azken esprinta, Nariño jauregira lehendabizi iristeko. Eta, inkestek asmatzen badute, lasterketa horretan eskuinetik doazenek haizea alde izango dute, hiru alderdi kontserbadore nagusiek kongresuaren gehiengoa lortuko baitute. «FARCek oso kanpaina txarra egin du»
2019-08-25T13:44:10
https://www.berria.eus/paperekoa/1837/018/001/2018-03-10/kardiografia-demokrazia-eri-bati.htm
[ -1 ]
Hilean behin batuko da Sopelako Irakurle Kluba - Hiruka.eus Kultura Sopela 2015-01-22 08:00 Hilean behin batuko da Sopelako Irakurle Kluba Saioak hilabetean behin, gehienetan hirugarren ostegunetan, egiteko helburua jarri diote beraien buruei urtarrilean sortutako Sopelako Irakurzaleen Klubeko kideek. Behin proposatutako liburua irakurrita, bakoitzak bere iritzi eta usteak amankomunean jartzea da ekimenaren asmoa. “Sopelan literaturaz solasean” egitasmoaren haritik sortutako irakurle klubak bere bidea hartu du jada. Urtarrilaren 15ean bere burua aurkeztu zuen taldeak. Eta hori gutxi balitz bezala, abenduan egin ezin izan zuten Bernardo Atxagaren solasaldiaz gozatzeko aukera izan zuten Kurtzio kultur etxean batutakoek. Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz, Sopelako Udalak antolatu du ekimena. Danele Sarriugarte idazle gazteak gidatutako ditu ekitaldi horiek eta aukeratutako obraren egilea ere eramaten saiatuko dira saiora. Hain zuzen ere, Arantza Urretabizkaia donostiarraren "Zuri-beltzeko argazkiak" eleberria hautatu dute otsailean irakurtzeko eta hile horren 19an egongo da horretaz hausnartzeko aukera. Saio guztiak 19:00etatik 20:30era izango dira, Kurtzio kultur etxean. Parte-hartu gura dutenek ondoko telefono zenbakira dei dezakete: 688 654 770 Umeen abesbatza sortu dute Sopelan, Urepelen ekimenez Azaroaren 4ra arte luzatu dute "Komikia: el cómic vasco 1975-2017" erakusketa Mikel Begoña Garaizar: "Euskaraz zer ikusi eta zer erosi badago komikigintzan" Euskal dantzen ikastaroan izena emateko epea zabalduko dute astelehenean, Sopelan Iraileko eta urriko agenda prest dauka Sopelako Udalak "Zikoinak" pelikula ikusgai, Sopelan Surfaz eta musikaz inguratuta egongo da Sopela irailean Euskal dantzen ikastarorako izen-ematea zabalduko dute irailean, Sopelan
2017-11-18T12:08:12
https://hiruka.eus/sopela/1421873859453-hilean-behin-batuko-da-sopelako-irakurle-kluba
[ -1 ]
 Talentu-kudeaketaren gaia jorratuko du berriz Behatokiak, entrenatzailearen ikuspuntutik | Federación Vizcaína de Baloncesto – Bizkaiko Saskibaloi Federazioa | Todas las informaciones del baloncesto vizcaíno federado y escolar. Bizkaiko Saskibaloi federatuaren eta eskolaren berri guztiak hemen 20/09/2018 (Castellano) Manual para la nueva aplicación web de la Federación y obtención de trípticos para la primera... 19/09/2018 (Castellano) RECORDATORIO: Reunión de equipos Infantiles de Rendimiento Femeninos y Masculinos 19/09/2018 Bizkaiko aurre-selekzio guztiak deituak berriz ere 17/09/2018 (Castellano) El mejor baloncesto de elite se dará cita en Durango en la Euskal Kopa 17/09/2018 HA Zornotza Azken Fasera sailkatzetik gertu egon da Gizonezkoen Euskal Kopan. RETAbet Bilbao Basket bertan izango da 14/09/2018 Premiazko lizentzien tramitazioa 14/09/2018 Bizkaiko Federazioak prezioen jaitsiera bat adostu du KITEB-ekin 12/09/2018 Bizkaiko kadeteen aurreselekzioak berriz ere lanean 11/09/2018 Lagunartekoa jokatuko du Bizkaiko haur mailako aurreselekzioak eta neskek entrenamendu bat burutuko dute. 10/09/2018 Santurtzik EBAko Euskal Kopa titulua berriz ere lortzea dauka helburu Home » Federazioa, Behatokia, Nagusiak » Talentu-kudeaketaren gaia jorratuko du berriz Behatokiak, entrenatzailearen ikuspuntutik Talentu-kudeaketaren gaia jorratuko du berriz Behatokiak, entrenatzailearen ikuspuntutik Lehen jardunaldian talentu beraren kudeaketaz aritu izan bazen, entrenatzailearen lanean zentratuko da oraingoan BizkaiaBAsket Behatokiak: “Entrenatzaile eta bestelako teknikoak talentuaren garapena burutzeko”. Hitzordua ostegun honetan izango da, ekainak 2. Jokalarien hezibidean erabakigarri izanik, haiei dagokie bereziki ostera zenbaitek lortutako arrakasta. Prozesu-motak analizatuko dira horren harira. Nola tartekatu garapen indibidual eta kolektiboa? Gernikako Mario López, Zornotzako Mikel Garitaonaindia, Federazioko kirol-zuzendari Iñaki Camarero, Athletic-ko psikologo María Ruíz de Oña, Ibaizabaleko Estitxu Ibarretxe, Bilbao Basketko preparatzaile fisikoa Álvaro Gómez Rubiera, Santurtziko kirol-zuzendari Imanol Martínez, IDK Gipuzkoako Azu Muguruza edo Easoko David Martín ta Berrio Otxoako David Ruíz de Lazkano, Manolo Labordak zuzendutako ekitaldian. Eztabaidarako baliagarri suerta litezkeen eskaintza, kezka edota hausnarketak helarazi ahalko dituzue era berean observatorio@bizkaiabasket.com helbidearen bitartez. 75. Urteurrenaren gala historikoa ETA AFARIA LASTER! Hurrengo sarrera : Amaiera eman zaio ‘Cuida tu cuerpo, cuida tu mente’ izenez ezaguna den VIII. edizioari (Castellano) Manual para la nueva aplicación web de la Federación y... 20/09/2018 • Nagusiak (Castellano) RECORDATORIO: Reunión de equipos Infantiles de Rendimiento Femeninos y Masculinos 19/09/2018 • Nagusiak Bizkaiko aurre-selekzio guztiak deituak berriz ere 19/09/2018 • Berriak, Nagusiak (Castellano) El mejor baloncesto de elite se dará cita en Durango... 17/09/2018 • Berriak, Nagusiak, Promo HA Zornotza Azken Fasera sailkatzetik gertu egon da Gizonezkoen Euskal Kopan.... Premiazko lizentzien tramitazioa 14/09/2018 • Berriak, Nagusiak, Promo (Castellano) Clausura del Campus de Verano Fundación BizkaiaBasket 2015 30/06/2015 • Kanpusa, Bizkaia Basket Fundazioa, Nagusiak BILBOSPORT BASKET 2014-2-10 Telebilbao 14/02/2014 • Bideoak Euskal Liga: jardunaldi hobea junior mailan kadeteetan baino 19/09/2016 • Berriak, Nagusiak (Castellano) El Gernika Bizkaia supera al Gipuzkoa UPV y es el... 16/10/2014 • Berriak, Nagusiak Getxo ST taldeko Ibon Martinez, 20 Urtez azpiko Gorrentzako Europako Saskibaloi... 01/09/2017 • Berriak, Nagusiak Gernika Bizkaia, Emakumezkoen Liga 2-ko txapelduna! 27/04/2014 • Equipos FEB, Nagusiak
2018-09-21T04:47:03
https://www.bizkaiabasket.com/index.php/2016/06/el-observatorio-regresa-con-la-gestion-del-talento-ahora-desde-el-punto-de-vista-del-entrenador/
[ -1 ]
Yllanak ¡Muu!2ren urteurrena ospatzera dator Antzoki Zaharrera Ostirala, 2012(e)ko iraila(r)en 14-(e)an Yllana konpainia Donostiara dator ¡Muu!2 obra antzeztera, jada 20 urte dituen bere lehenengo ekoizpen propioa. Irailaren 15tik 16ra izango dira Antzoki Zaharrean 20:00 etan. Miguel Noguera Antzoki Zaharrera dator Ultrashowarekin Osteguna, 2012(e)ko iraila(r)en 13-(e)an Miguel Noguera umoristak zazpi urte daramatza Ultrashow-a egiten. Orain Donostiara bueltatu da bi emanaldirekin, irailaren 14tik 15era Antzoki Zaharrean egongo da 22:30ean. Erreleboa, soldaduska istorio bat Iker Galartza eta Joseba Usabiagaren eskutik Osteguna, 2012(e)ko iraila(r)en 06-(e)an Soldaduskaren gaineko parodia hau Iker Galartza eta Joseba Usabiaga aktore euskaldunek interpretatuko dute. Antzoki Zaharrean aurkeztuko da irailaren 6tik 9ra. Carlos Latre berriz ere Donostian "Yes We Spain... Is Different" bere ikuskizun berriarrekin Asteazkena, 2012(e)ko iraila(r)en 05-(e)an Urte bete pasa ondoren, Carlos Latre Victoria Eugenia Antzokira itzuliko da bere azkeneko ikuskizun arrakastatsua aurkeztera. Yes We Spain... Is Different barreak ziurtatuta dituen antzezlana da eta irailaren 6tik 9ra izango dugu ikusgai. El apagón-eko gaurko bi funtzioak bertan behera Ostirala, 2012(e)ko abuztua(r)en 31-(e)an Aktore protagonistaren ondoeza dela eta, Antzoki Zaharrean gaurko (abuztuak 31) programatuak zeuden El apagón antzezlaneko bi funtzioak, bertan behera geratu dira. Funtzio hauetarako sarreren diru kopurua, erositako bide bera jarraituz berreskuratuko da. Gabino Diego itsu-itsuan ibiliko da Antzoki Zaharreko El apagón-ekin Asteazkena, 2012(e)ko abuztua(r)en 29-(e)an El apagón, Peter Shaffer-en Black Comedy lanaren moldaketa, abuztuaren 29tik 31ra izango dugu ikusgai Antzoki Zaharrean, Yllanaren zuzendaritzapean. Hostoak Victoria Eugenia Antzokian Oreka Tx, Kukai eta Amaren Alabak-en eskutik Asteartea, 2012(e)ko abuztua(r)en 28-(e)an Oreka Tx taldeak, Kukai Dantza Konpainiak eta Amaren Alabak abeslari taldeak dantza, kantua eta musika uztartzen dituen Hostoak izeneko proiektua aurkeztuko dute irailaren 1 eta 2an Victoria Eugenia Antzokian. El apagón-eko iraileko funtzioak, bertan behera Osteguna, 2012(e)ko abuztua(r)en 23-(e)an BEZaren igoera dela eta, eta konpainiak hala erabakita, irailaren 1 eta 2rako Antzoki Zaharrean programatuak zeuden El apagón antzezlaneko hiru emanaldiak, bertan behera geratu dira. Funtzio hauetarako sarreren diru kopurua, erositako bide bera jarraituz berreskuratuko da. Zarzuela ospetsuenak Victoria Eugenian Sasibillen eskutik Asteazkena, 2012(e)ko abuztua(r)en 22-(e)an Sasibill Donostiako Lirika Elkarteak zenbait zarzuela interpretatuko ditu aste honetan Victoria Eugenia Antzokian. Abuztuaren 23tik 24ra La Revoltosa eta Antología Madrileña aurkeztuko dute, eta 25tik 26ra Katiuska. Yllanaren 666 antzezlana, bertan behera Konpainiako aktoreetako baten gaixotasunagatik, irailaren 13 eta 14rako Antzoki Zaharrean programatua zegoen Yllanaren 666 antzezlana, bertan behera geratu da. Ikuskizun honetarako sarreren diru kopurua, erositako bide bera jarraituz berreskuratuko da.
2017-10-20T04:56:21
http://www.dferia.eus/2012/index.php?option=com_content&view=article&id=12&Itemid=19&lang=eu
[ -1 ]
Finantziaketa | Kategoriaren artxiboa: Finantziaketa Data: 2015/11/18 Egilea: Zero Zabor-1 (Info7tik hartua) Zubietako errauste plantaren bideragarritasuna zalantzan jarri du GHK Gipuzkoako Hondakinen Konsorzioaren egoerak. Azken honen izaera aldatu du Madrilgo gobernuak eta ondorioz, 50 milioiko zorra izateaz gain errauste planta aurrera eramateko estrukturarik gabe gera daiteke. Asko dira azken aldian … Jarraitu irakurtzen → Kategoriak Bilketa, Elkarrizketa, Errausketa, Erraustegia, Finantziaketa, Gipuzkoa, Info 7, Zero Zabor IBE, ZZ berriak | Erantzunak desaktibatuta daude Zero zabor I.B.E: “Tristea litzateke erraustegia arrazoi juridikoengatik geratzea bertan behera baina ongi etorria” sarreran
2017-10-22T12:04:28
http://www.gipuzkoazz.com/zerozabor/category/azpiegiturak/finantziaketa/
[ -1 ]
Leungana | Euskal Herria liburuak Artxiboa laburpen hitzeka: Leungana Una mirada a las crestas de Durangaldea Posted on 07/07/2014 by Euskal Herria bilduma Fotografía: Txusma Perez Azaceta. El pasado fin de semana ha llovido a mares sobre algunas comarcas del país. Especialmente, como es sabido, sobre los valles de Baztan y Baigorri, el cantón de Garazi y gran parte de Lapurdi, lugares donde las inundaciones han causado graves daños. Reciban, desde aquí, un fuerte abrazo todas y todos los afectados. En otros puntos de Euskal Herria el horizonte se ha presentado durante gran parte del fin de semana despejado e incluso han acompañado las temperaturas. Quizás no para la playa, pero sí para andar por el monte. Buena prueba de ello la tenemos en esta imagen, tomada el pasado sábado en el mirador de Urkiola. De izquierda a derecha, aparecen algunas de las crestas calizas más conocidas de Durangaldea: Eskuagatx, Leungana, Mugarra y Untzillatx. Para quien quiera recorrerlas, aquí encontrará un buen acompañante. < Noticias,castellano atalean publikatua | Durangaldea,Eskuagatx,Leungana,Mugarra,Untzillatx,Urkiola hitzekin laburtua | Utzi erantzun bat Durangaldeko haitzei begira Igaro berri den asteburuan euria zarra-zarra egin du Euskal Herriko bazter askotan. Bereziki, jakina denez, Baztan, Baigorri, Garazi eta Lapurdi aldean. Triskantza handia eragin dute. Bihoakie hemendik besarkada estua kaltetu guztiei. Hala ere, dena ez da hodei beltza izan. Bailara askotan zerua oskarbi agertu da eta berotu ere polito egin du. Hondartzarako agian ez, baina mendian ibiltzeko aro ederra izan dugu. Hona hemen, Urkiolako behatokitik ikusita, Durangaldeko haitzezko gandor ezagunenetako batzuk, lehengo larunbatean ageri ziren bezala: ezkerretik eskuinera, Eskuagatx, Leungana, Mugarra eta Untzillatx. Bertatik ibili nahi duenarentzat, hona hemen laguntzaile egokia. > Albisteak,euskara atalean publikatua | Durangaldea,Eskuagatx,Leungana,Mugarra,Untzillatx,Urkiola hitzekin laburtua | Utzi erantzun bat
2020-02-29T04:06:28
https://euskalherriablog.com/tag/leungana/
[ -1 ]
Zelulen motor birakaria - ZientziaEus 2001/04/19 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Nola lortzen dute energia bizidunek? Galdera soil horrek hamarkada askotako ikerketak eragin ditu. Hamaika ikerketaren ondoren, energia lortzeko mekanismo konplexuan ATP sintasa izeneko entzima birakariak agintzen duela ikusi zuten. Fotosintesian edo arnasketa zelularrean sortzen den protoi-gradientetik lortutako energia erabiliz, entzima horrek ATP molekulak egiten ditu. ATPa, hau da, adenosintrifosfatoa, zelularen energia-gordailu garrantzitsuena da. Erronka ATP sintasaren funtzionamendua ezagutzea zen eta, aste honetako Nature aldizkarian, Yasuda zientzialariak eta bere taldekideek funtzionamendu hori azaltzen duten lana argitaratu da. Lan horren arabera, ATP sintasak F 0 eta F 1 izeneko bi motor birakari ditu. Mekanismo horrek mugimendua erabiltzen du energia elektrokimikoa mekaniko bihurtzeko eta, azkenik, energia kimikoa lortzeko. Horretarako, F 1 motoreak bitartekari-lana egiten du eta 120º biratzen da. Gainera, pauso birakari bakoitza bi azpipausoez osatua dagoela ikusi dute. F 0 eta F 1 motorrek eginkizun espezializatuak dituzte. F 0 motorra mitokondrioa bezalako energia-ekoizle diren egitura zelularretara lotuta dago. Hor protoiak bere errotorean eta zati ez-birakarian zehar bideratzen ditu, era horretan biraketa lortzeko. F 1 motorrak, aldiz, F 0 motorrak behar adina indar birakari ematen badio, ADParekin (adenosindifosfatoa) eta fosfato ez-organikoarekin ATParen ekoizpena katalizatzen du. Bi motor horiek alderantzizko lana ere egin dezakete. F 1 isolatuari F 1 -ATPasa deitzen zaio, F 0 motorraren indarrik jasotzen ez badu, alderantzizko biraketaren bidez ATPa hidrolizatzen duelako. Dena dela, F 0 motorraren biraketaren froga zuzenik ez dago. Baina F 1 motorraren 120º-ko biraketa in vitro ikusi ahal izan da eta pauso bakoitzean behar duen denbora ere neurtu dute. ATP sintasa bere gune katalitikoen artean elkarrekintzak dituela jakin zen lehenengo entzimetakoa izan zen. Orain, ATPa eta F 1 motorrak eragindako biraketa lotuta dauden froga garbiak daude. Horretaz gain, F 1 motorraren antzeko beste makina molekular batzuk ezagutzen dira. Horiei esker, gune katalitiko bati lotutako ATPak beste gune batean ekoizpena eragiten du mugimendu mekanikoen bidez. Adibide bat proteina-kate eratu berriak ondo tolesten laguntzen duen GroEl molekula laguntzailea da. Hala ere, oraindik galdera askoren erantzunen bila ari dira. Orain egiten ari diren proteinen datu-baseak erlazionatuta dauden proteinen konparazio estatistikoak eman ahal izango ditu eta horrek entzimen mekanismoak ulertzeko bidean asko lagunduko die ikertzaileei.
2020-07-14T09:00:41
https://zientzia.eus/artikuluak/zelulen-motor-birakaria/
[ -1 ]
Musikazuzenean agenda The Legendary Tigerman + Boss Hog + The Kill Devil Hills + The Coal Porters + Tulsa + Birkit The Legendary Tigerman + Boss Hog + The Kill Devil Hills + The Coal Porters + Tulsa + Birkit Ekainaren 16an Andoaingo Rock Jaialdiaren edizio berri bat ospatuko da Nafarroa plazan. Arratseko 18:00etatik aurrera. - The Legendary Tigerman (Portugal) - Boss Hog – New York City (A.E.B.) - The Kill Devil Hills (Australia) - The Coal Porters (Londres, U.K.) - Tulsa (Irun – Euskal Herria) - Birkit (Gasteiz – Euskal Herria)
2018-08-19T11:49:16
http://www.musikazuzenean.com/e29356/the-legendary-tigerman-boss-hog-the-kill-devil-hills-the-coal-porters-tulsa-birkit-
[ -1 ]
Nazioen Lehiatzeko Abantaila: Esperientzia arrakastatsua, Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomia eta gizarte garapenerako estrategia eraldatzailea bideratzekona - Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutua Nazioen Lehiatzeko Abantaila: Esperientzia arrakastatsua, Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomia eta gizarte garapenerako estrategia eraldatzailea bideratzekona Álvarez, E.; Larrea, M.; Díaz, A.C.; Mosácula, C. Euskera // ISSN: 2340-7638 // Hitz gakoak: Lehiakortasuna, Euskal Autonomia Erkidegoa, ekonomia, gizarte garapena, estrategia, klusterrak, kluster politika Ekonomia berriak eta ongizate gizarteek zergatik gomendatuko lukete geraleku berri bat jartzea lehiakortasunerako bidaia luzean, duela 25 urte argitaratu zen "nazioen lehiatzeko abantailaren" ildotik? Orain dela hogeita bost urte baino gehixeago, Euskal Autonomia Erkidegoak garapenerako bere estrategia eraikitzearen aldeko apustua egin zuen eta bere etorkizuna diseinatzeko erronkarekin konpromisoa hartu. Euskal Autonomia Erkidegoak ahalik eta autogobernu mailarik handiena eskuratu nahi zuen, Estaturik gabeko nazio izanik, diktadura luzetik atera ostean. Hain zuzen ere, diktadurak Espainiako ekonomia autarkikoa izatea eragin zuen, mendebaldeko demokrazietatik guztiz isolatua. Horrek guztiz mugatzen zuen euskal erakundeek beren etorkizuna eraikitzeko izan zezaketen ahalmena eta erantzukizuna, baita gizarteari ongizate maila handiagoa lortzen laguntzeko erabil zitzaketen tresnak ere. Garai hartan, euskal ekonomiak historiako krisi ekonomiko, politiko eta sozial handienetako bat bizi zuen: indarkeriak gogor jotzen zuen gizartea, langabezia % 25etik gorakoa zen, BPG jaisten ari zen, eta industria sektore gakoak –altzairuaren nagusitasunean eta industria metal-mekanikoaren inguruan egituratuak– erortzen ari ziren, domino fitxen moduan. Garai bertsuan, Europako sei herrialde Ekonomia Elkartea osatzen hasiak ziren, baina gu periferian geunden, guztiz baztertuta, Londres-Milan etorkizuneko ardatz izango zen "banana urdinetik" urrun. Administrazio berria eraikitzen hasi berriak ginen, inongo esperientziarik gabe, baina ilusio handiz; eta enpresa mundua garai berrietara moldatzen eta sindikatuekin bizitzen ikasten ari zen, diktadura zaharrak haiek ezkutuan utzi baitzituen. Erronka konplexu baina zirraragarri horren aurrean, apustu hori lantzeko pribilegioa izan genuenok, lehenengo, munduko ekonomiaren egoera azalduko zuten gako nagusiak eta aldaketaren joera nagusiak interpretatzeari ekin genion (gure analisiak eginez eta gure asmoak eta ametsak egi bihurtu nahian), eta euskal ekonomian izan zezaketen eragina aztertzen hasi ginen (“Munduko ekonomiak erakusten diguna"). Eta, abiapuntu horretatik aurrera, “Geure ekonomia eta geure herrialdea modernizatzeko eta nazioartekotzeko estrategia” deitutakoa definitzen hasi ginen. Zentzua eman nahi genion jokalari berriengandik (Estatuak, hiri-eskualdeak, lurraldeak…) espero zitekeen rolari; izan ere, rol horietan gure herrialde txikia –hirieskualdearen ezaugarriak zituena, nazioz azpiko eremua izanik, Pirinioen bi aldeetara egituratu gabeko eremuan–, beste batzuekin batera, protagonista izan zitekeen eta, horrela, gizarteari etorkizun oparoa eskaini. Arrakastako estrategia aurrera eramateko esparru eta tresna egokiak ere behar genituen. Paradigma berriek sortuko zituzten beharren eta garai hartako gure esparru politiko-ekonomikoak eskaintzen zizkigun tresnen (edukiak, gaitasunak, garapen potentzialak) arteko aldea identifikatu genuen, eta azterketa horri herrialdearen estrategia erantsi genion, geurea, arreta berezia eskaintzen ziena gure gizarteak, ongizate eta garapen maila jakin bat erdiesteko, behar zituen ekimenei eta faktore edo bektore kritikoei. Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritza Michael E. Porterrengana hurbildu zen, garai hartako bere ideia eta kontzeptuetara, eta lankidetza prozesu bati ekin genion (gaur egun oraindik ere indarrean dagoena). Horrela, "Euskal Autonomia Erkidegoko lehiatzeko abantaila” baino gehiago eraiki genuen, “lehiakortasunerako eta oparotasunerako bidaia" zirraragarri eta amaitu gabean. Euskal Autonomia Erkidegoak pribilegio bat du orduz geroztik: Porterrek proposatutako kontzeptuak, ikuspegi estrategikotik eta osotasunean, aplikatu zituen lehenengo nazioa izatea. Hain zuzen ere, kontzeptu horiek, urte batzuk geroago, "Nazioen Lehiatzeko Estrategia” liburu ospetsuan argitaratu zituen, orain dela hogeita bost urte. Lan horrek, mundu osoan zehar, politika eta estrategia zenbatezinak diseinatzea ekarri du, jarraitzaileak ugaritzea, prestatzaileak prestatzea, ikertzaile eta akademiko berri asko eta asko sortzea, policy maker berriak, lehiakortasunerako tresna berriak, eta oparotasun maila ikusgarriak planeta osoan zehar. Orduz geroztik, gure proiektu berezi, bizi eta aldakor honetan elkarrekin lan egin dugu, erronka berriei eta ekonomiaren eta gizartearen eskari berriei erantzunez, eta Herrialde mailako estrategia bat eraikiz eta gauzatuz. Horrek guztiak ekarri du gure emaitzak inguruko ekonomienak baino hobeak izatea. Michael E. Porterrek Lehiatzeko Abantailan proposatzen duen kontzeptuaren osagarri berriak ere (Lehiakortasunaz gainera, Shared Value Initiative eta Gizarte Aurrerapena) kontuan hartzen dituen esparru kontzeptuala aurrean izanik eta egunez egun ikasitako ekarpenekin, geure bokazio, izaera, borondate eta konpromisoarekin guztiz lerrokatuta. Prozesu amaigabea, pertsonak abiapuntu eta helmuga hartzen dituen estrategia eraikitzeko apustu zaharraren eredutik eta ulertzeko modutik hasi zena.
2020-05-31T10:03:26
https://www.orkestra.deusto.es/eu/ikerketa/argitalpenak/txostenak/orkestrako-koadernoak/301-nazioen-lehiatzeko-abantaila-esperientzia-arrakastatsua-euskal-autonomia-erkidegoaren-ekonomia-gizarte-garapenerako-estrategia-eraldatzailea-bideratzekona
[ -1 ]
UZEI | Hassan Akioud: amazigeratik euskararako bidea Hassan Akioud, IRCAM, Miriam Urkia, Iker Etxebeste, EAFT, Terminologia Gailurra, 4414352 post-template-default,single,single-post,postid-4414352,single-format-standard,ajax_fade,page_not_loaded,smooth_scroll,boxed By UZEI In Lexikografia, Terminologia Egunotan Euskal Herrian dago IRCAM Amazigera Kulturaren Institutuko ikertzailea den Hassan Akioud. Marokon, Aljerian eta Afrika Iparraldeko beste hainbat herrialdetan mintzatzen diren hizkuntzek osatzen duten multzoa da amazigera. Hizkuntza-multzo horren estandarizazioa hastapenetan dago, eta euskarak azken hamarkadetan egin duen bidea erreferentziatzat hartuta, hainbat arlotako euskal aditurekin bilerak egin ditu egunotan Hassan Akioudek. Hiztegigintzan dugun esperientzia amazigerarentzat erabilgarria izan daitekeelakoan, UZEIko Miriam Urkiarekin eta Iker Etxebesterekin lan-saioak egin ditu aste honetan IRCAMeko ikertzaileak, hurrenez hurren, euskal lexikografia eta terminologia aztergai hartuta. Era berean, UZEIk joan den astean Donostian egin zuen Terminologia Gailurrean ere parte hartu zuen Hassan Akioudek, eta Euskaltzaindia ere bisitatu du egunotan, toponimiaren eta onomastikaren arloan Akademiak egin duen lanaren berri izateko, bereziki. Notice: It seems you have Javascript disabled in your Browser. In order to submit a comment to this post, please write this code along with your comment: a9143012abe3eda0bcf7304f6d9ea3b4
2018-12-19T11:35:52
http://www.uzei.eus/hassan-akioud-amazigeratik-euskarako-bidea/
[ -1 ]
Joaquín Ignacio Barrenetxea - Wikipedia, entziklopedia askea. Joaquín Ignacio Barrenetxea Erkiñigo (Bilbo, 1681eko irailaren 10a - Haga, 1753ko urtarrilaren 19a), Portuko markesa, euskal diplomatikoa izan zen. Erreginaren maiordomoa, Ogasun Kontseiluko kontseilaria, Soissonseko kongresuan ministro ahalguztiduna eta enbaxadorea izan zen Zazpi Herbehere Batuen Errepublikan.[1] Bilbo, 1681eko irailaren  10a Haga, 1753ko urtarrilaren  19a (71 urte) diplomazialaria, gudaria eta noblea Bilboko merkatarien familia garrantzitsu batean jaio zen. Bere aita Fernando Barrenetxea izan zen, Bilboko alkatea[2] eta 1666an Bizkaiko Ahaldun Nagusia izan zena[3]. Bere ama María Erkiñigo izan zen, Bilboko Probestu Nagusiaren Tenientea eta Abusuko parrokia bateko patronoa[2]. Txikitan bere osaba Andres Barrenetxearekin bidali zuten ikastera, Quitoko gobernadorea[4]. Denbora bat berarekin egon eta gero, Espainiako erregearen zerbitzura hasi zen lanean, Espainiako Ondorengotza Gerran Borboi etxearen alde. Urte batzuk bertan pasa eta gero Bizkaiko kontrabandoaren eta komertzioaren inspektore lanetan hasi zen. 1710etik aurrera José Grimaldo eta Montehermosoko markesaren babespean Filipe V.a Espainiakoaren gortean hasi zen[1]. Posizio horietatik bere ibilbide diplomatikoa hasi zuen. 1711an Calatravako Ordena eskuratu zuen, eta hurrengo urtean errege etxearen auditore izendatu zuten. 1720an Ogasun Kontseilari eta 1725ean Luisa Elisabet Orleanskoaren maiordomo[1]. Lan diplomatikoaAldatu 1727ko uztailaren 29an Bournonvilleko dukearekin eta Santa Cruz del Marcenadoko markesarekin batera Soissonseko Kongresuan hartu zuen parte, Espainiako monarkiaren interesen defentsan. Kongresu horretan erabaki ziren puntuen artean zeuden Gibraltar eta Menorkaren jabetza, Beltzen Asientoa edo Ternuako bakailaoaren gaineko eskubidea[1]. Espainiak, bere aldetik, Italiako jabetzak mantentzea nahi zuen[5]. 1741eko apirilaren 12an ministro ahalguztidun izendatu zuten Suedian[1]eta, ondoren Portuko markes izendatu zuten, Oionen[6]. 1746an Danimarkarako ministro ahalguztidun izendatu zuten, baina ez zuen kargua inoiz hartu. Ondoren, Probintzia Batuetako enbaxadore izendatu zuten[1]. Bi aldiz ezkondu zen Barrenetxea. Lehenengo ezkontza 1707ko urtarrilaren 24an izan zen Juana Josefa Novia de Salcedorekin. Bere seme nagusia José Fernando izan zen, Isabel Farnesioren maiordomoa, Solana eta Portuko markesa; bigarrena, Pablo, Puente Fuerteko markesa eta ministro ahal-guztiduna Danimarkan, Suedian eta enbaxadorea Holandan; bere alaba Teresa Joaquín de la Garma Novia de Salcedorekin ezkondu zen, Pesadillako markesa[1][7]. 1730eko abuztuaren 6an María Montmorency Macoyrekin ezkondu zen Parisen, baina ez zuten seme-alabarik eduki[1]. 2019ko ekainaren 21ean aurkeztu zenez, bere gutunetako batzuetan, eliteko beste pertsona batzuekin euskaraz idazten zuen, adibidez Juan Bautista Orendain Espainiako Felipe V.aren kolaboratzaile hurbilearekin. Batzuetan, diplomaziari lotutako gaiak ere lantzen zituen[8]. ↑ a b c d e f g h «Joaquín Ignacio de Barrenechea y Erquiñigo | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es . Noiz kontsultatua: 2019-06-22 . ↑ a b (Gaztelaniaz) Revista Hidalguía número 70. Año 1965 Ediciones Hidalguia . Noiz kontsultatua: 2019-06-22 . ↑ «Barrenechea Mujica, Fernando de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-22 . ↑ «Barrenechea Campo, Andrés - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-22 . ↑ (Gaztelaniaz) Historia general de España y América: los primeros Borbones. América en el siglo XVIII. Tomo XI-1 Ediciones Rialp 1983 ISBN 9788432121074 . Noiz kontsultatua: 2019-06-22 . ↑ (Gaztelaniaz) «Oyón – Marqueses del Puerto» Nuestros Escudos 2014-03-09 . Noiz kontsultatua: 2019-06-22 . ↑ «Joaquín Ignacio Barrenechea y Erguiñigo, I Marqués del Puerto» geni_family_tree . Noiz kontsultatua: 2019-06-22 . ↑ Berria ««Euskal elitea» XVIII. mendean euskaraz aritzen zela erakusten duen gutun sorta» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-06-22 . "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Joaquín_Ignacio_Barrenetxea&oldid=6996120"(e)tik eskuratuta Azken aldaketa 24 ekaina 2019(e)an, 10:32(e)tan
2019-08-19T15:32:52
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Joaqu%C3%ADn_Ignacio_Barrenetxea
[ -1 ]
2017/03/13 Astelehena 10. astea sailkapenak 10. astea sailkapenakClasificaciones semana 10 10. astea sailkapenakClasificaciones semana 10 10. astea sailkapenak 2017/03/13 Astelehena Hernani CRE – Sanitas Alcobendas Rugby, Urumeako Kronikan kronika.eus Sekulako garaipena, Alcobendas egurtuta! Nagusitasun haundiz irabazi zuen Hernanik (26-0), ligako hirugarren sailkatuaren kontra; eta erasoko bonusa ere lortu zuen, lau entsaiorekin. Ikusi partiduko argazkiak HERNANI 2017/03/13 00:00 Astelehena Ikaragarria izan zen, atzo Hernanik jokatu zuen partidua. Aurreneko minututik erakutsi zuten trikoloreek, ez zeudela… Hernani-Alcobendas; Jatetxe babeslea: ITXAS BURU SAGARDOTEGIA 2017/03/10 Ostirala Hernani-Alcobendas; Jatetxe babeslea: ITXAS BURU SAGARDOTEGIA Hernani-Alcobendas; Jatetxe babeslea: ITXAS BURU SAGARDOTEGIAHernani-Alcobendas; Restaurante patrocinador: ITXAS BURU SAGARDOTEGIA Hernani-Alcobendas; Jatetxe babeslea: ITXAS BURU SAGARDOTEGIAHernani-Alcobendas; Restaurante patrocinador: ITXAS BURU SAGARDOTEGIA 4. jarduna 6 nations 2017/03/10 Ostirala 4. jarduna 6 nations 4. jarduna 6 nations4ª jornada 6 nations 4. jarduna 6 nations4ª jornada 6 nations Hernani CRE – Sanitas Alcobendas Rugby, streaming 2017/03/10 Ostirala Hernani CRE – Sanitas Alcobendas Rugby, streaming Hernani CRE – Sanitas Alcobendas Rugby, streamingHernani CRE – Sanitas Alcobendas Rugby, streaming Hernani CRE – Sanitas Alcobendas Rugby, streamingHernani CRE – Sanitas Alcobendas Rugby, streaming
2017-03-25T13:30:33
http://hernanirugby.eus/sample-page/page/3/?lang=eu
[ -1 ]
Arkamurka natur taldea: ZARAUZTIK OÑATIKO ARAOTZ AUZORA EGINDAKO IRTEERAREN KRONIKA Oñatiko naturzaleen eskutik zein Juantxo Unzueta eta Aitor Leiza gidari genituela Araotz aldeko paraje zoragarrian goiz pasa ederra bota genuen igande goizean. Aizkorri, Zaraia eta Elgea bailaren artean hondoratuta dagoen Jaturabe izeneko arroil ezkutu baten ondoan dago kokatua bera. Mendebal aldera Orkaitzegieta mendia aurkitzen da eta bertara joateko bidean aitzulo moduko begi zulo haundi baten ondotik igarotzen zera. Mendi irteerako lehen maldei aurre egiten, Udazkeneko koloreak bizi bizi zeuden, Orkatzategi mendia da hau. Aitzulora iritxi arteko maldak nahiko pikoak ziren, inguru hau lurrazal meheko eremua izanik urritz zuhaitza da nagusi. Behin ipar ixuri aldetik hego ixuri aldera pasatu ginenean pasaia zein landaretza asko aldatu zen. Oñati inguruan genbiltzala txantxikuak ezin falta ba..... Txantxikua izatera iristeko bidean metamorfosi baten bidez brankeak izatetik haragi jale izatera pasako dira eta alga zein landaretaz elikatzetik, putzutik irten ondoren arnasa hartu eta txantxikuak bihurtzen dira. Ipurua (Juniperus communis )zuhaitzak ematen dituen fruituetatik ginebra ateratzen da. Zozo beltz (Turdus merula) bat gabiraia edo aztoreak janda, Ugaztunen batek jana izango bazen, ez ziren horrein osorik izango lumak. Kantauri ixuri aldetik hego aldera pasa bezain azkar erkametzak eta ametz zuhaitzak ugaritzen hasi ziren. Argazkikoa ametza(Quercus pyrenaica) dela ematen du. Nahiz eta batzuetan elkar hibridatu ere egite omen diren. Gurbitza(Arbutus unedo)zuhaitz ederrak ere pasa genituen bidean. Bainu etxea izan zenaren beste irudi bat. Oñatiko naturzaleei, Iker, Aitor eta Mikeli gureganako eduki zuten prestutasunarengatik eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu taldekide guzien partetik. Egilea: Asier Aldalur ordua: 15:20 Andoni Ruiz Etxeberria 2017(e)ko azaroaren 30(a) 21:17 Erreportaje oso ona, Asier. Eskerrikasko ire denbora eskeintzeagatik. Asier Aldalur 2017(e)ko abenduaren 2(a) 00:40 Denok jartzen dugunean gure hondar ale txikia asko errasten du. Asier Aldalur 2017(e)ko abenduaren 2(a) 00:42 Denok batera jartzen degunean gure hondar ale txikia asko errasten du.
2018-04-21T01:44:55
http://arkamurkanaturtaldea.blogspot.com/2017/11/araotz-ingurura-zarauztarrak-egindako.html
[ -1 ]
Arte-ikerketarako egonaldiak - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburua Arte-ikerketarako Arte-ikerketarako egonaldiak ikerketa sormena ikerketa artistiko egonaldiak Gizartea eta artea biltzen dituzten proiektuak garatzeko laguntza Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eta Donostia 2016k egonaldiak egiteko bi deialdi programatu zituzten. Helburua zen gizarteari eragiten zioten askotariko gaiei buruzko ikerketa-proiektuen prozesuei laguntzea. Hala, programa hau honako proiektu hauetara bideratu zen: gizartea aldarazi eta pentsamendu kritikoa sorrarazi nahi zuten ikerketak, parte hartzeko prozesuetan arreta jartzen zuten ikerketak, herritarren arteko komunikaziobide berriak proposatzen zituztenak eta bestelako pentsamoldeekin loturak egiten zituztenak. Artistek gauzatu beharreko ikerketa jarduera-programa batean jaso zen; beraz, osotasunean egin zen lana, eta gizarteak eta herritarrek bat egin zuten arte-praktika garaikideekin. Urtebeteko iraupena izan zuen prozesuak, eta laguntza honek barne hartu zuen hiru hilabeteko egonaldia Tabakaleran. Norentzat:Artistentzat, jarduera artistikoen bidez europar testuinguruetan gizarte eta kultura garaikideari buruzko gaiak aztertzen dituzten ikertzaile eta teoriagile nazionalentzat, eta nazioartekoentzat. Edukia: Ikerketa-prozesu batetik abiatutako jarduera edo saio irekien programa bat garatzea, 2016an zehar. Biak tarteka zitezkeen. Eragileak: TABAKALERA eta DSS2016EU. Bi deialdi: Bat 2015-2016 eta bestea, 2016-2017. [params] => {"moduleclass_sfx":"","getTemplate":"Default","pRelatedBy":"2","category_id":["39"],"pTags":"ikerketa artistiko egonaldiak","pItemsNumber":"5","pOrientation":"Verti","pTitle":"1","pIntro":"0","pIntroLimit":"100","pFullText":"0","pFullTextLimit":"100","pItemImage":"0","pItemImgSize":"Small","pItemImageCaption":"0","pItemImageCustomSize":"0","pItemImageWidth":"","pItemImageHeight":"","pItemImagePosition":"left","pExtrafields":"0","pTooltip":"0","pTooltipLimit":"100","pReadmore":"0","pItemCategory":"0","pItemDateCreated":"1","pItemSort":"1","pItemSortDirection":"1","module_tag":"div","bootstrap_size":"0","header_tag":"h3","header_class":"","style":"System-html5","extra1":"","extra2":"","extra3":"","extra4":"","extra5":""} Maite Garbayoren Mugak/Fronteras proposamena aukeratu dute Pagadiko ikerketa artistikoen egonaldien programan Pablo La Parra, Pagadiren ikerketa-artistiko egonaldia garatzeko hautatua Donostia 2016k eta Tabakalerak arte ikerketarako egonaldien deialdia abiarazi dute
2018-12-16T19:32:56
http://dss2016.eu/eu/dss2016eu/ahotsak/ikerketa-artistiko-egonaldiak.html
[ -1 ]
kritiken hemeroteka » Gorputzeko zeruak « Love, love, love | Azterketa zorrotzegia » Gorputzeko humoreak / Angel Erro / Alberdania, 2005 Gorputzeko zeruak Jon Kortazar / El País, 2005-11-06 Udagoienaren lehen euriak hasi direnean beta hartu dut Angel Erroren Gorputzeko humoreak liburu berria irakurtzeko. Ez dut huts handirik egingo Erro oso ezaguna dudala esatean eta agian, iritzi hau ikuspegi pertsonaletik ondua dela aitortzeko lotsarik ere ez dut izango. Baina niretzako poeta estimatua da, eta gustuen aurka zer egin gutxi dago. Orain hilabete batzuk bere poemak eskatu nizkion, atontzen ari nintzen antologian sartzeko. Poema argitaragabe batzuk ekarri zizkidan, hain zuzen ere orain liburu honetan agertzen diren batzuk; kasualitate hutsez, liburua agertu aurretik agertu da antologia. Hamar poema haiek irakurriz ez da liburu hau irakurtzen. Gorputzeko humoreak honek beste sakontasun bat du, zalantzarik gabe. Bere Harkadian ni lehen liburutik hona gauak eta gauzak aldatu egin dira. Baina gogoratu nahi nuke Errok idatzitako hura: “Oro errana da, aspaldidanik. / Oro errana dela ere errana da. / Oro errana da, bada, ezinbestean. / Oro errana da, baina ez nik”. Azken bertso hori poesia egiteko modu berri batera bidea zabaltzen du. Errok errana da liburu honetan agertzen dena. Badira joko batzuk idazleak oso maite dituenak. Adibidez, izenburuan “h” letrarekin jolastea, umorea, humorea bihurtzea, eta beraz, isurkiei buruz hitz egitea, biologiaren nondik norakoak bilatzea. Adibidez, filologia lehertzea, eta hitzen alderik formalenarekin jolastea, hala nola, Oteizaren apokrifoa gazteleraz ematen duenean. Edo aipamen estetiko homosexuala egiterakoan: “Que qué tiene que ver ser gay con el autor implícito”. Edo alderantziz. Baina jokoen eta ironiaren gainetik, sentsibilitate eta, batez ere, gogo argi batek eusten dio Angel Erroren poetikari. Klasikoa omen da, baina barrokoaz mintzo da, olgetari dager, baina nik badakit oso garai ilunak direla hauek berarentzat. Beraz, tentsioaren poeta nagusi baten aurrean gaude, 11-S-z idazten duena, gerrako haurrez idazten duena, bizitzaren gogorra burmuinean agertzen duena. Klasikoa? Bai, baina berpizte garaiko poetak aipatzen dituena. Zirrara gogor bat. Gozputzeko humorerik garrantzitsuena melankolia baita.
2019-09-16T12:23:32
https://kritikak.armiarma.eus/?p=1420
[ -1 ]
Gaia: arraño Api 15 9:02 Aiaraldea: Aurrekontuetan onartutako hainbat obra hasiko dira berehala Laudioko Udalak iragarri du hainbat obra egingo direla laster auzo guztietan. Udalaren asmoa da 2013an bukatzea obra guztiak, edo behintzat bideratuta egotea. Koldo Zabala zinegotziak adierazi du hastear daudela Aretako Bitorika kalean irisgarritasun arazoak konponduko dituzten obrak. Horretarako 4 eta 6 zenbakien artean konponketak egingo dira, eta inguruak urbanizatu. Zehazki, bi metroko espaloia ezarriko da eta bus geltokia jarriko dute. Irudiak: Arrañon bi obra ezberdin egingo dira./ Aiaraldea | 1. gunea, areta, arraño, auzoak, ermu, landa eremua, landaluze, laudio, obrak | ( Komentarioak ) Eka 16 6:01 Aiaraldea: Arrañoko eta Landaluzeko auzuneetan berrikuntzak egingo dituzte Auzokideen eskariari erantzunez, Arrañon bide-seinale bat jarri dute auzuneko planoa irudikatuz. Zaharren egoitza zegoen lekuan kokatu dute. Landaluzeko parkerako ekipamendu berria, laster Bestalde, Arabako Foru Aldundiak diruz lagunduko du Landaluzeko haur eta nagusientzako parkerako ekipamendu berria, Obra Txikien Foru Planaren bitartez. 22.000 euroko diru laguntza eman dio Laudioko Udalari, berau erosteko eta jartzeko. Lanak guztira 34.000 euro balio du. Irudiak: Arrañoko seinalea / Aiaraldea | 1. gunea, arraño, diru laguntza, ekipamendu, lanak, landaluze, laudio, obrak, parke, planoa, seinalea
2013-06-19T00:13:04
http://www.tokikom.com/tag/arra%C3%B1o/
[ -1 ]
'Kazetaritzeak botak behar ditu' - bizkaie.biz 'Kazetaritzeak botak behar ditu' Zigor Aldama 2017-03-30 08:59 Bidaide Normalean kontrako norabidean dabilen Ander Izagirre kazetari eta kronista onenetakoak sortutako goiburuan sinisten dot: kazetaritzea botakaz. Zoritxarrez, kazetaritzea sufriduten dagoan egoera gogorra dagoeneko ez da albiste. Sarritan komunikabideen gero eta txarragoa dan kalidadea, kazetarien lan ezegonkorra eta eduki onak eta prentsa independente baten izakerea ahalbidetuko dauen eredu ekonomiko bideragarri bat topetako enpresen gaitasun faltea nabarmentzen dira. Sekretua betiko kazetaritza ona egitea dala dinoe guruek, akaso, gaiak modu desbardin batean kontauta. Halan da be, egoera horren aurrean gitxi egiten da; gitxi dira ganera, komunikabideetan izenburu errazen kontra egiten dabenak –Hamar kontu gai jakin baten gainean, Ez dakit zeren gainean etzenekiena, Egin ebana zurtz eginda itxiko zaitu- eta dagoeneko ezaguna dan clickbait edo irakurleek edozertan klik egiteko amua jaten dabenak. Aurrerantzean nik pentsetan dodanak ez dau ardura, klik bakotxeko kobretan dalako publizidadea. Esangura horretan, ohikoa izaten da argitaratzaileek gai asko ez onartzea biralak ez diralako egingo edo konpetentziak 20 minutu lehenago kaleratu dauelako. Eskainitako testuan norbanakoaren informazinoa, analisia edo ahots desbardinak egoteak ez dau inporta, dagoeneko Facebook eta Twitterren argitaratu dabelako. Holan, kopiau eta hor nonbait jarteko makina bihurtu gura gaitue. Gehiegi pentsau barik eta azkar idatzi behar da. Huts egitea ez da garrantzitsua, edizino digitalean aurrerago zuzendu daitekelako eta dana ezerezean geratzen da, bateren batek, lehenago, pantailea-irudi bat egin ez badau behintzat. Saihestu daitekeen huts edo iruzur bakotxagaz gremioaren sinisgarritasunak behera egiten dau apur bat gehiago. Zorionez, jokera honen kontra gagozan kazetariak be bagagoz, ahal dogun neurrian behintzat. Izan be, testu hau Mongoliako yurta batean idazten nabil, eguzki-panel bati esker piztuta dagoan bonbila batek emoten dauen argipean; ez dago elektrizidaderik, ezta eskuko telefonoetarako seinalerik sare sozialak eguneratzeko. Hiru bat aste daroadaz egoera honetan eta ahaleginak eta bi egiten bizitza nomada hau zergaitik apurka-apurka galtzen dagoan milurteko tradizinoa izan dan herrialdean. Nagusi askok ez dabe ulertzen zergaitik emoten dodan horrenbste denpora salduko ez dan gai bategaz. Baina normalean kontrako norabidean dabilen Ander Izagirre kazetari eta kronista onenetarikoak sortutako goiburuan sinisten dot: kazetaritzea botakaz. Holan da bai, kazetaritzeak botak behar ditu. Zapatak edo sandaliak be balio dabe, etxetik edo bulegotik atarako gaituen edozerk. Atal hau Bidaide da eta ezin da etxetik idatzi, jakina. Gero eta gehiago baitira, deskribiduten dagozan lekua sekula zapaldu barik, bidaiei buruzko artikuluak idazten dituen kazetariak, idazten daben guztia sarean irakurritako artikuluen nahasketa bat baino ez da izaten -akaso, beste bulego batetik idatziak-. Horrezaz gan, badira sekula zapaldu bako herrialdeen ganean idazten daben korresponsalak. Eta ez da ezer pasauko. Bueno ba, hauxe da oraintxe buruan daukadana, hartu nauen familiaren amak berogailutzat be erabilten dauen labetxuan enpanadilla edo gitarteko batzuk egiten dabilen bitartean. Kanpoan, termometroak 15 gradu zero azpitik markauko dau laster -mongoliarrek udabarria dala dinoe- eta izarrez beteriko geruza baten azpian liluratuta geldituko gara. Txakurrak etenbarik zaunka dagozanean legez, otsoek behiak hil ez deiezan edo familiako kideak zurrungaka dagozanean legez. Zoritxarrez, euren zapata-zolak gastetan ez dituenentzako, Google bilatzailean agertzen ez diran zehaztasunak dira honeek danak eta irakurle larregirik bako testuak aberasten dituenak. Holan segidutea da gure helburua baina, kontetan deutsegunagaz pozik dagozalako. Ez dakidana da zenbat denpora ibili ahal izango garen kontrako norabidean. Nire boten zolak arrakalaz beteta dagoz honezkero eta, ganera, kordeletako bat apurtu eta nireak eta bost egin behar izan dodaz ez askatzeko.
2020-04-03T09:49:52
https://bizkaie.biz/1490857934250
[ -1 ]
IRAUN HAUR ESKOLA Gurasoekin zubiak eraiki, begirada haurrengan jartzeko Familiekin komunikazioa lantzeko eta harreman osasungarriak sortzeko zailtasunak zituztela eta, duela bi urte formazio-saio bat hasi zuten Irungo Iraun Haur Eskolako hezitzaileek. Harrezkero beraien ikuspegia erabat aldatu dela diote, baita haur-eskolako errealitatea ere, azken bi ikasturteetan harremanak estutu baitira, besteak beste gelak eta ordutegiak irekitzearekin bat. Bi ikasturte aski izan dituzte Irungo Iraun Haur Eskolan ibilbide luzea egiteko, abiapuntua eta helmuga oso urrun dituen bide horietako bat. Haur-eskolaren zimenduak berritzen ari dira, egindako pauso bakoitzeko helmuga berriak jarriz, bidea eginez oraindik. Zimenduak berritzeko, ordea, ez dira eskolako hormak eta habeak aldatzen hasi; hezitzaileen barruko zimenduak dira eraldatu direnak, beraien begirada eta jarrera, hain zuzen. 100 ordu eskaintzen dizkiote urtean formaziori Iraun Haur Eskolan, eta, besteak beste, Haur Eskolen Par-tzuergoak antolatzen duen Barrutik programan hartzen dute parte. Hungariako Pikler-Lockzy esperientzien inguruko ikastaro bat bukatu berritan, Partzuergokoek zer behar zituzten galdetu zieten parte-hartzaileei, hau da, EAEko haur-eskola sareari. Beste hainbat haur-eskolarekin batera, familiekin harremanak lantzeko eta komunikatzeko garaian zailtasunak zituztela aitortu zuten Irungo Iraun Haur Eskolako hezitzaileek: nola esan arauak? Nola betearazi gurasoei arau horiek? Nola adierazi hain positiboak ez ziren gauzak, besteak beste, familiek umea gaixorik ekar-tzen zutenean haur-eskolara? Ordutik, Iraungo hezitzaile-talde guztiak gaiaren inguruko formazioa jaso du, zentroan bertan, eta gai bera lantzen ari diren gainerako haur eskolekin harremanetan daude; hala, lantaldeetan azaleratutako kezkak eta iritziak partekatzen dituzte, adibidez. Formazio horren ondorioz, azken bi ikasturteetan hamaika neurri hartu dute beraien lan egiteko moduan eta haur eskolako funtzionamenduan. Besteak beste, lehentasuna eman diote “begirada haurrarengan” jartzeari, Iraungo psikomotrizista eta formazioaren koordinatzaile Ana Gaztelumendi Lekuonak azaldu bezala: “Hezitzaileok eta familiok errespetuzko eta konfiantzazko harremana eraikitzen badugu gure artean, begirada joango zaigu haurrarengana, eta bere beharrak, nahiak eta interesak aseko ditugu. Halako girorik ez badago, berriz, familien eta hezitzaileen arteko konfrontazioa egongo da erdigunean”. Horregatik, azken helburua da “hezitzaileon eta familion arteko komunikazioa hobetzea, gu beraien aurrean eroso sentitzea, eta, era berean, familiek haur-eskolaren parte direla sentitzea, hemen badute ekarpenak egiteko aukera”, Iraungo hezitzaile eta haur-eskola horretako formazioaren arduradun Idoia Karrera Etxebesteren esanetan. Zerbait hautsi zen unea Horretaz guztiaz jabetzeko, ordea, ibilbidea egin behar izan dute, abiapuntuan hezitzaileen pertzepzioa ez baitzen horrelakoa. Familien zenbait jokabide epaitu egiten zituztela aitor-tzen dute; hala nola, familiek umeak haur-eskolara gaixorik eramaten zituztenean. Horrek guztiak mesfidantza eragiten zuen harremanetan, eta, ondorioz, familiak haur-eskolatik urrun zeuden. Baina, Barrutik-ekin egindako formazioko saioetan “zerbaitek krak egin zuen, hautsi egin zen” hezitzaileen baitan. Batetik, beraien buruak bideoz grabatzeari ekin zioten, familiekin zuten hartu-emana nolakoa zen aztertzeko. Hortik abiatuta, praktika kontzienteak definitu zituzten, “zer egiten dugun kontzienteki eta zer egin behar genukeen”, dio Karrerak. Gainera, psikopedagogiaren inguruko hainbat artikulu irakurri zuten, oinarri teorikoa ere hartzeko. Bestetik, Joxe Amiama psikopedagogoarekin egindako saioak mugarria izan ziren begirada berria eraikitzeko bidean. Hezitzaileen kezka nagusia zen nola helarazi gurasoei beraien arauak, beraien iritziak, beraien ekarpenak... eta Amiamak familien egoera, iritzi eta arauak ere aintzat hartzen lagundu zien. “Konturatu ginen konponbidea ez zihoala geure arauak betearaztetik, baizik eta familiak diren bezala onartzetik”, dio Gaztelumendik. Karreraren esanetan, “kontzientzia hartu genuen nik daukadan iritzia, edo gauzak egiteko modua, pertsonala dela. Eta askotan jotzen genuela epaitzera, ‘ene, nik horrela egingo nuke eta berak ez!’. Hori jada irauli genuenean, ireki genituen ateak, zentzu guztietan: gu ireki egin ginen, eta lasaiago geunden familiak etortzen zirenean ere”. Ateak noiznahi irekita Ireki zituzten ateak, bai, baita haur-eskolakoak ere. Izan ere, 2014ko irailetik, haur-eskolako ordutegia malgutzea erabaki zuten. Hasieran, ibilbidearen abiapuntu hartan, familiek 07:30-09:00ak bitartean ekarri behar zituzten haurrak: 09:00etan haur-eskolako ateak itxi egiten ziren. Orain ez dago ordu-mugarik familientzako, ezta haur-eskolan geldi-tzerakoan ere. Hori izan da Iraungo haur-eskolan egindako iraultza nagusienetariko bat: gurasoak edozein ordutan etortzen dira gelaraino, eta nahi dutenean joan: “Batzuek ez dute behar hori, eta berehala joaten dira. Baina familia batzuek behar dute tarte batez goxo-goxo egotea umearekin: zapatak eranzten lagundu, fruta zatiren bat eman jateko... Eta, haurra, lasai ikusten dutenean, orduan joaten dira”, dio Karrerak. Horrekin lotuta, gogoan dute aita bat eguerdi arte gelan gelditu zen lehen aldia. Normalean oso lasai gelditu ohi zen haur batek, egun txarra nonbait, eta negarrez zegoen aita alde egiteko une horretan; hezitzaileek, hori ikusirik, nahi zuen arte gelditzera gonbidatu zuten: “Goiza gurekin pasa zuen. Txoko batean egon zen, eta, beharra sentitzen zuenean, haurra berarengana hurbiltzen zen. Bazkaltzeko ordua iristean, haurrak berak esan zion agur aitari, eta lasaiago joan zen”, konta-tzen du Gaztelumendik. Karrerak “beste sentsibilitate” bat garatu dutela aitortzen du, eta noiz edo noiz deitu izan dio telefonoz haurra negarrez utzi dion gurasoari, umea lasaitu dela jakinarazteko, eta gurasoa ere lasaitzeko. Norbere beldurrak kudeatzen Horretarako, ordea, hezitzaileek beren beldurrak kudeatzen ikasi behar izan dute. Izan ere, aitortzen dutenez beldurra zioten gurasoak gelan izateari, norbait negarrez hasiz gero edo bi elkar joka hasiz gero pentsatu zezaketenagatik. Baina, aita hura ikasgelan gelditu zen lehen aldian, esaterako, elkarri galdezka hasi ziren ea nola sentitu ote ziren, eta “konturatu ginen oso ondo sentitu ginela, ez zela ezer gertatzen, gehiago zela gure beldurra”. Karreraren esanetan, “egoera naturaltasunez kudeatzen” ikasi dute ibilbide honetan. Gainera, ateak irekita egoteak beraien lanari gardentasuna ematen diola uste dute, ate itxiek mesfidantza sortzen dutelakoan. Komunikazio bide berriak Ateak irekitzeaz gain, bestelako bideak ere landu dituzte familiekin harremanak estutzeko eta komunikazioa hobetzeko. Hala, koaderno bat erabiltzen dute egunerokoan gurasoekin komunikatzeko. Hor idazten dituzte gurasoek haurraren inguruko gorabeherak, gau txarra izan badu edo antzerakoak; eta berdin egiten dute hezitzaileek ere, gurasoek hartuko duten koaderno horretan idazten baitituzte umeen kontuak: zer moduz jan duten, edo triste sumatu al duten... Bestalde, familia bakoitzak bere albuma osatzen du, eskolan uzteko. Haurraren ingurunea osatzen duten pertsonak agertzen dira bertan, baita umearen bizitzako une inportanteak ere. Hori umearen eta hezitzailearen arteko komunikazio-tresna inportantea bilakatzen da gelan, eta, gainera, haurrarentzat lagungarri izaten da nolabait gelan bere gertukoen presentzia bermatzea. Bestalde, haur-eskolaren sarreran hezitzaile eta eskolako langile guztien argazkiak jarri dituzte, aurkezpentxo batez lagunduta. Modu horretan, gurasoei ezagutzera eman nahi diete zeinek osatzen duten haurraren familia eskolan dauden bitartean. Lantaldea familiei aurkezteko modu bat da, harremana eraikitzeko lehen urratsa. Familien liburutegia Dena dela, egunerokoan askotan zailtasunak izaten dituzte familiei patxadaz azaltzeko euren lanean kontuan hartzen dituzten oinarri pedagogikoak. Horregatik, familientzako liburutegia sortzea erabaki zuten. Haur-eskolaren sarreran dago, besaulki eroso batek lagunduta. Gurasoek asko erabiltzen dute, haurrak jaso-tzera joandakoan tarte batez itxaron behar dutenean eta. Gainera, oso erabilgarria da egokitzapen-prozesuan zehar ere. “Hasieran 15 minutuz ateratzen dira, gero ordu erdiz... tarte horietan liburutegia erabiltzeko joera hartu dute”. Haur-eskolan daudenean irakurtzeaz gain, familiek aukera dute nahi dutenean liburuak etxera eramateko, nahi duten arte. Hasieran kezka eta beldur ugari izan arren, “erabaki genuen konfiantza ematea. Liburu bat ez bada agertzen, ez da ezer gertatzen”, Karrerak azaldu moduan. Konfiantza eta lasaitasuna Hezitzaileak gustura daude egindako ibilbidearekin, eta bat datoz esatean lasaitasuna irabazi dutela. Nolabait presioa desagertu dela sumatzen dute, eta, Gaztelumendiren esanetan, “emozionatuta” daude: gurasoak gertu sentitzen dituzte. Hain zuzen, hori bera da gurasoek egindako balorazio-gutunetan errepikatzen den hitza ere: lasaitasuna. Hala dio gurasoetako baten idatziak: “Iraun haur eskolak, zaintzaz gain, konfiantza, lasaitasuna eta segurtasuna esan nahi du gure-tzako. Haur-eskolan lasai sartu, irten eta egoteak espazioa gure sentitzen laguntzen digu, eta ez gurasoentzat arrotz. Etxeko daukagu haur-eskola”. Harrotasunez erakusten dute gutuna, egindako ibilbidearen erakusle baita.
2019-06-16T13:17:42
http://hikhasi.eus/Artikuluak/20160401/iraun-haur-eskola
[ -1 ]
The Available Widgets section contains all the widgets you can choose from. Once you drag a widget into a sidebar, it will open to allow you to configure its settings. When you are happy with the widget settings, click the Save button and the widget will go live on your site. If you click Delete, it will remove the widget. 'Widget erabilgarriak' atalean daude aukera ditzakezun widget guztiak. Widget bat alboko barrara arrastatzen duzunean, ireki egingo da bere ezarpenak konfigura ditzazun. Widget-aren ezarpenekin gustura zaudenean, egin klik 'Gorde' botoian eta widgeta zure gunean eskuragarri egongo da. 'Ezabatu' botoian klik eginez gero, widget-a kenduko duzu. Details 'Widget erabilgarriak' atalean daude aukera ditzakezun widget guztiak. Widget bat alboko barrara arrastatzen duzunean, ireki egingo da bere ezarpenak konfigura ditzazun. Widget-aren ezarpenekin gustura zaudenean, egin klik 'Gorde' botoian eta widgeta zure gunean eskuragarri egongo da. 'Ezabatu' botoian klik eginez gero, widget-a kenduko duzu. 2013-08-03 07:46:38 GMT
2019-09-21T16:36:26
https://translate.wordpress.org/projects/wp/4.4.x/admin/eu/default/?filters%5Bstatus%5D=either&filters%5Boriginal_id%5D=2355016&sort%5Bby%5D=translation_date_added&sort%5Bhow%5D=asc
[ -1 ]
"La vida es un carnaval" — dantzan.eus Hemen zaude: Hasiera › Komunitatea › Indarra Euskal Kultur Elkartea › "La vida es un carnaval" 1979ko inauterietan, Indarra Kultur elkarteko lagunok, inori ezer esan gabe eta inolako babesik gabe, Gasteizko kaleak musikaz eta dantzaz blai egitea erabaki genuen. Urte horretan bertan, Indarrako kideak kosako bihurtu ginen, baliteke Siberian eta Gasteizen klima antzerakoa dugulako. Eta orduz geroztik, asko eta asko izan dira erabili izan ditugun mozorroak. Historiaurretik Erdi Arora katapultatzera, Mairuen eta Kristauen gazteluetatik pasata; Holandako errotak mugiaraztetik, Txinako herensugeak astintzera; hegazkin txikiak gidatzetik, ipurdi erraldoietan txertoak ipintzera; Alizia eta bere gauza bitxiak ezagutzeaz gain Garfio kapitainaren kontra borrokatu ginen. Pentsa, urte batean txistulariz eta neskaz mozorrotu ginen, zaila genuen gero!. Eta nola ez, inauteriak ezin ditugu imajinatu maraka eta erritmo tropikal gabe, nahiz eta, gurean hartz edota eskimalen mozorro beroak egokiagoak diren. Egia esan, Supermanez, Abba musika taldeako kideez, mosketariz eta abarrez mozorratzen asko gozatu genuela, baina Indarra Elkarteak Euskal Herriko, eta zehazki Arabako folklorea sustatzea, ikertzea eta bizitzea du helburu nagusi. Hori dela eta, beste saiakera batzuk egin izan ditugu urteetan zehar. 1993an, Elkartearen XX. urteurrena behar bezala ospatzeko, Mozorroen Dantza Jaia antolatu genuen. Gasteizko plaza esanguratsu batean eta 5 eskenatoki ezberdinetan eskeinitako Euskal Herriko inauterietan oinarritutako ikuskizuna izan zen hau. Urteak pasa ahala, gure folklorea indartzeko beste zerbait egin behar genuela ikusten genuen eta ondorioz, inauterietan ere beste norabide bat hartzea erabaki genuen. 2005an, Indarra Elkarteak 180 graduko bira eman zion Gasteizko inauterietako parte-hartzeari eta lehen aldiz, Godaleta ikuskizun ibiltaria plazaratu genuen, Euskal Herriko txoko ezberdinetako aski ezagunak diren pertsonaiez lagundurik; Iñudeak, Kaldereroak, Zuberoko Maskaradako pertsonai beltz zein gorriak, eta Lantzeko zein Zalduondoko maltzurrak, besteak beste. Gasteizko kaleetan zehar desfilatzeaz gain, hainbat herritan ere edalontziaren gainera igo ginen. 4 urte pasa ondoren, Sasi guztien gainetik ikuskizunean euskal mitologiaz inguratu ginen. Mari, Tartalo, lamiak, iratxoak eta gainontzeko izakiak ziren ikuskizuneko protagonistak. 2010ean Gasteizko inauterietako pregoia gure Hartzaren esku izan zen, jakina, beti ere bere lagunez, musikaz eta dantzaz inguratuta. Bi urte beranduago, Sua, Lurra, Ura eta Haizea elkartu ziren Naturaren Indarra izeneko espektakuloan. Eta azkenik, berriro ere gure inauteri herrikoiei keinu bat egin nahi izan diogu Indarteriak ikuskizunean, non, pertsonai maltzur batzuk inauteriak lapurtu nahi diguten. Susmoa daukat ez dutela lortuko. Esanak esan, Celia Cruz abeslari kubatarrak abesten duen bezala “La vida es un carnaval y es mas bello vivir cantando (eta dantza eginez, noski)”. Indarra Kultur Elkarteak guztiz bat egiten du esaldi honekin. Izan ere, inauterietan parte-hartzen hasi ginenetik, ez dugu etenik izan. Eta segi dezagun horrela! Naturaren Indarra ikuskizunaren amaiera INDARRA Euskal Kultur Elkartea, 1973. urtean sortu zen, Gasteizko beste Elkarte eta dantza taldeko partaideekin. Urte guzti hauetan, Euskal Herriko, eta Arabako bereziki, lurralde historikoak ibiltzea bere ekintza nagusiena izan da, bere biztanlegoaren ohiturak eta folklorea ezagutu, ikasi, gorde eta grafikoki bersortzeko. Ekintza hauek aurrera eramateko, Elkarte hau lau atal nagusitan banatzen da: Dantza Taldea, Fanfarrea, Herriko Musika Tresnak eta Inauteriak.
2018-01-23T07:26:06
https://dantzan.eus/kidea/indarraeke/la-vida-es-un-carnaval
[ -1 ]
Ezin diogu gure buruari edozein akademiko, alderdiko kuadro zein sindikalistak ildo sozialista kritikatu edota erasotzen duenean moralismo eta biktimismoz jositako estalki baten pean ezkutatzeko luxua onartu. Ezin dugu, ideologiaren kritika termino moralistetan ematerik onartu bere jitea edozein delarik ere (errebisionista, ortodoxoa,…) horrek ez baitu langile klasearen sektore ezberdinetan (soilik) kontzientzia faltsua ordezkatzen, errealitatearen izatezko modu partikularra baizik. Hau da, bere posizio sozial errealarena. Termino politiko eta ideologikoetan horixe da langile aristokraziak duen existitzeko modua, baita orokorrean, klase ertainak duena ere. Hain zuzen ere horregatik, ideologiaren kritikak, nire iritziz, teoria komunistaren lehentasunezko jo-puntua izan behar luke. Baina ez bakarrik pentsamenduaren dimentsioetan ulerturiko kritika bezala, baizik eta, bereziki, adimenaren antolaketa modu kapitalista honen atzean aurkitzen den antolaketa sozial orokorraren gaineko kritika materialista bezala. Ideologiak, dominaziorako mekanismo bezala edo formaren dominazio bezala ulertuta, den bezalakoa izateagatik izan behar du kritikatua; bada, produkzio esferarekin duen harremanagatik eta beronekiko funtzionala izateagatik. Hori horrela, produkzioaren eta zirkulazioaren arteko bereizketak hartzen duen formari dagokionean, kapital harremanaren erreprodukzio momentu eta era berean politika burgesaren momentu eratzaile bezala ulertu beharko genuke: honen ezker muturretik eskuin muturreraino. Ideologia, beraz, efektu izateaz gain, kapitalaren erreprodukziorako baldintza ere bada. Susmoa daukat, eta De Giovannirengan oinarritzen naiz susmatzeko, norabide horretan kritikatzen duela Marxek ekonomia politikoa azken milimetroraino, erreminta ideologiko eta klase kontzientziaren mistifikatzaile modura, baita kapitala-lana kontraesanaren justifikatzaile modura ere. Kritika hori, abstraktuaren dominazioaren krisiaren sintoma nabaria da. Hau da, kontzientziaren (eta bere funtzio dominantearen) forma fetixizatuek topatzen dituzten mugena. Kapitalaren krisi eta horren ondorio den langile klasearen estratu ezberdinen proletarizazioak eskaintzen diguten testuinguruan ulertu behar dugu hori. Gure inguru partikularrean, Euskal Herrian, Ezker abertzaleak “errealitatea ulertzeko erraminta bat” bezala saldu nahi izan digun “marxismo” horrek ez ditu gure belaunaldiko gazteen beharrak asetu, nahiz eta oraindik, beste zenbait fakzioek hartu dituzten forma erradikalekin bateragarria izan daitekeen. Marxismoa objektua ezagutzeko zientzia huts bezala erabiltzea klase sozial ezberdinen interesak elkartzeko baliagarria izan da, baita, horiekin koherentzian joan diren proposamen politikoak sortzeko ere, baina ez gu politikoki asebetetzeko[1]. Botere burgesaren fundamentuen inguruko kritika politikoa, beraz , esfera “ekonomiko-produktiboaren” gaineko jakintzarako instrumentu izan da, kapitalaren erreprodukzio momentuarekin eta zirkulazioarekin duen lotura atzean utziz, eta ondorioz, oinarrizko kontraesanak (kapitala-lana) hartzen d(it)uen morfologiari/ei zein horien funtzio erreproduktibo/dominanteei itzal eginez. Horregatik, “marxismo” horrek kapital harremana errealizatzeko baldintza bezala ezaugarritu izanak ekarpena egin dio merkantziaren fetitxismoari eta bere izate politikoaren inguruko frogak eskaintzen dizkigu, proletalgoa menderatzeko mesedetan eginak. Iruditzen zait, Euskal Herrian, XX. mendean bezala II. Internazionalaz geroztik, analisi marxianoak ez duela Kapitalaren I. liburuaren ulermen-markoa gainditu eta II eta III. liburuengandik bereizia izan dela. Lotura hauxe da, De Giovanik klase borrokaren eremu politikoko fundamentu zientifiko bezala aurkeztuko diguna. Autore italiarrak, errealitate kapitalistak produkzioa eta zirkulazioa bereizten dituela ohartaraziko digu baina era berean, honen ukazioa bere erreprodukziorako baldintza dela esango digu. Beste hitz batzuekin, banaketa horrek produkzioan eta merkatuan kontraesan handiak existitzen direnaren ideia sortzen du: orekarik eza, gainprodukzioa, subkontsumoa… Horrela, politikaren dimentsioa Estatuak merkatuan garatu beharreko interbentzioaren borondatera mugatzen da. Hain justu, ekuazio politiko hori denean kapitalaren erreprodukzioa eskala handiagoan errealizatzea ahalbidetzen duen “ukazio organikoa” (eta batasuna) burutzen duena.Hasierako eszisioa, kapitalaren batasun eta sintesiak eskala altuan hartzen duen formari dagokiona da (abstrakzio erreala), eta ondorioz, klase sozialak existitzen diren bezala erreproduzitzeko baldintzak sortzen ditu. Azken finean, ekonomia eta politikaren interpretazio lineala gainditzen saiatzen da De Giovanni berau konplexutasun gradu handiagoan abordatuz. Hori horrela izan bada, zilegi iruditzen zait Ezker abertzaleak historikoki erabili izan duen “marxismoa” banaketa horren adierazle dela esatea, bai eta bere mugak geroz eta agerikoagoak direla aitortzea. Iraultza sozialistarako edo produkzio soziala antolatzeko beste modu bat teorikoki sostengatu nahi izatetik haratago, aipaturiko banaketa elikatzen jarraitzen baitu. Horren isla esanguratsua da politika egiteko darabilten modua: antolakunde politiko (alderdia) eta antolakunde ekonomikoen (sindikatua) arteko banaketa, taktika (euskal estatua) eta estrategiaren (estatu sozialista) arteko banaketa, boterearen bereizketa berehalako erlazio sozialetatik, ehun produktiboa eraldatzeko trantsizio programa baten ausentzia… eta finean, eszisioaren printzipioaren erreprodukzioa. Kapitalaren I eta II – III liburuen arteko lortura faltak, politika sozialdemokrataren oinarri teorikoa ezaugarritu duten egia-erdiak dakartza berarekin, hala nola: irabazi tasaren joera beherakorraren legeari zentralitate estrategikoa kentzea, krisiaren momentua alderdi komunistaren teoriatik bai eta proletalgoaren diktaduraren teoriatik bereiziz. Euskal Herrian analisirako metodo bezala saldu zaigun marxismo honek forma ezberdinak hartu ditu garai eta leku ezberdinetan. Bersteinengandik hasi eta Kautskyganaino horien oinordeko ideologiko guztietatik igaroz, ideologia “marxista” ideologia burges guztietarik garbiena edo depuratuena izan da eta horrek zerikusi zuzena eduki du, nire aburuz, langile aristokraziaren kategoria ekonomikoarekin. Hots, klase ertainekin. Bestela, ezin uler daitezke II. Internazionalak Marxen marko teorikoarekin gauzaturiko haustura edota errebisionismoaren hegemonia marxismoaren baitan horien atzean aurkitzen zen egitura materialean ikusmira jarri gabe. Ondorioz, eta testuan azaldutakoari dagokionez: - Ezinbestekoa iruditzen zait ildo sozialistaren blindatze politikoaz hausnartzea ideologiaren interbentzioarekin loturan, berau edonolakoa izanda ere: errebisionista, ortodoxoa, etab. Ildo iraultzailearen erreformaren gainetiko nagusitzea ekarriko duten mekanismoak sortzea premiazkoa dela iruditzen zait, eta hori ez dabil oso urrun borroka komunitateak duen kualifikazio politiko esponentzial eta bere superbisiorako dituen gaitasun progresiboetatik, nahiz eta paraleloan, aurreko klase borroka zikloetako esperientziek balantze zehatz bat behar duten proletalgoaren porrotaren arrazoiak argitzeko. - Beste alde batetik garrantzizkoa deritzot Alderdi Komunistaren eraikuntzan langile aristokraziak (akademikoek, profesional teknikoek, funtzionarioek…) izango duen parte hartzea ikertzea. Kontuan izanik zentroko baldintza inperialistak direla sozialdemokraziaren bidea argitzen duen matrize ekonomikoa. - Gainera, ezinbestekoa da errebisionismoa eta marxismoa bereizten dituen marra gorria ongi mugatu eta horren ezaugarritzea burutzea, bai eta komunitate politikoan berau sozializatzen behar adina denbora igarotzea. Hori ondo ez egiteak epe ertain luzera begira ondorio katastrofikoak ekar ditzake. - Azkenik, esan landu dudan hipotesia Biaggio de Giovanniren “Teoría política de la clase en El Capital” obratik elikatu dudala, baita Marramaok testuari eginiko ekarpenetatik ere, non nire ustetan, bertan teoriaren alorrean ematen den klase borrokaren auziaren zehaztapenak proiektatzen diren, errebisionismoaren eragin-esparrutik kanpoko marxismoaren ezaugarritzeari garrantzia emanez. [1] Argitu nahi dut, ezker abertzalean marxismoari buruzko kontzepzio ezberdinak egon diren arren, artikulu honetan kritika-gai dudan kategoria esker abertzaleko ehun militantean zein oinarri sozialean hegemonikoa izan dena da.
2020-04-01T05:18:48
https://gedar.eus/koiuntura/markelsamaniego/biaggio-de-giovanni-eta-asetu-ez-gintuen-marxismoa
[ -1 ]
Jahr: 2014 Autoren: Adam Przepiórkowski Autoren: Monica Monachini Autoren: Inma Hernáez Autoren: Nicoletta Calzolari Autoren: Joseph Mariani Autoren: Josef van Genabith Autoren: Hans Uszkoreit Alle Filter entfernen
2020-03-31T19:52:00
https://www.dfki.de/web/forschung/projekte-publikationen/publikationen/f0/authors%3AJosef+van+Genabith/f1/authors%3AHans+Uszkoreit/f2/authors%3AAdam+Przepi%C3%B3rkowski/?tx_solr%5Bfilter%5D%5B3%5D=authors%3AMonica+Monachini&tx_solr%5Bfilter%5D%5B4%5D=authors%3AInma+Hern%C3%A1ez&tx_solr%5Bfilter%5D%5B5%5D=authors%3ANicoletta+Calzolari&tx_solr%5Bfilter%5D%5B6%5D=years%3A2014&tx_solr%5Bfilter%5D%5B7%5D=authors%3AJoseph+Mariani
[ -1 ]
Nisekoi: Chitoge Kirisaki 1/7 Scale PVC Statue | Yorokonde.de - Ihr Online-Shop für original Anime-Figuren und Modellbausätze aus Japan Yorokonde.de - Ihr Online-Shop für original Anime-Figuren und Modellbausätze aus Japan / Nisekoi: Chitoge Kirisaki 1/7 Scale PVC Statue http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve1_30x30.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve2_30x30.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve3_30x30.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve4_30x30.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve5_30x30.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve6_30x30.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve7_30x30.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve8_30x30.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve9_30x30.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve10_30x30.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve11_30x30.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve12_30x30.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve13_30x30.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve14_30x30.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve15_30x30.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve1_720x600.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve2_720x600.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve3_720x600.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve4_720x600.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve5_720x600.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve6_720x600.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve7_720x600.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve8_720x600.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve9_720x600.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve10_720x600.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve11_720x600.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve12_720x600.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve13_720x600.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve14_720x600.jpg http://www.yorokonde.de/media/image/thumbnail/nisekoimarikatachibanarevolve15_720x600.jpg Nisekoi: Chitoge Kirisaki 1/7 Scale PVC Statue Produktinformationen "Nisekoi: Chitoge Kirisaki 1/7 Scale PVC Statue" Weiterführende Links zu "Nisekoi: Chitoge Kirisaki 1/7 Scale PVC Statue" Kundenbewertungen für "Nisekoi: Chitoge Kirisaki 1/7 Scale PVC Statue"
2018-05-20T21:50:52
http://www.yorokonde.de/deu/detail/index/sArticle/11521
[ -1 ]
Juul hauteskundetan saritutako idazle eta ilustratzaileei sariak eman zaizkie Lesakan - Bortziriak - Erran.eus Ttipi-Ttapa 2017-06-01 11:22 Saridunak, agintariak eta sari-banaketan parte hartu zuten Tantirumairu ikastolako ikasleak. Harriondoa Kultur Etxean egin zen ekitaldia maiatzaren 31n Nafarroako Ikastolen Elkartearen eskutik Urtero bezala, JUUL sari banaketa ekitaldia Nafarroa Oinez antolatzen ari den ikastolarekin elkarlanean eratu da, hortaz, aurten Lesakak hartu du. Harriondoa Kultur Etxeko oholtzan, Tantirumairu Ikastolako ikasleak lagun izan dituzte idazle eta ilustratzaileek, ekitaldia,2017ko Nafarroa Oinezen mezu eta izaerazkutsatu baitute, antzerki lan baten bidez. Tantirumairu Ikastolak urteko jarduera programa sei kontzeptupean sortu du, memoria, sormena, transmisioa, burdina, industrializazioa eta harremanak. Ildo beretik, hauexek izan dira ikasleek sari banaketa ekitaldian zehar antzeztu dituzten hiru agerraldien oinarri. Ondarea Bortziriak Lesaka Ttipi-Ttapa 2017 eka 01 Bortziriak Lesaka
2019-05-24T23:38:15
https://erran.eus/bortziriak/1496309181396-juul-hauteskundetan-saritutako-idazle-eta-ilustratzaileei-sariak-eman-zaizkie-lesakan
[ -1 ]
zumaiako_zikloturista_elkartea | Baleike 2012 denboraldi amaierako zikloturisten afaria 2012-11-06 Nork zumaiako_zikloturista_elkartea Zumaiako zikloturista elkarteak urteroko denboraldi amaierako afaria antolatu du. Afaria Basusta erretegian izango da azaroa 16an 21:30 etan. Zikloturista guztiei afarira joateko gonbidapena egiten zaie. Afarira joateko Euskadiko Kutxako 3035 0037 49 0370022208 kontu zenbakian 40€ sartu behar dira izen-abizenak emanez. Izena emateko azkeneko eguna azaroak 13-a (asteartea) izango da.Gehiago irakurri » Bidalita Kirola, Nabarmenak, Txirrindularitza | Iruzkinak ezgaituta Joxe Mari Kortaren omenezko mendi bizikleta irteera antolatu du zikloturista elkarteak 2012-10-31 Nork zumaiako_zikloturista_elkartea Azaroaren lehen igandean, hilaren 4an, Joxe Mari Kortari omenaldia egingo dio Zumaiako Zikloturista Elkarteak. Horretarako denboraldiko lehen mendiko bizikleta irteera antolatu du.Gehiago irakurri » Bidalita Kirola, Txirrindularitza | Iruzkinak ezgaituta
2013-06-19T00:12:58
http://baleike.com/author/zumaiako_zikloturista_elkartea/
[ -1 ]
Egun aretan, «Errota-zaarra» basetxeko etxekandra gazteak, bere etxeko labea goizean-goiz sutu eban: aste guztian etxean bear izango ebezan ogiak bertan egiteko asmoz. Eta andra gazte arek, orretan ziarduala, ogi-orak labaratzeko une-urean, «eup!» deadarra zoli-zoli entzun eban. «Ene, nor ete-da! —esan eban berekautan—. Onelakoxe ordu zeregintsuetan bai etorri be gurera nor-edonor...» Eta, nor izan ete-zeitekean ikusteko, atea zabaldu ebanean, taiu oneko emakume gazte bat, umetxo polit bat besoan ebala, ikusi eban. Emakumea, bere umetxoagaz, eskeko-antzean agertzen zan. —Emakume ezezaguna, ¿zer bear dozu, edo zer eskatzen dozu? —itandu eutsan artega etxekandreak. —Andrea, etxeko labea oraintxe berton sutu dozun ezkero, gosez negarrez dagoan umetxo samur onentzat ogiopil erre-barria biotz-biotzez eskatzen dautsut. Opiltxo bigun bat bein emongo dautsazu, ¿ezta? Gosez negarrez dago gaisoa... —Bai, zertxobait emongo dautsat, bai. Gosez dago, ¿ezta? Gaisoa! Ori umearen polita! Itxaron unetxo baten, ba, opiltxo bat-edo, geroago ekarriko dautsuet-eta —erantzun eutsan berbots artegaz errotako andreak. Eta eskaratzera iraduz joanda, titara-bete urunaz ogi-opil txiki-txiki bat oztaz egiteko lain ora egin eban; eta umetxoari emoteko ustez eta mustez, egiñiko opil-orea, enparadu ogien artean laban sartu eban. Geroago, andreak, ogi-opillak naikoa erreta egongo zirala-ta, labearen agora iraduz joan eta, ondo erreta, aro onez egozan ogiak banan-banan ataraten asi zan. Batzuk eta besteak ederrak benetan! Areik bai ogien ederrak! Arelako labaldirik edo labakadarik andra arek bere bizian iñoiz be ez eban egin. Ori zala-ta, pozez beterik egoan. Ogiak labatik atara ta atara, eta arazo orri ekiñago eta pozago bera. Ekin eta ekin, alako baten, enparadu ogi-opillak atara ebazanean, titara-bete urunaz umearentzat egin eban ogi-opilla eskuratu eban. Eta, orduan andrearen ikarea! Titara-bete urunaz egiñiko opil-ora txikia, beste ogi-opil guztiak baiño askozaz andiagoa ta ederragoa zala ikusi eban. «Onelakorik! —iñoan berekautan—. Au da opillaren ederren-ederra! Labako suak au eginda be, onelako ogi-opil ederrik begi-aurrean egundo ez dot euki. Beste guztiak baiño ederragoa ta andiagoa da-ta! Onelakorik eta onelakorik! Titara-bete urunaz egiñiko ora apurraz, onelako ogi ederra, ¿zelan egin daiteke, baiña? Orra or untzea ta muntzea... Tamaletan tamalena, barriz, umeari emon-bearra... Orri, umekondo orri emotea baiño etxerako gordetea obe izango da orraitiño. Etxean zer bear izango be... Gaiñera, barriz, beti emoten jardute au baiño gauza gogaikarriagorik! Leengo urtean be, eskeko bati, berakatz-atal bat emon neutsan; igaz, ostera, beste bati lau baba-garau oso-osoak, eta atzo bertan aguratxo zaar-zaar bati pipia iziotzeko ilinti biztua eskuratu neutsan erruki andiz. Olan ba, geiago iñori ezer emon ezarren be, nire biotz samurra emen inguruetako biotzik ederrena dala ulertu ta esango leuke edonok. Umetxo orri, opil onen ordez, beste ogi txikiago bat be emongo neuskio, bere urdailleko gosea zelan-alan ase dagian be; baiña olan be, etxerako bat gutxiago... Ama-semeak-edo diralakook, beste etxe batera joanda, ango atea jo begie. Etxean zer bear izango be, orri emoterik ez dago...» Eta andra zekenak, umeari ezer emon ala ez ebatzi eziñik aldi luzatxotan pentsatzen jardunda gero, iñori ezertxo be ez emotea erabagi eban. Eta atartera arin-arin joanda, emakumeari auxe esan eutsan: —Jaungoikoa lagun! Emen ezertxo be ez daukazue; zoaze beste ate batera. Ori entzunik, eskeko emakumeak, «bai, Jaungoikoa lagun» esanaz, umeari laztan gozo bat emon eutsan; eta, errotako andra zekenagana begi gozoz begiratuta gero, bere umetxoa eskuan ebala, mendian-zear abiatu zan. Beste egun baten be, emakume berbera, leen lez umetxoa besoan ebala, «Errota-zaarra»ko basetxera joan zan. Eta, egun orretan be, «Errota-zaarra»ko etxekandra gaztea labako sua egiten ziarduala aurkitu eban. Orduan be, eskeko emakumeak, «Gure Aita» otoitz eginda gero, barrura adi-adi zala, «eup!» abots gozoz egin eban deadar; eta, abots gozoz eskiñiko deadar berezi-leunak etxekandra gaztea, atean nor ikusiko, beingo baten erakarri eban. —Gaur be emendik! ¿Zer dakazue? —itandu eutsan asarre-antzean etxekandreak. —Onarentzat ona, eta txarrarentzat txarra —erantzun eutsan eskeko emakumeak—. Gosez negarrez dagoan umetxo kutun onentzat, ¿ogirik edo artorik ba-daukazu? Nire semetxo au gosez dago, negarrez dago... Ori dala-ta, nire kutuntxo au, beronen gose mingarria kenduko leuskion biotz samurren billa, munduan-zear abiatu da. Eta au mundua! Biotzik onena atsekabez eta larrosarik ederrena samiñez... eta... atea jo eta ezer be ez. Guztia emon dautsunari, ¿zertxobait ez ete-dautsazu emongo, ba? Azkenengo berba ikutugarriok, errotako andrearen buru-barruan mataza berezia sortu eben; eta orregaitik, andra gazte-artegea, buruan eban mataza-naastua aritik marira atondu gurarik, pentsakor be pentsakor jarri zan. Eta olan egoala, eskeko emakumeak, barriro be, aurpegi ben-gozoz auxe esan eutsan: —Etxekandra maite orrek: nire loratxo onentzat, ¿ezertxo be ez daukazu, baiña? —Zuri edo baltz, asko edo gutxi, ba-daiteke zertxobait egotea edo eukitea be —erantzun eutsan pentsakor errotako andreak. Eta, bereala etxebarruratuta, barriro be, titara-bete urunaz, ogi-opil txiki-txiki bat oztaz egiteko lain ora gertatu eban; eta egiñiko opil-gaia, eskekotxoaren urdail-gosea aseteko ustez, beste ogi-opillakaz naastean sartu eban laba gorrian. Baiña orduan be, leen jazo zana jazo zan: opil-ora txiki-txikia ogi andi ta eder biurtu zan; beste ogiak baiño amar bidar andiagoa, ederragoa ta apatzagoa egin zan. Barriroko jazopen arrigarri onek errotako andrea, «zuti ta muti», zuur eta lur eginda itzi eban; zer pentsatu ez zer esan ez ekiala, kokolatuta geratu zan. Ogi-opil miragarri a begi zabalez begiratzen eban. «¿Ze mirari dau au?», itauntzen eban berekautan artega ta ikaraz. Eta begiratu ta begiratu, eta egon eta egon, bere biotz erkiñean aspaldian egoan zekenkeria astiro-astiro sendotzen asi zan. Leenen, opillik ederrena umeari emotea tamalgarri izan yakon; gero, ostera, opillik txikiena ta kaskarrena etxetik bialtzeko gomuteak be, bere barruan alako «zertxua» egin eban. Irugarren gogaldian, barriz, andia naiz txikia, ederra naiz erkiña, gutxi naiz asko, iñori zerbait emoteak biotza apurtzen eutsan. Alakoxe zeken gaiztoa zan! Eta errotako andra zekenak, biotzean jira-biraka ebilkion zekenkeri iguingarriaren burubide kaltegarriari oso-osorik jaramon eginda, iñongo iñori «altzirik» be iñoiz ez emoteko asmo berezia artu eban. Eta etxekandra zitala, «etxean zer bear izango be» bere betiko leloa ezpanetan ebala, eskeko emakumeagana joan zan; eta, emakumeari ta umeari begirakada zorrotza jaurtiaz, erremuskada latzez auxe esan eutsan: —Zoaze ortik-zear, gogaikarriok alakook! Beti eskean-meskean etxe-inguruetan ibili bagarik, zoaze, zoaze eskeko zirtzillok... Joan, joan emendik beste leku batera; zeuek gura dozuen erriren batera-edo... —Eta ezertxo be emon bagarik, ¿erremuskada latzez bialtzen gaituzu? —esan eutsan apal-apalik eskeko emakumeak—. Ba-daukazu, ba, zuk artoa, ogia ta abar, etxean gauzea ugari... «Errota-zaarra» basetxe eder au Jaungoikoak esku-zabalez emondako ogasunez gonburututa dago-ta! Guztia emon dautsunari, ¿amarretik «batxu» be ez ete-dautsazu emongo, ba? Jaungoikoaren izenean zeure onerako eskatzen dautsut... —Ez, ez... ez Jaungoikoaren izenean, ez beste iñoren izenean be ez dautsuet ezer emongo. Ogirik, artorik, ez beste gauzarik ez daukazue emen —erantzun eutsen etxekandra zitalak. Ainbeste zekenkeria ikusirik, eskeko emakumeak negar eta negar egin eban. Errotako andrearen biotza zekenkeriaren arrak sendo jota egoala konturatu zan; eta ori zala-ta, aren etxearen ondamendia uru-urrean zala iragarri eban. Orregaitik, tamalez beterik, negar egiten eban, errotako andrea zekenkeriak galduko ebalako. Eta eskeko emakumea, biotz bagariko andra ari geiago berbarik egin bagarik (ari ezer esatea alperrik zan-eta), umetxoa bere bularrean maitekiro estututa ebala, mendian-gora ta gora joan zan, mendi-txuntxurreko zeru urdiñean miragarriro urrunduaz. Urrengo illuntzean, eskeko emakume arek, «Errota-zaarra» basetxeko soloan neskatilla eder bat ikusi eban. Eta, basetxe aretako mirabea ete-zan itandu eutsanean, neska eder arek baietz, angoxe mirabea zala esan eutsan. Ori entzunik, emakumeak auxe esan eutsan: —Neskatilla on ori: aldendu zaitez leenbaileen zoritxarreko etxe orretatik. Errubageak errudunagaz batera kalterik jaso ez dagian, biar goizean-goiz, egun barriak bere argia ekarteaz batera, zoaz zeure gurasoen basetxe maitagarrira. Zeure onerako agintzen dautsut dana. Neure esanak egingo zaitu zorioneko. Zoaz emendik... Neskatilleak, emakume ezezagunaren burubidea, zerbait jazoko zalakoaren bildurrez-edo, oso-osoan bete eban. Biaramon-goizean, egun barriak bere argia ekarri ebaneko, bere jantzi-pardela besapean ebala, zoritxarreko etxe aretatik bere gurasoen etxera joan zan arin. Eta ordu batzuk geroago, «Errota-zaarra» basetxe-inguruan, trumoi-ots itzelakaz, ekaitz bildurgarria sortu zan. Eta, oiñaztu, trumoi, euri ta txingor eta aize-biorra ugari zirala, «Errota-zaarra» basetxea ezarrita egoan lurra dardaraldi errimeak igituta, bat-batean edegi zan; eta orduantxe bertan, «Errota-zaarra» basetxe entzutetsua, bere etxekandra zekena barruan ebala, lurrak bildurgarriro iruntsi eban. Etxea ta etxekandrea ondatu ziran lekuan bertan, ur loiak eta zikiñak pilloan batuta, oxin zikin-zikiña sortu zan. Eta, inguruko lagunak jazopen areaz ikaratuta zirala, oxin zikin ari izena «Oxin-baltza» ezarri eutsoen. Sarri aitatu dogun emakumea, Andra Mari izan zan; eta bere besoko umea, Jesus Umea. «Errota-zaarra» basetxeko andra zekena, gosez egoanaz errukitu ez zalako eta arek eskekoari biotz gogorrez egin eutsalako berba, irabazi eban zigorraz zigortu eban Jaungoikoak; Berak esku-zabalez emon eutsazan aberastasunetarik, amarretik «batxu» be, Berari, edo bardin dana, eskeko errukarriari emon ez eutsalako. Andrearen zekenkeria, izan be, Jaungoikoaren begietarako iguingarria be iguingarria izan zan.
2019-06-16T19:12:01
https://klasikoak.armiarma.eus/idazlanak/B/BustintzaEIpunak044.htm
[ -1 ]
Behargintza - Bizkaia Gazteak - Bizkaia Gazteak BEHARGINTZA: ENPLEGU ETA TOKIKO GARAPENERAKO ZENTROAK Behargintza zentroak, Bizkaian enplegua eta enpresak sortzea sustatzen duten udal zentroak dira, udalerriaren edo eskualdearen garapen osoa sustatzeko. AURREKONTUA 2018 BEHARGINTZA enplegu eta tokiko garapena eratzeko. BEHARGINTZA ZENTROAK Tokiko enplegua hobetzeko tokiko edo eskualdeko jarduera-proiektuak, baldin eta jarduera hauen arabera egiten badira: Pertsonen enplegagarritasuna hobetzea; arreta berezia jarriko da talde hauetan: emakumeak, gaztea Enplegua sustatzea mendetasuna duten pertsonentzako arreta soziosanitarioaren sektorean. Enplegu berdea sustatzea. Dekretu honen ondorioetarako, jarduera edo sektore ekonomiko hauetan Udaleko edo eskualdeko enpresa- eta merkataritza-sarea sustatzea, bai eta gizarte-ekonomiako enpresak ezartzeko jarduerak ere. Laneratze-enpresak sustatzea. Udalean edo eskualdean instalatutako enpresei laguntzea eta zerbitzuak eskaintzea, batez ere industria, merkataritza eta turismoaren arloetan. Gizarte eta laneko berrikuntzaren arloan proiektu estrategikoen barruko jarduerak egitea, batez ere gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonentzat. Erakunde eskatzaile bakoitzari aurkeztu dituen diruz lagun daitezkeen ekintza guztiengatik gehienez 50.000 euroko diru-laguntza emango zaio EKINTZAK EGITEKO EPEAK 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean. ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA ETA ERA Eskabideak aurkezteko epea 2018ko martxoaren 12an hasiko da, 8:00etan, eta 2018ko martxoaren 28an bukatuko da, 13:30ean. Eskabidea —eskatutako datu guztiak behar bezala beteta eta foru dekretuaren 11. artikuluan zehaztutako agiri guztiak erantsita, nahitaez Interneten bidez Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailaren bulego birtuala erabilita, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluarekin bat etorrita. Bizkaiko Foru Aldundiaren 27/2018 FORU DEKRETUA, martxoaren 6koa. Honen bidez, Behargintzak enplegu eta tokiko garapenerako zentroentzako diru-laguntzak arautzen dituzten oinarriak eta deialdia ezartzen dira; diru-laguntza horien xedea da Bizkaiko eskualdeetan enplegu-politikak eta tokiko garapena artikulatzea Hartzekodun fitxa. Diru-laguntzentzako banka helbideratzeak BASAURI-ETXEBARRI Basauri-Etxebarri: Basauri eta Etxebarri Bermeo, Mundaka eta Sukarrieta Abadiño, Atxondo, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibar Gueñes, Galdames, Alonsotegi, Gordexola, Balmaseda, Sopuerta, Zalla Ermua eta Mallabia. Gernikaldea: Gernika Lumo, Arratzu, Ea, Busturia, Errigoiti, Muxika, Gautegiz-Arteaga, Mendata, Morga, Ibarrangelu, Forua, Murueta, Nabarniz, Ajangiz, Elantxobe, Ereño eta Kortezubi Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Markina-Xemein, Lekeitio, Ondarroa Meatzaldea: Muskiz, Abanto eta Zierbena, Zierbena, Ortuella eta Trapagaran Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe, Meñaka y Mungia Loiu, Lezama, Larrabetzu, Sondika, Zamudio, Derio Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz
2019-07-22T08:54:34
http://gazteak.bizkaia.eus/eu/behargintza
[ -1 ]
Ermenegildo Zegna EZ0029 (01D) 首页 > 太阳镜 > Ermenegildo Zegna > EZ0029 (01D) 45N ¥ 933.07 01N ¥ 933.07 52J ¥ 933.07 56J ¥ 933.07 55M ¥ 1,160.03 ¥ 1,286.13 ¥ 1,185.25 建议售价 ¥ 1,725.55 ¥ 1,160.03 不含关税和增值税。 427396 新款
2017-04-28T21:52:55
http://www.edel-optics.cn/Ermenegildo-Zegna-%E7%9A%84-EZ0029-01D.html
[ -1 ]
Country - Wikipedia, entziklopedia askea. («Country musika» orritik birbideratua) Garth Brooks (1962-). Country musika (country & western ere deitua) 1920ko hamarkadan Estatu Batuetako hegoaldeko landa lurretan eta Kanadako kostaldeko probintzietan sortu zen musika estiloa da. Europar etorkinen jatorrizko herrialdeko musika folkloriko ezberdinak (irlandarra batez ere) eta jadanik bertan erroturik zeuden korronteen (bluesa, gospela) nahastetik sortu zen. "Country" izendapena 50ko hamarkadan sortu zen, Rock and Rollaren elementu batzuk hartu zituen garaian, eta 1970ko hamarkadarako alde batera gelditua zen musika mota horren jatorrizko izena, hillbilly alegia. Country tradizionala batez ere sokazko instrumentuez jotzen zen, gitarra, banjoa, biolina eta kontrabaxuarekin, baina askotan sartu ohi ziren akordeoia eta armonika tartean. Country modernoan instrumentu elektronikoak erabiltzen dira: gitarra elektrikoa, baxua, teklatuak... Denbora joan ahala, garai ezberdinetako korronteetatik edan du estiloak, Ameriketako historiaren musikez adabaki ugari dituela esan daiteke, beraz. Hori dela eta, Country musikak aldaera asko ditu, leku eta aldi ezberdinetan sortuak, honakoak lirateke haietako batzuk: Bluegrass, alternative Country, Country folk, Country pop, Country rock, Cowpunk, Hillbilly (Old time edo Appalachian folk), Honky Tonk, Tennessee Sound, Rockabilly, Outlaw country,... Country musikari ospetsuakAldatu Woody Guthrie (1912-1967). Johnny Cash (1932-2003). Willie Nelson (1933-). Kris Kristofferson (1936-). Kenny Rogers (1938-). John Denver (1943-1997). Dolly Parton (1946-). Billy Ray Cyrus (1961-). Israel Nash (1981-). Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Country (Ingelesez)"The Country Music Association" (Nashville, Tennessee). "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Country&oldid=7001484"(e)tik eskuratuta Azken aldaketa 3 uztaila 2019(e)an, 22:29(e)tan
2019-08-23T18:17:19
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Country_musika
[ -1 ]
Mateo Benigno de Moraza kalea, Gasteiz. 1999 | Separata Infantiletan kirol bat hautatu behar eta saskibaloia aukeratzea deliberatu nuen azkenean. Askatuak taldearekin parte hartutako lehenengo txapelketako bat Gasteizen jokatzea egokitu zitzaigun, Corazonistas taldeak, Coras gisa ezagutzen genuenak, antolatzen zuena hain zuzen. Ez zen nolanahiko txapelketa izaten. Coras beraren maila onaz aparte, estatuko harrobi onenetako hainbat taldek parte hartu ohi zuten. Urte hartan, esaterako, Forum Valladolid eta Estudiantesen kontra jokatu genuen. Lehenengoen aurka finalerdietan, eta emozioz hordituriko luzapen baten ondoren finalera iristea erdietsi genuen. Forumen talde hartan nire belaunaldiko jokalari onenetako batek jokatzen zuen, Fernando San Emeterio izeneko batek, eta partida hartan niri egokitu zitzaidan hura defendatzea, edo hobeki esanda, haren itzalari jarraitzea, ez bainitzan hori baino askoz gehiago egiteko kapaz izan. Finalaren inguruan nahiago nuke elipsi bat egin… tira, dagoeneko asmatuko zenuten zer gertatu zen. Celosamente Gordearako testuak, Literatura atalean publikatua Utzi erantzun bat Utzi erantzuna Sartu hemen zure erantzuna...
2017-06-22T18:39:36
https://separata.wordpress.com/2012/12/22/mateo-benigno-de-moraza-kalea-gasteiz-1999/
[ -1 ]
Naia Garro: "Hemen ere askok eskuak burura eraman dituzte" - Karkara.eus Naia Garro: "Hemen ere askok eskuak burura eraman dituzte" Karkara 2016-11-11 10:08 Estatu Batuetan da Naia Garro. Ikastera joan eta hauteskundeen gorabeherak gertutik bizitzeko aukera izan du. Bizipen horiek kontatu dizkio KARKARAri. Euskal Herrian, eta mundu guztian, Estatu Batuetara begira gaude. Eta zu han. Lehengo urtean ikasturte bat Estatu Batuetan egitea erabaki nuen, gure lehengo batxilergoko maila, hemengo High Schooleko 11.ena. Orain, Wisconsineko herri txiki batean nago, familia amerikar batekin eta noruegako ahizpa batekin. Oihartzun handia izan dute AEBko hauteskundeek hemen. Han ere zeresan handia sortuko zutela imajinatzen dut... Hemen igaro ditudan hiru hilabeteetan telebista, irrati eta aldizkariak bete dituen gai bakarra egon da: hauteskundeak. Ez dugu besterik entzun. Telebista piztu eta partidu bakoitzaren kanpainak, eztabaidak, zeinek irabaziko ote zuen erakusten zuten inkestak... Irratian musika entzuten saiatzen nintzen, baina ez zegoen hauteskundeak besterik. Etxeko buzoia ere hauteskundeen berrien gainezka izan dugu... Trumpek irabazi du eta askok eskuak burura eraman dituzte. Han ere harridura sortu al du Trumpen garaipenak? Ikastolan bertan, egun batzuk lehenago, gure hauteskundeak izan ditugu, ikasleak Clintonen edo Trumpen alde zeuden jakin nahi zuten. Emaitza Clintonen aldekoa izan zen eta, nire estatua, Wisconsin, Trumpen alde atera dela jakiterakoan... Bai, hemen ere askok eskuak burura eraman dituzte. Nire inguruan gehienak Hillaryren alde zeuden, eta hala daude oraindik ere, Trumpen garaipena onartu nahi ezinik. Zu noiz arte egongo zara han? Oraindik Trump ofizialki presidente izan arte, ordea, pare bat hilabete pasako dira, bere izendapena urtarrilaren 20ean izango baita. Ni Ekaina inguruan bueltatuko naiz, beraz, Obama eta Trump lehendakari izan ditudala igaroko dut urtea.
2019-02-16T19:49:27
https://karkara.eus/orio/1478845179552-naia-garro-hemen-ere-askok-eskuak-burura-eraman-dituzte
[ -1 ]
Eskola ortua Urriko azoka: esperientzia politak errepikatzekoak dira Joandako urriak 28an, Lauaxeta Ikastolako urriko azken asteleheneko azoka ospatu genduan. Esperientzia hain izan da polita, errepikatzea erabaki dogula. Oraingo honetan LH 1.etik 4. maila arteko ikasleei zuzenduta. Ikusi nahi? Pazientzia eta lana bitartean badira, fruituak helduko dira Hau da Lauaxeta Ikastolako eskola ortuan lanean dabiltzan ikasleen ikasketetariko bat. Oraingo honetan, babarrunak garantzen eta lorak landatzen aritu dira. Ikusi nahi? Jarraitu irakurtzen. Eskola ortua: ekinez egina! Eskola ortuaren bitartez, hainbat dira ikasleek barneratzen dabezan ikasketak: naturari lotutakoak, elikadurari lotutakoak, matematikakaz zerikusia daukenak edota norberen lanaren etekina ikusteko batzutan itxaron beharra dagoela ikastea bera ere. Eskola ortuak ere, bere fruituak emon dauz ikasturte honetan Ikasturte honetan eginiko lanak bere fruituak ekarri dauz, eta horrela izan da baita Lauaxetako eskola ortuaren kasuan. Oraingoan, ilarrak batu doguz. Kafe hondarretatik perretxikoetara Gabonetako opor aurretik, Lauaxetako ikasle batzuek kafe hondarrak erabiliz perretxikoak lortzeko lehenengo lanetan murgilduta ibili ziran. Funghi Thinking proiektuaz ari gara. Gehiago jakiteko, jarraitu irakurtzen.
2019-11-14T01:51:58
http://www.lauaxeta.eus/eu/eskola-ortua
[ -1 ]
OHIKO GALDERA BATZUK IBILGAILUEN ASEGURUEKIKO DESADOSTASUNEI BURUZ - Eka :: Euskal kontsumitzaileen alkartea 27 ekaina, 2018 29 June, 2018 por eka-gaitik Zer epe daukat nire ibilgailuarekin izan dudan ezbehar bat aseguru-etxeari komunikatzeko? Zazpi egun ezbeharraren berri dugunetik, polizan epe handiago bat jarri ezean. Epea gainditzen badugu, aseguratzaileak adierazpenik ezak sortutako kalteak erreklama ditzake, asegurudunak ezin badu frogatu aseguru-etxeak beste bidetatik ezbeharraren berri izan duela. Zer egin dezaket aseguruak kaltea estaltzen ez duela edo partzialki estaltzen duela esaten badit? Egin behar den lehena da poliza aztertzea aseguruaren estaldurak egiaztatzeko. Izandako kaltea estalita dagoela edo dagokion kalteordaina aseguratzaileak eskaintzen diguna baino handiagoa izan beharko litzatekeela ulertzen badugu, erreklamazio formal bat aurkeztu konpainiari. Gogoratu behar dugu aseguruaren klausula mugatzaileak soilik ezar daitezkeela kontratuan era argian eta nabarian hartuta badaude eta bezeroak espresuki onartu baditu. Aseguratzaileak erreklamazioari uko egiten badio, Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusira jo dezakegu. Eta aseguru-etxeak egiten duen kaltearen balioespenarekin ados ez banago? Aseguru-etxearen aditu-txostenarekiko desadostasun kasuan, aditu (perito) gehiagarria izenda dezakegu. Azken hau eta aseguratzailearena ados jartzen ez badira, hirugarren perito bat izenda dezakete. Egiten ez badute eta erreklamazioa epaitegi batera heltzen bada eskaera gisa, Lehen Instantziako Epaileak izendatuko luke hirugarren peritoa. Adituen erabakia, aho batez edo gehiengoakatik izan daitekeena, loteslea da alde bientzat (batek judizialki aurka egin ezean), 30 eguneko epean aseguratzailearentzat eta 180 egunko epean aseguratuarentzat. Bide-istripu bat badut, zein kasutan jo dezaket Aseguruen Konpentsazio Partzuergora? Ibilgailu ezezagunek pertsonenganako eragindako kalteen kasuetan eta lapurtutako ibilgailuek edo asegururik gabekoek pertsonenganako edota ondasunenganako eragindako kalteen kasuetan. Baita ere aseguru-etxeak porrota, ordainketa-etendura edo kaudimengabezia-egoera (Partzuergoak onartutako likidazioarekin) deklaratu duenean. Aseguru-etxeak ez dit kotxea konpondu nahi konponketako kostua balio venala baino gehiagokoa dela dioelako. Hori egiterik al du? Aseguratuak ezin du inola ere geratu ezbeharra baino lehen zuen egoera baino txarragoan. Kalteordaina izango da ezbeharrak jotako ibilgailuaren konponketa edo ezaugarri beretako ibilgailu bat erosteko adinako kalteordaina, gehi indemnizazioa hori ordaindu arte ibilgailuak erabiltzeko ezintasunagatiko kalteordaina. Konponketako kostuaren eta balio venalaren artean funtsezko desberdinatsuna badago, azken hau kasuan kasu ezarritako proportzio zehaztuan handi liteke, ibilgailuak ematen zuen erabilgarritasunari dagokionez erabilera-balioa osatzen duten elementuen balioespena gehitzeko asmotan. Halaber, polizan azaldu beharko da ibilgailuaren balio venala nola zehaztuko den. Aseguratzailearen beharrak aseguratua ezbeharraren aurreko egoerara itzultzea izan behar du, baina horrek aseguratuarentzat abertaste bidegabea suposatu barik. Hortaz, balio venala kalkulatzeko orduan ibilgailuak zeukan erabilgarritasuna eta estimatutako salmenta-balioan antzeko ibilgailu bat erosteko ezintasuna kontuan hartu beharko dira. Ibilgailua erabateko hondamenean geratzen bada, aseguruaren zatikatutako kuotak ordaintzen jarraitu behar dut? Aseguru-kontratua desagertuko litzateke baina aseguratuak ordainketako prima zatikatu pendienteak ordaindu behar ditu; kuota guztiak (urtebetekoak adibidez) aldez aurretik ordainduta badaude, aseguratuak ezin izango ditu ezebeharraren ondoko aldiari dagozkionak berreskuratu. Hala ere, aldeak (bain polizan sartutako klausula baten bidez bai ezbeharraren ostean kontratuz kanpoko akordio baten bidez) konponbide desberdinetara irits daitezke, adibidez kontsumitu gabeko prima aseguru berri batean sartzea. Hondarren balioa kenduta aseguratzaileak ibilgailuaren balio venala bezalako kopurua ematen badu kalteordainean eta aseguratuak kaltetutako ibilgailuaren konponketa osoa bere gain hartzen badu, Ibilgailu Motordunen Erantzukizun Zibileko Nahitaezko Aseguruak indarrean jarraitu behar du, gutxienez estaldura-aldiaren amaiera arte.
2018-07-22T08:53:13
http://www.eka.org/eu/algunas-preguntas-frecuentes-sobre-discrepancias-con-los-seguros-de-automoviles/
[ -1 ]
Search Words: Stenothoidae cellular organisms - Eukaryota - Opisthokonta - Metazoa - Eumetazoa - Bilateria - Protostomia - Ecdysozoa - Panarthropoda - Arthropoda - Mandibulata - Pancrustacea - Crustacea - Multicrustacea - Malacostraca - Eumalacostraca - Peracarida - Amphipoda - Gammaridea - Stenothoidae unclassified Stenothoidae cellular organisms - Eukaryota - Opisthokonta - Metazoa - Eumetazoa - Bilateria - Protostomia - Ecdysozoa - Panarthropoda - Arthropoda - Mandibulata - Pancrustacea - Crustacea - Multicrustacea - Malacostraca - Eumalacostraca - Peracarida - Amphipoda - Gammaridea - Stenothoidae - unclassified Stenothoidae Stenothoidae sp. NUN-0139 cellular organisms - Eukaryota - Opisthokonta - Metazoa - Eumetazoa - Bilateria - Protostomia - Ecdysozoa - Panarthropoda - Arthropoda - Mandibulata - Pancrustacea - Crustacea - Multicrustacea - Malacostraca - Eumalacostraca - Peracarida - Amphipoda - Gammaridea - Stenothoidae - unclassified Stenothoidae - Stenothoidae sp. NUN-0139 Stenothoidae sp. NUN-0066 cellular organisms - Eukaryota - Opisthokonta - Metazoa - Eumetazoa - Bilateria - Protostomia - Ecdysozoa - Panarthropoda - Arthropoda - Mandibulata - Pancrustacea - Crustacea - Multicrustacea - Malacostraca - Eumalacostraca - Peracarida - Amphipoda - Gammaridea - Stenothoidae - unclassified Stenothoidae - Stenothoidae sp. NUN-0066 Stenothoidae sp. BCC2010-045 2460117 cellular organisms - Eukaryota - Opisthokonta - Metazoa - Eumetazoa - Bilateria - Protostomia - Ecdysozoa - Panarthropoda - Arthropoda - Mandibulata - Pancrustacea - Crustacea - Multicrustacea - Malacostraca - Eumalacostraca - Peracarida - Amphipoda - Gammaridea - Stenothoidae - unclassified Stenothoidae - Stenothoidae sp. BCC2010-045 Stenothoidae sp. NUN-0004 cellular organisms - Eukaryota - Opisthokonta - Metazoa - Eumetazoa - Bilateria - Protostomia - Ecdysozoa - Panarthropoda - Arthropoda - Mandibulata - Pancrustacea - Crustacea - Multicrustacea - Malacostraca - Eumalacostraca - Peracarida - Amphipoda - Gammaridea - Stenothoidae - unclassified Stenothoidae - Stenothoidae sp. NUN-0004 Stenothoidae sp. NUN-0003 cellular organisms - Eukaryota - Opisthokonta - Metazoa - Eumetazoa - Bilateria - Protostomia - Ecdysozoa - Panarthropoda - Arthropoda - Mandibulata - Pancrustacea - Crustacea - Multicrustacea - Malacostraca - Eumalacostraca - Peracarida - Amphipoda - Gammaridea - Stenothoidae - unclassified Stenothoidae - Stenothoidae sp. NUN-0003 Stenothoidae sp. CCNUN604 2460114 cellular organisms - Eukaryota - Opisthokonta - Metazoa - Eumetazoa - Bilateria - Protostomia - Ecdysozoa - Panarthropoda - Arthropoda - Mandibulata - Pancrustacea - Crustacea - Multicrustacea - Malacostraca - Eumalacostraca - Peracarida - Amphipoda - Gammaridea - Stenothoidae - unclassified Stenothoidae - Stenothoidae sp. CCNUN604 Stenothoidae sp. 31 cellular organisms - Eukaryota - Opisthokonta - Metazoa - Eumetazoa - Bilateria - Protostomia - Ecdysozoa - Panarthropoda - Arthropoda - Mandibulata - Pancrustacea - Crustacea - Multicrustacea - Malacostraca - Eumalacostraca - Peracarida - Amphipoda - Gammaridea - Stenothoidae - unclassified Stenothoidae - Stenothoidae sp. 31 Stenothoidae sp. DQCS147-10 cellular organisms - Eukaryota - Opisthokonta - Metazoa - Eumetazoa - Bilateria - Protostomia - Ecdysozoa - Panarthropoda - Arthropoda - Mandibulata - Pancrustacea - Crustacea - Multicrustacea - Malacostraca - Eumalacostraca - Peracarida - Amphipoda - Gammaridea - Stenothoidae - unclassified Stenothoidae - Stenothoidae sp. DQCS147-10 Stenothoidae sp. BMBM-0998 cellular organisms - Eukaryota - Opisthokonta - Metazoa - Eumetazoa - Bilateria - Protostomia - Ecdysozoa - Panarthropoda - Arthropoda - Mandibulata - Pancrustacea - Crustacea - Multicrustacea - Malacostraca - Eumalacostraca - Peracarida - Amphipoda - Gammaridea - Stenothoidae - unclassified Stenothoidae - Stenothoidae sp. BMBM-0998 Stenothoidae sp. BMBM-0990 2172810 cellular organisms - Eukaryota - Opisthokonta - Metazoa - Eumetazoa - Bilateria - Protostomia - Ecdysozoa - Panarthropoda - Arthropoda - Mandibulata - Pancrustacea - Crustacea - Multicrustacea - Malacostraca - Eumalacostraca - Peracarida - Amphipoda - Gammaridea - Stenothoidae - unclassified Stenothoidae - Stenothoidae sp. BMBM-0990 Stenothoidae sp. BMBM-0994 cellular organisms - Eukaryota - Opisthokonta - Metazoa - Eumetazoa - Bilateria - Protostomia - Ecdysozoa - Panarthropoda - Arthropoda - Mandibulata - Pancrustacea - Crustacea - Multicrustacea - Malacostraca - Eumalacostraca - Peracarida - Amphipoda - Gammaridea - Stenothoidae - unclassified Stenothoidae - Stenothoidae sp. BMBM-0994 Stenothoidae sp. 10BIOBC-00964 2304920 cellular organisms - Eukaryota - Opisthokonta - Metazoa - Eumetazoa - Bilateria - Protostomia - Ecdysozoa - Panarthropoda - Arthropoda - Mandibulata - Pancrustacea - Crustacea - Multicrustacea - Malacostraca - Eumalacostraca - Peracarida - Amphipoda - Gammaridea - Stenothoidae - unclassified Stenothoidae - Stenothoidae sp. 10BIOBC-00964
2019-10-19T09:42:16
http://ddbj.nig.ac.jp/tx_search/search?lang=en&query=Stenothoidae
[ -1 ]
Anthony James Leggett - Wikipedia, entziklopedia askea. Legget (2007) Britainiar fisikaria (Londres, 1938). 2003an, Fisikako Nobel Saria jaso zuen, Alexei A. Abrikosov eta Vitaly L. Ginzburg errusiarrekin batera, supereroaleen eta superfluidoen teoriari egindako ekarpenengatik. 2004an, Elisabet II.a Erresuma Batuko erreginak Britainiar Inperioko Komandante izendatu zuen, eta sir titulua eman zion. "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Anthony_James_Leggett&oldid=4605235"(e)tik eskuratuta Ezkutuko kategoria: Lur entziklopedietatik osatu diren artikuluak Nabigazio menua العربيةAzərbaycancaБеларускаяБългарскиCatalàČeštinaDanskDeutschEnglishEsperantoEspañolفارسیSuomiFrançaisGaeilgeGalegoहिन्दीKreyòl ayisyenBahasa IndonesiaIdoItaliano日本語한국어KurdîМакедонскиमराठीPlattdüütschNederlandsNorsk nynorskNorsk bokmålPolskiپنجابیPortuguêsRomânăРусскийसंस्कृतम्SlovenčinaSlovenščinaСрпски / srpskiSvenskaKiswahiliTürkçeУкраїнськаاردوYorùbá中文 Aldatu loturak Orriaren azken aldaketa: 22 uztaila 2014, 16:02.
2016-05-03T18:29:09
https://eu.wikipedia.org/wiki/Anthony_James_Leggett
[ -1 ]
Isolamendu termiko - Wikipedia, entziklopedia askea. Isolamendu termiko Isolamendu termikoa eroankortasun bidezko beroaren transmisioari aurka egiteko materialek daukaten gaitasuna da, eta material horrek duen erresistentzia termikoaren bidez ebaluatzen da. Erresistentzia termikoaren neurketa, hau da, termikoki isolatzeko gaitasuna, Nazioarteko Unitate Sisteman (SI) m².K/W-tan (metro karratu eta kelvin watt-eko) unitatearen bidez egiten da. Material bat isolatzaile termikotzat jotzeko bere eroankortasun termikoaren koefizientea (λ) 0.10 W/m2K baino txikiagoa izan beharko da, neurketak 20 °C-tan eginda (derrigorrez). Bestela, Sistema Tekniko zaharrean 0,085 kcal / m2.°C baino txikiagoa izan beharko da. Erresistentzia termikoa eroankortasun termikoarekiko alderantziz proportzionala da. Material guztiek egiten diote aurka, gutxi-asko, beroaren transmisioari beraien gorputzean zehar. Metalek erresistentzia nahiko ahula dute beroaren transmisioarekiko, eta honen ondorioz eroale onak direla esaten da. Eraikuntzan erabilitako materialak, hala nola igeltsuak, adreiluak eta morteroak, beroarekiko erresistentzia ertaina dute. Aldiz, beroarekiko erresistentzia altua duten materialei isolatzaile termiko zehatzak edo, laburki esanda, isolatzaile termiko deritze. Hauek dira isolatzaile termiko zehatzen adibide batzuk: zuntz minerala (arroka-zuntzak, beira-zuntzak), petroliotik deribatutako apar plastikoak (poliestireno zabaldua, piloetileno zabaldua, PURa, poliuretanozko aparra, poliuretano zabaldua), paper erabilitik erreziklatutako zelulosadun isolatzaileak eta ardi-artilea eta bejetalak (lastoa, zuraren txirbilak, kortxo naturala eta abar). Isolamenduan “zulo” bat egiten denean zubi termiko deritzo. Fenomeno hau hainbat arrazoiengatik gerta daiteke, hala nola eroankortasun handiko material batek egindako zuloagatik edo zulo fisiko batengatik. Isolatzaile termikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea] Boeing 747-8 baten kabina batean erabilitako isolatzaile termikoa. Isolatzaile termikoa eraikuntzan eta industrian erabiltzen den materiala da, eta bere ezaugarri nagusia erresistentzia termikoa da. Egoera normalean tenperaturak berdinduko liratekeen bi egoeren artean beroaren transmisioaren aurkako oztopo bat da, beroak sistemako bereizleen gainditzea saihesten duena (etxebizitza edo hozkailu batean bezala). Orokorrean material guztiek daukate beroaren transmisioarekiko erresistentzia, baina isolatzaile termikoaz hitz egitean erresistentzia oso handia duten materialei buruz hitz egitea esan nahi du, material horren loditasun txiki batekin eman behar zaion erabilera modu egokian betetzen duena. Beraz, material hauentzako izen egokiena isolatzaile termiko zehatza izango litzateke. Isolatzaile termiko zehaztzat jotzeko eroankortasun termikoa λ<0,08 W/m·°C izan beharko da. Isolatzaile termikorik hoberenetarikoa hutsa da, beroa erradiazioaren bidez bakarrik transmititu daitekeelako. Baina egoera hau lortzeko eta mantentzeko zailtasunak direla eta, oso gutxitan erabiltzen den metodoa da. Normalean hezetasun gutxiko airea erabili ohi da, eroankortasunaren bidezko beroaren transmisioa galarazten baitu bere eroankortasun termiko baxuari esker, eta baita erradiazioaren bidezkoa ere, bere xurgatze-koefiziente baxuari esker. Aireak beroa konbekzio bidez transmititzen du, bere isolatze-gaitasuna gutxituz. Horregatik, isolatzaile termikoetan zuntzeko materialak eta material porotsuak erabiltzen dira, aire lehorra bere gelaxka itxien barruan finko mantentzeko gai baitira. Kasu gehienetan mantendutako gasa aire arrunta izaten da. Hala ere, poro itxietako isolatzaileetan, hau da, elkarrekin komunikaziorik ez duten burbuilez osatutakoetan (poliuretano proiektatua, adibidez) agente apartzaile moduan erabilitako gasa da barruan geratzen dena. Badago gasen beste konbinazioak erabiltzeko aukera, baina bere erabilera ez dago batere zabaldua. Gaztelaniazko "aislamiento térmico" eta "aislante térmico" testuen itzulpenak dira "https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Isolamendu_termiko&oldid=6686787"(e)tik eskuratuta
2019-04-25T15:06:43
https://eu.wikipedia.org/wiki/Isolamendu_termiko
[ -1 ]
Maiatzak 29: Isaac Albeniz | Eduplaneta Musical Maiatzak 29: Isaac Albeniz Publicado el 29 mayo 2014 por biotzf Isaac Manuel Francisco Albeniz, pianojole eta konpositore famatua, Isaac Albeniz moduan ezagutua zan. 1860ko maiatzak 29an jaio zan Camprodonen, eta 1909ko maiatzak 18an hil zan Akitanian, gaixotasun baten ondorioz, nefritisa hain zuzen ere. Parisen eta Londresen pila bat lan egin eban, hori dala eta bere fama handiagotzen joan zen mundu mailan. Bere lan hobeenetariko edo ospestuenetariko bat “Pepita Jimenez” moduan deitua da, lan hau obra komiko baterako egina zegoen eta 1896an estreinatu zen Lizeo antzokian. Bazegozan batzuk uste ebenak bere fama bere lagunei esker lortu zuela eta ez lanei esker, bere lagunen artean musikarekin zerikusia duten asko zegoelako, adibidez: Falla, Granados, Turina… Eta amaitzeko, hemen duzue lehen aipatutako “Pepita Jimenez” lana: Ekainak 8: Tomaso Albinoni Egilea: Ane Tuñez Tomaso Albinoni, Venezian jaio zen 1671ko ekainaren 8an, beraz barroko aroko musikagilea izan zen. 1705ean eskondu zen. Ez zuen elizan edo kortean lan egiteko […] Martxoak 19: Elizabeth Maconchy Egilea: Haizea Etxebarria Elizabeth Maconchy, 1907ko martxoaren 19an jaio zen eta 1994ko azaroaren 11ean hil zen britainiar musikagilea izan zen, jatorriz irlandarra. Sei urte zituela […] Apirilak 3: Gabriella Ferri Gabriella Ferri, abeslari italiarra, Erromako “Testaccio” auzoan jaio zen 1942-ko zezeilaren 18-an. Egun baten Luisa De Santis ezagutu zuen eta alkarrekin abeslari bikote […] Martxoak 21: Michale Graves Egilea: Pablo Gurumeta Michale Graves, 1975.urteko martxoaren 21an jaio zen konpositore eta abeslari famatua da, gehienbat The Misfits musika taldea berriztu zuelako 90. hamarkadan. […]
2020-05-30T18:59:13
https://eduplanetamusical.es/2014/05/29/maiatzak-29-isaac-albeniz-2/
[ -1 ]
Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho… https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/26804 <iframe src="https://www.irekia.euskadi.eus/eu/embed/videos?flv_video=2015%2F06%2F15%2Flhk_programa_padi%2Flhk_programa_padi_01.flv" width="320" height="210" allowfullscreen></iframe> Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen Iturria: Irekia <iframe src="https://www.irekia.euskadi.eus/eu/embed/videos?flv_video=2015%2F06%2F15%2Flhk_programa_padi%2Flhk_programa_padi_02.flv" width="320" height="210" allowfullscreen></iframe> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/06/15/lhk_programa_padi/2015_06_15_lhk_padi_084.jpg" style="max-width:100%" alt="Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/06/15/lhk_programa_padi/2015_06_15_lhk_padi_017.jpg" style="max-width:100%" alt="Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/06/15/lhk_programa_padi/lhk_programa_padi_01.jpg" style="max-width:100%" alt="Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/06/15/lhk_programa_padi/2015_06_15_lhk_padi_029.jpg" style="max-width:100%" alt="Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/06/15/lhk_programa_padi/2015_06_15_lhk_padi_071.jpg" style="max-width:100%" alt="Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/06/15/lhk_programa_padi/2015_06_15_lhk_padi_091.jpg" style="max-width:100%" alt="Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/06/15/lhk_programa_padi/2015_06_15_lhk_padi_027.jpg" style="max-width:100%" alt="Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/06/15/lhk_programa_padi/2015_06_15_lhk_padi_032.jpg" style="max-width:100%" alt="Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/06/15/lhk_programa_padi/2015_06_15_lhk_padi_033.jpg" style="max-width:100%" alt="Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/06/15/lhk_programa_padi/2015_06_15_lhk_padi_034.jpg" style="max-width:100%" alt="Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/06/15/lhk_programa_padi/2015_06_15_lhk_padi_035.jpg" style="max-width:100%" alt="Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/06/15/lhk_programa_padi/2015_06_15_lhk_padi_036.jpg" style="max-width:100%" alt="Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/06/15/lhk_programa_padi/2015_06_15_lhk_padi_038.jpg" style="max-width:100%" alt="Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/06/15/lhk_programa_padi/2015_06_15_lhk_padi_039.jpg" style="max-width:100%" alt="Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/06/15/lhk_programa_padi/2015_06_15_lhk_padi_042.jpg" style="max-width:100%" alt="Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/06/15/lhk_programa_padi/2015_06_15_lhk_padi_043.jpg" style="max-width:100%" alt="Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/06/15/lhk_programa_padi/2015_06_15_lhk_padi_045.jpg" style="max-width:100%" alt="Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/06/15/lhk_programa_padi/2015_06_15_lhk_padi_046.jpg" style="max-width:100%" alt="Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/06/15/lhk_programa_padi/2015_06_15_lhk_padi_048.jpg" style="max-width:100%" alt="Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/06/15/lhk_programa_padi/2015_06_15_lhk_padi_050.jpg" style="max-width:100%" alt="Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/06/15/lhk_programa_padi/2015_06_15_lhk_padi_053.jpg" style="max-width:100%" alt="Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/06/15/lhk_programa_padi/2015_06_15_lhk_padi_055.jpg" style="max-width:100%" alt="Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen" /> <img src="https://bideoak2.euskadi.eus/2015/06/15/lhk_programa_padi/2015_06_15_lhk_padi_056.jpg" style="max-width:100%" alt="Padi Programa: 25 urte euskal haurren aho zein hortzetako osasuna zaintzen" /> 25 urte horietan zehar, PADIk 459.775 pertsona gonbidatu ditu programan parte hartzera; 7 eta 15 urte arteko haurren % 91k erabili du. Emandako arretak honoko kopuruak eskaintzen ditu: 2.116.308 hortz-azterketa, 1.016.749 pitzadura-zigilatze, 501.580 oreztapen edo enpaste, 12.683 erauzketa eta 9.049 hortz-mamien tratamendu. 105 milioi euroko inbertsioa egin du Eusko Jaurlaritzak programa honetan Gure haurren hortzetako osasun indizeak Estatuko sailkapenaren lehenbiziko postuan kokatzen du Euskadi, programa hau garatzen aintzindari den erkidegoa Haurren Hortzak Zaintzeko Programak (PADI) 25 urte egin ditu Euskadin bizi diren 7 eta 15 urte arteko haurrei arreta prebentiboa eskaintzen. Urteurrena ospatzeko, gaur eguerdian, sorrera, ezarpena eta garapena bultzatu zuten pertsonak omendu nahi izan dituzte. Ekitaldiaren buru izan da Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu. Lagun izan ditu Osasuneko sailburu Jon Darpón eta Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberria, hala nola garai batean sailburu izandako hauek: José Manuel Freire, Gabriel Maria Inclán eta Rafael Bengoa. Era berean, bertan izan dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Haginlarien eta Estomatologoen Elkargoen presidenteak eta PADIko haginlarien lehen taldea osatu zuten profesionalak, egun, 25 urtez jardun ondotik, programari atxikita darraitenak. Urkullu lehendakariak gaur goizean Bilbon adierazi duenez, Haurren Hortzak Zaintzeko Programa «aintzindaria izan zen Estatu osoan eta beti ezaugarri berberei eutsi die, alegia, prebentzio-programa unibertsala, kalitatezkoa eta eskura-erraza da». Halaber, nabarmendu du «Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren programari zein bertan parte hartu duten profesional guztiei esker, euskal haurren hortzen arretarako sarbideko gizarte-desberdintasunak ezabatzea lortu da. Horregatik, eta osasun profesionalek egindako lana eskertzeaz gain, Jaurlaritzak pertsonekiko duen konpromiso sendoa ekarri du gogora Lehendakariak. Hala, eta gaur egun gisa horretako programak euren zerbitzu-eskaintzan zortzi autonomia-erkidegok bakarrik mantentzen dituzten arren, «Euskadik, eutsi bakarrik ez, PADI bultzatu nahi du ahalik eta euskal haur gehienei arreta emateko». PADIk urtean behingo hortz-azterketak eskaintzen ditu, hala nola prebentzio-aholkuak eta hortz-hagin iraunkorretan beharrezkoak diren osatze-tratamenduak (pitzadurak zigilatzea, txantxarrak ixtea eta traumatismoak). Nork bere familiako haginlaria hautatu ahal izateko, egun 100 udalerriko 1.000 inguru itunpeko haginlariz osatuta dago sarea, eta Osakidetzako kontsulta espezializatuak ere eskaintzen dira kasu konplexuenak artatzeko eta, bereziki, desgaitasunen bat duten adin horretako haurrei arreta emateko. Haurrei hortz-arreta eskaini zaien 25 urteotan, PADIk, guztira, 459.779 haur deitu ditu parte hartzera. Horrek ahalbidetu du, guztira, 2.116.308 hortz-azterketa, 1.016.749 pitzadura-zigilatze, 501.580 oreztapen edo enpaste, 12.683 erauzketa eta 9.049 hortz-mamien tratamendu egitea. Traumatismoen ondoriozko 52.135 osatze-tratamendu ere eskaini dira. Eusko Jaurlaritzaren osasun politika honi esker, berriz, 12 urteko pertsonen % 74k ez dute txantxarrik; 1988an, % 18 ziren. Haurren hortz-osasunari buruzko datuok medio, Euskadi, programa horri heldu zion lehena, Estatuko gainerakoei gailentzen zaie arlo horretan, Eusko Jaurlaritzak eginiko inbertsioa 105 milio eurokoa izan delarik. Alabaina, Osasuneko Sailak, gaitz hori desagertzeko bidean, koska bat gorago ezarri nahi du langa; 2020rako, 12 urteko haurren % 80k txantxarrik ez izatea. Horixe dago jasota haurren osasunari buruzko 2013-2020 aldirako Osasun Planaren helburuetan eta ekintzetan. Adierazitako esku-hartze integralen artean daude urtean PADI erabiltzen duten haurren ehunekoa handitzea eta gizarte-egoera ahulenean dauden kolektiboek gehiago erabiltzea, horretarako sarbidea erraztuta. Osasuneko sailburu Jon Darpónentzat, «datuak onak dira, baina hobeak nahi ditugu».Adierazi duenez, «beharrezkoa da estaldura-ehunekoa urtero areagotzea, urtez urte % 66 ingurukoa da eta. Alegia, hiru haurretan batek ez du hortz-azterketarik egiten. Hala, 2020rako ezarri dugu helburua: urtean programa erabiltzen dutenak % 75 baino gehiago izatea». Sailburuak ondo daki helburua betetzeko eragile guztien zein familien inplikazioa beharrezkoa dela. Horrenbestez, gogora ekarri du «premiazkoa dela familiek aktiboki laguntzea seme-alaben hortzen osasunaren zaintzan eta urteko azterketa egitera eraman ditzatela».Hori eta gozoki-kontsumo ohikoa saihesten duen elikadura behar bezalakoa eta otordu nagusien ostean hortzak garbitzea gaurko eta etorkizuneko osasunaren mesedetan da. Gainera, sailburuak nabarmendu duenez, «programa hauek argi eta garbi islatzen dute Euskadin osasuna pertsona guztien oinarrizko eskubidetzat hartzen dugula; horretxegatik, PADIk, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren beste prebentzio programa guztiek bezalaxe, beharrezko babesa eta zuzkidura ekonomikoa izaten jarraituko du”. Haurren hortzak zaintzeko programa (PADI) 118/1990 Dekretua Euskal haurren hortzen oinarrizko arreta-sistema unibertsal eta kalitatezko baten bidezko aho-haginetako osasun-prebentzioaren sorburua euskal adin txikikoen hortz-osasunari eragiten zion egoera epidemiologiko bat alderantzikatzeko premia da; izan ere, 1988an 14 urteko haurren % 82k, batez bestean, 4 hortz-hagin zituzten txantxarrak jota, eta horietatik erdiak baino gutxiagok jaso zuen tratamendua. Arazo horretaz jabetuta, Eusko Jaurlaritzak haurren hortz-osasuna lehentasunezko esku-hartze esparru izendatu zuen. Gaitza murriztea eta etorkizuneko belaunaldiak txatxarrik gabe haztea ziren helburuak, pertsonen hortz-osasuna hobetzea, azken finean. Horiek horrela, 1990eko apirilaren 24an, 118/1990 Dekretua onartu zen, Haurren Hortzak Zaintzeko Programa (PADI) sortu zuena. Hortz-hagin iraunkorrak ateratzen eta hazten diren adinean haurrei beharrezko zaintza ematea zuen eta du xede, txantxarra ekidin eta helduaroan hortz-osasun hobea izan dezaten. Abian jarritako lehen urtean, 1983an jaiotako 24.043 pertsona gonbidatu ziren parte hartzera; alegia, 7 urte bete zituztenak urte hartan. Arreta egokia eskaini ahal izateko, Osakidetzako 19 Odontologia Unitatez eta Euskadin kolegiatutako sektore pribatuko 63 haginlariz osatutako arreta-sarea eratu zen. Egun, 25 urtez arreta eman ondotik, PADIk osasun- eta ekitate-adierazle hobezinak ditu. Emandako arretari esker, programari zazpi urterekin ekin zioten pertsonek, egun 32 bete dituztenek, eta ondorengo belaunaldiek, hortz-osasun hobea izango dute helduaroan. PADIren datuak, 2014 - Iaz, 182.329 pertsona gonbidatu zituen programan parte hartzera. Horietatik, 121.695 lagunek egin zuten azterketa. - Estaldura-ehunekoa inoizko handiena izan zen, % 66,74, azken hamarkadako gorabehera gutxiko joera egonkorrari jarraiki. - Hortz-arreta jasotzeko eskubidea duten 100 pertsonatik 62 itunpeko haginlariek artatu zituzten, 5, berriz, Osakidetzako unitateetako haginlariek. - PADIren erabiltzaileen % 93,2k (guztira, 113.424 pertsona) itunpeko haginlariengana jo zuten. - 15 urte bete eta programaren babesetik kanpo geratzen diren pertsonen % 91k zerbitzua erabili zuen, baina % 29k baino ez zuten programa erabili estaldurapeko bederatzi urteetan guztietan. Batez besteko maiztasun-indizea: 6,4 bisita 9 ekitaldietan. - PADIren zerbitzura dauden dentistak 1.000 inguru dira, eta Euskadiko 100 udalerritan dihardute. - Inbertsioa, guztira, 105 milioi eurokoa izan da. Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/26804-padi-programa-urte-euskal-haurren-aho-zein-hortzetako-osasuna-zaintzen#comment_18332 Kopiatuta https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/26804-padi-programa-urte-euskal-haurren-aho-zein-hortzetako-osasuna-zaintzen#comment_18331 lehendakaria_hortzak_zaintz... behera kargatu (900 KB) intervenciones_programa_pad... behera kargatu (20 MB) lehendakaria_hortzak_zaintz... 20 MB Discurso_LHDK__PADI__15-06-... 100 KB (application/pdf) José Manuel Freire, Gabriel Maria Inclán eta Rafael Bengoa sailburu-ohiak IRAGARKIA, Arabako Osasun Barrutiko Haurren Hortzak Zaintzeko Programako (HHZP) zerbitzuen kontratazio-espedientea lizitatzeko dena.
2020-01-27T19:02:51
https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/26804-padi-programa-urte-euskal-haurren-aho-zein-hortzetako-osasuna-zaintzen
[ -1 ]
GUARDETX`EKO Kontsumo ohitura jasangarrien bila : Saretuz saretuz | sábado,18 abril, 2015 · Banda bat… KONTSUMO OHITURA JASANGARRIEN BILA Apirilak 25 -11:00 – DOAN Apirilari amaiera emango diogu era ezin hobean, GUARDETX’EKO jaialdiaren bigarren edizioa ospatuz, gure kontsumitzeko moduak birpentsatzeko aukera, deshazkundea eta transformazioa oinarritzat hartuz. IZEN EMATEA IREKITA GUARDETX’EKO EKIMENAREN AZOKAN PARTE HARTZEKO. Trueke eta bigarren eskuko ohiko azokak jardunaldiari hasiera emango dio goizeko 11:00tan. Parte hartzaileek postua jarri ahal izango dute egun osoan zehar, goizean bakarrik (11:00-14:45) edota arratsaldean (15:15-19:00). Bigarren eskuko edo material birziklatuarekin sortutako artesautza saldu, trukatu edota aurkeztu ahal izango da. Horrez gain “doako gune” bat jarriko da beren materialak musutruk utzi nahi dituztenentzat. Aurten, GUARDETX’EKO-k, edonork bere ingurumen aztarna murrizteko eskura dauzkan alternatiba lokal eta globalak aurkeztu nahi ditu. Dinamika partehartzaile bat sustatuko da pertsonen experientzia indartuz kontsumidore moduan. Hitzaldiak, proiekzioak, tailer partehartzaileak, bertako produktu ekologikoen dastaketa, musika, erakusketak izango dira egun osoan zehar, azokaz gain. Gaztetxoek ere beren lekua izango dute, zinegile esperimental batzu bilakatuko direlako super 8 pelikulak birzkiklatuz euren “opera prima” sortzeko. Gogoekin geratuko ginen esan ez bagenu Campo Creativo Cero kolektiboak parte hartuko duela pentsamendu kritikoko aktibitate batekin. GUARDETX’EKO AZOKAN PARTE HARTZEKO FORMULARIOA eta informazio gehiago: http://guardetxeabandabat.org/guardetxeko-2015/ Festival GUARDETX’EKO EN BUSCA DE HÁBITOS DE CONSUMO SOSTENIBLES Sábado 25 de abril – 11:00 – ENTRADA LIBRE CONVOCATORIA ABIERTA PARA PARTICIPAR EN EL MERCADILLO DE GUARDETX’EKO El tradicional mercadillo de trueque y segunda mano abrirá la jornada a las 11:00 de la mañana. Los participantes podrán poner un puesto durante todo el día, solo a la mañana (11:00-14:45) o solo a la tarde (15:15-19:00). Podrá realizarse venta, trueke y exposición de artículos de segunda mano y artesanía con material reciclado/reutilizado. También se colocará un “txoko gratis” para las personas que quieran deshacerse de sus productos sin nada a cambio. Este año, GUARDETX’EKO enfoca sus actividades en las alternativas tanto locales como globales que uno tiene a su alcance para reducir su huella ambiental en su forma de consumir. Las actividades se realizarán en base a una dinámica participativa y apelando a la experiencia de las personas como consumidores. Se alternarán, charlas, proyecciones, talleres participativos, degustación de productos locales y ecológicos, música, exposición a lo largo del día, acompañando el mercadillo. Los más jóvenes también serán parte de la jornada, convertidos en cineastas experimentales reciclando películas súper 8 para realizar su ópera prima. Nos quedaríamos sin duda con ganas si no desveláramos desde ya la participación del colectivo Campo Creativo Cero con una actividad de pensamiento crítico. FORMULARIO DE INSCRIPCIÓN PARA PARTICIPAR EN EL MERCADILLO y más información en : http://guardetxeabandabat.org/es/guardetxeko-2015/ Filed under Albisteak, Autogestioa, Bigarren eskua, Elkarteak, Formakuntza, Kontsumoa, Parte-hartzea · Tagged with bandabat, Consumo Donostia, consumosostenble, Kontsumo Arduratsua, Kontsumoa Donostia, kontsumojasangarria
2018-01-23T14:12:27
http://saretuz.eus/index.php/2015/04/guardetxeko-2015/
[ -1 ]
Idiazabal gainez gain 13 abendua, 2013 Ibilbidea, Ibilbidea 972 Idiazabalgo San Migel elizatik hasiko dugu ibilbidea. Kanpotik zein barrutik, eraikin ederra da XII-XIII. mende artean eraikitako eliza. Adituen esanetan, Gipuzkoako ate sarrera erromaniko-gotiko ederrenetakoa du. Bataio pontea, Gurutzetako ermitatik ekarritakoa dela diote, ibilbide honetan bertan ikusiko dugun Gurutzetako ermitatik alegia. Barruan, Migel Irazustak diseinatu eta Jose Antonio Iparragirrek egindako erretaula barroko ikusgarriak ikus daitezke. Ibilbidea hasteko, elizaren atzealdetik hilerrira joateko bidetik gora egingo dugu. 4,6 kilometroko ibilbide atsegina da, paisaia ederraz, naturaz eta abereez gozatzeko aukera ematen baitu. Lehenengo kilometroan aldapa handi samarra igo beharko dugu, eta aldaparen bukaeran, Gorrotxategi oilategiak ezker-eskubi ikusiko ditugu. Seinaleari jarraituz, Gurutzetako ermita aldera hartuko dugu. 400 bat metroko tarte laua da honokoa, eta Beasain aldeko ikuspegia ikusiko dugu. Gurutzetako ermita dagoen gaina historia handiko lekua da ondoko koadroan ikus daitekeen bezala. Bideari segiz, ezkerrera, aldapa behera hartuko dugu, Idiazabal eta Aizkorri parez pare ditugula. 400 bat metro aldapa behera eginda, Aranburu gaztandegira iritsiko gara. Errepideari jarraituz, Toki Eder etxearen ondoan, eskuinera egingo dugu. Berriz ere ibilbide laua izango dugu metro batzuetan, baserrien eta zelaien artean. Bideari segika, tarte batean ezkerrean Ampo kooperatiba ikusiz, San Inazio auzoraino iritsiko gara. Errepide nagusiari jarraituz, ezker-eskuin dauden espaloietik egingo dugu ibilbidearen azkeneko zatia, berriz ere elizaraino iritsi arte. Ibilbide motzagoa egin nahi duenak badu aukera. Horretarako, Toki Eder etxean eskuinera hartu beharrean, ezker aldeera hartuko dugu eta, berehala, berriro Idiazabalgo herrigunera, Kale Nagusira, iritsiko da. Gurutzetako ermita, Idiazabalgo lehenengo eliza Ibilbidearen puntu gorenean dago Gurutzetako ermita. Ondoan, berari erantsita, serora etxea du, Serotegi deitua. Andre Mariari eskainitako ermita da Gurutzetakoa. Pablo Gorosabelek idatzia duenez, tradizioaren arabera, Gurutzetako ermita izan omen zen Idiazabalgo lehen eliza. Egitura errektangeluarra du eta zurezko sabai interesgarri bezain ederra du. Erretaula XVII. mendekoa da eta Ama Birjinaren irudia gotikoa da (XIII-XIV. mendekoa). 1972. urtean berritu egin zuten Gurutzetako ermita. Ermitaren ezkerrera, garai batean taberna izan zen Albitxu baserria dago. « 1934ko asanblada #txiotesirik originalena »
2020-06-01T14:11:13
http://goiberri.eus/2013/12/13/idiazabal-gainez-gain/
[ -1 ]