text
stringlengths 49
188k
| timestamp
timestamp[us] | url
stringlengths 14
6.86k
| dup_ids
list |
---|---|---|---|
3.2.1.2 CM / 1 Akten aus Italien / LAMBUT, HELGA [1-6]
LAMBUT, HELGA
Name LAMBUT, HELGA
Einen Kommentar schreiben →LAMBUT, HELGA
| 2019-03-21T01:50:07 |
https://digitalcollections.its-arolsen.org/03020102/name/view/4354228
|
[
-1
] |
Nafarroako Kontratu Publikoen Legean sartu beharko diren klausula sozialen alde egingo dute elkarretaratzea sindikatuek
Zerbitzu publikoak azpikontratatzearen ondorioz benetako administrazio paralelo bat sortu da Nafarroan, non milaka langile aritzen diren. Bestelako gogoetak alde batera utziz, azpikontratazio hori negoziogai izaten da sarritan enpresa pribatuendako, kasu gehiegitan langileen lan-baldintzen kontura.
Nafarroako Gobernuak prest daukan lege-egitasmoa azkenean Parlamentura igortzen badu, aukera paregabea galduko da, azpikontratazioaren bidez ematen diren zerbitzu publikoen kalitatearekin benetako konpromisoa hartu dela erakusteko. Zeren zerbitzu publikoen kalitatea lan-baldintzen kalitatearen menpe dago.
Nafarroako Kontratu Publikoen Legean sartu beharko ziren klausula sozialak hauek dira:
Subrogazioa nahitaezkoa izan behar da zerbitzu-emakida kontratu guztietan eta zerbitzu-kontratuak kontratu guztietan.
Gutxieneko maila gisa jardueraren sektore-hitzarmena aplikatzea.
Lan zentruko hitzarmenaren aplikazioa existitzen den kasuetarako eta, beti ere, langileen ordezkariak eskatuta.
Gutxieneko ordu kopuru eta plantilla bat ezartzea, prestazioa kalitatezkoa izan dadin, lan-kargen araberakoa. Orobat, laneratze-ezak ordeztuko direla bermatuko da.
Puntuazio-irizpideetan prezioa ez izatea erabakigarria: zerbitzuaren kalitatea hobetzeko balio handiagoa ematea proposamen teknikoei, enplegua mantentzeari edo handitzeari, lan-baldintzak hobetzeari, etabar.
Gizarte-baldintzak, lan hitzarmenak edola lan legea betetzen ez dituzten enpresei zigorrak ezartzea.
Langileen eta haien ordezkarien partaidetza erraztea baldintza-orriak prestatzean, esleipen-prozesuetan eta konpromisoak betetzen diren begiratzeko eta jarraitzeko prozeduretan.
Euskararen erabilera bultzatzea, jendearekiko arreta exijitzen den kasuetan, euskara formakuntza eskeiniz.
CCOO, ELA eta LAB sindikatuok, langile azpikontratatuei lan-baldintza duinak bermatuko dizkieten klausula sozialak sartzea Kontratu Publikoen Legean lortzeko mobilizazio dinamika martxan jarriko dugula iragartzen dugu, izapidetzea abagune aparta delako lege-baliabideak ezartzeko, eta enpleguaren kalitatea hobetzeko.
| 2018-09-19T10:54:19 |
http://navarra.ccoo.es/noticia:268982--Nafarroako_Kontratu_Publikoen_Legean_sartu_beharko_diren_klausula_sozialen_alde_egingo_dute_elkarretaratzea_sindikatuek
|
[
-1
] |
Ansamblu burduf directie PEUGEOT PARTNER caroserie (5) 1.6 HDi 90, MEYLE 11-14 620 0007
Burduf / Garnitura PEUGEOT PARTNER caroserie (5) 1.6 HDi 90
Producator: MEYLECod producator: 11-14 620 0007
Tip model: Partner, RanchPartea de montare: Axa fata ambele partiÎnaltime [mm]: 150Diametru interior 1 [mm]: 11Diametru interior 2 [mm]: 43Articol extins/Informatii de extindere: cu acceasorii CODURI DE ORIGINE
Coduri OE CITROEN: 406643Coduri OE PEUGEOT: 406643
Ansamblu burduf directie PEUGEOT PARTNER caroserie (5) 1.6 HDi 90, AUTOFREN SEINSA D9012
Ansamblu burduf directie PEUGEOT PARTNER caroserie (5) 1.6 HDi 90, SKF VKJP 2065
Ansamblu burduf directie PEUGEOT PARTNER caroserie (5) 1.6 HDi 90, AUTOFREN SEINSA D9132C
Ansamblu burduf directie PEUGEOT PARTNER caroserie (5) 1.6 HDi 90, SKF VKJP 2108
0377.100.937 (Suport Clienti)0751.093.645 (Comenzi - Mihaita)0752.234.318 (Comenzi - Iulius)0743.284.248 (Comenzi - TeoMares)0743.074.415 (Comenzi - Marian)0758.044.279 (Comenzi - Anghel)0737.389.245 (Comenzi - Mihai)0756.082.209 (Comenzi - Diaconescu)0756.082.206 (Comenzi - Oana)0758.044.278
(Comenzi - Husein)0729.774.029 (Comenzi - Dumitru)0773.845.769 (Comenzi - Stefan)0741.257.795 (Comenzi - Gabriel Ene)0737.389.248 (Comenzi - AlexandruR)0756.082.210 (Comenzi - Tudorache)0752.234.319 (Comenzi - Adrian)
| 2016-10-21T14:00:38 |
http://www.epiesa.ro/ansamblu-burduf-directie-peugeot-partner-caroserie-5-1-6-hdi-90-meyle-11-146200007/19524/10301/piesa-2601997/
|
[
-1
] |
Dantzan | Gutxi bizitzeko eta asko sentitzeko eginak gara izan gara | Dantzan
2018-07-31 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Bide nahasgarri bat hasi dudala oso argi dut.
Ez nuen bakardadea ezagutzen, nire larruzko jakarekin.
Batzuek beren izenak paretetan idazten dituzte. Ohitura berriak.
Nire belauneko mina gustuko dut, nirea baino ez delako, burges horiek ezin didate lapurtu.
Baliorik ez duten gauzak egitea gustatzen zait: botereak sortzen, arautzen edo ordaintzen ez dituenak. Langileek nire lana baloratzen ez dutela onartzea gehiago kostatzen zait.
Baratzeko tesiak jasotzeko, lehenik hipotesiak erein behar dira.
Gizartea kolektibotik isolamendura. Kapitalak monopoliora. Kontrako zentzua da iraultza.
Zure pausuen soinua entzuteko aukera izan dut, egurrezko zubiaren gainetik ibiltzen pasatu naizenean.
Joan daitezela olerki zaharrak pikutara.
Gizarte honetan asko mugitzen direnek aukera asko dituzte, animaliek ehizatuak izateko ere aukera asko dituzte honela.
Olerki on batek olerkiak idazteko gogoak pizten ditu, zerbait barnean dugula gogoratzen digu. Zerbait ateratzeko gogoa, agian beste norbaiten barruan egon garelako lehenago.
Norabide guztietan pausuak ematen ditugu. Mugetara iristean disimulu apur bat izan.
Oroitzapen onak diren marrazki eskasak, bigarren tiraderan.
2018-03-12 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Guztiak fabrika horren ke pean
jolas orduaren zain,
jostailuen behar eta nahi,
batzuk apurtu dira
ez dugu onartzen.
ez dira zerbait berria egiteko elkartzen.
Gu ordea bai,
baina oraingoz,
burdin okertuak gehiago okertzen ari gara.
Obra hori erdizka uzte izango zen onena.
2018-02-12 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
“Non servium” esan zuen hasieran
hodei beltzen artean argia
morroi izatea baida nekagarria
izan ezin direnen zerua sutan.
Oso barrutik dator sentimendua
iraganetik bezala, animalia bitxiak,
ezertara edo guztiagatik estuki elkar lotuak
poliki doa, izan zena mila aldiz eraldatua
berdina.
musika antzeko bat, doinu bat,
errepikatzen da urteetan zehar
nonbait, noizbait irakurrita daukat.
Esklabuak hasieratik kantuan dira
bizitza ez da amaitzen, bada ere itzal
oraingoz iluntasunetik itzal.
2018-01-08 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
1.Oroitzapen onak diren marrazki traketsak gordeta ditut.
2.Leku txiroenetan polizia gutxi. Poliziak harresiak badira eta harresiak harresi, labirinto batean biziratuera zigortu gaituzte.
3.Egunak sinpleak dira etxetik atera gabe, ez dakit ordea egia diren.
4.Bizitzak emandakoa Youtubek kendu.
5.Behin adinak gora egiten duenean bi aukera daude; zuhaitzetara igo edo orrietan zuhaitzak marraztea.
6.Beldurraren laguntzaz eraikitzen ditugu gure etxetxoak, hiru txerritxoek bezela.
7.Atzo eta gaur, egun antzekoak, baina gaur mina arnasten zen.
8.Desjabetua, hortaz oso jabetua da.
9.Duzuna eta merezi duzuna ez datoz bat, soilik zure kasuan?
10.Gauez autobusean existitzen ez den leku hortara bidean.
11.Gutxi dut galtzeko, baina asko dudala galtzeko bezela ibiltzea gustatzen zait.
12.Niri ez naute idazten (ez naiz watxapaz ari).
13.Planeta berotzen dabil, buru hotz mantentzeko garaia.
14.Hil egin zen, erdigunean etxe bat utzi zuen.
15.Zergatik ez duzu hemen idazten? Lerro hauen tartean lekua dago.
16.Egurrezko kaxa bat aurkitu nuen, denbora luzez bertan zer gorde pentsatu nuen
2017-08-22 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Diruak ez du sortzen
Diruz ordaintzen den sortzaileak ez du sortzen
Diruak ez du ezer konpontzen
Egun zapalkuntzak etengabe dira berresten
Iritzi eta jokaerak dira zelatatzen
Diruak ez gaitu askatzen, ez baida gure lanaren baliora inoiz ailegatzen.
Diruak dirua sortzen du
Diruz ordaintzen ditugu gure beharrak
Diruak lana du izkutatzen.
Ahalik eta momentu gehien dirurik gabe funtzionatzen: sortzen.
Elkartasuna ez da ordaintzen
Dirurik gabe gauzak konpontzen
Gure buruak, gure herria berrasmatzen
Baloratuz ordaintzen ez den lana,
Gara handitzen eta ezagutzen.
Dirua ez da arazoa baina honek ez digu laguntzen
Gure gain hartuz dena, dena da aldatzen.
Diruak baloratzen du lana,
Balora dezagun guk antolatuko dugun lana.
Ordainduko ez dana.
Era poetikoan
pentsatzen eta ez idazten
Tresnak nahasten.
Forma landuz,
funtzionamendua ahaztu…
idealismoa kartzelatik atera dugu,
baina kartzelak ez dira desagertu.
Gauza ez animatuei bizitza eman diegu
eta bizitza zuena desitxuratu.
Itsas argi isolatuetan utzi ditugu
kritikak,
astun eta ez erakargarriak,
bakoitzak nahi duena esan du
ondokoa entzun gabe,
indibidualismoaren aitzakian dena onargarria.
Lehia, produkzioa,
ea nork hitz arraroena.
Errepikapena.
eta errepikatu, ditugu ekintzak,
Errepikapenean sinistu dugu
(lan berdinean era berean).
errekurtso estilistikoen
erabilera etsitua.
Umeek ez dute inoiz bakarrik jolasten
ez dituzte hitzak nahasteko erabiltzen.
ez da itxurakeriarik.
Bizitza ez da olerki bat
poesia gehiegi erabili dugu,
hiperboleak
ez, horiek ez dute nahastua askatzen.
2017-07-24 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
lan orduengatik ordaindua izan
biharko uzten ez dena
konpondu daitekeena
zikindu ondoren garbitu,
pentsatzen ez dena
nire ukazioa dena, dena
argindarrik kontsumitzen ez duena
denbora irabazi eta galduz
postariari irekitzen ez diona,
ni eta nire kontrakoa
bilatzen ez dudana
kobratu gabe egiten dudan lana
konpondu ezin dudana
lan orduen ordez merkantzia izan.
merkantzia desegin.
garapena eztabaidagai,
garapenaren ukazioa
praktikoa dena, sinpleegia dena
berreraiki den eraikina
jada ezberdina
okupatu den eraikina
egitea erabakitzen ez dena
ez dena
soldatari ez
sufrimenduari ez
nire estiloak egarri
ez da ura
nire hitzak ,
nire izena,
aldatzen dena.
2017-07-17 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
haziak, sustraietan heze
inguruan barazki handiak
ongi moztuak
kolore biziak,
txoriak…
“lurra seguraski
paradisu galdua da”
esaldi hori entzunez esnatu naiz.
Berorik gabeko paradisua
palmondorik ez
edo ustelak,
zaborra bere euliekin,
bere edukinontzi ezberdinekin
eta txakurren zaunkak
Nire paradisuak
parke forma du,
eta soinu bat du beti inguruan
soinu lauso, baina jarraia,
itsasoa bezela,
kotxeak eta “eraikuntza lanak”.
poliki apurtu zen paradisua
poliki apurtu genuen paradisua
poliki berreraikiko da paradisua
bidean aurkitu
eta galdu,
galduta nago ibiltzen
nire paradisua.
Zeri ematen diogu garrantzia?
2017-07-07 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Sinbolismoan etzanda nago,
sinbolismoa gutxi lantzen.
Zerbitzariak bezeroa lasaitzen,
klase elkartasuna
dirua uzten badugu alde batera.
Kontatzen ez dena,
diruak sortzen duen guztia
ez da guztiz erreala,
Kasualitatearen zati ulergarria
idazteko dudan askatasuna,
edo baztertuari uzten zaion txoko iluna
oso periferikoa dena.
Lanpostuan hila?
edo lanpostu bila?
Ni naiz diruak sortzen ez duen beste guztia.
80 euroko billetea gainean,
argumentazio isila.
Bakarrik jolastu daitezkeen jolas guztietaz aspertua.
Hiri bateko harri bateko iskina.
WITTGENSTEIN AFORISMOAK. II.
2017-06-27 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Filosofo iaio eta hasiberriek uxo baten kaka arropan jaso eta onartzeko tresnak dituzte. Filosofo hasiberriak azkar garbituko du bere burua eta segituan bere arazo larriagoekin lanean jarraituko du. Adituak ordea epe batez, izandako lasaitasunaz harro geratuko da, erakutsitako gaitasunarekin gustora.
Kapitalaren interesak borrokatu ahal dira edo ez. Kapitala ordea gure interesen aurka eraiki da.
Ulermen orok sortzen du erreakzio bat.
Ez ulertuek ere bai.
Erreakzioen azterketan dago gure jolasa eta etorkizuna.
Pinturak ez du hitzik, ez du araurik. Hizkuntza desitxuratu egiten du, baina ez da hizkuntza desitxuratu bat.
Errepresentazio bat bada ere, zerbait gehiago ere bada. Zerbait gehiago esaten du, baina ez da hizkuntza bat.
Abesti baten barruan beste abesti bat entzun dut segundo batez.
Gure garaia ez da aurrekoa guztiz ulertzera iristen. Eta beste asko alboratzen ditu. Nire lagun historialariak triste daude beraien etxeetan.
Ideia on batek badu gehiago garatzeko tarte bat. Etxera bidean etxea ikusi dudan momentua, ideia bada, bidaia bukatzean jada etxean sartuz agian ideia ez da. Edo gutxienez ez hain ona.
Ez gara zertan etxera joan.
Errealeko futbol zelaiaren erabilera komunala ez dago eztabaidagai. Jarraitzaileek (fededunek) zer ahal dute erabaki? Partidura joan edo ez? Partidura ez badoaz damua existitzen da?
Nik zuhaitzak landatzeko aprobetxatuko nuke espazioa. Zaila izango zen zuhaitzen artean partidu bat jolastea, baina zuhaitzik gabeko zelai horrek ez nau erakartzen.
Niretzat gune oso mugatua da, espezializatuegia. Etxegabeak azken aldian inguruan dabiltza gunea erabilgarri egin nahian. Ez diete uzten. Jabeak erabakitzen du ez erabiltzea erabili daitekeena.
Erabiltzaileek erabakitzen dute beraien ideiak albo batera uztea.
Jarrera edo izaera niretzako zerbait oso serioa izan da beti. Duda handiz jokaturiko jokoa. Askotan nire jarrera aztertu dut lortu nahi nituen emaitzekiko, hau da, emaitza horiek izateko jarrera hori izan behar dut? Onartzen dut? Emaitzetan zentratu ordez hau lortzeko ekintza bakoitza aztertu dut. Ume gazte batek ordea alderantziz egiten du dena, helburuek baldintzatzen diote jarrera. Seguraski emaitzekin gustora dago, baina nor da?
Eta Mikel zubitik botatzen bada zu ere atzetik zoaz?
Batzuetan borobiletan bueltaka ari naizela iruditzen zait. Segituan lasaitzen naiz, ez dira borobil berdinak. Sorkuntzak darrai.
Usteltze fasean dagoen sistema batek kultura erabiltzen du gure aurka.
Esan nahi dudana esaten dut, baldin ulertzen den.
Beste zerbait ulertzen bada, hobeagoa izan dadila.
Kapitalismoan lanaren banaketa kolektiboa da. Kolektibo horretan egokitzen saiatu ahal gara, baina ez gera benetako kolektibo bat izango.
Momentu honetan bi bizitza eduki beharrean gaude.
“Nire lana kaka bat da, baina familia bat dudanez hortan zentratuko naiz”. Soldatapeko lana desagertu zen.
Inongo medikurik, ez du inongo estankurik, inoiz erre.
Pentsamendua zerbait amaitua gabea da lehen esan dugun bezela, baina beno momentuz bertan bizitzeko balio digu. Gela guztietan ez dago argia, baina gehienetan bai, leihoren bat konpondu behar da, oraingoz…
| 2018-11-15T17:19:40 |
https://www.argia.eus/blogak/m-olugbala/
|
[
-1
] |
itf women | deBanat.ro - spune realitatea!
Arhiva pentru eticheta: itf women
21 May 2013 în Sport de Sabin Cara
| 2017-08-24T03:14:51 |
http://debanat.ro/stiri-despre/itf-women
|
[
-1
] |
Ordena aurretik 3 ordu eta 56 minutu eta jaso ezazu artean mié 20 eta vie 22 batera DHL / UPS - America
Pistola - HVLP 1.4 mm Grabitatearen 600cc
+ Kit 1,80 mm gailurra + buru + orratz
- Spray gun ukitu sortu 0.8 mm Grabitatearen 120cc
+ Kit 1.00 mm gailurra + buru + orratz
- Presioa neurtzeko presio erregulatzailea
- 10 ordezko iragazkiak
- Gakoak desberdinak tamainak
- Garbiketa eskuila
BAT AURKEZTEN ALUMINIOZKO KASUAN BEZALA
| 2019-02-18T09:03:30 |
https://www.tiendaracingcolors.com/eu/pistola-ukipen-up-ekonomikoa/case-2-hvlp-pistolak-14-mm-08-mm.html
|
[
-1
] |
Rico vacilón | eleizaldemusika
2. neurketarako “Rico vacilón” abesti dantzagarria ikasiko duzue.
Mª Jesús Caminoren txirula bildumatik hartu dut, eta ziur nago gustokoa izango duzuela.
Deskargatzeko pdf-ak bertan aurkitu ditzakezue.
Posted by biotzf on 2012/01/10 in DBH1, GELAKA, SARRERAK, TXIRULA.
| 2018-07-17T17:34:17 |
https://eleizaldemusika.wordpress.com/2012/01/10/txirula-dbh2-rico-vacilon/
|
[
-1
] |
Bilboko Alde Zaharrean «bizi nahi» dutela aldarrikatuko dute auzotarrek ekainaren 20an | Bilbo Hiria | BILBOTARRA
Bilboko Alde Zaharrean «bizi nahi» dutela aldarrikatuko dute auzotarrek ekainaren 20an
Ekainaren 20an manifestazioa egingo dute Bilboko Alde Zaharrean «turisten beharrak asetzera bideratutako parke tematikoa» bilakatzen ari dela salatzeko.
NAIZ|11/06/2019 10:14 Actualizada:
SOS Alde Zaharra lemapean manifestazioa egingo dute.
Datorren ekainaren 20an, arratsaldeko 19.00etan, Portal de Zamudiotik abiatuko den manifestazioa aurkeztu dute Bilboko Alde Zaharrean. Protestara turistaz jantzita joateko deia egin dute, izan ere, Alde Zaharra turismora bideratutako «parke tematikoa» bilakatzen ari dela salatuko dute.
«Alde Zaharra turisten beharrak asetzera bideratutako parke tematiko bihurtzen ari dira. Turismoa ardatz duen hiru-eredu hau gelditu ezean, Alde Zaharrean kontsumorako eskaintza asko izango ditugu, baina biztanle bat bera ere ez», nabarmendu dute agerraldian.
Bilboko Alde Zaharrean gertatu diren aldaketa sozio-ekonomikoek eta urbanistikoek bertan bizi direnen bizitzetan eragin dutela azaldu dute. «Badira urte batzuk Alde Zaharrak auzokideontzako leku izateari utzi eta zentro-komertzial bihurtu dela; Komertzianteen Elkarteak dioen bezala ‘Kantaurialdeko zentro-komertzial handiena’. Baina inork ere ez du neurtu dirua baizik bilatzen ez duten politika hauek zelan eragingo duten auzotarron bizi-kalitatean. Inork ere ez digu galdetu auzokideek zer deritzogun edo zein proposamen daukagun guk gure auzoarentzat», salatu dute.
Alde Zaharreko auzotarrek agerraldian esan dutenez, betiko denda eta jatetxeak «frankiziek, transnazionalek eta souvenir dendek ordezkatu dituzte; alokairuen kontrolik gabeko igoeraren ondorioz, lonjen prezioak ordaindu ditzaketen bakar horiek hain zuzen ere. Kaleak eta plazak terrazaz bete dira, espazio publikoa pribatizatuz eta auzokideon joan-etorria oztopatuz. Gure etxebizitzak pisu turistikoz betetzen ari dira, eta orain arte zeudenekin nahikoa ez, eta hotel gehiago zabaltzen jarraitzen dute».
«Turismo-eredu honen aldeko politiken ondorioak baina, guztiz kaltegarriak dira auzotarrontzako; izan ere, “boom” honek eragin zuzena dauka etxeen alokairuen prezioen igoeran», azpimarratu dute.
Hori dela eta, bai auzokideak bai Zazpi Kaleetako hainbat kolektibo elkartu egin dira ekainaren 20an manifestazioa egiteko. «Ozen adierazi nahi dugu multinazional, frankizia eta kateen eskuetan dagoen auzo baten aurrean, guk komertzio txiki, lokal eta hurbileko auzoa nahi dugula. Kontsumo eta turismora bideratutako auzo baten aurrean, guk bertoko biztanleen beharrak aseko dituen auzoa nahi dugula. Kanpora begiratu beharrean, barrura begiratuko duen Alde Zaharra nahi dugu; irabazi ekonomikoak sortu beharrean, bere auzokideen ongizatea helburu duen Alde Zaharra nahi dugu», aldarrikatu dute plaza Barrian egindako agerraldian.
| 2019-06-17T22:40:31 |
https://bilbotarra.naiz.eus/es/info_bilbotarra/20190611/bilboko-alde-zaharrean-bizi-nahi-dutela-aldarrikatuko-dute-auzotarrek
|
[
-1
] |
ERRO TA BERRI – Rachid Taha berezia – Arrosa
Published On iraila 21, 2018 | By errotaberri | Erro Ta Berri
http://www.arrosasarea.eus/wp-content/uploads/2018/09/errotaberri-2018-09-21-Rachid-Taha.mp3
Irailaren 12an bihotzekoak jota, agur esan zigun betiko Rachid Taha aljeriarrak. Hemen, Erro Ta Berrin, gorazarre egite aldera, bere ibilbide musikalari gainbegirada emango diogu. Entzun ahal izango dituzun abestiak:
1) 1, 2, 3 Soleils (Taha, Khaled & Faudel) “Ya rayah (live)”, 2) Carte de Sejour “Douce France”, 3) Rachid Taha “Barbès”, 4) Rachid Taha “Jungle fiction”, 5) Rachid Taha “Barra barra”, 6) Rachid Taha “Rock El Casbah”, 7) Rachid Taha “Voilà voilà (spanish version)”, 8) Rachid Taha “Ecoute-moi camarade”, 9) Rachid Taha (ft. Gaetan Roussel) “Bonjour”, 10) Rachid Taha “Wesh (n’amal)”.
Carte de SejourErro Ta Berrihala bediMunduko musikakRachid Taha
| 2018-12-15T10:57:45 |
http://www.arrosasarea.eus/2018/09/21/erro-ta-berri-rachid-taha-berezia/
|
[
-1
] |
ekaina | 2012 | Zamudioko eskola
Hasiera2012ekaina
Bideoa ekaina 26, 2012 Iraila 24, 2012 zamudiokoeskola ARTXIBOAK 2011-2012 ARTXIBOAK 2011-2012
ekaina 26, 2012 Iraila 20, 2012 zamudiokoeskola ARTXIBOAK 2011-2012
Hona hemen ABUZTUAN urteak egiten dutenen argazkia, ZORIONAK eta musu bat.
Aya Tahsaint, Aimar Perez, Ikerne Beaskoetxea, Unax Sorarrain, Marta Castro, Alaitz Urutxurtu, Eileen Mesa, Oier Romera, Uxue Asensio, Lierni Medina, Lucia Marcos, Irati Petralanda, Maren Hernandez, Irati Menendez, Haizea Zarate, Ander Zarate, Markel Cura, Laiene Elorriaga, Perfy Rodriguez, Marije, Alaitz, Rakel eta Karmele.
MEÑAKA – 3,4 eta 5 urtekoak
PAGOETA – 1. eta 2. MAILA
ekaina 14, 2012 Iraila 20, 2012 zamudiokoeskola ARTXIBOAK 2011-2012
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak, Pagoetara joan ginen. Erleak eta listorrak ikusi genituen. Erle mota desberdinak ikasi genituen: erle erregina, erle mandoa, erle langilea. Erleek eztiak, polena, propoleoa, erregin jalea eta argizaria ematen dizkugute. Bi tailer egin genituen. Batean, kandela egin genuen eta bestean ipuina osatu genuen.
ZORIONAK ZURI,…
Irudia ekaina 13, 2012 Iraila 20, 2012 zamudiokoeskola ARTXIBOAK 2011-2012
ZORIONAK eta musu handi bat, UZTAILEAN, urteak betetzen dituzuen guztiei.
Megara Maillo, Xabier Martinez, Julene Rico, Enaitz Bonilla, Aitzol Ordorika, Beñat Eiguren, Sare Zuazo, Tania Albarran, Uxue Rodriguez, Ametsa Arostegi, Gorka Jimenez, June Lillo, Marina Agache, Alain Marcos, Igarki Medina eta Inma.
KANTAGINTZA – 4. MAILA
Bideoa ekaina 12, 2012 Iraila 24, 2012 zamudiokoeskola ARTXIBOAK 2011-2012
ANTZERKIGINTZA – 3. MAILA
| 2019-01-24T00:20:36 |
https://zamudiokoeskola.wordpress.com/2012/06/
|
[
-1
] |
naiz: agenda - Guggenheim haurrekin Gabonetan
Guggenheim haurrekin Gabonetan
2012/12/18 - 2013/01/06
Guggenheim museoak hainbat jarduera proposatuko ditu gabonetan familiartean gozatzeko eta ikasteko. Horrela, abenduaren 18tik urtarrilaren 6ra arte, ‘Arrastoen eta marrazkien jokoa’ delakoan esku hartzeko aukera izango dute museora hurbiltzen diren haurrek. Museoan sartzerakoan jasoko duten orri batean Oldenburg-i eskainitako erakusketaren bisitaldian zehar betetzeko galderak egingo zaizkie eta arkatz eta itsasgarriei esker hiru dimentsiotako museo txikiak eraikiko dituzte.
Gabonetako larunbat eta igandeetan ez ezik, abenduaren 26, 27 eta 28an eta urtarrilaren 2, 3 eta 4an ere ‘Artearen izkina’ zabalik egongo da; 2 eta 8 urte bitarteko haurrentzat prestatutako txoko bat da, museoaren atrioan dagoena. Helduek erakusketak ikusten dituzten bitartean, haurrek bertan sormenezko jarduerak egin ditzakete plastilina edo margoekin, artearekin zerikusia duten ipuinak irakurri edota bestelako ekimen dibertigarrietan parte har dezakete.
Halaber, garai honetan ohikoa izaten den moduan, Museoaren Lagunentzako Gabonetako tailerrak egongo dira. Haurrek Gabon modernoak aztertuko dituzte, eta, ondoren, igeltsuz eta tenperaz hainbat objektu egingo dituzte, Gabonetako jakiak eta beste hainbat ikur dibertigarri, esaterako.
Abenduaren 22an, 18 hilabeteko eta 3 urte bitarteko haurtxoek ekintza zirraragarri batean esku hartzeko aukera izango dute: Kataluniako Imaginart konpainiak ‘Zirrarak’ ikus-entzunezkoen jarduera eramango du museoaren entzungelara. Egun osoan egingo da jarduera, 15 minutuko txandetan, eta ezinbestekoa da haurrak zuriz jantzita ekartzea.
Azkenik, abenduaren 23an familientzako txotxongilo ikuskizun bat izango da entzungelan. Anita Maravillas konpainiaren eskutik dator ‘Blue Bird’ izeneko emanaldia, solasaldirik gabekoa eta zurezko bi txotxongilo erraldoi protagonista dituena.
‘Powder her face’
Torredembarra kultur topaketa: ‘Bi herri helburu bat’
Getariako Antxua Eguna
XXI Festival Internacional de Clown y Payas@s
‘Markak (Gernika 2016)’
Fiesta de la empanada Tag hodeia
| 2016-05-06T09:16:00 |
http://www.naiz.eus/eu/agenda/evento/guggenheim-museoa-gabonetan
|
[
-1
] |
Toon: Alle fabrikantenCartamundiCherry BellyNikko RCRastarSilverlitTrunki
05. Trunki Frieda de Koe Kinderkoffer
| 2018-08-16T21:15:12 |
http://www.topkado.be/index.php?cPath=14&osCsid=c94ae9d0f2a7656579892a4c4863d7bf
|
[
-1
] |
CorpusaEuskalkiakSustapenaEuskararen Historia Soziala
Jagon Egitasmoak Jagon egitasmoak Euskaltzaindiak sorreratik du Jagon Saila, eta bere helburuetan euskara sustatzea, erabilera zabaltzea, hizkuntzaren kalitatea bermatzea eta hiztunen eskubideak zaintzea daude.
Corpus batzordea euskararen corpusa jagoteaz arduratzen da, helburutzat hizkuntzaren kalitatea harturik. Corpus batzordearen lan nagusia Administraziotik, hedabideetatik eta beste hainbat arloetatik heltzen zaizkion galderei, zalantzei eta irizpen eskaerei erantzutea da.
Ikusi gehiago Corpusari buruz
Euskalkiek duten eta izan behar duten tokiaz gogoeta eta azterketak egitea da Euskalkien lantaldearen xedea.
Ikusi gehiago Euskalkiei buruz
1999. urtean eratu zen Sustapen batzordea, Jagon sailaren barruan, euskararen estatusa babesteko helburuarekin.
Ikusi gehiago Sustapenari buruz
Euskararen Historia Soziala (EHS) ikertzeko eta idazteko egitasmoa 2007ko apirilean aurkeztu zen.
Ikusi Joanes Etxeberri egitasmoa (Euskararen Historia Soziala)
| 2017-02-21T00:52:06 |
http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=766&Itemid=418&lang=eu
|
[
-1
] |
Maskaren erabilera. Paisaiaren parte, era orokortuan ez bada ere | Gizartea | Berria
Maskaren erabilera. Paisaiaren parte, era orokortuan ez bada ere
Birusak hedatzen segitzen duela erakutsi dute azken egunotako datuek; izurriari euste aldera, beraz, maskararen erabileraren aldeko ahotsak ozentzen ari dira. Ez da uniformea erabilera.
Arantxa Iraola - Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria - Edurne Begiristain -Olatz Silva -
Itxialdia gaindituta, lehen hesitutako eremu publikoak berreskuratze aldera, aparteko garrantzia hartu dute maskarek. Haiek biztanleria osoarentzako eskuratzea kimera bat zen izurriaren hasieran, eta instituzioetatik ere auzitan jarri zen horien erabileraren egokitasuna. Orain bete da merkatua, bete nahi dira berriz kaleak eta plazak, eta irmo ozentzen ari dira osasun publikoko arduradunen maskarak erabiltzearen aldeko mezuak. Asteon, esaterako, Ordizian (Gipuzkoa) izurriak izan duen oldarraldiari aurre egiteko hartu diren neurrietako bat maskaren erabilerarekin lotuta dago: maskara erabiltzeko betebeharra ezarri diete herritar guztiei, kalean eta espazio publiko itxi guztietan erabili behar dute, pertsonen arteko segurtasun distantzia bermatzeko aukera badago ere. Gainerakoan, irizpidea da espazio publikoetan erabiltzea; itxiak direnean, eta irekiak direnean ere bai, baldin eta ezin bada distantzia egokirik mantendu ingurukuoekin. Ordiziakoaren gisako neurriak hartu dituzten eremu geografiko zabalagoak ere badira: Katalunian ere derrigortu egin dute erabilera.
Asteon ezagutu diren datuen arabera, Euskal Herrian oraindik maskara erabiltzearen aurreko uzkurtasunak handiak dira. Karlos III.a Institutua birusaren prebalentzia neurtze aldera egiten ari den azterlanaren barruan, maskararen erabilerari buruzko hainbat datu jakinarazi ditu, eta apalak dira Euskal Herrian. Autonomia erkidego guztietako egoera erakusteko egin duten mapan gorri-gorri ageri da Euskal Herria; datu bereziki deigarria da Gipuzkoakoa: herritarren %45 maskara gabe irteten dira kalera. %16 dira Nafarroan; %20 Araban; %23,5 Bizkaian. Jaurlaritzak adierazi du kanpaina bat egingo duela gaiaren inguruan kontzientzia hobetzeko. Euskal Herriko hainbat toki bisitatu ditu BERRIAk maskaren erabilera zelakoa den ikusteko:
Erdigunean eguerdian: erdiek baino gehiagok daramate
Biteri kalea Biteri txikia deitzen hasten den kantoi horretan —herriaren bihotzean— jarri eguerdian, koaderno bat esku artean hartu, eta maskara soinean daramatela doazenekin eta hura gabe dabiltzanekin zerrendak egiten hasi, eta bi zerrendak oso antzekoak dira. Kalearen beste muturrean, handik ordu erdira berriz ariketa egin, eta paretsukoa izan da berriz emaitza: erdiek baino gehiagok daramatzate maskara. Dendetara begiratu, eta guztietan bezeroak maskara jantzita; dendari gehienak ere bai. Ukaezina da: paisaiaren parte dira.
Gamon Zumardian, Xenpelar kultur dendan, hura gobernatzen, Eneko Arruabarrena, maskara soinean duela. «Mundu guztia sartzen da dendan maskara soinean duela: ehuneko ehun ia». Erabilera aski errotuta dagoela esan du. Handik metro batzuetara, tabernen gunea. Terraza zabalak dituzte. Terrazetan, oro har, bakanak dira maskara soinean daramaten pertsonak; gabe daude gehienak. Kokospean dituzte hainbatek. Tabernetan sartzeko, birusari aurre egiteko ohartarazpen kartel handiak daude jarrita, hainbat neurri gogorarazteko. Arkaitza tabernaren barruan, Jone Arruti Peña, barraren atzean, maskara soinean duela. «Hara zer gertatu zaion horri». Bezero bati begira dago: ahantzi egin zaio maskara jantzi behar zuela tabernara sartzeko; berehala jabetu da, ordea, eta konpontzen saiatu da: ate ertzetik esan die tabernariei zer nahi duen. «Halakoak izaten dira», onartu du Arrutik. Oro har, taberna barruan jendeak eskatzerakoan, komunerako bidean eta halakoetan ere maskara erabili behar duela gogorarazi beharrean sarri ibili behar izaten dutela esan du: «Jendearen gainean egon behar da». Oro har, hala ere, jarrera ona dela adierazi du.
2. HENDAIA-URRUÑA
«Beharrezkoa» ez dela usu gogorarazten dute
Irun atzean utzi, Santiago zubia igaro, eta Hendaia (Lapurdi). Ageri dira eguerdian han-hemenka maskarak: bakanak. Eskuan daramatza jende askok, edo hurbilean. SNCF tren konpainiaren geltokian sartzeko, adibidez, denek janzten dute. Dendetan, urriagoa da erabilera. Hantxe parean okindegi batean sartu, esaterako, eta maskararik gabe dago saltzailea; halaxe daude bezeroak. Handik kilometro batzuetara, supermerkatu bat: jende dezente dabil han maskararekin; gabekoak bakanagoak dira. Urruña da hurrengo herria. Hango okindegi batean, dendaria maskararekin dago, denda hutsik badago ere. «Ez da beharrezkoa soinean eramatea», nabarmendu du. Tabernetan bestelakoa da joera; barraren atzean dauden langile gehienak maskararekin doaz.
Urruñako erdigunean, turismo bulegoan harrera egiten duen langilea, emakume gazte bat, maskara jantzia duela. «Turisten galdera ohikoena horixe izaten da: maskara erabiltzea derrigorra den. Ezetz esplikatzen diegu; garraio publikoan, tabernetan eta halakoetan bakarrik dela beharrezkoa. Dendetan, hautazkoa da». Eta zer ikusten da turismo bulegoko talaiatik? Zer erabilera du maskarak? «Erdiek badarabilte; beste erdiek, berriz, ez».
Hiriko txokoen arabera, ezberdin
Eguerdiko hamabi eta erdiak dira, eta jende gehiena maskara jantzita dago Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan. Batik bat, pertsona helduek eta zaharrek daramate jantzita, baina bada haurrik ere kolore biziko maskarekin. Inguruko terrazetan, ordea, bestelakoa da egoera. Eguzkiaz babestu asmoz itzalpean ezarrita dauden terrazetako pertsonek ez dute maskararik, baina taberna barrura sartzeko poltsikotik edo poltsatik atera eta jarri egiten dute. Plaza Berrian ere antzekoa da egoera. Bertako taberna bateko zerbitzaria da Miriam, eta terrazetan daudenei zerbitzatzen dabil, hura jantzita, eta gel desinfektatzailea eta trapua eskuetan. Kexu da bezero batzuek duten jarrerarekin. «Jada ez dute itxaroten mahaiak desinfektatzeko ere, zuzenean esertzen dira; kezkatuta gaude, arazoren bat egonez gero, gure ardura izan baitaiteke». Hala ere, erantsi du taberna barruan sartu ohi diren bezeroek «errespetuz» jokatzen dutela kasurik gehienetan.
Gasteizko auzoen artean bada aldea. Adineko bizilagun gehiago biltzen dituzten auzoetan, Zaramagan eta Lakuan, esaterako, ohikoagoa da bizilagunak maskara jantzita ikustea, baina auzo gazteagoetan auzokide gehienek ez daramate. Seme-alaba txikiak dituzte guraso gazte asko bizi da Zabalgana auzoan. Parkeak beteta daude, baina nekez ikus daiteke maskara jantzia duen gurasorik. Alarma egoera indargabetu zenetik, parkeetan edukiera mugatuta dagoela diote kartelek jolas guneetan, baina inor gutxik betetzen du araua: baimendutakoa baino jende gehiago dago, eta segurtasun tarteak ez dira betetzen. Maskararik gabe daude hainbat guraso parkean, ume txikiekin jolasten. «Poltsikoan gordeta daukat, baina oso deserosoa zait eta ez dut uste hemen arrisku handirik dagoenik», esan du guraso batek. Jolastoki horren parean du taberna Mikelek. Erabilera zorrotz betetzen saiatzen dira tabernan: langile guztiek daramate eta bezeroei janzteko eskatzen dien kartela dute sarreran. «Oro har, araua errespetatzen dute, baina bada maskara jartzeari uko egin dionik eta tabernatik haserre alde egin duenik».
4. BARAKALDO
Soinean, baina bakoitzak bere erara
95 kilometro egin behar dira Ordiziatik (Gipuzkoa) Barakaldora (Bizkaia) heltzeko. Herri batean kasuak gora doaz, bestean kaleak beteta daude. Herriko plazara begiratuta hara egoera: maskara bakoitzak bere erara darama. Askok jantzita daramate, ahoa eta sudurra estalita. Beste batzuek nahiago dute sudurra kanpoan eramatea. Jende ugarik besoan darama zintzilik, derrigorra denean eskura izateko; azken batzuek poltsikoan daramate. Plazan dago jesarrita Carmen Castelo, bi semeekin. «Ordiziako egoera oso urrun gelditzen zaigu. Ez duguna ikusten, ez dugu sinesten», azaldu du semeei eskuak garbitzeko xaboia banatzen dien bitartean. Ez dago kezka zantzurik Barakaldon. Foru pasealekua ere jendez gainezka dago. Jon Jagoba Santiagok eta Txema Felipek denda dute han. Nahiz eta haien dendara jendea beti maskararekin sartu, uste dute Ordiziako kasuek ez dutela eraginik izan: «Ez dugu aldaketarik ikusi. Jendea lasai dago; ez diote behar duen garrantzirik ematen egoerari». Kale amaieran metro geltokia dago. Metrotik ateratzean bidaiari askoren mugimendua bera da: eskua aurpegira eraman eta maskara kendu. Andrea Bednarczyk metroaren ondoan dago jendeari inkestak egiten. Zortzi ordu ematen ditu maskara jarrita, eta lana amaitu bezain pronto kendu egiten du. Hala ere, badaki zein garrantzi duen maskarak: «Derrigorrezkoa denean soilik erabiltzen dute askok, baina derrigorrezkoa beti izan beharko litzateke. Geure buruak babesteko era bakarra da».
| 2020-08-05T10:07:19 |
https://www.berria.eus/paperekoa/1926/010/001/2020-07-10/maskaren-erabilera-paisaiaren-parte-era-orokortuan-ez-bada-ere.htm
|
[
-1
] |
Aperribai HIko ikasturtea 650 metro koadroko patioko estaldura estrainatuz hasi da, 275.000 euro inbertidu ostean
Aperribai HIko ikasturtea ekipamentu barri bategaz hasi da, bertan kirolak, heziketa eta jarduera ludikoak burutu ahal izateko. Estaldura 650 metro koadroakoa eta zeharrargikoa da, bertan zentroko zuzendaritzagak koordinatuta izango diran eskolaz kanpoko jarduerez gain, aitatutako erabilerak ere ahalbidetuz.
Oraingo zuzendaritzak, zentroko IGEa eta Galdakaoko udaleko gobernu-taldekokideak, Ibon Uribe buru dala, parte hartu dabe azpiegitura horren aurkezpen publikoan. Lanek lau hileko iraupena izan dabe eta 275.000 euro inguruko inbertsinoa.
"Obra honen atzetik denpora luzean ibili gara bai zentroa bai gobernu-taldea eta orain errealidade bihurtuta ikusi geinke. Atera gura izan dodan arantzatxoa kentzea lortu dot, zentroari eta Aperribai osoari hobekuntza oso garrantzitsua emonez", komentau dau Uribek. Fernando Izagirre Hirigintzako zinegotziak nabarmendu dau ekipamentu honek auzorako daukan garrantzia: "Zentro honetako ikaslea izan naz, bere horma artean olgetan eta ikasten. Hobekuntza hau kalidadezko jauzi bat da, udalaren eta eskola-kontseiluaren arteko alkarlanaren emaitza".
Uribek eta Fernando Izagirren berba berezi batzuk izan dabez Manoli Garcia, urte askoan zentroko zuzendaria, udal honetan erretiratu danarentzat, garapen honetan eskaini dauen laguntzagaitik eta konplizidadeagaitik eskerrak emonaz. Gaur egun, Yolanda Bisus zuzendariak azpimarratu dau azpiegitura honek garrantzia handia izango dauela eskola inguruan hainbat ekintza burutu ahal izan daitezan.
Hain zuzen be, proiektuari lotutako obren helburua zan estaldutako eremua gehiago erabili eta gozatu ahal izatea
Horretarako, patio osoa babestuko dauen estalkia proiektatu da, ura bape ez sartzea saiatuz. Era horretan, 650 metro koadro estalduko dira. Patioko eremu guztia estaltzean, ibilbidea eurirako guztiz estalduta eta babestuta egongo da, eraikineko sarbidetik pistetaraino.
Obra honen proiektuaren arabera, metalezko egitura daukan estalkia ipiniko da eta akabera polikarbonato konpaktu zeharrargiaz. Egituraren inklinazioa %5ekoa izango da, urak eraikinaren aldera isuriz eta goialdea hego-ekialdeko hegal aldera geratuz. Hegal horretan, estalkiko material bereko itxitura bertikala jarriko da, estaldutako gunera euri eta haize boldadetatik babesteko.
Egiturak 5 arkupe paparelo izango ditu erdian, zutabe bi eta haga batez osatuta.
Arkupe horreek 6,35m-ko tartea izango dabe eta saskibaloiko eta areto-futboleko pistak estalduko dira, eremu diafanoa eratuz, tartean zutabe barik.
Obra hau akabauko da patioko lurzorua hobetuta. Interbentzino hori 2019ko aurrekontuetan jasotzeko asmoa dago.
| 2019-04-19T11:14:10 |
https://www.galdakao.eus/gehiago/aperribai-hiko-ikasturtea-650-metro-koadroko-patioko-estaldura-estrainatuz-hasi-da-275-000-euro-inbertidu-ostean/1000979/25556
|
[
-1
] |
NEIKER-Tecnaliak arrakastaz burutu du Euskadin behien paratuberkulosia txerto bidez kontrolatzeko proiektua | NEIKER-Tecnalia
NEIKERek, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Abeltzaintza Zerbitzuekin batera, gaixotasuna kontrolatzeko landa saiakuntza bat garatu du hamarkada luze batez
NEIKERek, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Abeltzaintza Zerbitzuekin batera, gaixotasuna kontrolatzeko landa saiakuntza bat garatu du hamarkada luze batez.Proiektuaren helburua izan da mikobakteriosi horrek erasandako abere ustiategien produktibitatea mantentzea.
Paratuberkulosia mundu osoan barreiatu den gaitz bat da, eta espezie askori erasaten die, baina bereziki hausnarkariei.Argitaratutako hainbat ikerketa aztertu ondoren, esan daiteke esne behien ustiategien %25 eta %65 artean nozitzen dutela gaixotasuna. Datu horiek orientagarriak dira, azterketak hainbat herrialdetan egin baitira, eta irizpide desberdinak erabili baitira kalkulua egiteko.Gaixotasuna eragiten duen agentea Mycobacterium aviumizeneko bakterio bat da, paratuberculosis (Map) azpiespeziea.Mikobakterioak horma konplexu bat dauka, eta horrek erresistentzia berezia ematen dio eta muturreko egoeretan bizirauteko ahalmena.
Gaixotasunaren ezaugarrietako bat da oso mantso garatzen dela.Eragindako animaliek batez ere gorotzetan kanporatzen dute bakterioa, eta, ondorioz, oso erraz barreiatzen da.Infektatzeko aukera gehien duten animaliak gazteak dira, baina lehen sintomak ez dira lehen aldiz erditu arte, hain zuzen ere, animaliak ugaltzen hasten direnean.Ondorioz, ustiategien errentagarritasuna kolokan jartzen da.
Gaur egun, behien paratuberkulosiaren kontrola bi estrategiatan oinarritzen da:infektatutako animaliak detektatzea, laborategiko tekniken bitartez, hiltegian sakrifikatzeko, eta kudeaketa hobetzea, animalia gazteak ez kutsatzeko.Hirugarren estrategia bat ere badago, hau da, txertoa.Estrategi horietako lehenengoa garestia da, analisien kostuagatik zein animali kopuru handia hil behar delako.Bigarren estrategia, bere horretan, ez da oso eraginkorra, nahiz eta oso gomendagarria den beste biekin erabiltzea, izan ere, oso-oso kontuz ibili behar da kudeaketaren jarraibideekin, oso epe luzerako emaitzak lortzeko.Azkenik, txertaketa da kostu-onura balantzerik onena lortzen duen estrategia, baina behi aziendan aplikatzen bada zaildu egiten da tuberkulosiaren diagnostikoa; gaitza desagerrarazteko kanpaina ofizialak egiten dira.Arrazoi hori tarteko, estatuan behi aziendaren paratuberkulosiaren aurkako txertoa ez dago baimenduta.Aitzitik, EAEn behien paratuberkulosiaren prebalentzia txikia izanik (erasandako ustiategiak < %0,1 dira), baina zenbait ustiategietan gaitza zabaltzeko arriskua zegoela ikusita, landa saiakuntza bat jarri zen martxan, zegozkion baimenak lortu ondoren.Urteotan 29 ustiategik parte hartu dute saiakuntzan, horietatik 21ek txertaketan oinarritutako kontrol plan bati jarraituz, eta gainerako 8ek detekzioan oinarritutako plan bati jarraituz, laborategiko tekniken bidez eta positiboak desagerraraziz.
Lortutako emaitzek berretsi dute paratuberkulosia kontrolatzeko estrategiarik onena txertoa dela.Txertoa jarri eta berehala, jada ez da agertzen sintoma klinikoak dituen animaliarik, eta bakterioa kanporatzen duten animalien kopurua errotik murrizten da; horrek ingurumen kutsadura murrizten du eta kontagiatzeko arriskua ere txikiagoa da.2017an egin zen urteko azken laginketaren emaitzen arabera, txertoa jarritako ustiategien %86an, gorotzen analisia eginik, ez zen animalia iraizlerik detektatu.Gainera, azterketan 2012aren aurretik sartu ziren ustiategietako %66k bost urte edo gehiago daramate negatibo ematen gorotz laginei urtero egiten zaizkien analisietan.Azken horrek pentsarazten du, gaitza kontrolatzeaz gain, desagerrarazi ere egin daitekeela epealdi nolabait labur batean, eta abeltzainek onartzeko moduko kostuarekin.Edonola ere, kontrolatzeko programa hautatzeko orduan, beti hartu behar da kontuan ustiategiaren historiala eta gaixotasunaren prebalentzia, laborategiko datuetan oinarrituta, baita txertoak eragin ditzakeen muga komertzialak ere, eta, batez ere, ingurunean tuberkulosiari dagokionez dagoen egoera epidemiologikoa.
Abeltzaintzako ustiategien errentagarritasuna marjina estuen mende dagoelarik, animalien egoera sanitarioa hobetzen inbertitzea erabaki egokia da.Laborategiko diagnostikoak edo txertaketarako jarraibide egoki batzuk ezartzeak dakarren gastua aise konpentsatzen da, bajak murrizten direlako eta animalien produktibitatea handitzen delako.
| 2019-06-26T22:53:48 |
http://neiker.eus/neiker-tecnaliak-arrakastaz-burutu-du-euskadin-behien-paratuberkulosia-txerto-bidez-kontrolatzeko-proiektua/
|
[
-1
] |
Bilbogune: Bizkaiko kolektiboen merkatua. - EGK Bilbogune: Bizkaiko kolektiboen merkatua. - EGK
Bilbogune: Bizkaiko kolektiboen merkatua.
Data: 2011-06-04 | 2011-06-04
Ekainaren 4erako (larunbata) plan bat proposatu nahi dizuegu: zatozte Bilbogunera, zatozte Bilbo eta Bizkaiko kolektiboen merkatura!
Zer ote da…? Bizkaiko elkarte eta jendarte eragile anitzek antolatzen duten azoka da. Honako hau bosgarren edizioa da, eta Deustuko Gazte Lokalarekin batera egingo da, bere 20.urtemugaren ospakizunekin uztartuz. Azokak Oroimen Historikoa izango du ardatz.
Noiz? Ekainaren 4ean, larunbata, goizeko 11.00etatik iluntzeko 20.00etara (eta ondoren… kontzertuak!).
Non? Deustuko San Pedro plazan.
Zer? Hamaika jendarte-eragileren postuak (euren materialak eta jarduerak ezagutzeko), tailerrak, hitzaldiak, kalejira, BertsoHop-a, kontzertuak…
| 2017-11-22T05:50:58 |
http://egk.eus/eu/agenda/ekitaldi/bilbogune-bizkaiko-kolektiboen-merkatua/
|
[
-1
] |
besarka.
Etim. De beso + har + -ka, litm. 'tomando en brazos'.
1. (L, Sal, R, S; Urt III 399, H). Ref.: A; Lrq.
Abrazando. " Besarka norbaiti lotzea, embrasser, jeter les bras autour du cou de quelqu'un" H. Cf. Lar s.v. besar: "Besarka, echar los brazos para abrazar".
Tr. Documentado en autores septentrionales desde comienzos del s. XVII; al Sur lo hallamos en Lizarraga de Elcano, y modernamente en Orixe y Alkain.
Zeruan gu Iainkoak besarka errezibitzea. Harb 228. Besarka bere anaiei lothu zeien, erraiten zerauela: aitak manatzen nau barkha diazazuedala. Ax 330 (V 218). Lehenbiziko egunean besarka, hurrenekoan kolpeka. Ib. 355 (V 235). Haren esku ezkerra da / Ene buru azpian: / Et' eskunor lothuko zait / Besarka bere aldian. Hm 151. Jendia etsitürik, besarka bata berziari azken adioa erraiten. Egiat 157. Ala nola amabát óna / daukána firme besárka / hume txárra dagokióna / kendu náies atzapárka. LE Kop 143. Atzo besarka, egun atzaparka. LE Urt 172. Etxerakoan, hor heldu zaio alaba, eta besarka lothurik: Ene aita, erraiten dio, bazindaki zer gerthatu zaitan. Laph 217. O Josep, oi zein maiteki / Jesus haurra askotan / Adoratuz zein umilki / Besarka zinadukan! Zby RIEV 1908, 410. Agur eta ohore / Eskualherriari: / Lapurdi, Basa-Nabar, / Zibero gainari; / Bizkai, Nabar, Gipuzko, / eta Alabari. / Zazpiak bat besarka / lot beitetz elgarri. Ib. 1909,396. Sartuta itxi neban atea presaka, nagosiari laguntza-eske besarka, ta, arren etorri eiela atea gordetera. "Abrazándome dél" . Or Tormes 87. Mutillaren lepora oldartzen da nexka ikaratua [...] biek besarka zilipurdian iraka-belar biguñera erori. Or Mi 24. Uros, Amaren altzoan daude / Frantziaren haur maite guziak / Denak besarka amodioan / Elgarri tinki lotiak. Etcham 120. Kurutzeari besarka, auhenka eta musuka. Iratz 136. Zirimolan doatzi elgarri besarka. Ib. 130. Orain joango bagiña, txiki-jendea laister genikek besarka eta muxuka. Alkain 147. Estu eta larri lotu zitzaidan besarka, niri eta bizitzari batean agur egiten bailigukeen. MEIG IX 99.
Naturalezari on zaio alfer egoitea, eta maite du gorputzeko pausua. Grazia ezin dagoke zerbait egin gabe, eta lanari lotzen zaio besarka. SP Imit III 54, 3.
A brazos, en los brazos.
[Iratzea] besarka ekartzeko orde, ene Moiua-ri egin nakon trapu tzar batzuekilan kolier bat. Etchebarne 26.
2. (gral. ap. A; SP, Aq 848 (AN), Añ, VocBN, Hb, Dv, H).Abrazo. " Musu besarkak, les baisers et embrassements" H. v. besarkada.
Tr. Documentado en textos septentrionales y meridionales a partir del comienzos del s. XVII.
Besarkak, musuak eta bertze desonheski hukitze guztiak. Mat 114. Zure gana hurbiltzeko eta sainduei emaiten deraustetzun besarka eztiez gozatzeko. SP Imit III 21, 3 (Mst besarka). Iustiziak eta bakiak elgarri pot besarkha egin dute. Tt Onsa 119. Jinkua eta arima penitenta batzen dütüzü alkharreki, besarka saintü batetan. Mst III 52, 3. Emain dizut nik nere nai oso garbiarekin ziñezko besarka bat, ar nazazun gero zuk ordañez ni zere besoetan. Mb OtGai III 11. Eman zion besark edo laztan onezko bat. Mb IArg I 287. Besárka miragarrían / ertxitu gú beretáko. LE Kop 140. Salütatzen zütüt / Ene ama maitia / Besarka bat tendreki / galthatzen deizüt berhala. Xarlem 709. Bena, errazu, jauna, / eztit untsa konprenitu, / arauz Pierresen zunbait aldiz, / besarkati eztiket defendu? AstLas 52. Batuten zara gazte zoroakaz, gogo onaz artzen dozuz aek egiten deutsuezan llanezak, besarkak. Añ MisE 102. Artzen dute erdian / emanaz besarka, / eta esanaz: "Orain / diagu aitortu: / i bezin mutill latzik / ez dek iñon sortu". It Fab 98. Askotan ezdu nahi utzi pikadore; / Zaldipean, adarraz, ferekatzen ere, / Fereka ezdirenak amaren besarkak, / Bainan sorraraztaile bethiko marraskak. Hb Esk 223. Azken besarka emaitean, bothererik hedatuenak eta benedizionerik aberatsenak eman ziotzan. Laph 194. Zure besarkaz berotu, arren, / gure Erriaren biotza. Jaukol Biozk 94. Marotoren saldukeria; Bergarako besarka edo laztana ta olakoak, ezin burutik uxatu. Or SCruz 22. Ire besarkak ene pentsamendua sutan yarri duela ez dakin? Or Mi 26. Maitasunaren indarrak nau gaur / Toki ontara ekarri, / Anai-besarka bat emotera / Bilbon batu zarenori. Enb 138. Goian zerua eta / beian itxasoa, / onek damotsolarik / besarka gozoa. Ib. 142. Jaunari otoi egin / anaieri besarka... / berezkerizko kezkak / bertan bera laga-ta. Ib. 50. Besarka maitekor batekin eman zion Balendini bere baietzaren agiria. TAg Uzt 310. Zure besarkak doatsuago iguriki! Or Aitork 39.
(Alativo en función de participio).
Oraino solhastatzeaz eta behatzeaz beraz ere, kilikatzen da, orhoitzen da. Zer izanen da bada, ukitzera eta musu besarketara dadinean? Ax 418 (V 271).
Beso (con abrazo). "Action de [...] baiser" Hb.
Ellegatu zékio [Judas] Jesus onái préso inarastekó, emánzio besárka, baize señalea mostratzekó nori bear ziren eutxi. LE Urt ms. 138bisv (tbn. besarka en la ed. de 1846, 390). [Traidoreak] eman ziakozun besarka. Samper Mt 26, 49 (Lç, Ip, SalabBN pot, He, TB, Dv, Ur, Echn, Leon, Or, IBk, IBe musu, Ur (V) mosu, Hual bixiko, Ol muin, Ker laztan).
BESARKA-DANTZA. "Baile agarrado" BeraLzM.
BESARKAN HARTU. Abrazar. "Almuda besarkan artu ta egiten du lo (AN-5vill), burkoa besarkan artuta lo egiten du (AN-gip-5vill)" Gte Erd 57.
besarka....
Etim. De beso + har + -ka, litm. 'tomand...
1. (L, Sal, R, S; Urt III 399, H). Ref.:...
(Fig.). Naturalezari on zaio alfer egoit...
A brazos, en los brazos. [Iratzea] besar...
2. (gral. ap. A; SP, Aq 848 (AN), Añ, V...
(Alativo en función de participio). Ora...
Beso (con abrazo). "Action de [...] bais...
BESARKA-DANTZA. "Baile agarrado" BeraLzM...
BESARKAN HARTU. Abrazar. "Almuda besarka...
| 2020-02-19T23:48:06 |
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu-ES&definizioak=0&query=dantza&sarrera=134705
|
[
-1
] |
Numeri 3 VULGATE - haec sunt generationes Aaron et Mosi in - Bible Gateway
Numeri 3Biblia Sacra Vulgata (VULGATE)
| 2017-12-15T05:09:30 |
https://www.biblegateway.com/passage/?search=Numeri+3&version=VULGATE
|
[
-1
] |
by skidefondo · 2019/11/25
Uharteko Udalaren Kirol Zerbitzua
by Areacea · Published 2017/09/27
UHARTEKO MENDI TALDEA. Irteera Aizkorri mendira ekainaren 21ean.
by grupomonte · Published 2015/06/17
Next story Play > irudiekin jolasean |Ilustrazio laborategia
Previous story INDARKERIA SEXISTAREN AURKA
| 2020-07-15T11:56:12 |
https://conoce-uharte-ezagutu.info/eu/2019/11/25/primer-entreno-en-nieve/
|
[
-1
] |
kritiken hemeroteka » Baitha Eijerra
Baitha Eijerra Ainara Maia / Gara, 2014-02-02
Idazleak maisuki kontatzen digu elez, itxitako garai baten euskal testigantza, behin bere osaba Martin Iturralderen ahotsetan entzuna idatzirik utzita.
Irakurlea eleberri historiko honen hasieratik harrapaturik geldituko da 1905etik 1916ra bitarteko garai bateko historian, haizeak eraman zuen Errusiako Inperio haren gainbehera nozituko du bere erraietan eta Gregori Efimovitx Rasputin dugu historia honen protagonista.
Ederra bezain ikaragarria, eleberria irakurri ahala, nik sentitu dudana irakurle gisa. Errusiako garai hartako hiriburu inperialeko giroa ekarri dit idazleak, tsar-tsarinen Neguko Palazioko nahigabeak eta San Petersburgo hartako gau eroak.
Hunkigarria eta kitzikagarria Rasputinen abenturak Errusiako Herrian eta nobleterian, eta hark omen zuen eragina Nikolai II.a tsarraren palazioan eta familian. Erogarria da Rasputinek daraman bizimodua Errusiako hiriburuan, eta hiriko gaueko izarra izan zen, aldeko eta kontrako sentimenduak sorraraziz.
Ederra bezain erogarria garai hartako Errusiako deskribapenek eragin didaten sentimendua; erotiko-pornografikoa ere San Petersburgoko gau zenbaitzuen deskribapena, Rasputinen dohain sendagarri-espiritualak ez ezik, bere dohain fisiko-sexual-falikoak ere agerian jartzen dira eleberrian, oso ezaguna baitzen emakume ororen artean eta entzute ona zuen herritar xumearengan, jendea laguntzen baitzuen. Eleberrian aditzera ematen zait Errusiako gainbehera ezin dela ulertu Rasputin gabe.
Idazleari Biarritzeko bere osaba Martinek kontatu omen zion behin istorio bitxi bat: lagun handiak izan zituen Esteban Urtunsaustegi eta Jeanne Munitxa, eta haiei esker ezagutu zuen Rasputin eta Yusuppov printzearen istorioa. Haiek mende hasiera hartako Errusia gorabeheratsuan bizi izan ziren, eta iraultza hasi zelarik, Frantziara erbesteratu ziren Yusuppov printzearekin batera, haren zerbitzari baitziren. Rasputin ezaguna hil zuen Yusuppovek, Biarritzen igarotzen zituen udak, Parisetik ihesi.
Honela, eleberri historiko honetan Errusia eta Euskal Herria lotzen dira, jadanik denak hilda daude, baina kausalitatez garai historiko hartako zati bat geureganaturik dugu, eta jakitun naiz orain Errusiako Iraultza noiz, nola eta zergatik hasi zen.
Testigantza historiko honi esker, Biarritzeko auzo errusiarrean iraultza hartatik erbesteratutako nobleteria haren oinordekoen villa zenbaiten berri izan dut, eta Baitha Eijerra horretan bizirik iraun duen bakarra geure artean, istorio hauxe da; hura bizi izan zuten guztiak hilik daude, baina bizirik gelditu da idatzirik liburu honetan. Denak hilik daude, osaba Martin ere bai, behin idazleari Rasputinen eta Errusiako istiluen kontuak kontatu zizkiona. Nolanahi ere, pozik nago idazleak Jeanne Munitxa eta Esteban Urtunsaustegiri Errusian gertatutakoak, Rasputinen garai istilutsuan, idatzita utzi dituelako.
Orain denak hilda daude, XX. mendeko lehen laurdeneko pertsona haiek guztiak, eta guk euskaraz dugu aukera irakurtzeko idatzita gelditu dena.
| 2019-08-22T00:53:37 |
https://kritikak.armiarma.eus/?p=6024
|
[
-1
] |
Ornelia Muttiren bularrak — Eibar.ORG | Eibarko peoria
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Amatiño / Ornelia Muttiren bularrak
Ornelia Muttiren bularrak
Amatiño 2012/12/08 23:55
Hogeita bost urteren bueltan, orduko ikusentzule ezezagun horietako batekin ustekabean topo egin eta oroitarazi dit Ornelia Muttiri ETBn egin nion elkarrizketa. Nonbait biok ditugu gogoan, oraindik ere, antzezlariaren bular eztiak, baina ez arrazoi berberengatik.
Ornelia Mutti
Ornelia Mutti (Erroma, 1955) nolabaiteko sex-symbola zen 1980ko hamarkadan. Ez da zinemaren historian nahitaez aipatu beharreko aktorea, baina bai, oraino, emakumerik ederrenetakoen zerrendetan (1994) Interneten aurkitu ahal den izena. Polita, politik bazen, sekulako bular zoragarriak zituen.
Hotsandiko olatu-bitsetan etorri zen Donostiara eta Miramonen elkarrizketatzeko aukera izan nuen. Ez naiz jendaurreko jardunaz askorik gogoratzen baina bai elkarrekin, buruz buru, afaltzera joan ginela, asteroko elkarrizketatuarekin egin behar izaten nuenez, inork jarritako protokoloari jarraiki.
Nire ikusentzule ezezagunak ez du, antza, Ornelia Muttiren edertasuna ahaztu eta, mende laurden geroago, aitortu dit haren begiek eta bular pareak sortarazi zioten dardara, eta emakume puskatzar haren aurrean nik azaldu omen nuen patxadak eragin zion inbidia.
Hala ere, nire ikusentzuleak hogeita bost urtean jakin izan ez duena zera da: Ornelia erditu berria zela bigarren haurra (Andrea), eta egunero titia eman nahi izaten zionez gero, seme jaio berri eta guzti etorri zela Maria Cristina hotelera, non umea eta neskamea zain zeuden amak bularra noiz eman ahal izango.
Gogoan dut seme-alabak amaren esneaz haztearen aldeko sutsua zela gure italiar pertxenta, baita “hemendik beste honetatik baino” erosoago, eta gehiago, eman izaten ziola kontatu ere kontatu zidala, normaltasun osoz. Erotismotik gutxi, beraz, eta seme-alabak dituzten lagunen arteko berriketatik asko, ordea... Andrea neska ala mutil izena ote zen eta horrelakoak. Hotel-atarian elkarri pare bat musu eman eta... arrivederci.
Kristoren neska atsegina iruditu zitzaidan. Ezta hurrik eman ere, gero, komunikabideek aditzera ematen zuten kaxkarinarekin.
| 2019-09-19T15:14:35 |
https://eibar.org/blogak/amatino/ornelia-muttiren-bularrak
|
[
-1
] |
Hoteleko leihotik
Eta honelaxe igarotzen da denbora, hala gauzentzat nola guretzat, oharkabean.
Bost urte dira jada liburu hori oparitu zenidanetik, bi ordu esna nagoela,
txoriak hasi dira kantatzen beste goiz batez, goizeko zazpietan,
"hemen gaude berriz, esnatu da bizitza” diotela.
Orain dena bukatu denean esadazu ez dugula dena galdu, esadazu merezi izan duela.
Goizean zikin aurkitu ditudalako gauza guztiak, barrura begiratu dut
eta hor ere hauts geruza lodia.
Hoteletik urrun ikusten da hiria, joan beharko genuke gauez,
ondo pasatuko genuke agian.
Baina hotza dago eta euri zikina, eta ez du gogorik ematen ateratzeko.
Gauean hiriko argi atseginak promesa ona dira,
baina nik aspaldi ez dut promesa horietan sinesten,
beti atzeko atetik ateratzen zaitu gauak, azken orduan,
hildakoen kanpaiak jo baino pixka bat lehenago,
Eta gauez berriz keinu, berriz deika, hiriko argiak,
Baina gu ondo gaude hotelean,
Nahiz eta itxaropenik ez egon eta armairuak hutsik
eta tiraderak ere bai.
| 2019-12-08T20:59:50 |
http://www.badok.eus/euskal-musika/txuma-murugarren/b-aldeko-kantuak/hitzak/12578-hoteleko-leihotik/
|
[
-1
] |
2019ko maiatzaren 22a, asteazkena | Ordua Euskal Herrian 19:15:22
Tolosan, mozorroa soinean, sexu erasoa gaitzesteko elkarretaratzean. Argazkia: Tolosaldeko Ataria.
Martxoaren 2an, goizean, 33 urteko gizon bat atxilotu zuten Donostian. Ertzaintzak abisua jaso eta atxilotu zuen. Sexu erasoak egitea leporatu diote gizonezkoari.
“Berria” egunkariak adierazi duenez, Beasainen 72 urteko gizonezkoa atxilotu du Ertzaintzak haurren aurrean masturbatzeagatik. Martxoaren 1ean gertatu zen eta emakume batek eman zion abisua arratsaldeko lau eta erdietan Ertzaintzari. Ertzainek gizonezkoa masturbatzen ari zela ikusi zuten. Exhibizionismoa leporatu diote.
Tolosako erasoaren berri Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eman du. Martxoaren 2an, goizeko hirurak eta laurdenetan, San Frantzisko auzoan, bi ertzainek emakumezko bi korrika ihes egiten ikusi zituen. Horietako batek adierazi zien ertzainei gizonezko batek ukituak egin zizkiola. Ertzainek gizonezkoa harrapatu zuten eta sexu askatasunaren kontrako delitua leporatuta atxilo dago.
Kanal hauetan artxibatua: Sexu Erasoak | Feminismoa | Generoa
| 2019-05-22T17:15:22 |
https://www.argia.eus/albistea/hiru-gizon-atxilotu-dituzte-sexu-erasoengatik-bi-egunetan
|
[
-1
] |
2012-05-28 Iñaki Irazabalbeitia
Jarraitu irakurtzen Kultura elebiduna
2010-11-07 Iñaki Irazabalbeitia
Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailaren 2011erako aurrekontu-proiektua aztertzen dihardudala beheko paragrafoarekin egin dut topo.
Jarraitu irakurtzen Publikoa eta pribatua
2010-10-27 Iñaki Irazabalbeitia
Joan den astean EHUk eta UPNAk bikaintasun labela lortu dute Madrilgo Hezkuntza Ministerioak eginiko deialdi batean. Pozteko berria da eta ez bakarrik unibertsitate horiek lortuko duten diru-laguntza potoloagatik.
Jarraitu irakurtzen Physialia physalis
2010-08-15 Iñaki Irazabalbeitia
Gipuzkoako bainuzaleak gogaitu dituen Physialia physalis hidrozooak ez du euskarazko izen kanonikorik, sobra ere. Hiztegietan ez dut ordainik topatu; ezta Euskaltermen ere. Elebilan begiratuta karabela portuges agertzen da, baita Berrian ere. Horrela izendatuko dugu, nahiz eta ez duen minimoen irizpidea betetzen, frantsesez 'galère portugaise' esaten baitiote.
Jarraitu irakurtzen Finantza-kontraboterea
2010-08-09 Iñaki Irazabalbeitia
Egun hauetan iritsi da nire eskuetara Europako Parlamentuko 70 bat kidek, kolore gehienetakoek bidenabar, joan den ekainean sinatu duten adierazpena non finantzen alorrean bankuen eta antzekoen jarrerei kontrapuntua jarriko dien eta bestelako iritzia landuko du(t)en GKEak sor daitezen aldarria egiten du.
Jarraitu irakurtzen «123456789» Cookien gaineko politika *
| 2017-07-27T22:34:35 |
http://aralar.eus/eu/Aktualitatea/Blogariak/Inaki_Irazabalbeitia?page=2
|
[
-1
] |
Jarosław Dąbrowski - Wikipedia, entziklopedia askea.
(«Jaroslaw Dabrowski» orritik birbideratua)
Zhytomyr, 1836ko azaroaren 12a
Paris, 1871ko maiatzaren 23a (34 urte)
(death in battlea)
communarda eta militarra
Jarosław Dąbrowski (Zhytomyr, 1838ko azaroaren 13a - Paris, 1871ko maiatzaren 23a) poloniar militarra izan zen. Errusiaren aurkako 1863ko Poloniako Altxamenduan hartu zuen parte. Siberiara atxiloturik eraman bazuten ere, Parisa ihes egitea lortu zuen 1794. urtean. Parisko Komunako Batzorde Zentraleko kide izendatu zuten.
Beraz, 1797an, Wybicki musikagileak konposatu zuen Mazurek Dąbrowskiego edo Poloniak gaur egun duen ereserkia ez da berari buruzko baizik eta Jan Henryk Dąbrowskiri buruzkoa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jarosław Dąbrowski
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Jarosław_Dąbrowski&oldid=5787753"(e)tik eskuratuta
1838ko jaiotzak
1871ko heriotzak
Poloniako militarrak
Orriaren azken aldaketa: 12 otsaila 2017, 20:24.
| 2017-11-24T18:46:15 |
https://eu.wikipedia.org/wiki/Jaroslaw_Dabrowski
|
[
-1
] |
Aritz « Tropela.eus bloga
Aritz Azkune
2006 urteaz geroztik blogari taldean.
Webgunea: http://www.tropela.net
14 post argitaratu ditut orain arte:
6. etapa: Zalla – Zalla — 2006/04/07
Igandean Paris – Roubaix — 2006/04/06
Flandriako Tourra 06 — 2006/03/29
Euskaltel Euskadi bakarrik falta da — 2006/03/27
Euskal txirrindularien ordua — 2006/03/26
Ullrich Giroan izango dugu — 2006/03/23
Eta larunbatean… “classicissima” — 2006/03/14
Non da ortzadar maillotaren maldizioa? — 2006/03/10
Talde indartsuak ezkutuan — 2006/03/10
Euskal Herriko Itzulia 2006 — 2006/02/27
| 2019-01-16T01:49:29 |
https://bloga.tropela.eus/author/aritz
|
[
-1
] |
Free chat Não-Me-Toque. Ausazko arrotz doan txateatu berehala Não-Me-Toque tik.
Ongi etorri Chatroulette Não-Me-ToqueEdozein lekutan, munduko pertsona aleatory bat konektatzeko. Chatroulette Não-Me-Toque dezakezu honako aukeren artean aukeratu:- Guztiak pertsona mota Não-Me-Toque doan Txata. Zehaztu behar du, eta 'Ezarpenak' joan.- The 'bideo' moduan webcam Txateatu.- The 'mikro' moduan mikrofono Txateatu.- Txata ez mikro eta 'testua' moduan bideo gabe anonimoki.- Spy beste anonimoki onartzen bada hizketaldiak.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu 'ezarpenak' atalean.Sakatu 'F2' hasteko, edo egin klik 'start'.
Não-Me-Toque hirien zerrenda:
| 2017-01-19T04:34:35 |
http://eu.chatroulette20.com/brasilen/nao-me-toque
|
[
-1
] |
Berriobeitiko Udala OteizaOteitza - Berriobeitiko Udala
Kontzejuaren helbidea: San Juan kalea 6 p.k.31195 Oteitza (NAFARROA).
Kontzeju-burua: José Maria Uribe Oyarbide.
Kontzeju-kideak: Juan Ramón Mateos Martínez, María Josefa Guillén Mayayo, Andrés Cortés Fernández, José Maria Gonzalez Taboada.
Komunikazioak: N-240 (Iruñea-Donostia) errepidearekin bertatik kilometro batera elkartzen den tokiko errepidea.
Oteitza Eltxumendiren behealdean dago kokaturik, Arga ibaiaren eskuinaldean. Xulapainek mugatzen du herria iparraldetik, Lotzak hegoaldetik, Elkartek ekialdetik eta Añezkarrek mendebaldetik.
Ekainaren 24ean ospatzen dira San Joan bataiatzailearen ohorezko zaindariaren jaiak.
San Isidroren erromeria ere burutzen da urtero, maiatzaren 15ean, Añezkar eta Larrageta herriekin bat eginez.
ZENDEAREN EGUNA OTEITZA 2010
| 2019-08-25T07:57:33 |
http://www.berrioplano.es/eu/lugar-y-gentes/10-concejos/oteiza/
|
[
-1
] |
Blanco Rodríguez María Yolanda | Nafarroako Gobernu Irekia
Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendari Nagusia
133/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 14koa, María Yolanda Blanco Rodríguez andrea Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusi izendatzen duena.
"Fuerte del Principe II"
Tfnoa.: 848427676 dgiei@navarra.es
Iruñean jaio zen 1972. urtean.
Telekomunikazioko goi mailako ingeniaria da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (1990-1995). Hainbat unibertsitate titulu dauka: Telekomunikazioen Ekonomian Unibertsitateko Espezialista (UNED 2005-2006), Telekomunikazioen Ekonomian Masterra (UNED 2007-2009), Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Masterra (MBA, UNED 2009-11) eta Bioinformatikan espezializazio titulua: Genomika eta Biologia Molekularra (, Kataluniako Oberta Unibertsitatea 2011-2012). Nazioarteko hainbat unibertsitateko lineako prestakuntza irekiarekin osatu ditu bere Ikasketak.
Alemaneko eta euskarazko C1 tituluak ditu. Ingelesean maila ona du eta frantsesean oinarrezko jakite-maila ere badu.
Bere ibilbide profesionala hasi zuen Volkswagen Navarra enpresan, ingeniari gisa (1995-96), eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) irakasle elkartua izan zen ere (1996-98). 1998-2000 urteen artean, Architektur und Technik aholkularitza-enpresako bazkidea izan zen, eta ingeniaritza eta arkitekturako zuzendariaren kargua izan zuen ere.
1999an Nafarroako Gobernuan hasi zen Telekomunikazioetako ingeniari gisa. 2002tik 2015era, Telekomunikazio Sistemen Arloko burua izan zen.
2015etik gaur egun arte, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia izan da. 2019an, gainera, Eusko Jaurlaritzako Energia Trantsiziorako Adituen Batzordeko kidea izan da.
Bere karguaren arabera, Nafarroako S3 Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren S3 Zuzendaritza Batzordeko kidea izan da, eta Nafarroako Gobernuaren menpeko dauden edo partaidetza duen enpresa eta fundazioetako zuzendaritza batzordeetako eta patronatuetako kide izan da.
2019ko abuztuan, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia izendatua izan da.
Soldata: 67.105,36 euro, 2019rako gordina/urtean.
| 2020-08-05T17:13:33 |
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/accion-gobierno/blanco-rodriguez-maria-yolanda
|
[
-1
] |
Dantzak Pina Bausch abangoardista galdu du — dantzan.eus
Hemen zaude: Hasiera › Hemeroteka › Dantzak Pina Bausch abangoardista galdu du
Dantzak Pina Bausch abangoardista galdu du
Alemaniako koreografoa minbizia zuela jakin eta bost egunera hil da, 68 urterekin
Miren Korta
Koreografoak Txileko iraganari buruzko hausnarketa bultzatu nahi zuen Wuppertaleko Operan antzeztutako lan horren bitartez. Hala, dantza motel eta musika goibelez baliatu zen. Kritikariek zein publikoak harrera ezin hobea egin zioten lanari, azken urteotako gainbeheraren ostean. Askok koreografoaren talentuaren berpiztearen adierazletzat jo zuten ikuskizuna.
Philipinne Bausch Solingenen jaio zen, 1940an. Dantza moderno eta garaikideko ikasketak hasi zituen 1955ean, Essengo Folkwanschule eskolan. Kurt Joos dantzari eta koreografo entzutetsua izan zuen maisu. Handik lau urtera AEBetara alde egin zuen, dantza heziketa biribiltzeko asmoz. Bausch hiru urtez New Yorkeko Julliard eskolan aritu zen. Han Anthony Tudor, Jose Limon eta Paul Taylor izan zituen irakasle, besteak beste. Gainera, Metropolitan Opera Ballett taldean aritzea lortu zuen. Ondoren, Alemaniara itzuli eta ibilbide artistiko bikaina abiatu zuen, dantza garaikidearen oinarriak eraldatuz.
Espresionismoaren bidetik
1962an, Folkwang konpainian sartu eta bakarlari gisa aritu zen. 1968an lehen koreografia landu zuen, Joosen laguntzarekin. Aurrerantzean, Transtheather eredua garatzeari ekin zion Bauschek, Susanne Linke koreografoarekin batera. Lagun biek ikasketak burutu zituzten Folkwanschulenen eta estilo horren erakuslerik ezagunenak izatera heldu ziren nazioartean. Eredu espresionista horrek dantza eta antzerkia uztartzen ditu, ohiko antzerkiko baliabide dramatikoak erabiliz. Eta horrek XX. mendeko dantza garaikidearen zutabe esanguratsuenetakoa bilakatu zuen Bausch, eta belaunaldiz belaunaldi, mundu osoko koreografoek jarraitu zioten.
Baina lehen urteak ez ziren hain gozoak izan. Hasiera haietan, haren ikuskizunen izaera berritzailea ez zen izan guztien gustukoa. Bauschek aurrean izan zituen puristak. Beste askok, ordea, koreografoaren ekarpenak txalotu zituzten. Haren lan entzutetsuenen artean honako hauek daude: Im Wind der Zeit (1969), Iphigenie auf Tauris (1974), Orpheus und Eurydike (1975), Die Sieben Todsünden (1976) eta Der Fensterputzer (1997). Bausch 1973an izendatu zuten Wuppertaleko Tanztheater taldeko buru.
Antzerkiaren baliabideak erabiltzen zituen dantzarako, baita musikarenak ere. Klasikoa, Afrikako erritmoak, fadoak eta tangoak zituen dantzarako oinarri eta abiapuntu, besteak beste.
Horrek guztiak, duela bi urte, Veneziako Dantza Biurtekoak ibilbide osoa saritzen duen urrezko lehoia ekarri zion, eta aurrez, 1999an, Europako Antzerkiko Sari Nagusia jaso zuen.
Oholtzan hazi eta hezi zen Bausch, baina zinema pantailan ere azaldu zen tarteka. Haren agerraldirik esanguratsuenetakoa Federico Felliniren Y la nave va filmean izan zen. Baina beste hainbatetan ere parte hartu zuen; Pedro Almodovarren Hable con ella-n kasu, Bauschen dantza pelikularen prologoa izan zen.
| 2017-11-23T16:52:15 |
https://dantzan.eus/hemeroteka/dantzak-pina-bausch-abangoardista-galdu-du
|
[
-1
] |
AHT ez da 2019rako bukatuko, kupoan eskua sartuta ere
2018ko otsailaren 22a, osteguna | Ordua Euskal Herrian 13:42:20
2019an AHT martxan egotea “ezinezkoa” dela esan du Iñigo Urkulluk eta gaineratu du Jaurlaritza aztertzen ari dela AHTk hirietan izango dituen sarrerak lurperatzeko kupoa erabiltzea.
EAEko Foru Aldundi bakoitzak zerga bilketa egin ostean dirua banatzen du eta zati bat Espainiako Estatura doa: kupoa. Rafael Catalá Espainiako jarduneko Justizia ministroak AHTren lurperatzea “obra faraonikoa” dela azaldu ostean Urkulluk adierazi du lurperatzea egin egingo dutela, kupo bidez bada ere. EAJren lehendakarigaiak gogorarazi du AHTren eskumena Espainiako Estatuarena dela.
Urkulluk salatu du AHTren obretan “etengabeko oztopoak” jarri dituela Espainiako Estatuak. Gaineratu du Gipuzkoako AHTren obra kupoan zorduntzen ari dela Jaurlaritza.
Kanal hauetan artxibatua: Abiadura Handiko Trena | Iñigo Urkullu | Euskal Herria
2018-02-13 | Arabako Alea
AHTaren aurkako plataforma sortu dute Lautadan
Informazio-bilerak deitu dituzte astearte eta ostegunerako.
AHTren aurka sinadurak biltzen hasi dira Arabako lautadan
Espainiako Sustapen ministerioak Euskal Y-a eta Nafarroako korridorea lotzeko aurkeztutako bi proposamenen (Gasteiz edo Ezkio) aurka agertu dira Lautadako bizilagunak.
2018-01-25 | Euskalerria irratia
Sakana Trenaren Alde plataformak trenbide sarea "egokitu eta hobetzearen" aldeko jarrera hartu du
Tren publiko eta sozial batek zeharkatzearen alde leudeke. Lurraldea kohesionatuko lukeena eta salgaiak garraiatzeko ere balioko lukeena, Sakanak duen industriarentzako ere baliagarria litzatekeena. Horretarako egungo trenbidea hobetzearekin nahikoa litzatekeela uste dute.
2018-01-21 | Xabier Letona
2018-01-19 | Arabako Alea
Abiadura Handiko Trenak Arabako Errioxa zeharkatzearen kontra sinadura bilketa abiatu du Lezako Mahaia izeneko taldeak Change.org plataformaren bitartez.
Esleipen publikoetan, eta batez ere obra zibilean, sindikatuek esplotazio egoera ugari salatu dituzte azkenaldian, izan Abiadura Handiko Trenean edo Zubietako erraustegiko lanetan. Azkenekoa ELAk asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldia izan da. Hain zuzen, egun berean Gipuzkoako Aldundiak iragarri du kontratazio “etikoan” sakontzeko eskuliburua osatzen ari dela.
2018-01-18 | Hala Bedi
AHT Arabar Errioxatik pasatzeko mehatxuaren aurrean, herritarrak antolatzen hasi dira. change.org atarian sinadura bilketa martxan jartzea ekimenetako bat izan da.
| 2018-02-22T12:42:21 |
http://www.argia.eus/albistea/aht-ez-da-2019rako-bukatuko-kupoan-eskua-sartuta-ere
|
[
-1
] |
Guy Fawkes - Wikipedia, entziklopedia askea.
Guy Fawkes (1570eko apirilaren 13, York - 1606ko urtarrilaren 31, Westminster, Londres) ingeles azpikari katoliko bat izan zen. Guido Fawkes ezizenez ezaguna ere bada, Herbeheretan Espainiako Armadaren alde borrokatzen ari zelarik bereganatutako ezizena izan baitzen.
alférez mayor (en)
York, 1570eko apirilaren 13a
Westminster, 1606ko urtarrilaren 31 (juliotar egutegia) (35 urte)
heriotza zigorra: cervical fracture (en)
St Peter's School (en)
Bolboraren konspirazioa
1605. urteko Bolboraren konspirazioaren antolatzailea izateagatik ezaguna da. Konspirazio honek porrot egin eta Fawkes preso hartu zuten, hurrengo egunetan galdeketatua eta torturatua izan zelarik. 1606ko urtarrilaren 31an urkatu egin zuten.
UsadioaAldatu
Erresuma Batuan urtero azaroaren 5ean Guy Fawkes Night, Guy Fawkes Day, Plot Nigh, Plot Night edo Bonfire Night delako jaieguna ospatu ohi da, bertan Guy Fawkesen panpinak sutan erre ohi dira.
Guy Fawkes azpikaria Alan Moore eta David Lloydek sortutako "V" komikiaren pertsonaia nagusia sortzeko oinarri nagusia izan zen, baita ondorengo V for Vendetta filmarako ere.
Fallout 3 bideo-joko pertsonaietako bat Guy Fawkesen oinarritua dago.
Interneteko zentsura eta politika transparentziaren aldeko borroka aldarrikatzen duen Anonymous taldeak Guy Fawkesen mozorroa ikurtzat erabili ohi du.
Guy Fawkes azpikaria Jakue I.aren aurrean.
Guy Fawkes Night jaia.
Guy Fawkesen mozorroa.
Guy Fawkesen mozorroa daraman lagun talde bat, 2013ko Beasaingo jaietan. Pankartan, testu hau jarri dute: «Herriak ez die agintariei beldurrik izan behar, agintariek izan behar diote herriari».
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guy Fawkes
Datuak: Q13898
Multimedia: Guy Fawkes
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Guy_Fawkes&oldid=7973364"(e)tik eskuratuta
Azken aldaketa 26 ekaina 2020(e)an, 12:59(e)tan
Orriaren azken aldaketa: 26 ekaina 2020, 12:59.
| 2020-08-04T15:29:27 |
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Guy_Fawkes
|
[
-1
] |
Hotel H10 Casa Del Mar 3*
Hotel H10 Casa Del Mar, Spanien
Ukraina 3* Mini Vesna Europe Motor 3* Shamrock 3* Almunecar Ashanti Gardens - Alsisar Haveli 4* Cipta Pancoran 3* Ukraina 3* Magnet 3* Maritim Tenerife 4* Tropical Park 2* Meropi 4* Eleon Grand & Spa 5* H10 Costa Adeje 4* Adele Beach 3* Calista Luxury 5* Titanic Deluxe 5* Novum Belmondo Hbf. 4* Sofitel Vieux Port 5* The 4* Khaolak Bhandari & Spa 4*
| 2018-01-19T18:51:20 |
http://h10-casa-del-mar.hotels-of-mallorca.com/de/
|
[
-1
] |
Биде AZZURRA ZEN ZEN 500
Биде AZZURRA FUL 500/SOSK
Биде AZZURRA FUL 500 54
Биде Gentry Home Belgravia Bidet White (external water supply)
Биде Gentry Home Victorian Bidet White
Биде AZZURRA NOVECENTO NOV 500/M
Клаcсика (10)
| 2018-12-18T19:21:40 |
http://gidshop.com.ua/ru/santeh/bide
|
[
-1
] |
Wikiloc - ibilbideak Petretxema Lezkuinetik (masousa) - Lescun, Aquitaine (France)- GPS track
esquí de montaña (Ibilbide esquí de montaña en Frantzia → Akitania → Lescun )
Petretxema Lezkuinetik (masousa)
Bisitak 1213, kokapena 5
Lezkuine pasa eta Masousa (masusta, masurtza) Ansabere jartzen duen kartelei jarraitu, bestela zaila izanen da pista aurkitzea. 950 metrotan dago pista, gu zortea eduki dugu eta bertatik elurra dago: kotxea bertan utzi dugu, bestela aukera izanez gero elurra aurkitu arte pista igotzen jarraitu.
Basoan barna lautada batera iritsi gara "Pont Lamary 1171 m" eta ondoren Ansabereko etxoletara. Etxola hauetatik malda eta desnibela handitzen joango da: Ansanbereko orratzetatik pasa eta Petretxemako lepora iritsiko gara. Petretxemako lepotik, petretxemako amildegitik igota, gailurrera iritsiko gara. 2377m. Jetsiera leku berdinetik, elurra beheraino baldin badago ia 1400 metrotako jetsiera galanta dauka.
Ibilbide oso polita eta Ansabereko orratzak ikusteko leku paregabea.
Barranco de petretxema
Ansanbereko orratzak
Kaixo, zure lagunak ibilbide interesgarri hau topatu du Petretxema Lezkuinetik (masousa) https://eu.wikiloc.com/ibilbide-esqui-de-montana/petretxema-lezkuinetik-masousa-12022396 Ondo izan, Wikiloc - Rutas del Mundo
| 2019-06-16T06:51:52 |
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-esqui-de-montana/petretxema-lezkuinetik-masousa-12022396
|
[
-1
] |
Omegle Barunga West. Alternatiba onena da Omegle Barunga West. Sartu eta ondo pasa !.
Ongi Omegle Barunga WestEzagutu nahastu mundu osoko pertsonak. Omegle Barunga West, eta bertan honako gauzak egin ahal izango duzu:- Alternatiba onena da Barunga West.- Doan Txata edonori batekin. zehazteko 'Ezarpenak' behar du.- The 'bideo' moduan webcam berriketa.- Have fun klik egiten duzun bitartean 'Hurrengoa' norbait interesgarria aurkitzeko.- Chat anonimoki ez mikro eta 'Text' moduan bideo gabe.- Spy anonimoki onartzen bada.- Ezagutu lagun dibertigarria osoko.- Ezin da kaleko jendeak interesgarria iruditzen? Hemen Sartu eta hasi fun jendea ezagutzeko.- Ez baduzu nahi spied beharreko aldatu da 'Ezarpenak' in.Sakatu 'F2' hasteko, edo sakatu "hasiera".
Hirien zerrendan Barunga West:
| 2017-01-23T20:55:16 |
http://eu.theomegle.com/australia/barunga-west
|
[
-1
] |
Lidiako erregea
k. a. 560 – k. a. 546
c. k. a. 595
Sardes?
c. k. a. 547
Kreso[1] (antzinako grezieraz: Κροῖσος, Kroisos; c. k. a. 595 – c. k. a. 547) Lidiako azken erregea (k. a. 560 eta k. a. 546 artean) izan zen.[2] Mermnada dinastiaren azkena, bere erreinaldian plazerrak, arteak eta gerra ziren nagusi.
↑ Croesus: Between Legend and History, Maicar, http://archive.is/Q57A .
↑ Irazustabarrena, Nagore (2010-03-14), «Garai guztietako Forbes zerrenda», Argia, http://www.argia.eus/argia-astekaria/2222/garai-guztietako-forbes-zerrenda/inprimatu?ids=argia-astekaria/2222/garai-guztietako-forbes-zerrenda/inprimatu . CC-BY-SA lizentzia
K. a. 560-k. a. 546 Ondorengoa
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Kreso&oldid=5607938"(e)tik eskuratuta
Lidiako erregeak
Orriaren azken aldaketa: 3 azaroa 2016, 03:03.
| 2017-08-18T21:48:36 |
https://eu.wikipedia.org/wiki/Kreso
|
[
-1
] |
Emarauna: Amatasuna deseraiki, amatasunak eraikitzeko • ZUZEU
2020-03-07 06:25
Emarauna: Amatasuna deseraiki, amatasunak eraikitzeko –
Ainara Gorostitzu Muxikaren idatzia, Euskal Herriko Bilgune Feministaren ataritik jasoa.
Emarauna Emarauna
Amatasuna, feminismoa
3 pentsamendu “Emarauna: Amatasuna deseraiki, amatasunak eraikitzeko”-ri buruz
Tximino 2020-03-07 16:24
Amatasunaren inguruen halako irakurketa egitea, benetan, astakeri hutsa deritzot. Amatasunak zer dakarren? Ardura, eta horrek, jakina, bere zama deko, bizitzaren hainbat aspektu lez.
ein 2020-03-10 09:55
Baina ze amatasun klase bizi du jendeak horrelako gogoeta katastrofistak egiteko. Ez dut ezer ulertzen.
inaxita 2020-03-10 17:13
“errua”
“erresumina”
“haurra besoetan hartzean maldan behera zulora ez erortzeko”.
“Haur bat izan nahi genuen, baina ez genuen ama izan nahi”
Haur bat izateak berekin dakarrena edozeinek daki, baldin eta lurrean ondo jarrita baditugu oinak. Esagerazioak ez dira inoiz onak, eta ez da ama aingerua izan behar, ama normala baizik, haurra izatea ez horrelako tragedia bat ez dela jakiteko: haurra izatean hor goian esaten dena sentitzen duenak, nire ustez, ez zekien ondo zertan ari zen.
| 2020-04-10T06:36:53 |
https://zuzeu.eus/euskal-herria/emarauna/
|
[
-1
] |
Abenduaren 22an, bi kiloko eskalopea - Gipuzkoako Hitza
Abenduaren 22an, bi kiloko eskalopea
2019, urtarrilak 25 gipuzkoa, Iritzia 382
Armintzan bi kilo pasako eskalope bat prestatzen dute, zuk ere ikusiko zenuen telebistan. Egundokoa da pieza, Berri Txarrak-en agurreko kontzertua aise kabitzen zaio azpian; presoen manifa, hortxe-hortxe. Ingeniaritzaren obra gorena dozena bat xerra itsatsita diseinatu zuen jatetxeko amamak. Bideoa ikusi genuenetik, Begotxuren artelana probatzearekin tematuta gaude Olagarro eta biok, eta abenduaren 22rako erreserba egitea erabaki genuen. “Gabonetako tripakaden aldian nori geratuko zaio bi kiloko eskalopea berdintzeko gogorik”, pentsatu genuen gure inuzentean. Astebete lehenago deitu, eta algara bat entzun genuen telefonoaren beste aldetik. Maiatzera arte ez omen dute mahairik libre.
Gure kontrolik eza likidoa da, guztia blaitzen du, San Mamesen tamaina bertsua duen Begotxuren zartagineko olioak eskalopea oso-osorik bustitzen duen bezala. Erretzeari laga berri dion ehun kiloko morroskoak lehenbizikoz arineketan egitera irten, eta handik hiru hilabetera egingo den ironmanerako dortsala erosia izaten du dagoeneko. Lizari abisatu genion: mendira asko jota urtean behin joan eta harroxkoarena egiteko Alpeetako via ferrata deabruzkoenak zeharkatzearekin tematuta segitzen badu, gero ez dugu helikopteroa bere bila bidaliko. Ez dakit Thomas Dekker txirrindulariaren biografia irakurri duzun. Euskal Herriko Itzuliari ekin baino egun batzuk lehenago Eufemiano Fuentesek odol transfusioa egin ziola kontatzen du. Txute eta guzti, ordea, ezinean ibili omen zen bertakoen gurpilari segitu ezinik. Etxekoei aurre egiteko, dopin mota bakarrarekin ez zuen nahiko. Arraten edo Ibardinen lehiakor izateko, ezagutzen ziren tranpa guztiak konbinatu behar zirela ondorioztatu zuen.
Kirol kazetaritza hiperbolearen erreinua da, eta, hor ere nabarmentzea lortzeko, muturreko teknikekin trebatuta gaude berripaper nazionalean. Astebeteko mendiko ultratraila haurrari titia emanez korritu eta haluzinazio artean bukatu duen txapeldunaren istorioari tokia egiten diogu, esaterako. Eta, batez ere, testuak puzteko teknika modernoenak erabiltzen ditugu. Baina kontu handiz ibili beharra dago. Ni neu saskibaloi zutabean brutala idaztekotan egon nintzen lehengoan, deskuidatuta. Xuxenek abisatu zidan hori ez dela euskara, eta eskerrak. Esajeratua da superlatibo horrek eragiten didan nazka.
| 2019-07-18T17:59:43 |
https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/01/25/abenduaren-22an-bi-kiloko-eskalopea/
|
[
-1
] |
Carey Mulligan: Berea da geroa — Gaztezulo
Carey Mulligan: Berea da geroa
Carey Mulligan: Berea da geroa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/carey-mulligan-berea-da-geroa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/carey-mulligan-berea-da-geroa/@@download/image/carey_mulligan_1371119414.jpg
Agian ez da ederrena izango. Agian ez da lirainena izango. Ez ditu moda aldizkarien azalak pilatuko. Ez dute nerabeek bere orrazkera kopiatuko. Agian ez da Keira Knightley izango.
Pride and Prejudice (2005) Jane Austenen lan gorenaren moldaketan Keira izan zen protagonista, eta Carey itzalean geratu zen ahizparen azalean. Ikasi, hazi, zaildu beharra zuen oraindik. Eta zer hoberik horretarako Txekhoven luma eta Kristin Scott Thomasen erantzuna baino. The Seagull obrarekin Londresko Royal Court antzokian hasi eta Broadwayn amaitu zuen Carey Mulliganek.
2009an itzuli zen berriro zinemara. Geratzeko itzuli ere. Hogei urte helduagoa den gizon batekin maitemintzen den neskatxaren azalean, An Education (2009) filmean, eta mundu zabaleko sari preziatu guztietan lortu zuen urteko aktore onenaren izendapena, Oscarretan barne, baita horietako asko irabazi ere. Hala, urte bete geroago bat egin zuen Knightleyrekin berriro, Never Let Me Go distopikoan, Andrew Garfield desira zutela. Mutikoak txikitatik maite izan zuen Keiraren edertasuna, atrebentzia, lizuntasuna; baina azkenean Careyren irmotasuna, elegantzia, zintzotasuna aukeratu zituen.
Eta orain zer? Presta dadila ikuslegoa. Urteko film interesgarrienetako bi. Hasteko, hilabete honetan estreinatuko du aretoetan Drive, Ryan Goslingen ondoan. Aktoreen arteko kimikaz hitz egiten denean zehatz-mehatz zer esan nahi den jakin nahi duenak badaki zer ikusi. Eta ostean etorriko da Shame. Frustrazioak aienatzeko droga bezala sexua erabiltzen duen Michael Fassbender-i kontrapisu ideala egiten dio sorbalda ulerkor bat behar duen Mulligan ahizpa hauskorrak. Desesperazioa muturrera eramatea zer den jakin nahi dutenentzat.
Gozoa oraina, oparoa etorkizuna. The Great Gatsby klasikoaren moldaketan Robert Redford eta Mia Farrowren lekua hartuko dute Di Capriok eta Careyk. Eta azkenik, erantzunda zirudien betiereko galdera. Audrey Hepburnen oinordekoa? My Fair Lady musikalaren moldaketarako Keira Knightleyk zirudien aukeratua baina... Carey Mulligan izango da Eliza Doolitlle pinpirina. Nor bestela.
Izena: Carey Hannah Mulligan.
Jaioteguna: 1985-05-28.
Jaiolekua: London (Ingalaterra).
Mutil-laguna: Marcus Mumford musikaria.
Musikari gustukoena: Laura Marling.
Aktore kuttuna: Judy Dench.
Liburu maiteena: The Secret History (Donna Tartt, 1992).
Maite du: Hotzetan berokia janztea.
Gorroto ditu: Dietak eta gimnasioa.
| 2018-01-18T15:22:40 |
https://www.gaztezulo.eus/albisteak/carey-mulligan-berea-da-geroa
|
[
-1
] |
2015 martxoa | Gaitzerdi
Jule Goikoetxea: “Biltzen hasia da Feministen Estatu Kontseilua, lobby feminista”
Info7 irratian elkarrizketa mamitsua egin zion martxoak 5ean Eider Olazar esatariak, Jule Goikoetxea zientzia politikoetako irakasleari. Hemen duzue osorik entzungai. Bertako pasarteak dira ondoren irakur ditzakezunak. Estatuak definitzen du zer den emakumea, zer den gizona? Estatua da “ahalmen politiko handiena duen instituzio multzoa”. Noski behar dugula estatua euskaldunok. Zergatik? estatua badaukagulako! Espainiako eta Frantziako estatuak dauzkagu, beraz, kontua ez da...
Sagar Moreen Iraultza Hernanin
Martxoaren 14an beltzez jantzitako emakumeek hartuko dituzte parrandaren kaleak (Iruñean San Ferminen bezperan egin zutena oinarri hartuta). Sagardotegi garaian eraso sexistak ugariak izaten dira eta ekintza honek erasoen aurkako mezua zabaldu eta autodefentsa feministarako deia egingo du. Antolatzaileek adierazi digutenez: “Nazkatuak gaudela, guk ere gauaz, festaz, kaleaz gozatzeko aukera izan nahi dugula… eta erasoen aurrean erantzuna emango...
Martxoaren 21ean inauguratu zen ofizialki Andre Kalea. Hernaniko kale ezagunenetakoa da, bertakoak ez direnentzat “tabernen kalea”. Ekitaldi herrikoia osorik erakusten du bideoak. Beti deitu izan zaio hala Udal artxibategiko dokumentuen arabera, 1896an Gipuzkoako Foru Aldundiak udalei gomendatu zien kaleetako errotulazioak euskaraz eta erdaraz emateko. Horren aurrean Hernaniko udalak erabaki zuen bi izendapen ofizial ematea kale honi: Andre-kalia euskaraz eta Urumea erdaraz. 1900...
| 2020-01-19T04:02:52 |
https://www.argia.eus/blogak/estitxu-eizagirre/2015/03/
|
[
-1
] |
Game Wild Tanks Online. Play for free
Game Wild Tanks
Play jokoa Wild Tanks Online:
Game Description Wild Tanks
Zuk eta zure depositua - ko eremua soldadu. Eta aukera guztietan osoa Panzer Armadaren irabaziko duzu. Bildu gainerako denbora tankeak hondatutako garaikurrak ondoren, hobetzeko eta bere gerra-depositua beraren trebetasunak. Osasun eta fidagarria armadurak maila ona batekin ez zara modernoenak tankeak beldur.
Arrow gakoak / W, A, S, D - Mugitu sagua - tiro. . Play jokoa Wild Tanks konektatuta.
Tekniko jokoa Wild Tanks ezaugarri
Game Wild Tanks gehitu: 10.09.2013
Bezalako jokoa Wild Tanks Jokoak
Deskarga jokoa Wild Tanks
Embed Joko Wild Tanks zure web orrian:
Jokoaren txertatu Wild Tanks zure webgunean, kopiatu kodea eta itsatsi zure webgunean html kodean. Gainera, nahi duzu jokoa bada Wild Tanks , eta kopia Posta elektronikoz edo zure lagun guztiekin lotura bidaltzeko, jokoa partekatu munduarekin!
Jokoa Wild Tanks -rekin, baita ere, jokoa jokatu zen:
| 2019-01-21T01:48:04 |
http://eu.itsmygame.org/1000000324/tanks-gone-wild_online-game.html
|
[
-1
] |
2019ko maiatzaren 22a, asteazkena | Ordua Euskal Herrian 03:13:53
Heterosexuala, zenbat aldiz entzun eta ipini dugu irakurketa ezberdinak egiteko hitz potoloen ondoan? Batzutan patriarkaturen aurretik edota normaren ondoan. Hala ere, kasu guztietan beste alde batera begiratu dugu, “hetero” misteriotsu hori zer edo nor demontre ote den jakiteko. Agian min ematen digu, patriarkatuaren aurretik jarri dugun “hetero” hori gu geu garela onartzea.
Heterosexualitateaz ari garenean ordea, ez gara jardun erotiko-afektibo konkretu baten inguruan ari (soilik), normaz ari gara. Heterosexualitatea erregimen politiko moduan ulertu behar dugu, eta nola ez, gure baitan dago, gure harremanetan, familian, praktika erotiko-afektiboetan, herriko tabernan, militantzian, koadrilan, janzkeran, estetikan, diskurtsoetan…
Heterosexuala gauza asko dira, kalea, parranda, ikurrina, bilerak… Sistema hau iraultzera goaz, hori argi, baina horretarako norma erasotu behar dugu, norma guztiak. Heterosexualitatearen mugetatik kanpo kokatzen diren bestelako identitate disidenteak eraiki behar ditugu. Hori, nola ez, hautu politiko bat da, pertsonala zein kolektiboa. Bai, heterosexuala ez izatea hautua bat da, izatea ere den moduan.
Muga horietatik kanpo kokatzen garen identitate ezberdinak ez gara beste subjektu anormal irrazionalak maitatzera kondenaturiko subjektuak bakarrik. Politikoak gara, disidenteak, arriskutsuak, errebeldeak, eroak eta promiskuoak, baita konprometituak eta militanteak ere.
Garaipenaren belaunaldia garela diogu, baina inguratzen gaituena ez ezik, gure gorputzak ere irauli behar ditugu horretarako Jolastu eta transformatu behar ditugu, mugak izerdiz umeldu, plazerrez lehertu eta nola ez, zirikatu, zirikatu eta zirikatu.
Inkomodatzera gatoz, baimen eta barkamenik eskatu gabe. Aske izateko jaio ginen, eta zernahi gara, beraz askatu gerria gazte, desheterosexualizatzera goaz eta.
Bidali zure iritzi artikulua iritzia@argia.eus helbidera
Kanal hauetan artxibatua: Sexualitatea | Ernai
| 2019-05-22T01:13:53 |
https://www.argia.eus/albistea/gozatu-plazer-ukatua-zernahi-gara
|
[
-1
] |
2018-2019 ikasturtean, eskola esparruan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko Hezkuntza Sailarekin lankidetzan jardun nahi duten irabazi-asmorik gabeko zenbait erakunderi zuzendutako diru-laguntza deialdia - Hezkuntza saila
Dokumentazioa Nire kudeaketak-en aurkeztu.
| 2018-08-17T07:30:15 |
http://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2018/alumngit-ijikas/web01-s2hhome/eu/
|
[
-1
] |
HasieraKorean PopTwiceJantziakBi aldiz BAI edo BAI TXANGOA (18 VARIAN)
Bakarrik 161838 stockean utzi
Twice TXANODUN KIROL JERTSEA
| 2020-07-14T05:30:30 |
https://butikjamtangan.com/eu/kamiseta-hip-hop-kamiseta-jertseak-kirol-oinetakoak-sudadera-kirol-estiloa/
|
[
-1
] |
IGI Antena, Antena zelularra, Wifi antena - MS Telecom
Base Station Antena
norabide Antena
Omni norabide antena
Antena zelularra
Connector / Kable
Kable Batzar
IGI Antena
Kanpoko Antena
Antena teknologia eta jakintza
Antena motak
3.5GHz Wimax Portable Greba antena
2.4GHz Miniaturazko Screw mendia Monopole Antena
Kanpo 3DBI Stubby GSM antena
Gure enpresa antena eremuan izan 5years baino gehiago, eta merkatu eskariei arabera, kalitate handiko bezeroen eskakizunen arabera antenak hainbat garatu ahal izango dugu.
Kanpo 2DBI 433MHz RFID antena
Telefonoa: 0755-86006322
| 2020-01-28T21:07:53 |
http://www.msantenna.com/eu/
|
[
-1
] |
2019KO AZAROAK 25 | Lezo.eus
1. Egoki irudituz gero, 2019ko azaroaren 11n egindako bilkurako akta onartzea (2019ID210016).
2. Aizkorri 6 behean dagoen lokalean denda, biltegi eta garaje jarduerak gauzatzeko obra eta jarduera baimena emateko proposamena (2018H0040011).
3. “HIE 12 (7.poligonoa zena) eremuko lurren nahitaezko lagapena formalizatzeko espedientea” izeneko dokumentua behin behinean onartzeko proposamena (2018H0430001).
4. Hezikuntza Guraso Elkartearekin 2019-2020 ikasturteko eskola kiroleko programa gauzatzeko lankidetza hitzarmena sinatzeko proposamena (2019KI360004).
5. Aiton Borda tabernaren ustiatzaileak 2019ko abenduaren 25ean eta 2020ko urtarrilaren 1ean taberna ixteko egin duen eskaera onartzeko proposamena (2019GZ320011).
6. Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena (2019GZ010010).
7. Kokatu programa aurrera eramateko laguntza teknikoa emateko eta proiektua gauzatzeko Oarsoaldea S.A.ri eskualdeko garapen agentziari mandatu egiteko proposamena (2019PE110001).
8. 2020. urteko lan egutegi orokorra onartzeko proposamena (2019PE060005).
9. Udal langile batek eskatutako borondatezko lan eszedentzia ontzat hartzeko proposamena (2016PE100010).
GALDE ESKEAK /
Lezon, 2019ko azaroaren 25ean, astelehena, goizeko 9:00ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca, Alkatearen, lehendakaritzapean, Laura Martinez Vizuete, Irlentz Ortega Ugalde, Miguel Ángel Sánchez Antúnez (Lezoko EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (udal talde Sozialista – grupo municipal Socialista).
2018-12-04an eta 2819 sarrera erregistro bidez, R.H.H. andreak Aizkorri, 6 behean dagoen lokalean denda, biltegi eta garaje jarduera martxan jartzeko proiektua eta jarduera lizentzia eta lokala jarduerara egokitzeko obra lizentziak eskatu ditu.
Dagokion Udaleko teknikariak egindako txostena ikusirik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: Interesatuari Obra Baimena EMATEA lokala aipatu jarduerara egokitzeko, proiektuan ezartzen den moduan eta horretarako aurkeztutako 7.709,05€ko aurrekontuaren arabera eta ondorengo baldintzetan:
Kontuan hartuko da DB-SIan 2.1 taulan, 100tik pasatzen ez den ibilgailuak aparkatzeko lokalak, edozein eraikuntza edo establezimendutan, arrisku baxuko lokal bezala hartu behar direla eta 2.2. taulako baldintzak bete beharko dutela. Hau da:
Egituraren suteen aurkako erresistentzia: R90
Pareta eta sabaien suteen aurkako erresistentzia: E190
Independentzi atondoa: Ez
Komunikazio ateak:EI2-45-C5
Lokaleko irteerarainoko gehienezko ibilbidea:<= 25m
BI: Obra baimena ematearen gaineko eskubideengatik indarrean dagoen ordenantza fiskalak ezarritakoa ordaindu beharko du. 53,00 udal tasa kontzeptuan eta 385,45€ Eraikuntza obra eta instalazio zerga kontzeptuan ( aurrekontuaren %5). Hots, guztira 438,45€
HIRU: Jarduera hau aurretiazko komunikazioaren menpe dagoenez, obra bukatu ondoren eta jarduera martxan jartzeko, agiri honi erantsita doan Jarduera sailkatuan aritzeko aurretiko komunikazioa eta egiaztatze teknikoko ziurtagiria beteta aurkeztu beharko ditu interesatuak jardueraren aurretiazko komunikazioaren tasa ordaindu ondoren, Hots, 425,30€, kontutan edukita 177,41 metro karratuko dituela jardueraren azalerak.
Garaje erabilera, jarduerari lotuta dago, eta baimendutako jarduera aldatu edo eteten bada, garaje erabilera ere eten egingo da.
Jarduera martxan jarri baino lehen ondorengo dokumentuak aurkeztu behar ditu interesatuak:
Añarbeko urak ur zikinak kolektorera botatzeko baimena
Suteen aurkako instalazioa martxan jartze ziurtagiria
San Markos Mankomunitatearekin hondakinak jasotzeko tramitazioa egin duenaren agiria.
Instalazio elektrikoaren buletin elektrikoa
Udal-zerbitzu teknikoek «H.I.E.12 (7. poligonoa zena) eremuko lurren nahitaezko lagapena formalizatzeko espedientea» izeneko dokumentu bat idatzi dute.
Espediente honen helburua da H.I.E.12 (7. poligonoa zena) eremuko nahitaez laga beharreko lurrak Jabetza Erregistroan jasotzea, Lezoko Udalaren izenean, udalerrian indarrean dagoen Hiri Antolaketako Plan Orokorrean (HAPO) eta 1986an onartu ziren baina HAPOk indargabetu zituen Plangintzako Arau Subsidiarioetan ezarritakoaren arabera. Bide eta aparkaleku publikoetara zuzendutako lurrak.
Espediente honen legezko justifikazioa 1093/1997 Errege Dekretuaren 30.2. artikuluan dago (1093/1997 Errege Dekretua, uztailaren 4koa, hirigintza-ekintzak Jabetza Erregistroan inskribatzeari buruzko Hipoteka Legea betearazteko Erregelamenduaren arau osagarriak onartzekoa). Artikulu horren arabera:
«Planak baimendutako eraikina erabat finkatuta duten lursailak erregularizatzeko edo legeztatzeko plangintza-tresnek zedarritutako nahitaezko lagapeneko azalerak organo jardulearen izenean inskribatu ahal izango dira, hurrengo artikuluan aipatzen den ziurtagiriaren arabera, erregistro-titularraren baimenik gabe.»
Kasu honetan, lur horiek 1986ko Arau Subsidiarioetako 7. poligonoan eta HAPOko H.I.E.12 (7. poligonoa zena) eremuan daude. Haietan, hirigintzako bi dokumentuek baimentzen duten eraikuntza erabat finkatuta dago, eta nahitaez laga beharreko azalerak mugatuta daude, bai 1986ko Arau Subsidiarioetan, bai gaur egun indarrean dagoen HAPOn.
Espedientea izapidetzeari dagokionez, hau dio 1093/1997 Errege Dekretuaren 31. artikuluak:
«Aurreko artikuluaren 2. paragrafoko kasuan, organo jarduleak eman duen ziurtagirian hurrengoa agerrarazi behar da:
1. Administrazio jarduleari laga beharreko finkak okupatzea erabakitzen duen ebazpena, horien xedea edo lagapena zehaztuz, planak ezarritakoaren arabera.
2. Ebazpenaren aurreko espedientea finka lagatuen titularrei jakinarazi zaiela eta hogeita hamar egunetik gorako epea eman zaiela, bidezkoa izanez gero, banaketa berdina egiteko proiektuaren izapideak egitea eska dezaten.
3. Eskabide hori egin den edo ez, eta egin bada, lagapenaren oinarri den plangintzak ahalbidetu edo legezkotu duen eraikuntza guztiz sendotuta izateagatik, eskatutako banaketa berdina bidezkoa ez dela azaltzen duen ziodun ebazpenaren edukia.
4. Alde bakarreko okupazioa erabaki zuen administrazio-ebazpenaren kontra ez dagoela administrazio- edo jurisdikzio-errekurtsorik, izan daitekeen berrikuspen-errekurtsoa kenduta.»
Horri buruz egindako txosten juridikoa ikusirik, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT.- Behin-behinean onartzea «H.I.E.12 (7. poligonoa zena) eremuko lurren nahitaezko lagapena formalizatzeko espedientea» izeneko dokumentua. Haren arabera, 1.148,04 m² lagako zaizkio Lezoko Udalari, bide eta aparkaleku publikoetara zuzen ditzan.
BI.- Laga beharreko finken Erregistroko titularrei erabaki horren berri ematea eta 30 eguneko entzunaldia ematea, espedientea kontsulta dezaten eta, egoki iritziz gero, lurrak ekitatez banatzeko proiektua izapidetzeko eska dezaten.
HIRU.- Erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
2019/2020 ikasturteko Eskola Kiroleko Programa burutzeko dirulaguntza eskaera espedientea azterturik, gaztedia eta kiroleko zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: 2019-2020 ikasturteko eskola kiroleko programa gauzatzeko lankidetza hitzarmena sinatzea Hezikuntza Guraso Elkartearekin.
BI: HEZIKUNTZA GURASO ELKARTEAri 50.000 €tako diru-laguntza (AD-888) ematea 2019/2020 ikasturteko Eskola Kiroleko Programa burutzeko.
HIRU: 35.000 €ko ordainketa egitea (%70) hitzarmena sinatzerakoan.
Gabonetan Aiton Borda taberna ixteko eskaeraren espedientea azterturik, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: Onartzea N.N.ek 2019ko abenduaren 25ean eta 2020ko urtarrilaren 1ean taberna ixteko egin duen eskaera.
BI: Ez onartzea N.N.ek 2019ko abenduaren 24ko eta 31eko arratsaldetan taberna ixteko egin duen eskaera.
HIRU: Esleipendunak erabaki hauen berri elkartean eta tabernan ematea.
Ikusi dut etxez etxeko laguntza zerbitzua jasotzeko - F.M.R eta J.F.G-k egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena. Hala, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasuneko zinegotzi delegatuak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: F.M.R eta J.F.G-ri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea. Zerbitzua laguntza pertsonalerako eta etxeko mantenurako izango da eta astelehenetik ostiralera egunero ordu eta erdiz emango da. Zerbitzua gutxitu daiteke egoera hobetzen bada.
BI: Zerbitzuagatik egin beharreko aportazio ekonomikoa 0,28€ orduko izango da.
Udal honek, bere aurrekontuetan berariazko partida sortua du enplegu planetarako, udalerriko eta Oarsoaldea eskualdeko langabetuak formatu eta kontratatzeko bideratua.
Beste urtetan egin den bezala, aurten ere, udal honek Oarsoaldearekin batera Kokatu programan parte hartzeko asmoa dugu.
Programa honen bidez, langabezian dauden zenbait langileei, merkatu ordinarioan txertatzen lagunduko da (prestakuntza, kontratazioa egiteko laguntza, tramiteak…).
Programa hau aurrera emateko, Lezoko udaleko bitarteko propioa den OARSOALDEA, S.A. eskualdeko garapen agentziari mandatua egin beharra dago.
Horiek horrela, ikusirik aurrekontuetan partidarik ba dagoela aipatu programa aurrera eramateko, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: Lezoko udalaren bitarteko propio den OARSOALDEA, S.A. eskualdeko garapen agentziari mandatua egitea “Kokatu” Enplegu Planaren baitan, laguntza teknikoko zerbitzua emateko eta proiektua burutzeaz arduratzeko.
BI: 30.000 euroko tarifa bidezko ordaina ezartzea bitarteko propioarentzat, egin beharreko kontratuen kosteengatik, eta 5.000€ agentziari egindako mandatuaren tarifagatik.
2020. urteko udal langileen lan egutegi orokorraren proposamena ordezkaritza sindikalari helarazi zitzaion.
Egutegi orokorra honetan, udal langileen lan egunak eta jai egunak zehazten dira, eta onarpena jaso ondoren, honen baitan, udal departamentu ezberdinetako lan-egutegiak eratu dira.
BAT: Lezoko Udaleko langileen lan egutegi orokorra, 2020. urtekoa, onartzea.
Urtean egin beharreko orduak: 1540.
Martxoaren 20a eta abenduaren 7a, 24a eta 31a jai egunen kontsiderazioa izango dute.
BI: Departamentu buruei akordio honen berri ematea, egutegi honen baitan departamentu ezberdinetako lan egutegiak prestatu ditzaten.
Egun lan eszedentzian dagoen eta udal honetako administraria den M.I.E.k, 2019ko azaroaren 18an aurkeztutako eskabidean, egun disfrutatzen duen lan eszedentzia urte betez luzatzea eskatu du.
Egun, L.A.A. ari da M.I.ren lan postua betetzen eta ez du eragozpenik beste urte betez horretan jarduteko.
Eskaria azterturik, ikusirik Teknikariak egindako txostena eta kontuan izanik eskariak Idazkaritzako arduradunaren oniritzia duela, Alkatetzak proposaturik Tokiko Gobernu Batzar honek ondorengoa ERABAKI DU:
BAT: Ontzat hartzea M.I.E.k eskatutako urtebeteko borondatezko lan eszedentzia.
BI: Lan eszedentzia, 2020ko urtarrilaren 3an sartuko da indarrena, eta 2021eko urtarrilaren 2a bitarte iraungo du, epe honetan lan postua gordeko zaiolarik.
HIRU: Langileak lan eszedentzia amaitu baino hilabete lehenago jakinarazi beharko dio udalari lanera itzuliko den hala ez.
LAU: L.A.A. kontratatzea M.I.E.n ordezkapen lanak egiteko 2020/01/03tik 2021/01/02ra.
BOST: Akordio honen berri ematea interesatuei.
Azken Tokiko Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2019ko azaroaren 11z geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:50ean eman dio bukaera bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1432997tik 1433003ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.
Al, 2019-11-25 12:00
| 2020-03-29T02:07:25 |
http://www.lezo.eus/eu/node/101373
|
[
-1
] |
AMSTRAMGRAMen Urresko liburua
URRESKO liburua:
Esker mila ikusgarri biziki horrentako. Hannitx baziren ere, ari arazi dütüzü eijerki. Untsa jarraik ezazü.
Berriz eskerrik hanitx. Arno Evariste Gallois Ama eskola ANGELUN
Ikusgarri koloretsu, goxo eta animatua. Idei politak, irudimena. Milesker ! Arratsalde goxo goxo bat pasatu dugu. Itsas Argi Ikastola. Miarritze
Txalo handi bat ! Anitz maitatu dugu ! Zer ideia polita zinez ! Haur guztiok biziki parte hartu dituzte. Ainesek ekintzak originalak proposatu ditugu. Milesker !
Maddalen urtebetetzearako (4 urte) Bidarte
Wuaaa ! Arratsalde hontan, zer ongi pasatu dugu ahatete jokorekin eta nola ez ! Ainez eta Malurekin. Gauza bat zihur da: orain bai ! Malu content izanen da eskolan… zenta gurekin garbia da, zer ongi pasatzen gera elkarekin jostatzen. Xanaren urtebetzea (3 urte) ANGELU. Karine Reptou eskola Miarritze
Ikusgarri biziki ederra eta kalitatezkoa izan da. Haurrek ongi parte hartu dute, hori zen interesgarria. Ongi segi eta espero dugu laster arte ! Ohakoa haurtzaindegia Miarritze (64).
Momentu goxoa pasatu dugu Malurekin eta bere jokoekin. Ikusgarri atsegina haurren parte hartze politarekin. Milesker eta hurrengo arte ! Miarritzeko ikastola Bidarraiko aterbean.
Merci beaucoup pour ce moment passé ensemble. Les enfants étaient ravis de participer. Il se sont pris au jeu ! Point positif supplémentaire: permettre à tous de voir le même spectacle en français ET en basque !! Milesker ! et nous espérons …à bientôt !
Maternelle Alsace Biarritz (64)
Milesker ainitz Hiriburuko ikastolara etortzeagatik, jokoa oso aberatsa atxeman dute haurrek, denak jokoan sartu dira plazerrarekin. benetan idei xoragarria. Segi horrela ! Ametza ikastola Hiriburun(64)
Mila esker Baionako Polo ikastolara etortzeagatik 4 eta 5 urteko haurrek biziki maiatatu dute eta gozatu. Oso giro polita sortu eta goxoa. Zorte On! hurrengo emanaldiekin eta haurdunaldi on ! Baionako Polo Ikastola (64)
Emanaldi bizia. haur guztiek parte hartudute eta biziki maitatu dute. Plazer egiten du ikuskizun bat euskerazematea. Urrunako Ikastola (64)
Mementu on bat pasatu dugu zurekin Malu, ZER plazera parte hartzea. Ikusgarri batean eta zurekin jistatzea. ikusi arte ! Evariste Gallois Ama eskola Angelun
Momentu goxo goxoa pasatu dugu Bizi tokin gaur ahate jokarekin. Milesker Ainez ! Bizi toki Begioze (64)
AM STRAM GRAM …Zer esaldi arraroa guretzat. Baina askenean, emanaldi elkartasun oso alaitsua ukan dugu aurten txorri barrote inguruan… Haurrak parte hartu dute: jolastu, mimatu, arantzatu, orkesta formatu… antxu helduak bezala.. BIKAIN ! Ordu txiki bat zorragaria eta goxoa pasatu dugu antzeslariarekin. Txalo handi bat ! Bilboko jaietan 2016ko Abuztua
| 2020-01-18T15:47:54 |
http://www.aufildutheatre.com/?page_id=4676
|
[
-1
] |
Sakristia - Wikipedia, entziklopedia askea.
Sakristia apaiz jantziak eta liturgia objektuak gorde eta elizkizunetarako prestaketa lanak egiten diren lekua da, gehienetan elizaren eraikinean bertan dagoena, baina ondoko etxe batean ere izan daitekeena. Sakristau edo elizainaren ardurapean izaten zen.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Sakristia&oldid=5904321"(e)tik eskuratuta
Kristau arkitektura
Orriaren azken aldaketa: 9 ekaina 2017, 11:34.
| 2017-11-25T02:07:01 |
https://eu.wikipedia.org/wiki/Sakristia
|
[
-1
] |
Gizarte arloko aldundiko agintariak Loinazko San Martinen baseliza eta eraikinak ezagutzen izan dira - Beasaingo Udala
Gizarte arloko aldundiko agintariak Loinazko San Martinen baseliza eta eraikinak ezagutzen izan dira
Argitaratua: 01 Otsaila 2019
Aitor Aldasoro alkateak lagunduta, Maite Peña Aldundiko gizarte politikako foru diputatua egoitza guztiak ikusten eta hauen egoeraren berri jasotzen izan da zaintzaz arduratzen diren auzotarrekin
Bisitaren helburua foru agintariei baseliza eta inguruan dituen azpiegiturak ezagutaraztea izan da hauen egoeraren berri izan dezaten. Izan ere, bai baseliza eta baita eraikinak Udala eta Foru Aldundiaren jabetzak dira. Seroretxea den etxebizitzan egun ez da inor bizi eta eraikinak eta azpiegiturak elizak eta auzotarrek erabiltzen dituzte euren eginkizunetan.
Baseliza eta eraikin multzoaren mantenua Udalak egindako ekarpenari eta auzotarren artean egindako diru bilketari esker egiten da. Udal gobernuaren asmoa, eraikin multzoa edukiz betetzea eta erabilera handiagoa ematea da. Horretarako, aldundiko agintariak gonbidatu ditu eraikinak ezagutu eta eskaini dezaketen aukeraz hausnar egiteko.
Maite Peña gizarte arloko foru diputatuak eraikin multzoa ezagutu ondoren oso interesgarritzat eman du egindako bisita. Eraikinek eskaintzen duten aukera probetxugarria izan daiteke. Behar diren egokitzapen lanak aztertu eta gizarteak dituen beharrei erantzuteko, zein zerbitzu eskaintzera zuzendu liteken erabakitzera izango da besteak beste hemendik aurrerako lana.
| 2020-08-11T21:45:45 |
https://beasain.eus/udal-gobernua-albisteak/1972-gizarte-arloko-aldundiko-agintariak-loinazko-san-martinen-baseliza-eta-eraikinak-ezagutzen-izan-dira
|
[
-1
] |
Olentzero – Mari Domingi 2019 – Bideo eta argazkiak
Ilusioz beteriko eguna izan genuen atzo, Mari Domingi eta Olentzero Ermitaberrira beste behin etorri ziren eta. Denon artean harrera berezia egin … [Irakurtzen jarraitu...] Honako honen gainekoa: Olentzero – Mari Domingi 2019 – Bideo eta argazkiak
Olentzero-Mari Domingi 2019 – Egitaraua
Dakizuenez, abenduaren 20an, Ermitaberrin Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatuko dugu. Ondoren, egun horretako egitaraua ikus … [Irakurtzen jarraitu...] Honako honen gainekoa: Olentzero-Mari Domingi 2019 – Egitaraua
Olentzero – Mari Domingi 2018 – Bideo eta argazkiak
2018-12-20 por Ermitaberri Ikastetxe Publikoa
2019-01-02an berritua BIDEO BERRI BATEKIN Mari Domingi eta Olentzero Ermitaberrin izan ditugu berriz ere. Ilusioa sortzeko etorri zaizkigu eta … [Irakurtzen jarraitu...] Honako honen gainekoa: Olentzero – Mari Domingi 2018 – Bideo eta argazkiak
Olentzero-Mari Domingi 2018 – Egitaraua
Dakizuenez, datorren ostiralean, abenduaren 21ean, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatuko dugu. Ondoren, egun horretako egitaraua ikus … [Irakurtzen jarraitu...] Honako honen gainekoa: Olentzero-Mari Domingi 2018 – Egitaraua
Olentzero eta Mari Domingi 2017 – Bideo eta argazkiak
Aurten ere Olentzero eta Mari Domingiren bisita jaso dugu. Hona hemen gure harrera hunkigarria:https://www.youtube.com/watch?v=8GMZQrOBbs0 Burlatan … [Irakurtzen jarraitu...] Honako honen gainekoa: Olentzero eta Mari Domingi 2017 – Bideo eta argazkiak
Olentzero-Mari Domingi 2017 – Egitaraua
Dakizuenez, datorren ostiralean, abenduaren 22a, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatuko dugu. Ondoren, egun horretako egitaraua ikus … [Irakurtzen jarraitu...] Honako honen gainekoa: Olentzero-Mari Domingi 2017 – Egitaraua
| 2020-01-27T02:41:36 |
https://ermitaberriip.educacion.navarra.es/web/blog/etiketa/mari-domingi/
|
[
-1
] |
Mi-Store | Xiaomi Mini Speaker (Gray)
Главная / Аудио / Колонки / Xiaomi Mini Speaker (Gray)
Количество Xiaomi Mini Speaker (Gray)
Саундбар Xiaomi Mi TV Speaker Xiaomi Mini Speaker (Gold)
Вы смотрите: Xiaomi Mini Speaker (Gray) 1 090 ₽
| 2019-06-18T10:54:21 |
http://x.needfix.ru/?product=xiaomi-mini-speaker-gold
|
[
-1
] |
Lagun izoztua - Wikipedia, entziklopedia askea.
84-8331-794-X
Lagun izoztua Joseba Sarrionandia idazle bizkaitarrak idatzitako lehen eleberria da, 2001ean argitaratutakoa Elkar argitaletxearen bidez.
Amagoia Ibanek egindako liburuaren kritika. Euskaldunon Egunkaria, 2001.
Iratxe Gutiérrez. El País, 2002.
Markos Zapiain. Euskaldunon Egunkaria, 2002.
Tere Irastortza. Argia, 2002.
Joseba Bergara. Txalaparta, 2002.
Joxemari Carrere. Gara, 2002.
Javier Rojo. El Correo Español, 2002.
Mikel Asurmendi. Irunero, 2002.
A. de Amezaga. Bilbao, 2002.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lagun_izoztua&oldid=6545358"(e)tik eskuratuta
Joseba Sarrionandiaren eleberriak
Orriaren azken aldaketa: 13 urtarrila 2019, 17:33.
| 2019-10-23T04:15:55 |
https://eu.wikipedia.org/wiki/Lagun_izoztua
|
[
-1
] |
2020-05-27 - Urola Kostako Hitza : Urola Kostako Hitza
Azkoitiko Azkarate Garbi plataformak elkarretaratzea deitu du bihar arratsalderako
Azkoitiko Azkarateko hondakin guneaz eztabaidatzeko bilkura deitu du udalak biharko, eta Azkarate Garbi plataformak kontzentrazioa deitu du bilera bukaera ingururako. Elkargunearen atarian jarri dute hitzordua, 20:00etan. Udalak parte-hartze prozesua abiatu duela eta, Azkarateko hondakin gunearen aurkako lapiko-jotzeak bertan behera utziko dituzte "behin behinean".
Ekainaren 1ean hasiko da berriro Zumaia eta Deba arteko tren zerbitzua
Iazko azaroan moztu zen Zumaia eta Deba arteko tren zerbitzua Sakoneta II tunelean luizi handi bat izan ondoren. Ordutik bi herrien arteko lotura autobusez egin dute. Lanak amaituta, astelehenean ekingo zaio berriro tren zerbitzuari.
Zazpigarren egunez jarraian, kasu berririk ez Gipuzkoan
Gehienez bi pertsonak erabili ahal izango dute pilotaleku bakoitza aldi berean, eta pilotan federatuta daudenek izango dute horiek erabiltzeko lehentasuna.
COVID-19aren kalteak arintzeko neurriak jakinarazi ditu Orioko Udalak
Erosketa-bonuak jarriko ditu udalak herritarren eskura, ekainaren 1etik aurrera. Elkarzaintza Zerbitzua ere eskainiko du Txurrumuskik udan, zaintza sarerik ez duten familientzat.
'Orain gure txanda da' kanpaina jarri du martxan Herrixen Azkoitiko merkatari elkarteak
Ekainean zehar erosketak Azkoitia txartelarekin egiten dituzten bezeroen artean, bost, hamar eta 50 euroko erosketa hobarituak zozkatuko ditu Herrixenek.
Euskal Jai eguna balkoietan ospatuko dute larunbatean Getarian
Ekintza asko bertan behera utzi dituzte, baina jai giroa izango da nagusi asteburuan Getarian. Txistulariak eta trikitilariak kalez kale arituko dira goizetik hasita.
Balenciagak arraina prozesatzeko eta garraiatzeko ontzi bat eraikiko du Norvegiarako
Izokinarekin lan egiten duen Norvegiako Samlaks As taldeak 40.000 tona ekoizten ditu, eta ontzia enkargatu diote Zumaiako ontziolari.
| 2020-07-11T08:06:00 |
https://urolakosta.hitza.eus/2020/05/27/
|
[
-1
] |
Udalak fisioterapia zentroan eta Bilbon gertaturiko eraso matxistak salatu du - Azkoitia - Maxixatzen.eus
Udalak fisioterapia zentroan eta Bilbon gertaturiko eraso matxistak salatu du
Maxixatzen.eus 2018-09-26 18:32
Udalak «gogor» salatu du gertaturikoa, emakumearen duintasunaren aurka doazen jokabide matxistak «onartezinak» direlako gure herrian. Ongizate saila harremanetan jarri da emakumearekin, Udalak eskura dituen baliabideak eskaintzeko.
«Egin diezaiogun aurre guztion artean gaitz honi. Orain arte horrelako testigantzak ezkutuan gordetzen ziren. Lortu dugu ozen gaitzestea. Lor dezagun gaitzespen beharrik gabeko gizarte parekidea», azaldu du Udalak.
Horrelako «gertaera deitoragarrien» aurrean, Udalak gogorarazi du Udalaren zerbitzuak eta baliabideak euren esku dituztela (943 85 71 74).
Hilketa matxista, Bilbon
Eudelen gaitzespenarekin bat eginez, Azkoitiko Udalak bere «gaitzespen irmoena» azaldu nahi du Bilbon gertatutako emakume baten hilketaren aurrean, eta bere doluminak eta elkartasuna adierazten die senideari eta biktimaren hurbilekoei.
«Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina», dio Udalak. Udalak bat egiten duela gaineratu du antolatzen diren gaitzespen ekimen guztiekin.
Udalak bozeramaile batzordea deitu du fisioterapia zentroko gertaerak aztertzeko
Maxixatzen.eus 2018 ira 26 Azkoitia
Azkoitiko Udalak bozeramaile batzordea deitu du gaur arratsalderako, joan den ostiralean herriko fisioterapia zentro batean izandako gertaera azter...
Azkoitiko emakume fisioterapeuta batek lanean izandako erasoa salatu du
Maxixatzen.eus 2018 ira 25 Azkoitia
Sara Waliño Jurado fisioterapeuta azkoitiarrak lan egiten duen zentroan jasan duen erasoaren berri eman du sare sozialetan. Gutun bidez azal...
| 2020-01-23T04:46:34 |
https://maxixatzen.eus/azkoitia/1537979780725-udalak-fisioterapia-zentroan-eta-bilbon-gertaturiko-eraso-matxistak-salatu-du
|
[
-1
] |
GANDASEIB 16-17: BZKAIDATZ
Bizkaiko Foru Aldundiak 'Bizkaidatz Txikia' sariak eman dizkie Bizkaiko zortzi ikasleri. (BFA)
Parte hartu dutenen erronka izan da bi idazlek hasitako kontakizunak garatu eta amaitzea. Idazle horiek obra horien lehen orrialde idatzi dituzte; gaztelaniazkoa, Laida Martínez Navarroren «El caso de sopapos y su banda de matones» izan da, eta euskarazkoa, berriz, Xabier Olasoren «Paul eta sorginkeria-liburua». Parte-hartzaileek, 4 edo 5 orritan, beren sormen-lanak jaso dituzte eta kontakizun horietan azaltzen diren pertsonaiak eta egoerak garatu dituzte.
Bizkaidatz Txikia lehiaketa orain dela hiru urte sortu zen, gazteenen artean idazteko eta irakurtzeko gogoa pizteko. Urterik urte, gehitu egin da partaide kopurua: 2015ean, 186 kontakizun aurkeztu ziren; 2016an, 194 (90 euskaraz), eta, 2017ko edizioan, 266 kontakizun aurkeztu dira; haietako 134, euskaraz. (DEIA egunkaritik hartuta)
Publicado por MIREN 6.C en 1:30
| 2018-09-25T16:10:32 |
http://gandaseib16.blogspot.com/2017/06/bzkaidatz.html
|
[
-1
] |
Mag Albert - Burlatako Udala HOME
Magia musikalaz eta bisualaz beteriko ikuskizunak dira, ilusio handiz hornituak, hau da, ilusionismoaren arlorik ikusgarrien eta txundigarrienetako bat da. Emanaldien eszenaratzea oso txukuna izaten da beti, profesionaltasunean oinarrituak, arras originalak. Saioak gozamen ederra izaten dira ikusleentzat, bizi-biziak, alaiak eta dotoreak direlako.
| 2019-08-20T00:40:30 |
http://www.burlada.es/eu/events/mag-albert/
|
[
-1
] |
UPNk albiste faltsu bat erabili du Maiorga Ramirezen aurka jotzeko | EA - Eusko Alkartasuna
Hasiera » Nafarroa » UPNk albiste faltsu bat erabili du Maiorga Ramirezen aurka jotzeko
UPNk albiste faltsu bat erabili du Maiorga Ramirezen aurka jotzeko
Argitaratua honek egina: Prentsa Bulegoa data Uzt 16, 2012 honetan: Nafarroa
Gezur borobila da Nafarroako EAko koordinatzaile eta Bilduko legebiltzarkide Maiorga Ramirezek Iruñeko Udalbatzari iraindu edo mehatxu egin ziola, La Razon egunkariak argitaratutakoaren kontra.
Una noticia falsa publicada por ‘La Razón’ ha dado pie a UPN para hacer declaraciones en relación con el coordinador territorial de EA de Nafarroa y parlamentario de Bildu Maiorga Ramírez y, por extensión, con el conjunto de la coalición. La fotografía recoge el momento posterior al saludo de Maiorga Ramírez a los concejales de Bildu. El hecho fue visible para la Corporación y nadie sacó conclusiones diferentes al saludo hasta la publicación de esta falsa noticia.
Bildu Nafarroa quiere dejar claro que acusaciones falsas y malintencionadas como estas no van a cambiar la política de esta coalición en defensa de las clases más desfavorecidas en contra de las medidas que están tomando tanto el Partido Popular como Unión del Pueblo Navarro y considera que actitudes como las de UPN solo sirven para crear crispación en la sociedad a través de la mentira.
Bildu Nafarroa considera que las burdas mentiras y manipulaciones de UPN sobre el portavoz de Bildu Nafarroa, Maiorga Ramirez, son un intento de este partido para crear una cortina de humo ante el fracaso de sus políticas y su sumisión a los recortes dramáticos del PP en Madrid. A la vista de la nota de UPN, la única dimisión exigible es la del responsable de la elaboración de la misma, basada conscientemente en la manipulación realizada.
| 2019-09-19T07:33:51 |
http://www.euskoalkartasuna.eus/upnk-albiste-faltsu-bat-erabili-du-maiorga-ramirezen-aurka-jotzeko/
|
[
-1
] |
Badatoz Mundakako Aratusteak! Ya están aquí los carnavales de Mundaka
Publicado por Itziar Lopategi Urrutia en 11:18 No hay comentarios:
Atorrak eta lamiak Mundakako aratusteetan / Atorras y lamias en los carnavales de Mundaka
Publicado por Itziar Lopategi Urrutia en 11:16 No hay comentarios:
Kontzerua Mundakako Aratusteetan / Concierto en carnavales de Mundaka,
Ostirala eta 13, bazatoz, zorte oneko gaua ator eta laminentzat?
Viernes trece, noche de buena suerte para atorras y lamias¿Vienes?
Publicado por Itziar Lopategi Urrutia en 11:15 No hay comentarios:
Artadiaren erreinua - The dominions of the holm oak - Los dominios del encinar
Publicado por Itziar Lopategi Urrutia en 10:38 No hay comentarios:
Errege bidea - The royal path - Ruta real
Publicado por Itziar Lopategi Urrutia en 10:26 No hay comentarios:
Badatoz Mundakako Aratusteak! Ya están aquí los ca...
Atorrak eta lamiak Mundakako aratusteetan / Atorra...
Kontzerua Mundakako Aratusteetan / Concierto en ca...
| 2020-04-03T16:45:58 |
http://urdaibaitour.blogspot.com/
|
[
-1
] |
HOMEKike Bravo2015-04-30T16:39:43+00:00
Bizitzan zehar Miguel Ricardo Alabak era guztietako karguak eta bereizgarriak lortu zituen. Napoleonen kontrako bi borrokarik garrantzizkoenetan egon zen ofizial bakarra izan zen: Trafalgarren eta Waterloon. Izaera adiskkidetsua zeukan, adimentsua zen eta heziketa onekoa; horrek guztiak haren garaiko pertsonalitate garrantzitsuenetariko batzuek adiskidea izatea ahalbidetu zion; hona emen adiskide batzuen izenak: Wellington, Talleyrand, Herbeheretako Guillermo II.a eta Frantziako azken errege-errgina. Halaber, zenbait monarkarekin ere harremanak izan zituen, hala nola Frantziako Luis XVIII.arekin, Ingalaterrako Jorge IV.arekin edo Errusiako Alejadro I.arekin.
Dominen zerrenda luzea haren garrantzi politiko eta militarraren erakusgarria ere bada. Adibidez, Britainia Handiko koroak emandako Bainuko Ordenaren Zaldun Apartaren bereizgarria; Holandako koroak emandako Willems-ko Ordenaren Gurutze Handia; edo Espainako koroak emandako Carlos III.aren Errege Ordenaren Gurutze Handia.
Haren izena eta figura Gasteizko zenbait tokietan agertzen dira. Gasteizko Guduari eskainitako monumentuan zaldi gainean agertzen da; Prudentzio María Berastegirekin batera aldundiaren jauregirako sarrera babesten du; Armagintzaren Museoan haren objetu pertsonal batzuk gordetzen dira; eta haren oroimenez jarritako kale izen bat dauka, emazteak bezala.
Hala eta guztiz ere, askorentzat figura ezezaguna da. Espero dezagun web horri honek balio izando duela gasteiztar horren garrantzi historiokoaren berri emateko, Europako benetako gizona izan baitzen.
| 2019-08-23T00:09:38 |
http://www.xn--losmionesdealava-bub.com/general-alava/?lang=eu
|
[
-1
] |
Soziolinguistika hezkuntzan - Garaigoikoa
Aisia blogetik hartutako berria.
Soziolinguistika Klusterrak otsailen antolatutako III. Jardunaldietan Jordi Sole i Camardons gure artean izan genuen. Hik hasi aldizkariak elkarrizketa egin zion eta maiatzeko alean argitaratu dute. Besteak beste, hiru proposamen egiten ditu hezkuntzaren eremuan soziolinguistika lantzeko:
1. Hezkuntzaren soziolinguistika
Soziolinguistikaren presentzia, Bigarren Hezkuntzan ez ezik, unibertsitatera ere zabalduko nuke. (…). Lehen Hezkuntzan garrantzitsuena hitz egiteko jarrera da. Eta horretan ari dira. Baina Bigarren Hezkuntzan gurasoek eta irakasleek eredu izateari uzten diote, eta aisialdiak eta komunikabideek hartzen dute lekukoa. Eta hori guztia gaztelaniaz edo ingelesez izaten da. (…). Gauzak horrela, hezkuntzaren soziolinguistika irakasgaiak hizkuntza gutxituaren aldeko jarrerak zein diren erakutsiko liguke. Zein jarrera hartu beharko genukeen egoera zehatzetan eta zein diren hizkuntzarekiko jarrera deuseztatzaileak. Ekolinguistikoki zer jarrera eta erabilera diren positiboak eta zer deuseztatzaileak erakutsiko litzateke.
Era berean, Bigarren Hezkuntzan eta unibertsitatean irakatsi beharreko soziolinguistikak ez luke mugatu behar errealitatea ezagutaraztea. (…) Prozesu sozio-kulturalak azaldu egin behar dira. Hizkuntza gutxituak zer mekanismoak ezabatzen dituen azaltzen eta ulertzen badugu, hori ulertuz gero, ikasleek errazago ulertuko dute zer-nolako mekanismoak, eragin politikoak eta bestelakoak dauden.
2. Hizkuntzaren erabilera arau berrien irakasketa
(…) beti gaztelaniara ez pasatzeko arau berriak irakatsi beharko lirateke. (…) Azken iraultza soziolinguistikoa hiztunen erabilera arauak aldatzea izango litzateke, beti gaztelaniarekin bat egitera jotzen baita. Hau da, hizkuntza batean normala dena, orain anormal bihurtzea da, eta beste hizkuntzan egitea bihurtzen da normal. Hori da erabilera arauak aldatzea.
3. Hizkuntzaren motxila
Ikasleek dakizkiten hizkuntzek osatzen dute hizkuntzaren motxila. Esate baterako, ikasle baten familiako hizkuntza berberera izan daiteke, baina eskolan arabiera ere ikasiko zuen. Kataluniara etori, eta katalan, gaztelania eta ingelesa ikasten ditu. Eta, horrez gain, ez daki edo ez da konturatzen, baina frantsesezko eta italierako gauza asko dakizki. Azken batean, gai da frantseseko 50 hitz ulertzeko, arabieraz idazteko, badaki auzoko txinatarrek gauza bati txineraz nola esaten dioten…Horri guztiari deitzen diogu hizkuntzen motxila, ezaguera linguistiko horri guztiari.
Ikasleek guk uste dugun baino askoz ezagutza handiagoa daukate hizkuntzen alorrean, eta ez dugu aprobetxatzen. Erabil ditzagun dakizkiten hizkuntza horiek gogoetak egiteko, gauzak alderatzeko, arauen logika ulertzeko…Aprobetxa ditzagun dakizkigun hizkuntzak, aldamenenko komunitateak…, dena ingelesa izan gabe.
aisia hasi hezkuntza hik hizkuntza sl soziolinguistika soziologia
| 2020-04-09T02:52:46 |
https://blogak.eus/garaigoikoa/soziolinguistika-hezkuntzan-1
|
[
-1
] |
Irakasleentzako informazioa - Faculty of Engineering - UPV/EHU
Irakasleentzako informazioa/
Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoak Arautzen dituen Arautegiarekin bat etorriz, tutore esaten zaio erakunde laguntzaile batean kanpoko praktika akademikoak egiten dituen ikasleari jarraipena egiten dion eta laguntzen dion UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileari. Praktiketan ari den ikasleak tutore bat izan behar du esleituta.
1. Ikasleak berak aukeratzen du libreki tutorea zein izango den, eta hura ados dagoela jaso beharko du, dagokion agiria sinatuta.
Praktika bat esleitzen zaion ikasleak mezu elektroniko bat jasoko du; mezu horrek pdf bat izango du erantsita, praktikari buruzko datuekin. Praktika horien tutore izango den Eskolako irakasleak sinatu beharko du dokumentu hori. Horrez gain, datu hauek agertu behar dute paper horretan: irakaslearen izen-abizenak, dagokion saila, eguna eta sinadura. Prozesu hau ezinbestekoa da hitzarmena izapidetzeko.
2. Praktika esleitu ondoren, tutoreak GAUReko jakinarazpen bat jasoko du eta, aipatutako Arautegiarekin bat etorriz, inplizituki bere gain hartuko ditu eginkizun hauek:
a) Prestakuntza proiektua normal gauzatzen dela zaintzea, praktikak egiteko ordutegia eta ikaslearen akademia, prestakuntza, ordezkaritza eta partaidetza betebeharrak bateragarriak direla bermatuz.
b) Praktiken jarraipen eraginkor bat egitea. Horretarako, enpresako edo erakunde laguntzaileko begiralearekin koordinatu beharko da, eta, hala badagokio, jarraipen txostenak ikusi.
c) Prestakuntza proiektuan aldaketak egiteko baimena ematea.
d) Isilpekotasuna gordetzea tutore gisa bere jardueraren ondorioz jakiten duen edozein informaziori dagokionez.
e) Gertatzen diren gorabeheren berri ematea Eskolako Praktiken Programaren arduradunari.
f) Behar diren laguntza baliabideak daudela ikuskatzea eta, hala badagokio, eskatzea, ziurtatzeko desgaitasunen bat duten ikasleek aukera berdintasunean egin ditzaketela beren praktikak, bereizkeriarik egin gabe eta irisgarritasun unibertsalaren printzipioaren arabera.
g) Egindako praktikak ebaluatzea, begiralearen txostenean eta ikaslearen txostenean eta memorian oinarrituta.
Praktika amaitzen denean (abisu bat jasotzen da GAUR plataforman) balorazioaren amaierako txostena betetzea, GAURen bitartez.
Aitorpen akademikoa
Praktika amaitu eta balorazioaren amaierako txostena betetzen denean, GAUR plataformaren bitartez (aurreko atala), tutoreak zuzenean aitortu gisa ikusiko du jarduera hau, bi ikasturte igarotzen direnean.
Beharrezkoa bada dagokion ziurtagiria (ordu eta tutore kopuru osoa), hori ere GAURen bitartez eskatu daiteke, Ziurtagiria eskatu-n klik eginez (ez sortu). Eskaera Enpresarekiko Harremanetarako Idazkaritzara iritsiko da, eta behar bezala sinatuta itzuliko dio.
Irakasleak pertsona eta praktika bakoitzaren xehetasunak jasotzen dituen ziurtagiri bat behar izanez gero, praktiketako bakoitzera sartu beharko du, dokumentua inprimatu eta Enpresarekiko Harremanetarako Idazkaritzan aurkeztu, enpresaren sinadura lortzeko.
| 2019-08-23T09:23:52 |
https://www.ehu.eus/en/web/ingeniaritza-bilbo/irakasleentzako-informazioa
|
[
-1
] |
Askatasunaren errespetua eta borondate pertsonalaren autonomia gaixotasunean zehar eta heriotza-prozesuan ere mantendu behar dira | Cursos de Verano UPV/EHU
Bizitzaren amaieraren marko etikoak bizitzaren amaieran loratzen diren eta elkarri eragiten dieten printzipioak hartzen ditu beregain, gure gizarte testuinguruan eta gure momentu historikoan. Hiltzearen etikaz ari behar dugunetan, gure hausnarketaren oinarrian egon ohi dena honakoa da: gertatzen ari dena, hiltzen ari den banako bakoitzaren desioak eta erabakiak, eta haren inguruan gaudenok gure buruari esleitzen dizkiogun betebeharrak.
Hiltzearekin erlazionaturiko guztia kezka eta eztabaida iturri da. Izan ere, beti esan ohi da medikuntzaren eta zientzien aurrerapenek bizitza bera eta bizi-funtzioen mantentzea luzatu dituztela orain dela urte batzuk pentsaezina zitekeen eran. Hori, ordea, lehen mundua deritzonean gertatzen da. Aldi berean, gaitasun teknologiko horri beste elementu batzuk gehitzen zaizkio: populazioaren zahartzea eta gaixotasun kronikoen igoera, dela endekapenezkoak dela itzulezinezkoak, sendaezin bilakatzen dira, eta bizi pronostiko laburrarekin eta sufrimendu pertsonal eta familiarrarekin lotzen dira, teknifikaturiko osasun-arretaren testuinguruan.
Halaber, gurea bezalako jendarte demokratikoan, aipaturikoarekin batera, banakoaren askatasuna eta pertsona bakoitzaren borondatearen autonomia mantendu behar dira gaixotasunaren tenorean eta baita hiltzeko prozesuan ere. Autonomia pertsonalak erlazio klinikoa errotik aldatzen du, eta uste dugu pertsona bakoitzarekin aplikatu beharko litzatekeela eta, horretarako, ordenamendu juridikoak zehaztu eta babestu behar duela, bizi-proiektu oro eta heriotza duinaren proiektu guztiek babesa jaso dezaten. Ondorio horretara helduta, ikusten dugu hori guztia ez dela lan makala.
Oinarri intersubjektiboak biltzen dituzten arauak dira, zeinek hiltzen garenean egin behar eta egin behar ez dena arautzen duten, baimenduta dagoena eta ez dagoena definitzen duten, arreta-zerbitzuak proiektatzen dituzten… Eskubide eta betebeharrak biltzen dituzten arauak, hiltze-prozesu orotako pertsona guztiak zaintzen dituztenak dira herritarren bizi-proiektu ezberdinak babestu behar dituztenak eta gure askatasun eta parekidetasuna ziurtatu behar dutenak. Segurtasun juridikoa emateaz gain, etika zibilaren eta herritarren formakuntza eraikitzeaz arduratu behar dute. Haatik, oso ondo dakigu arau horiek ez direla inoiz perfektuak izango.
Uda Ikastaro honek bizitzaren amaieran banakook ditugun eskubideak ditu hizpide. Positiboa eta erabilgarria da eskubide horiei buruz hausnartzea, hiltzea kontu pertsonala eta soziala baita: denok hilko gara eta denok gure erara egin nahi dugu, instituzioek eta gure senide, lagun eta profesionalek babestuta. Horregatik, beharrezkoa da betebehar eta eskubideei buruz hitz egitea, guri laguntzeko daudelako hor. Eskubide esplizituak behar ditugu, artatzen gaituzten profesionalentzat erabilgarriak direnak eta baita lege-marko demokratiko bat, giza baliabideak eta beharrezkoa materialak ere. Arau horiek galarazi beharko lukete norbait babesik gabe, arretarik gabe edo abandonatua egotea, baita abusua pairatzea ere. Arauek sinpleak eta argiak izan behar dute, batere korapilatsuak eta ahalik eta koherenteenak. Errealitatera egokitu behar dute, eta ahalik eta hobekien egiteko, heriotzak pizten duen kezka horren baitan, asko pentsatu, entzun, ikasi, hitz egin, sentitu, lagundu eta hausnartu behar da. Etika behar dugu instantzia kritiko moduan. Marko bat da, ikastaroaren izenak dioen bezala, baina, guztiaren gainetik, sostengu eta oinarria da, gizaki moduan sor dezakegun egitura.
11.Urr.2019
Bertsolaritzaren ideologia eraldatu behar da
08.Urr.2019
01.Urr.2019
Proposamenak bidaltzeko epea urriaren 8an irekiko dugu
| 2019-10-16T04:31:40 |
https://www.uik.eus/eu/albisteak/askatasunaren-errespetua-eta-borondate-pertsonalaren-autonomia-gaixotasunean-zehar-eta
|
[
-1
] |
Otsaila | 2012 | Blog
Monthly Archives: 2012 otsaila 27
Nazio Batuek zerbitzu publikoari ematen dioten UNPSA saria zerbitzu publikoan bikaintasuna aitortzeko nazioarteko sari garrantzitsuena da. Mundu osoko herrialdeetan, administrazio publikoa eraginkorragoa eta sentiberagoa izateko erakundeen ekarpenak eta sormen lorpenak saritzen dira. Urtero antolatzen den lehiaketa baten bidez, sariek administrazio … Continue reading →
Krisia hasi zenetik Euskadin etxebizitzen utzarazpenak tamalez gero eta ohikoagoak dira gure hirietako panoraman. Euskadiko lehen auzialdiko eta instrukzioko epaitegien 2011ko 3. hiruhilekoko datuek diotenez (2012ko urtarrilaren 16an eguneratutako datuak), 2008 eta 2010 artean kaleratutakoen kopuruak gora egin du % … Continue reading →
Orain dela egun batzuk, prentsan (Expansión) argitaratu da PFEZeko karga-tasen diferentziei buruzko autonomia-erkidegoen arteko konparazio-txostena, Ernst&Young Abogados etxeko zerga-adituen taldeak egina. Txosten horretan egiazta daiteke zergadunen artean desberdintasun handiak daudela PFEZaren ordainketan, errenta-maila berdinerako, bizilekua autonomia-erkidego batean edo beste batean … Continue reading →
| 2018-08-20T18:03:51 |
http://viviendaeuskadi.blog.euskadi.eus/eu/2012/02/
|
[
-1
] |
La Escuela Oficial de Idiomas contará con una sede en Lizarra
Lizarrako Alkateak, Koldo Leoz (EH Bildu), eta BHI Lizarraldeako Zuzendariak, Cristina Pinillos, atzo emandako prentsaurrekoan jakinarazi zuten Lizarrak Hizkuntza Eskola Ofiziala izango duela hurrengo ikasturtetik aurrera. Lizarran, HEOren egoitza bat irekitzea hiri zein zonaldeko aldarrikapen historikoa izan da.
Hasiera batean, Lizarrako HEOk Iruñeako egoitzaren zati bat izanen da eta funtzionamenduari dagokionez bere menpe izanen da, baina ikasleek ez dute Iruñeara joan beharko ez matrikula egitera, hau bide telematikoen bidez egiten delako, ezta azterketak egitera ere. Orain arte, Hizkutza Eskola Ofizialeko egoitza bakarrak Nafarroan Iruñean eta Tuteran zeuden.
Klaseak BHI Lizarraldean izango dira klaseak eta euskarazko A1, B1 eta C1ekin eta ingelerazko A1 eta B1ekin hasiko da, baina Udaleko zein Institutuko arduradunek lanean jarraituko dute maila hauek eta irakasten diren hizkuntzak haunditzeko.
En una rueda de prensa ofrecida ayer por el Alcalde de Estella, Koldo Leoz (EH Bildu) y la directora del IES Tierra Estella, Cristina Pinillos, anunciaron que a partir del curso que viene Lizarra contará con una sede de la Escuela Oficial de Idiomas. Estella y la Merindad llevan muchos años reivindicando este tema.
En un principio, la EOI de Lizarra será una extensión de la de Iruñea y dependerá de esta para su funcionamiento, aunque las personas que se matriculen no tendrán que desplazarse a Iruñea ni para hacer la matrícula, ya que esta se realiza telemáticamente, ni para realizar los examenes. Hasta ahora, las únicas sedes de la Escuela Oficial de Idiomas en Navarra se encontraban en Iruñea y Tutera.
Las clases se impartirán en el IES Tierra Estella y comenzarán con A1, B1 y C1 de euskara, y A1 y B1 de inglés, aunque el objetivo es ir incrementando tanto los niveles como los idiomas.
| 2018-01-16T23:14:42 |
http://gareskoauzalan.com/index.php?option=com_content&view=article&id=2946:la-escuela-oficial-de-idiomas-contara-con-una-sede-en-lizarra&catid=23:herriak&Itemid=245
|
[
-1
] |
Ezkaldotik | Baztango Haizegoa, Argazkiak
← Harri landutako ardi borda.
Kalapite besta!!! →
Gartzain herria Ezkaldo mendiren magalean aurkitzen da, baño mendi hau ere Iruritako erreka eta Elizondoko parajiak “estalpaetzen” ditu. Berari buelta emanez, mendixka leunetatik, zuhaiztietatik, sigi-saga egiten dute bide lasaigarrietik bistaz zoragarriez gozatzeko aukera ematen digu. Gañera paseoak familian egiteko aproposa da.
Post hau Garzain, parajeak, Uncategorized atalean eta baztan, Ezkaldo, Gartzain, mendia laburpen hitzekin publikatua izan da. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.
Merluza lagunen artean
Leyenda....cerveza pasiega hecha en Lierganes #dougalls #cerveza_artesanal
Lierganes. Valle pasiego (Cant) hombre pez. #lierganes #lierganeslaleyenda #lierganes
Willis drumond #willisdrummond #metarok18
Atsalde horia #Baztan #baztaneando
| 2018-10-17T06:57:55 |
https://baztanargazkitan.wordpress.com/2013/05/01/ezkaldotik/
|
[
-1
] |
La Gipuzcoana-ko arduradunei - Uztarria (Azpeitia)
Kanpoan geratutako Azkoiti-Azpeitiko ikasle talde bat | Iritzia
2004ko urr. 28a, 20:10
Gaur arratsaldeko 17:30etako autobusa hartzera joan garenean, beteta dagoela eta Ibaetako geltokian geunden 20bat pertsona,eta ez bost edo sei, 20bat pertsona kanpoan geratu gara. Gainera autobusa, bi pisuko tramankulua zen, non 83 pertsonentzako edukiera duen eta hauetaz aparte, zenbait pertsona ahal den moduan zihoazen (eskaileretan,zutik...). Gidariak, bertako egoera ikusirik, borondate onenarekin, telefonoz hotsegin du ordezko autobusa eskatzeko, baina etzegoela erantzun diote. Horrela ba, 18:30tako autobusa hartu beharko dugula azaldu digu gidariak eta bertan geratu gara amorrazioz beteta eta inozo aurpegi galantarekin, genituen edo izan genitzakeen konpromezu guztiak pikutara joan direlarik. Hare gehiago, ez ga lehenengo aldia honelako egoera bat jaso dela eta susmo larria dugu ez dela azkena ere izango. Baita autobusa hartu dugun batzuetan ere, zutik joatera behartuak izan gara leku faltagatik. Hau guztia dela eta, horrelako beste egoera bat gerta ez dadin behar diren neurriak hartzea exijitzen dizuegu, hilero-hilero gure dirua jasotzeko orduan ez baita horrelako arazorik izaten.
Miren | 2004-10-29 : 17:10
Hemen zuen kexa ipintzea oso ondo iruditzen zait, arrazoi osoa daukazute baina Diputaziora deitu edo e-maile bidali, hauek ere errudunak dira, beraiek eman diote Gipuzkoanari monopolio hori.
beste erabiltzaile bat | 2004-10-29 : 17:10
La Guipuzcoana enpresa bere monopolioaz baliatzen da bezeroa nahi moduan tratatzeko. Goiko gutunak dionaz aparte, salatzeko modukoak dira prezio abusiboak eta askotan bidaiariek jasan beharreko tratua. Adibide moduan, herenegun (asteazkena) gertatu zena. Azpeitian 14:10etan ordua duen autobusa 14:30ak jota agertu zen (uste dut Donostiatik zetorrena zuzenean joan zela berriz). Horretaz gain, eta Donostian Amaratik 15:05etan irten behar zuenez, zuzenean Amaratik sartu (Ibaetatik sartu ordez, beti bezala) eta Donostiako geldialdi guztiak egin zituen. Ondorioa: normalean 14:50 aldera iristen den autobus berdinean 15:30etan iritsi ginela Unibertsitateetara. Hau gutxi balitz, ez dakizu autobusa goiz ala berandu iritsiko den geltokira, orain bost-hamar minutu lehenago eta hurrena hogei beranduago azaltzen baita. Bat baino gehiago geratu da Azpeitian autobusak bost minutu lehenago alde egin duelako.
Ekain | 2004-10-29 : 19:10
Zorionak eman nahi dizkiet Uztarriakoei, ikasleon artean horrenbeste haserre eta kexa sortu dituen gai hau zabaltzeagatik. Bada garaia Gipuzkoanakoak zerbitzu on bat eskeintzen hasteko, ordaindu behintzat nahikoa eta gehiago ordaintzen baitugu.
Nire ustez horrelako kexu bat hitzan agertzea ere polita izango zen, Azkoiti eta Zestuko jendeari ere eragiten baitio.
Julen | 2004-10-29 : 19:10
Guztiz ados nago goian irakurri ditudan iritziekin.Izan ere lengo astean,ni neu bueltatu nitzen Donostitik Zesturaino zutik, hare gehiago,herenegun ere 2:50 tarako iritsi behar zuen autubusa 3:30tan iristeagatik 3retan hasten zen klase baten erdia galdu nuen.Gainera, urte bat baino gehiago daramatzat garraio hau erabiltzen eta ez da izan lehengo aldia , ezta gutxiago ere, sarritan gertatu oi da autubusa berandu iristea edo eskaileretan joatea.EZ DAGO ESKUBIDERIK!Hilero ordaintzen dugun kuotarekin gosaltzeko Kruasana kafesnearekin eskeini beharko ligukete.
ikasle 007 | 2004-10-29 : 21:10
Ba uan garaye ikasleon iritziye nunbaitea azaltzeko
Gotzone | 2004-10-29 : 22:10
ikasle hoietako baten ama naiz, eta penagarria da Gipuzkoanakoek egiten duten abusua; ikasle horiek ordainduta daukate bidaia eta ezin dira horrela utzi bazterrean; gipuzkoanak horrelako egoerak lehenbaitlehen zuzendu behar ditu; injustizia bat da hori.
injeniari bat | 2004-10-30 : 15:10
Aurreko danakin bat nator ta orri guztiye bet nezake Gipuzkoanan bueltaka bizi izn ditutn sperientzi "ezatseginek" kontatzen. nik ustt ikasliek elkartu ta udaletxea eo Foru Aldundire jun brko genukela gure egoerie salatzea. Baleike oin gabiltzenok ez ateatzie probetxuik baino hurrenguek izen dezabela guk euki zteun garrayo zerbitzu egokiye. Ezin deu onartu eguneroko garrayue bzelako gauze garrantzitsu bat enprsa pribatu batn sku eotie. Oin daukeu aukerie.
Mirari-errespetu falta- | 2004-10-31 : 10:10
Aurreko iritziekin bat nator eta ordutegiari dagokionez, aitortu behar dut ona duzuela, baina ez ordularia.Baina beno norbaitek normaltzat jo lezake 8:00etako autobusa,7:30etakoa baina lehenago iristea edo 14:10ekoa 14:30... . Hala ere badakigu trafiko arazoak direla eta zaila dela ordutegia zehatz mehatz betetzea, baina batzutan gehiagi da izaten duzuen desfasea. Segurtasuna ere aipatu nahi nuke, izan ere bi autobus jarri beharrean , askotan jende guztia batean sartu behar izaten da, batzuk eserita eta besteak zutik eta orain arte ezer gertatu ez bada ere ondorio latzak izan litzake zutik joateak.Bukatzeko eta orokorrean ez dut uste asko eskatzen dugunik, bidaiarion eskubide eta segurtasunak errespetatzea, ordutegia behar den bezala betetzen saiatzea eta prezioak,... prezioak badakizue.
oier-ez dago eskubiderik- | 2004-10-31 : 10:10
Ni ere ikaslea naiz eta hasteko esan behar dut prezioa merkeegia dela, eta bai merkeegia diot.Izan ere beka lortu ezinik ikasketak justu justu ordaintzen ari den ikasle batentzat zer da ba hilean 71 euro; ezer ez.Prezio horrek astean behar luke, ez al zaizue iruditzen? Eta ez diot txantxetan, gailurra aspaldi pasa zenuten eta noski, behin gailurra pasata, tetxurik jotzeko beldurrik ez. berdin dio autopista erdi prezioan badago ere(berez dohain behar luke)zuek beti gora, burua makurtu gabe.Ez dago eskubiderik.
Ikasle ohi bat. | 2004-10-31 : 11:10
Ikusten dudanez, gauzak ez dira asko aldatu Giputxen! Komentatzen ari zareten egoera berdina pairatzen genuen geuk orain dela urte batzuk (6-10 urte). Urte horietan gainera, ikasle talde bat juntatu eta beste garraio enpresa batekin funtzionatzen hasi ginen. Eta zein izan zen Giputxen erantzuna? Egunero egunero atzetik jarraitzea kotxe partikularretan, zerbait gaizki egiten harrapatu nahian. Azkenenan behitzat lortu zuten enpresa hau A8-tik kentzea. Zergatik? Egia esan ez naiz gogoratzen. Baina kontua da berriro ere monopolio guztiarekin geratu zela eta gaur egun ere ala jarraitzen duela. Eta ez pentsatu, hau eta gero beraien zerbitzua hobetzen saiatu zirenik eh! Ez. Behin baino gehiagotan tente joana naiz, hurrengoaren zain itxoindakoa, txoferraren mala letxeak aguantatutakoak...
Beraz ongi ulertzen zaituztet! Gainera, hau dena eta gero bertara deitu eta inoiz ez nuen erantzun on bat jaso. Bakiñabat mala ostia pasatu nituen alper alperrik. Enpresa horretan behintzat kalitate eta prezioaren arteko erlazioa 0 batekoa da.
Animo! Eta ea zuek zerbait hobea lortzen duzuen. Hasteko lehen behintzat ez genuen gure iritzia emateko horrelako espaziorik. Zerbaitetan irabazi dugu.
Xabier | 2004-10-31 : 17:10
Tamalgarria da enpresa pribatu horrekin gertatzen dena, nik ere egunero aipatutako zebitzu ibili behar izaten dut. Egia da eskeintzen duten ordutegia beste bailara batzuetako autobus zerbitzuenakin alderatuta ona dela, baina batak ez du bestea kentzen. Gipuzkoanakoek monopolioa dutenez nahi dutena egiten dute, horren erakuslea da jendea lurrean eserita joatea hainbat alditan, egun batean 13 pertsona eserlekurik gabe geratu ziren lehen aipatutako empresakoek etzutelako bigarren autobus bat jarri. Julenek dion bezela ordaintzen dugunagatik gosaria eman beharko ligukete.
Guipuzcoanako sufridorea num 16613666 | 2004-10-31 : 23:10
Ni ere enpresa zoragarri honen bezeroa naiz, eta hemen kontatutako dena ezaguna zait. Gauza bat dago ordea ez dudana ulertzen: autopistaren prezioa eta Guipuzcoanaren bidaien prezioa: urte batean autopistaren prezioak gora egin zuen, eta beraz autobusarenak ere bai. Baina orain dela gutxi autopista erdira jaitsi da, eta autobusak berdin dirau! Eta urtero igotzen. Baten batek ba al daki honen azalpena? Ezin dut pentsatu Guipuzcoanakoak lotsagabe batzuk direnik horrelako prezioak ipintzeagatik. Beste arrazoi on bat egon behar du, ezta? Agian autobusen kolore urdin hori oso garestia da, errinozeroen adarrarekin eginikoa edo!
eskaileratan eseri dan beste bat | 2004-10-31 : 23:10
Eskerrak jendiek behingoz kaña pixket emateyon monopolio honi. Urtiek pasau ditxiau autobus paradan Guipuzcoanan zerbitzu "bikaine" goraipatuz (usteiat ironiye argi daola) ta behingoz interneten'e irakurtzeituk gure eritziyek. Jakin arren honek eztula ezer aldauko, desahogo bezela're baliyo dunez, neuk'e zeoze idaztie pentsau diat. Betiko komentaiyuk eingo dixkiat nik'e: askotan berandu, jende asko eon arren eskalilerak'e eseritzeko baliyo debela frogau ber (pasillun tente jutien plazerra ahaztu gabe 40 minutuko biaje batien), preziyuek... ze esan preziyun ingurun! Ba hori, espero detela egunen batien konpetentzi pixket sortu ta haber enpresa haundi hau behingoz espabilatzean! Ze gainea, askotan aguantau ber deuna gutxi ez izen ta bertako txofer jator batzun muturrek ikusi ein ber izeteixkiau goizeko ordu hoietan!
BESTE ERABILTZAILE BAT | 2004-11-02 : 11:11
NI ERE IZNA NAHIZ GIPUZCOAN ERABILTZAILIE, ETA BETI BERDIN IZAN DEK IBAETAKOENTZAT, BERANDU, TENTE.. ETA DIRUDIENEZ BERDIN JARRAITZEN DU.
ONENA KEXA BAT AURKEZTU FORU ALDUNDIAN, ISUN BAT JARTZEKO
Oraindik horrela! | 2004-11-02 : 14:11
Gure garaian (12 bat urte) arazo berbera zen: autobusetan tokirik ez, bidaiariak tente edo eskaileretan eserita eta okerragoa dena oraindik, batzutan Iraetako paradan gelditu ere ez ziren egiten eta han uzten zituzten ikasleak goizeko zazpiretan beraien mutur aurretik pasa ondoren.
Lotsak ere jan egin beharko lituzke enpresa hortako arduradunak. Horren zerbitzu txarra eskaintzeak ez dio beraiei bakarrik eragiten, jakin beharko lukete era horretara gendea kotxea hartzera behartzen dutela. Hari hortatik ere aldundiko ingurumen sailera ere bidaliko dut ohartxo bat, agenda 21 era horretako zerbitzuekin 22. mendean ere ez dute lortuko.
hamahairugarrenai | 2004-11-02 : 21:11
krixton suertie daukek, ze nik dakitela enauk sekula 40 minututan Azpeititik Donostire ta Donostitik azpeitire ailleau, ez aurtengo kurtsuen behintzet.
GAURRE TENTE | 2004-11-02 : 22:11
GAURRE 15 PERTSONA LEKUIPE GIPUZKOANAN
TENTE PASILLOTAN POLIZOIEK BEZELA ILLIN 11 TALEGO PAGAUTA GERO.
Ikasle ohi bat. | 2004-11-03 : 00:11
Poz emateit eztabaida honek, Ia zerbait lortze deun!!!
Gauza hoiek danaz aparte dakeben ordutegiye lotsagarriye da, diru emateuen orduetan bakarrik dao, beti autobuse tope. Paradatan beti presaka ibiltzeye ta askotan maleterotiken gauzek hartzeko denboraiken e eztebe ematen, nik neuk moratoi earra euki nun txoferran atentziyo falta bateatik, ta badakit beste batek azkoitiko garajea jun ber izentzula gauzen bile etziyolako denboraik eman.
Ta jende askok esan dezuen bezela pagatzeana pagau ta tente!!!ta umiek e berdin tente!!! ba nola definiu...
Garbi daona azpeitik autobusien moitzeko aukera oso mugauek dauzkela ta gainea gaizki koordinaute daudela da. Zerbitzu txar honen aurrien udaletxiek eta diputaziyuek zerbait iten azteko ordue badebela iruitzen zat.
IÑAKI | 2004-11-03 : 10:11
Zer dela eta gelditzen da gipuzkonako autobusa esklabetako aurrean eta loiolan kiruri aurrean ?
zergaitik ez da bide zaharretik joaten? autobusentzat bakarrik ez dao ba bide hori.zertan egon behar du jendeak euripean zain piztina aurrean eta loiolako zubian aterpeak daudenean zain egoteko.da "avenidan" egiten dituen kolak
Iñakiri | 2004-11-03 : 12:11
Arrazoi osu dakek,avenidatik pasatzek,ta berez autobusentzat
birie bire zarra izen ber dik.
Ba hori uzteat soluziyo erreza dakela.Hori denuntzia in berdek
porke seuru natxeok gustiz legez kanpo daola
situaziyo hori,gertakoekena dek guipuzcoanako
arduradunei eo konduktoriei obeto etortze zakola hortik
igarotzie ta ya udaletxien trapitxeo bat eukiko ula.
Denuntziau egoera hori.
Hoyek merezi diabe izun mikllonario bat ta udalak
beste izun millonario bat.traficok ipinite eo ipini ber dunak.
Ni aspalditik ez nauk guipuzcoanan ibili baino oso
oroitzapen txarra zakeat,clientiek nola atenditze zizteaben.
Monopoliyuena lotsagarriye dek,ta salatzekue.
Junta zaitezte ta salaketa bat in bezero danon artien,
emate unez irregularidade lepo zazkeabe.
Ta tente jun tzeatenak e union de consumidoresea eo
otsein ta galdeu aber ba al dakeben obligaziyue
bezero danai exerleku bat zihurtatzeko,ze nik
pentzatzet obligaute daudela.
Aspaldi ez naiz ibili trolebus hortan baino ikustea
lengo lepotik dakebela burue,eo txarroa jundie.
beste bat | 2004-11-03 : 13:11
7 urte luzez ibili nitxian Gipuzkoanan egunero jun da etorri, ta ikusteanez ezerre eztek aldau.Lotzagarriye
sss | 2004-11-05 : 23:11
IDEAK EZ BADAUKEZUTE ZERTAZ AI ZEATEN HITZEITEN. IXILDU!!!
TA HITZEITEAKO GAUZAK NOLA DIEN ENTERAU!!!!
Moises | 2004-11-06 : 12:11
Ni irundarra naiz, ta urte batzu igaro ditut gipuzkoana artzen donosti'tik azpeitiaño. Autobuzen ihezaldi hugari euki ditut. Behintzat etxera bueltatzeko Euskotreneko bus ta trenak euki ditut, bestela... Nere gomendazioa, Euskotrenko bus edo tren artzea zumairano ta han "urola autobusekin" konbinatzea. Ibaetako ikasleei leku-ko arazoak berriz gertzatzen bazaie. behintzat agiyan etxera ez dira hain berandu itzuliko eta hainbat denbora galduko hurrengo gipuzkoana autobusa itxoiten.
ikasle ohi bat | 2004-11-06 : 18:11
sss-ri esan nahi diot, gauzak nola diren jakitea gustatuko litzaidakela. Esplikauko faorez?
| 2020-06-06T22:37:29 |
https://uztarria.eus/aktualitatea/1098987579
|
[
-1
] |
Lankide eztabaida:Eniisi Lisika - Wikipedia, entziklopedia askea.
Lankide eztabaida:Eniisi Lisika
Euskaraz, errusieraz, ingelesez eta alemanez ondo dakit, baina ez gaztelanez, barkatu. Eniisi Lisika (eztabaida) 00:40, 24 ekaina 2019 (CEST)
Egunon, Good Morning, Guten tagǃ[aldatu iturburu kodea]
Hi Eniisi Lisikaː I read that Crootch language it is a constructed language and I am wondering what is your first language. Any language of Russia may be?
Greetings from Bilbao, Basque Country.-Oraina (eztabaida) 11:12, 24 martxoa 2019 (UTC)
Kaixo, @Oraina. Barkatu, oraindik ez dut ondo euskaraz hitz egiten, beraz, nik ingelesez idatziko ere dut (baina hasieran euskaraz idazten saiatuko naiz). Zuzen zaude: «Crootch/Krotol», edo «krutxiera» euskaraz, hizkuntza eraiki bat da eta nik guztiz sortuta dago. Nik ia hitz guztiak berez sortu dut, baina zenbait hitz euskaratik daude. Adibidez, eu. «su»; kr. «shuk», eu. «garaitu», kr. «garaishet». Euskara hizkuntza txundigarria dela uste dut. : ) Eta nire ama-hizkuntzari buruz: benetan errusiera da, baina zehazteko hizkuntzaren sortzailea naizela krutxiera jarri dut.
Hello, Oraina. Excuse me, I do not know the Basque language well yet, therefore I will also write in English (but at first I will try to write in Basque). You are right: «Crootch/Krotol», or «krutxiera» in Basque, is a constructed language and it is fully created by me only. I have created almost all the words myself but some words came from Basque. For example, eu. «su»; kr. «shuk», eu. «garaitu», kr. «garaishet». I think that Basque is an amazing language. : ) And about my native language: actually, it is Russian, but I put Crootch/Krotol for that to specify I am the creator of the language. Eniisi Lisika (eztabaida) 17:04, 24 martxoa 2019 (UTC)
Shikatoru Eniisi Lisikaǃ
Lehen eta behin barkatu hain berandu erantzuteagatik. Istripu bat izan nuen, hanka apurtu dut eta etxean ez daukagu ordenagailurik (orain liburutegi batean nago).
Benetan, "grossis" da zure euskara maila. Nola idatzi duzu, itzultzailearekin? Hala horrelako maila ona duzu? Ziur aski hizkuntzak gustuko dituzulako eta jakina, hizkuntzekin trebea zarelako izango da. Ni oraindik bi edo hiru aste egon beharko naiz etxean, orkatila zaintzen pixkat minduta daukadalako. Errusia handia da eta jende asko bizi da baina pozten naiz zu bezalako gazteak egotea.
Ni-śyorgel' neki a-ikushi
Etor.-Oraina (eztabaida) 10:48, 12 apirila 2019 (UTC)
Egunon berriz, @Oraina. Ez kezkatu erantzun beranduagatik – beti itxaron dezaket. Sentitzen dut zure hanka apurtutako izatea, baina ziur nago ongi izango dela.
Eskerrik asko! Saiatzen ia egunero nire euskara maila hobetzen naiz, baina hizkuntza hau benetan pixka bat zaila da eta nire jakintza ez da oraindik nahikoa itzultzailerik bat gabe ondo hitz egiteko; dena den, iritsi maila hau urte batean naiz: ikusten duzu nik oso bizkor hizkuntzak ikasten ditudala. : ) Askotan itzultzaile bat behar dut hitzik ezagutzen ez badut edo idazten nahi dudan esaldia benetan zaila bada. Ez dut sekula euskarari buruz ahaztuko oso hizkuntza ederra delako.
Bai, Errusia herri handiena da eta hizkuntza asko ditu. Karelian bizi naiz, baina ez dakit Kareliera oraindik (etorkizun hurbilean ikastea hasi nahi dut). Jende asko esaten dute ni jeinua naizela; sinetsi dezakezu nahi baduzu. : ) Ondo izan! Eniisi Lisika (eztabaida) 13:31, 12 apirila 2019 (UTC)
Arratsaldeonǃ Lehen eta behin eskerrik asko euskaragatik sentitzen duzun interesa eta egiten dizkiozun laudorioengatik. Oraindik hizkuntza gutxitua da eta pixkanaka bada ere aurrera goaz hizkuntza hau mantentzeko gogoz auzolana egiten. Ziur nago nahi duzun hizkuntza ikasi ahal duzula, beraz, euskara zergatik ez? Ziur nago jeinua zarela ;). Ondo segi eta besarkada bat.-Oraina (eztabaida) 16:40, 12 apirila 2019 (UTC)
@Oraina, oso atsegina da hizkuntza ez dagoela ahaztuta eta hiztunen kopurua (ez dakit zehazki, baina horrela uste dut) handitzen du. Errusian jende askok hizkuntzari buruz ez dakite eta nik askotan azaldu behar dut zer euskara da eta non mintzatuta dago. Horrela, begi-bistakoa da ez inork euskara hemen ikastea nahi dela, baina egitasun hau ez dezake niri gelditu – «hizkuntza txikiak» ikastea oso gogoko dut. Dena den, egoera Espanian ere oso goibela da: ikusi dut gaztelaniaz hitz egiten duten jende askok zer euskara da ez dakitela. Eniisi Lisika (eztabaida) 16:21, 13 apirila 2019 (UTC)
Egunon berriro ere @Eniisi Lisikaǃ Euskarazko hiztun kopurua 700.000-80.000 tartekoa bada ere denok dakizkigu gutxienez bi hizkuntza. Hegoaldean gaztelania edo espainiera eta iparraldean frantsesa. Jakina, ingelesa gero eta indar gehiago du eta gazte (eta ez hain gazte) askok ingelesa ikasteaz gainera, ez dute euskararen hizkuntzaren "praktikotasuna" ikusten eta askotan hizkuntza nagusietan hitz egitea nahiago dute. Baina gauzak ez dira egun batetik bestera aldatzen eta poliki-poliki aurrera goaz, hori uste dut behintzat.
Espero dut Kareliako lurretan negu gorria pasatu ez izana. Bilbo aldean behintzat aurten oso negu leuna izan dugu. Batzuetan udazkena zela ematen zuen. Elur eta hotz gutxi egin du, benetan. Sasoi honetan dirua eta aukera dutenek Kanariar uharteetara (Tenerife eta abar) joan ohi da negua laburtzeko baina aurten ez dute horren beharr izana izan. Hanka gero eta hobeto daukat eta espero dut euskarako wikipedian hastea berriro ere jo ta ke, ahal dudan neurrian behintzat. Aurrekoan Tatarstaneko errusiar batekin ibili nintzen hizketan Donostian antolatu genuen Wikimedia eta Hezkuntzaren antolakuntzan[1] (makuluekin egon nintzen baiǃ) eta oso gustura ibili ginen hizketan.
Beno ba, hau esaldi piloa. Gehiegi luzatu naizelakoan nagoǃ Ondo segiǃ-Oraina (eztabaida) 11:52, 15 apirila 2019 (UTC)
@Oraina Ingelesa gorroto dudan hizkuntza da; gaur egun Ingelesa denean dago eta gizon bakoitzek hizkuntza hau ikastea nahi du. Nik berez oso ondo Ingelesez dakit, baina nire ustez hizkuntza itsusia da (oso hitz motzak eta ez atseginak ditu). Horrez gain, Ingelesa beste hizkuntzak azkar suntsitzen ditu –adibidez, Irlandera– eta ezin dugu lagundu. Euskarazko Wikipedia dagoeneko nahiko ondo garatuta dago. Agian artikulu berri bat idazten laster saiatuko naiz, baina bertan, ziur nago, akats asko egongo dira; noski, euskaldun guztiek ulertuko dute ez naizela berez euskaldun bat.
Negu hemen urte honetan nahiko epela izan zen. : ) Batzuetan oso negu hotzak hemen ditugu, baina ez hain sarritan. Eguraldi txundigarria egoten da orain, nik maite malguki dut! Amets ederra dut: egunen batean Euskal Herria bisitatu eta euskaldunekin hitz egin; agian txundituko dira ni euskararen maila ona dudala. Noski, dena nire ametsa betetzeko egingo dut benetan maite zuen hizkuntza, herria, jendea eta kultura dudalako. Zoriontsu eta osasuntsu (hankari bereziki) izan! Eniisi Lisika (eztabaida) 13:53, 15 apirila 2019 (UTC)
Arratsaldeon berriro ere @eztabaidaǃ Zure euskara maila txundigarria da benetan. Jakina ez duzula euskara oraindik menperatzen baina beno, denbora eskaini behar zaio. Hizkuntzak ez dira hain errazak izaten. Ulertzen dut ingelesarekin aurkakotasun ideia hori izatea nahiz eta "gorrotoa" hitz potoloa izan baina arrazoia duzu irlanderarekin egin duena eta jakina honekin batera ehundaka hizkuntza desagerrarazi dituela. Hala eta guztiz ez ahaztu frantsesa, txinatarra, espainiera eta... errusiera besteak beste. Hizkuntza izugarri indartsuak diren horiek momentu batean edo bestean beste batzuk zapaldu dituztelako bihurtu dira hain handi. Ondo segi eta nork daki, hona baldin bazatoz idatzi eta ziur elkarrekin egon ahal garela. Ondo izan.-Oraina (eztabaida) 14:09, 19 apirila 2019 (UTC)
Arratsaldeon, @Oraina. Zuzen zaude: hizkuntza handi askok, baita errusiera ere, gaur egun beste hizkuntza txikiagoak azkar suntsitzen dituzte eta oso goibela da egitasun hau. Ingelesa eta espainiera nire ustez gaur egun indartsuenak izaten dira; ingelesa, noski, jende gehienak ikasteko aukeratzen dute. Errusian umeek Ingelesa eskolan dagoeneko 6-7 urteetan ikasten hasten dute (zenbait eskolaetan alemana ikasi ahal dute, baina ziur nago ingelesa eskola bakoitzean dagoela). Zorionean, espainera oso indartsua izan arren, ez da euskara gaur egun egoera gaizkian izaten eta, zuk esan bezala, poliki-poliki aurrera goaz.
Hizkuntzak niretzat gauza interesgarriena da: guztiak ezberdinak dira eta hizkuntza bakoitzek hainbat ezaugarri ditu. Euskarari buruz ezagutu 2015an dut, baina ez 2018 arte ikasten hasi dut. Nonbait Ikusi dut «munduko hizkuntza zailena» deitzen zaiola, ha-ha... Agian gizaki batzuentzat gehiegi ezohikoa da, beraz, «hizkuntza zailena» dela esaten dute. Alemana ikasten dut ere eta begi-bistako zailago euskara baino da... Eniisi Lisika (eztabaida) 21:14, 19 apirila 2019 (UTC)
Kaixo Eniisi Lisika, Hizkuntzen mundua atsegin duzula ikusi dut eta proposamen bat egitera natorkizu. Hizkuntzen arloan lan handirik egin ez dudan arren (zientzietako ekarpenak egin ohi ditut), azken egunetan ikusi dut nola Euskarazko Wikipediak oso informazio gutxi duen gai zabal honen inguruan, batez ere, gramatikaren arloan. Ni honetan aditua ez naizen arren, ziur nago zuk ezagutza askoz zabalagoak dituzula, ekarpen minimoak egiteko prest nago, hutsune hori betetzeko saiakeran. Hain zuzen horregatik etorri naiz hona, zure lankide orrialdera, laguntza eske. Jakin nahiko nuke ea zu prest zeundekeen hizkuntzen arloko zenbait ekarpen egiteko. Zuk zehaztu zer arlotan eta zer modutan.
Zure erantzunaren zain, Xabi22 (eztabaida) 18:21, 10 abuztua 2019 (CEST)
Egunon, @Xabi22. Oso pozik nago eskatu didazulako. Bai, hizkuntzak niretzat egundoko atsegin eta interesgarriak dira. : ) Uda honetan errusiako Wikipedian lan asko egiteko dut eta ezin dut sarritan euskarazko Wikipedian ekarpenak egin, baina amaituko lana bertan dudanean, hizkuntzei buruzko itzulpenak zuri laguntzeko egiten saiatuko naiz. Nire euskara maila ez da oraindik guztiz ondo eta nik askotan akatsekin idazten dut.
Orain soilik lau hizkuntza oso ondo dakit: errusiera, ingelesa, alemana eta (baina txarragoa hizkuntza nahiko zaila delako) euskara. Gainera, nik dagoeneko hizkuntza bete eta egokia sortu dut. Eniisi Lisika (eztabaida) 18:47, 10 abuztua 2019 (CEST)
Mila esker erantzutearren Eniisi Lisika, ondo da, laguntzeko astia duzunean esan eta hasiko gara elkarlanean hizkuntzei buruzko artikuluak hobetzen. Akatsei dagokienean, lasai, maila oso altua duzu kontuan hartuta kanpotik, bakarrik, euskara ikasten zabiltzala eta horregatik, goraipatu egin behar zaitut. Edozein zalantza baduzu, akatsen inguruan edo, esaidazu lasai. Bien bitartean, hobetu behar diren artikulurik garrantzitsuenak zerrendatzen saiatuko naiz, ondo iruditzen bazaizu.
Ondo izan! Xabi22 (eztabaida) 12:46, 12 abuztua 2019 (CEST)
Xabi22, ideia ona da artikulu hauek zerrendatzea. Ikasten dudan hizkuntzen (alemana, ingelesa, poloniera eta beste batzuk) gramatika ondo ezagutzen dut, beraz, ez da zaila gramatikaren ataleak hizkuntza hauen hobetzea.
Bien bitartean, euskarazko esaldi bat niri azaldu al dezakezu? «Azkarrena izan behar duK» – zer -K hemen esan nahi du? Al ergatibo «ukan»-ra garraiatutakoa da? Eniisi Lisika (eztabaida) 18:48, 13 abuztua 2019 (CEST)
Bikain Eniisi Lisika! Bikain etorriko litzaioke Euskarazko Wikipediari hizkuntza horien gramatikari buruzko informazio gehiago txertatzea, lagunduko dizut, zuk esan noiz eta nola. Zerrenda prest dudanean bidaliko dizut.
Galderari dagokionean, ni ez naiz aditua gramatika kontuetan, baina azalpentxo bat ematen saiatuko naiz: "Azkarrena izan behar duk" diozunean bigarren pertsonan ari zarela pentsatzen dut, hau da, "Hik azkarrena izan behar duk" eta ez hirugarreneko "Hark azkarrena izan behar dik". Hori hala bada, -k horrek subjektuari egiten dio erreferentzia, "hik", eta beraz, bigarren pertsonari erreferentzia egiteko funtsezkoa da. Adibidez, "Hik zerbait egin nahi baduk, jaso eskua" edo "Beldurtu egin behar nauk edo nik beldurtuko haut hi". Demagun, ez dugula -k hori ipintzen, orduan hankamotz geratuko litzaiguke esaldia: "*Azkarrena izan behar du", hirugarren pertsonan geratuko litzateke. Ez dakit ondo azaldu dudan... Bigarren galderari dagokionean, adibide bat jarriko? Ez naiz oso trebea gramatika kontuetan eta. Xabi22 (eztabaida) 23:30, 13 abuztua 2019 (CEST)
Ez kezkatu, Xabi22, zure azalpen oso egokia delako. Nik ulertu erabat dut zer -K kasu honetan esan nahi du eta lehengo ez nakien hau «hi» hitza euskara modernoan oso gutxitan erabiltzen delako: gaur egun jendeak «zu» hitza ia beti erabiltzen dute.
Euskararen gramatika buruzko beste galdera batzuk (barkatu, je-je, euskaraz guztiz zuzen hitz egin nahi dut):
«lagunAK» eta «lagunOK» esanahi ezberdinak al dituzte? Adibidez, esaten badut «Kaixo lagunok» edo «Kaixo lagunak».
Zergatik «nire lagunIK onena» eta ez «nire lagun onena» beti esaten da?
Eskerrik asko eta ondo izan! Euskara niretzat hizkuntza gogokoena da, oso bikain, interesgarri eta ederra. Eniisi Lisika (eztabaida) 15:40, 14 abuztua 2019 (CEST)
Lasai galdetu Eniisi Lisika, ahal den heinean erantzuten saiatuko naiz! Zuzen zabiltza, gaur egun Euskal Herriko kaleetan erabiltzen den euskaran ez da ia inoiz hitanoa edo hika, "hi" erabiltzen duen hizkera, baliatzen, baina antzina, "zu" izenordaina jendeari errespetu handiz zuzentzeko erabiltzen zen (ezezagun batekin hitz egiteko adibidez) eta lagunartean, aldiz, hika erabiltzen zen. Hala ere, Gipuzkoa, Bizkaia edo Iparraldeko zenbait nekazal-herrietan erabiltzen jarraitzen dute.
Harira joango naiz, zure galderei dagokienean, -ak atzizkiak zuk zeure burua sartzen ez duzun talde bati egiten dio erreferentzia eta -ok atzizkiak aldiz, zuk zeure burua sartzen duzun talde bati. Adibidez, "Ingelesek (ni kanpo) ingelesez hitz egiten dakite" edo "Ingelesok (Ni barne) ingelesez hitz egiten dakigu". Zuk jarri didazun adibidean ez du garrantzia handirik zein erabiltzen duzun, denek berdin ulertuko dizutelako, baina berez, "lagunok" diozunean, zuk ere lagunarte horretan sartzen duzu zeure burua. Adibidez, "Lagunok (ni barne) elkar laguntzen dugu" edo "*Lagunak (ni kanpo, baina ez da zuzena, "lagunek" esan beharko litzatekeelako) elkar laguntzen dute".
Bigarren galderan, Euskal Herrian sarritan entzun ditut esateko bi moduak, baina lehena da egokia. Zergatik? "lagunik" diozunean zure lagunarteari egiten diozu erreferentzia, hau da, "Nire lagunen artetik onena" esaten ari zara, laburtuta. Beste moduan, lagun bakarra bazenu bezala ariko zinateke, baina orduan, ez luke zentzurik izango onena dela esateak, bakarra izango litzatekeelako. Hala ere, ez nintzateke gai izango azalpen gramatikala emateko. Zalantzarik baduzu esan! Xabi22 (eztabaida) 16:47, 14 abuztua 2019 (CEST)
Eskerrik asko, Xabi22! Egia esanda, gramatiko galderei oso ondo erantzuten diezu. Orain, «zeregin» benetan errazago bat emango dizut: marrazki bizidun zaharren atsegin dudan abesti batzuk euskaraz daukat, baina ezin ditut haien letra osoak entzun, beraz, eskatzen dizut haien letrak niretzat idatzi mesedez (nik itzuliko dut). Abestiak hizkuntza ikasteko oso lagungarriak dira (letren itzulpenak egin ditudanean). Hemen igotuta daude eta ez dira oso luzeak (agian ezagutuko dituzu): https://drive.google.com/drive/folders/1CiD3SdhTAMmecpf-NX8ubTAli-BI_09D?usp=sharing Eniisi Lisika (eztabaida) 17:04, 15 abuztua 2019 (CEST)
Hementxe dituzu Eniisi Lisika}. Egia esan batzuk ETB1-en igortzen zirenez, txikitan ikusi nituen. Ea baliagarri egiten zaizkizun euskara ikasteko orduan, ahalegin handia egiten ari zara eta! Ez dakit jakingo duzun, baina gaur egun Euskal Herrian zenbait taldek ospe handia eskuratu dute, hala nola, Huntza, Esne Beltza, Su ta Gar, Glaukoma, ETS edo Berri txarrak-ek, besteak beste. Haien kantak estilo modernoetakoak dira eta euskaraz kantatzen dute, interesatzen bazaizkizu badago webgune bat kanta guztien letrak eskaintzen dituena: http://eu.musikazblai.com/ Hala ere, webgunea gaztelaniaz dago, nahiz eta letrak euskaraz izan eta euskal musikari buruzkoa izan (arraro samarra da bai, nik ere ez dut ulertzen!). Bestalde, musika tradizionalagoa nahiago baduzu, euskaraz ere erraz aurki daitezke. Xabier Lete, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Mikel Urdangarin edo Lourdes Iriondok Euskal Herriko "ereserki ez-ofizial" modukoak sortu zituzten, adibidez, Txoria txori abestia. Zertxobait luzatu naizelakoan nago, baina tira, ea esandakoa baliagarri zaizun! Xabi22 (eztabaida) 22:03, 15 abuztua 2019 (CEST)
Xabi22, berriz eskertzen dut. Nik erdia letra bakoitz hauen iritsi naiz, baina hitz bakanak (adibidez, lehengo ez dut inoiz «kuttun» hitza ikusi) hor agertu dira, beraz, laguntza behar nuen.
Oso bizkor euskararen maila ona iritsi naiz (ia urte batean); dena den, gaztelania ikasteko ez dut oraindik interesa (maila hasierakoan hizkuntza badakit) eta ia inoiz ez ulertzen (gaztelaniazko hitz asko ingelesezko hitzen antzekoak dira, hala ere).
Euskarazko musika kontuan hartuta, nire abesti gogokoena erakutsi nahi dizut – https://www.youtube.com/watch?v=MZBVWS6vBb8. Gaztelaniara itzulita dago, baina ez dut beste hizkuntzaetara itzulpenak aurkitu. : ( «Txoria txori» abestia eta beste euskarazko kantari batzuen abestiak dagoeneko entzun dut: adibidez, Ken Zazpi eta Benito Lertxundi. Ziur nago Euskal Herrian nahiko ezagunak direla. Agian bitxia dela marrazki bizidunen abesti hasierakoak itzultzea niretzat atseginena da, je-je.
Bien bitartean, alaia da jende asko euskara «hizkuntza zailena» dela uste ohi dira. Nire ustez, euskara benetan ez da ohikoa hizkuntza eta ezaugarri asko ditu, baina ez da hain zaila. Alemana askoz zailagoa da. Eniisi Lisika (eztabaida) 00:01, 16 abuztua 2019 (CEST)
Kanta ederra atsegin duzu, Eniisi Lisika. Anje Duhalde oso ezaguna da euskaldunen artean eta nik ere atsegin dut. Marrazki bizidunei dagokienean, ez da bat ere ideia txarra horien kantak erabiltzea hizkuntza ikasteko eta laguntzarik behar baduzu, esaidazu. Jende asko dago bai euskararen inguruko uste hori duena, sarritan kaltegarria izan da gure hizkuntzarentzat, jende askori hizkuntza ikasteko gogoa kendu diolako, baina ez nekien alemana hain zaila zenik! Nik behintzat ez dut ideiarik ere je je.
Bide batez, Euskarazko Wikipediara hizkuntzen inguruko informazioa gehitzeari buruz, pentsatu dut agian Errusiera, Poloniera edo dakizkizun hizkuntzen orrialdeak hobetzea hasiera ona izan daitekeela. Kalitatezko Artikulu bilakatzeko gai izango bagina, ondo legoke. Xabi22 (eztabaida) 19:18, 16 abuztua 2019 (CEST)
Xabi22 Udazkenean artikulu hobetzea hasiko naizela uste dut. Zure zeregin nagusia nik egindako akatsak zuzentzea izango da. Artikulu on edo nabarmen bat lortzeko hainbat iturri gehitzea behar da, baina ez dugu arazorik; liburu batekin dena jakina bizkorrago egingo dut. Dena den, hizkuntzekin lotuta hitz asko nola euskarara itzuli ez dakit: adibidez, Present perfect continuous, Past perfect (tense) eta beste batzuk, beraz, artikuluak mantso idatziko dut.
Marrazki bizidunen abesti hasierako gehiago prestatu dut; kasu lehenengoan atal osoa dago, baina nik abestiaren letra behar dut bakarrik: https://drive.google.com/drive/folders/1CiD3SdhTAMmecpf-NX8ubTAli-BI_09D?usp=sharing. Eniisi Lisika (eztabaida) 17:04, 17 abuztua 2019 (CEST)
Hementxe dituzu marrazki bizidunen letrak Eniisi Lisika. Hitz teknikoak euskarara itzultzeko Elhuyar hiztegia erabili dezakezu. Zalantzaren bat baduzu esan lasai. Xabi22 (eztabaida) 13:24, 23 abuztua 2019 (CEST)
↑ https://meta.wikimedia.org/wiki/Wikimedia%2BEducation_Conference_2019/Attend
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Lankide_eztabaida:Eniisi_Lisika&oldid=7044690"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 23 abuztua 2019, 13:24.
| 2019-08-23T19:29:54 |
https://eu.wikipedia.org/wiki/Lankide_eztabaida:Eniisi_Lisika
|
[
-1
] |
Orbea eta Gabilondo Eibartik kanpora - Ahotsak.eus
Orbea eta Gabilondo Eibartik kanpora
Orbea eta Gabilondo Eibartik kanpora Eibartik atera ziren lehen enpresak Orbea eta Gabilondo izan ziren. Orbearen kartutxoak Gasteizera eta Gabilondoren pistolak. Elgoibarrera joan ziren. Sozialistak grebekin hasi eta beldurrez Eibartik kanpora egin zuten salto. CIL bizikletak.
Eibartik atera ziren lehen enpresak Orbea eta Gabilondo izan ziren. Orbearen kartutxoak Gasteizera eta Gabilondoren pistolak. Elgoibarrera joan ziren. Sozialistak grebekin hasi eta beldurrez Eibartik kanpora egin zuten salto. CIL bizikletak.
Data: 2000(e)ko martxoaren 20a
Iraupena: 0:01:35
Erref: AB-219/014
Gaia(k): Ekonomia eta industria » Industria motak » Armagintza , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak , Politika » Jarrera politikoak » Sozialistak , Herria, azpiegitura » Garraioak » Bizikletak eta motorrak , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Anarkistak eta sozialistak
Errazionamendua
Los grupos: equipos de seis personas
Guardia zibilen beldurrez, astoa jeneroz kargatuta zutelako
Estraperlo garaia (1)
Marmola eramateko gurdia
Gerraosteko jatekoak
Antiguatik Easo kalera; denda jarri zuten
| 2019-08-17T23:08:17 |
https://ahotsak.eus/eibar/pasarteak/ab-219-014/
|
[
-1
] |
Osasungintza sektorea | Euskaltel Enpresak
Euskaltelek eskaintzen dituen zerbitzuen bidez, osasun-arreta errazten eta hobetzen da, medikuen eta pazienteen arteko kudeaketa optimizatzen da informazioa denbora errealean eskuratzeari esker, osasun-prozesuak arintzen dira, eta pazienteentzako osasun-zerbitzu berriak eskuratu daitezke (e-health).
Osasun-arreta eta sendagilearen eta pazientearen arteko kudeaketa erraztea eta hobetzea. Pazienteak munduko edozein lekutan artatzeko zerbitzu berriak, eta haien patologiak kudeatzea eta monitorizatzea.
Informazioa denbora errealean: e-health plataforma, patologien eta tratamenduen jarraipena egiteko.
Osasun-arreta erraztea eta hobetzea, osasungintzako prozesuak arinduz. Zentro adimendunak eta eraginkortasun handikoak izatea: azpiegiturak eta zerbitzu guztiak denbora errealean eta modu zentralizatuan monitorizatzea.
Farmazia-sektoreari eraldaketa digitala egiten laguntzea; zerbitzu berritzaileak, farmaziek ahalik eta gehien aprobetxa ditzaten teknologiek ematen dituzten aukerak zerbitzu hobea eskaintzeko eta errentagarritasuna handitzeko.
Osasungintzako big data
Datuak biltegiratzea eta aztertzea, historia klinikoen eta beste iturri batzuen erregistroak baliatzeko eta, hala, arreta-eredu espezializatua eskaintzeko pazienteei. Osasun-prozesuetako funtsezko adierazle guztiei buruzko informazioa denbora errealean.
Pazientearen esperientzia digitalizatzea
Pazienteen esperientzia hobetzeko eta prozesu operatiboak optimizatzeko zerbitzuak, ospitaleetarako wifi-zerbitzua, hitzorduen kudeaketa, historia klinikoa, pazienteak monitorizatzeko IoT sistemak.
e-health plataforma
Tele-medikuntzako zerbitzu bat garatzen, ezartzen eta koordinatzen espezializatutako plataforma eta taldea, medikua eta pazientea harremanetan jartzeko, edonon daudela ere; hala, pazientearen patologiak eta tratamenduak kudeatu eta monitorizatu daitezke.
Ospitale eta zentroen kudeaketa adimenduna
IoT irtenbideen multzoa, ospitaleen kudeaketa eraginkorragoa ahalbidetzen duena (kostu-murrizketa) eta zerbitzu eta arreta hobea eskaintzen diena pazienteei, azpiegitura eta zerbitzu mediko guztiak zentralizatuta eta denbora errealean sentsorizatuta.
| 2020-04-07T10:03:04 |
https://www.euskaltel.com/eu/enpresak/zure-neurrira/osasungintza
|
[
-1
] |
INKESTA EGIN DIEGU 16 URTETIK GORAKO 1.500 PERTSONARI BAINO GEHIAGORI ETA GALDETU DIEGU ZER-NOLAKO JOKABIDEA IZATEN DUTEN ELIKAGAIEN BIDEZ IRISTEN ZAIEN INFORMAZIOAREN INGURUAN: Elikagaien etiketa: oharkabean pasatzen diren berrikuntzak [4tik 1. orria] | Aldizkaria | EROSKI CONSUMER
Erosketa gida: pizzak Informazio honetan agertzen diren datuak, informazioak, interpretazioak eta kalifikazioak burutu ziren momentuari soilik dagozkio eta, beraz, iraupen mugatua dute. INKESTA EGIN DIEGU 16 URTETIK GORAKO 1.500 PERTSONARI BAINO GEHIAGORI ETA GALDETU DIEGU ZER-NOLAKO JOKABIDEA IZATEN DUTEN ELIKAGAIEN BIDEZ IRISTEN ZAIEN INFORMAZIOAREN INGURUAN: Elikagaien etiketa: oharkabean pasatzen diren berrikuntzak
Erantzun duten kontsumitzaileen %63 ez dira ohartu Europako araudiak ekarri dituen aldaketekin
Nutrizio arloko informazioa eman edo ez eman, borondatezkoa zen orain arte, baina orain maila bat gora egin du. 2016ko abenduaz geroztik, 1169/2011 Arauak behartu egingo du elikagai guztietan jartzera, baita catering enpresek egiten dituzten elikagaietan eta urrutitik saltzen direnetan ere. Eta zer-nolako datuak jarri behar dira? Honako hauek: zenbat kaloria edo karbohidrato dituen, zenbat azukre, proteina, gatz eta gantz saturatu; informazio hori, gainera, 100 gramo edo 100 ml bakoitzeko eman behar da. Horrekin batean, etiketak esan egin behar du mantenugai jakin bat zer kopurutan hartzea komeni den egunean (Eguneko Kopuru Gomendatua), eta horri esker, jakin egin daiteke zenbat jaten ari garen eta zenbat falta den zifra gomendatura heltzeko. Baina etiketetan aldatuko dena ez da nutrizio arloko informazioa bakarrik. Araudi berriak urtebete baino gehiago darama berrikuntzak txertatzen, betiere etiketa argiagoa lortzeko helburuz. Letraren tamaina da horietako bat, lehengaiaren jatorria beste bat eta alergenoen informazioa osagaien zerrendan agertzea ere bai. Berrikuntza horiek egin ondoren, HISPACOOPek jakin nahi izan du (Kontsumitzaile eta Erabiltzaile Kooperatiben Espainiako Konfederazioa da, eta bertako kide da EROSKI ere) kontsumitzaileek zer-nolako jokabidea duten elikagaien bidez ematen dieten informazioaren inguruan. Helburua izan da jakitea herritarrek zer neurritan ezagutzen dituzten elikagaiei ezarri beharreko araudian egin diren aldaketak (Europako Parlamentuaren eta Europako Kontseiluaren 1169/2011 (UE) Araua du oinarrian, 2011ko urriaren 25ekoa, kontsumitzaileari elikadura arloan eman beharreko informazioari buruzkoa). "Elikadura arloko informazioaren inguruan kontsumitzaileek duten jokabidearen azterketa", izen hori eman diogu azterlanari, eta 1.511 elkarrizketa egin ditugu urria eta azaroa artean, Espainiako Estatuko etxeetan erosketak egiteko ardura duten pertsonei hain zuzen. Horien artean, telefono bidezkoak izan dira 1.000 eta beste 511k on-line formatuan lortu ditugu, EROSKI CONSUMERen web plataformaren bidez (www.consumer.es) . Galdeketa banatzeko orduan, kontuan izan dugu sexua, adina (16 urtetik gorakoek parte hartu dute), habitata eta autonomia erkidegoa (17 erkidego eta 2 hiri autonomoak). Ondorio nagusiak Inkesta egin dugun garaian ikusi dugunez, erantzun duten pertsonen %63 ez zen ohartu etiketak aldaketak izan dituela, eta erantzunetatik ondorioztatu dugu araudi berriak sarrarazi dituen zenbait alderdi ez direla oso ezagunak. Adibidez, etxetik kanpoko saltokietan jaten diren elikagai ez-ontziratuei dagokiena: erosketak egiteko ardura duten hamar lagunetatik ia zazpik ez zekiten elikagai guztiak behartuta daudela informazioa ematera, izan ontziratuak edo ez. Inkestak erakutsi du, dena den, erosketa egiteko ardura dutenek garrantzi handia ematen diotela elikadura arloko informazioari, nahiz eta bostetik batek oraindik ez duen irakurtzen elikagaien ontzietan ageri den informazioa. Gehien-gehienean, jendeak iraungitze-datari eta kontsumo-data gomendatuari erreparatzen jarraitzen du. Egiaztatu dugu, hala ere, bostetik bik elikagaiaren ezaugarrien berri izateko ere irakurtzen dutela etiketa, eta gatz gutxiko produktuak hautatzen saiatzen direla, 'light' erakoak, eta abar. Azkenik, erosketa egiteko ardura duten herritarren ia erdiek esan digute arazoak dituztela etiketaren irakurgarritasunarekin. Orrialde-zenbaketa
Hurrengo orrira joan: Elikagaien etiketaren garrantzia >>
[1. orria] Elikagaien etiketa: oharkabean pasatzen diren berrikuntzak
[2. orria] Elikagaien etiketaren garrantzia
[3. orria] Berrikuntzak ikusi dituzte?
[4. orria] Ulergarriak eta irakurgarriak?
| 2017-01-23T04:21:15 |
http://revista.consumer.es/web/eu/20160101/actualidad/tema_de_portada/78365.php
|
[
-1
] |
130 zbk.
Ibilaldiak Euskal Herritik (XIII): Iratiko oihanean barna
Euskal Herrian zehar bidaiatzen jarraituko dugu, eta ahalik eta gehien gerturatuko gara naturara. Asmo horretaz baliatuta, Europako bigarren oihanik zabaleneraino salto egingo dugu; hain zuzen ere, Iratiren aurretik Alemaniako Oihan Beltza aurkitzen da.
Argazkia: Juan Mari Zurutuza (3digitala)
Flora eta fauna anitza
Mito edo egiazko, ukaezina dena paraje honen edertasun eta aberastasuna da; horien bila abiatzeko ate natural ugari ditugu eskura. Aukeratzen duguna aukeratuta, gure begiek gozatu egingo dute, edozein txokotan ezkutatzen baita miresteko moduko zerbait. Pagoak nagusi diren oihan zabalean, haritzak, izeiak, elorri zuria zein sahatsa eta bestelako zuhaitz eta zuhaixkek zabalduko digute bidea ezker eskuin; eta behetik gora beraien handitasunaz harro daudela irudituko zaigu. Eta eguneko argi desberdinek eta momentuan zuhaitz–hostoek daukaten kolore ugariek magia gehitzen diote paisaiari.
Orbaitzetako ikuspegia. Argazkia: Archivo Sahats (3digitala)
Egun baina, bestelako animalien bizitokia dugu Irati. Azkonarrak, baso igel gorriak, hegazti mota desberdinak –saiak, belatzak apoak, sugeak, untxiak, lepahoriak, basurdeak, arrubioa edota ibai amuarrainak dira espezi askoren artean gutxi batzuk. Hainbat lurrean, besteak zuhaitzetan eta zenbait uretan bizi dira, Irati Ibaian adibidez. Hau, beste bi ibairen –Urbeltza eta Urtxuria– elkarketatik sortzen da eta 80 kilometro luze ditu eta bere bidean, esaterako, Irabiako urtegian sartzen da.
Orbaitzeta bisitatuz
Oihanera sartzeko ate naturalak aipatu ditugu lehen eta asko daudela esan dugu. Guk hala ere, ibilaldi honetan proposamen bat daukagu: Orbaitzeta. Aezkoako haranean dagoen herrixka honetatik Iratin barneratu aurretik, geldiune bat egingo dugu eta udalerriko iragana ezagutzeko aprobetxatuko dugu.
Urkulu eta bertan egondako dorrearen aztarnak. Argazkia: Archivo Sahats. (3digitala)
| 2018-01-22T23:43:03 |
http://gaztea.euskonews.com/0506zbk/gaia50607.html
|
[
-1
] |
Nendoroid Iowa | GOODSMILE GLOBAL ONLINE SHOP
Hi! I am the Iowa-class battleship, Nendoroid Iowa!
Good Smile Company - Nendoroid Iowa
http://www.goodsmile.info/en/product/6037/
| 2020-06-05T23:18:10 |
https://goodsmileshop.com/en/On-Sale-Now/Available-Now/Nendoroid-Iowa/p/GSC_NEN_WD_00688?site=goodsmile-global&lang=en
|
[
-1
] |
Osaraba – Araba Erakunde Sanitario Integratua
Ekonomia-Finantziako Zuzendaritza / Nabaria
Osakidetza-Arabako 78 Korrikalari Vitoria-Gasteizko Enpresen XVII. Lasterketan
Gure hirian horren harrera ona duen lasterketa honen XVII. edizioan, 600tik gora parte-hartzaile ibili ziren Vitoria-Gasteizko Alde Zaharreko eta hiriguneko kaleetan barrena.
Araba ESIk aktiboki parte hartzen du Osakidetzako “Pazientea bere segurtasunean inplikarazteko” kanpainan
Irailaren 17tik 27ra, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak bultzatutako “Pazientea bere segurtasunean inplikarazteko” kanpaina ospatu zen.
“Pazienteari eguneko 24 ordutan laguntzean datza gure lanak”
Osasun Mentaleko Munduko Eguna dela-eta, Araba ESIako Psikiatriako Ume eta Gazteen Unitateko Erizaintza taldearekin hitz egin dugu.
Nabaria / Zuzendaritza Medikoa
CPREri buruzko Prestakuntza Ikastaroa Araba ESIn
Bigarren urtez jarraian, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Digestio-aparatuko Zerbitzua aukeratu da, irailaren 27an eta 28an Kanpo Kontsultetako Eraikinean eskaini zen tailer hau burutzeko.
Erizaintzako Zuzendaritza / Nabaria / Zuzendaritza Medikoa
2 urria, 2018
Osakidetzak ezagutzak trukatuko ditu ‘ISALUD’ Argentinako Unibertsitatearekin
Araba ESIk jaso du gaur Argentinako ospe handiko unibertsitate-zentroko arduradunen bisita
Araba ESIko Alergologia Zerbitzuak bere 50. urteurrena ospatu du
Joan den ostegunean, irailak 20, Araba ESIko Alergologia Zerbitzuaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldia izan zen Vitoria-Gasteizko Goiuri Jauregian. Ekitaldian, mende erdi honetan Alergologia Zerbitzuan aritu diren edo zerbitzuarekin harremanetan egon diren 100 profesional inguru bertaratu ziren.
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eta Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, atzo, Arabako hiriburuan “35 urte bizia sustatzen” erakusketa inauguratu zuten 1983an Osakidetza sortu zela gogoratuz.
BPSO akreditazioa jaso dute Araba ESIko 50 profesionalek
Joan den asteartean, BPSO programaren profesional bultzatzaileei akreditazioak emateko ekitaldia izan zen AUO Santiagon. Akreditazioa jaso duten profesionalek konpromisoa hartu dute, ebidentziatan oinarritutako gomendioen ezarpenaren bidezko aldaketa lideratzeko unitate eta laguntza-zerbitzuetan.
AENOR-ek egiaztatu du Dietetika eta Nutrizio Klinikoaren unitatea
Pasa den uztailean, Araba ESIko Endokrinologia eta Nutrizioko zerbitzuko unitate honek kalitate kudeaketaren ziurtagiria jaso zuen Espainiako Normalizazio eta egiaztapen erakundearen (AENOR) UNE ISO 9001 araudiko oinarriei jarraiki.
Hainbat / Nabaria
7 iraila, 2018
Berriro eskolara, baita AUOn ere
Gaur hasi dira eskolak Araba ESIko ospitaleko eskola-geletan. Ingresatuta dauden nerabeen eta haurren hezkuntza beharrak erantzungo dituzten irakasleak Mónica Echávarri, Santiagon, eta María Martínez, Txagorritxun, izango dira.
| 2018-10-17T01:36:13 |
http://osaraba.eus/eu/
|
[
-1
] |
Ordutegia: Astean zehar. 9:00-13:00 eta 15:00-18:00
Ikastaro honetan matrikulatzen diren guztiek oso konpromiso argia hartu behar dute: egunero bertaratzea eskolara, bestela dena galduko lukete, Ezin izanen lirateke bizikletaz ibili(ikastaroa, denbora eta dirua alferrik galduko lukete eta, horretaz gain, gainerako ikasleak benetan kaltetuko lituzkete).
komunikazioa, jendaurreko komunikazioa, udako ikastaroak, ahotsa, gorputza, arretagunea, hautematea, mezua, mintzaldia
| 2019-11-18T09:16:29 |
http://www.ueu.eus/ikasi/udako-ikastaroa/139/Jendaurreko%2Bkomunikazioan%2Btrebatzeko%2Btailerra%253A%2BIII.%2Bmodulua
|
[
-1
] |
naiz: Iritzia | Opinión - Txikia edo handia hobe?
Updated: 00.06
EHUko irakaslea
Aberastasunaren desberdintasuna ez da hain nabarmena herrialde txikietan, handiekin alderatuta. Independentzia lortu duten herrialde berriek, oro har, hobetu egin dute giza garapenaren sailkapena; Kroaziak, Esloveniak eta Herrialde Baltikoek, esate baterako
Azken ehun urteetan herrialde independenteen kopurua hirukoiztu baino gehiago egin da. 1914an 62 estatu subirano baino ez zeuden mundu osoan. Gaur egun 194. Horietarik 54k 2 milioi biztanle baino gutxiago dituzte eta 34 herrialdek 500.000 egoiliar baino gutxiago. Europan esate baterako Luxenburgo, Malta, Islandia, Andorra, Monako eta Liechtenstein milioi erdi biztanleren bueltan eta azpitik daude. Datu hauek aukeratu ditut oraindik orain badaudelako ahotsak estatu baten bideragarritasun eta emaitza ekonomikoak herrialdearen tamainarekin lotzen dutenak, aldarrikapen subiranista edo independentisten aurka egiteko. Kausalitate hori marrazteko erabiltzen dituzten argudioak logikoak izan arren, eta neurri batean garai konkretu batean pisu handiagoa izan, ebidentziak erakutsi du tamaina ez dela arazo, edo behintzat txikitasunari leporatzen zaizkion ahuldadeak eta oztopoak gainditu daitezkeela.
1950eko eta 1960ko hamarkadetan teoria ekonomiko estandarrak defendatzen zuen herrialde txikienek kostuen desabantaila argia izan behar zutela, bai sektore pribatuan, bai publikoan, herrialde handienekin alderatuta. Nazio txikiei egozten zitzaizkien biziraupen eta oparotasunerako aukera ekonomikoen inguruko zalantzak hainbat argudiotan oinarrituta zeuden.
Lehenik, barne merkatu txikia dutenez eskala ekonomien abantailak (unitate kopuru handiagoa produzitzerakoan ondasun unitatearen kostuak murriztea, alegia) ezin dira ustiatu, eta ikerketaren, garapenaren eta sektore teknologikoaren esparruan zailagoa da gutxieneko efizientzia maila lortzea. Horri lotuta, barne mailako lehia ahulagoa denez, esleipen ez-eraginkorra eragin dezake kalitate eta kostuetan nazioarteko estandarretara ezin iritsiz, eta bide batez, esportaziorako beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzeko aukerak ahulduz. Bigarrenik, esportazioetan geografikoki espezializatuagoak egoteak edo barne ekoizpenaren gama murritzagoa izateak zaurgarriagoak bihurtzen ditu zikloaren bat-bateko aldaketen aurrean; eta gainera, krisien aurrean barne orekarako mekanismoak mugatuagoak dira eta botere gutxi dute nazioartean interes ekonomikoak defendatzeko. Azkenik, sektore publikoari dagokionez, kostuen desabantaila ere sortzen da. Izan ere, hainbat ondasun eta inbertsio publikok (adibidez, ospitaleak, autobiak, defentsa, irrati seinalea, itsasargiak…) gutxieneko kostu finkoa izan ohi dute, zergen bitartez finantzatu beharrekoak, eta biztanle kopurua murriztu ahala norbanakoaren zama handitzen da.
Ekonomia estandarraren iragarpen teorikoak aurreikusten duenaren kontra, ordea, herrialde txiki ugarik aberastasuna eta ongizatea sortzeko gaitasun sendoa erakutsi dute. Esate baterako, bereziki oso txikiak diren herrialde batzuk, Liechtenstein eta Luxenburgo kasu, per capita BPG altuena duten munduko herrialdeetakoak dira. Badira hainbat ikerketa tamainaren eragina aztertu dutenak: Gantner (2002): “Small countries: recipes for economic success”, Kocher (2002): “Very Small Countries: Economic Success Against All Odds” eta Credit Suisse Research Institute (2014): “The success of small countries” esaterako.
Lehen biek tamaina eta emaitza ekonomikoaren artean estatistikoki esanguratsua den harremanik aurkitu ez, eta tamainak ez duela axola ondorioztatu dute. Azken ikerketak, ordea, 58 herrialdetako lagin bat hartuta eta 32 urtetako (1980-2012) datuak aztertuta, harreman negatiboa topatu dute, hau da, zenbat eta tamaina handiagoa orduan eta per capita errenta baxuagoa. Beste aldetik, hainbat faktore (Giza Garapen Indizea, enpresaren azpiegitura ukiezinen indizea, enpresaren globalizazio indizea…) barneratzen dituen ‘sendotasun adierazlearen’ arabera ordenatutako lehen hamar herrialdeen artean sei herrialde txiki daude. Gainera, aberastasunaren desberdintasuna ez da hain nabarmena herrialde txikietan, handienekin alderatuz gero. Azkenik, independentzia lortu duten herrialde berriek, oro har, hobetu egin dute giza garapenaren sailkapena, Kroaziak, Esloveniak eta Herrialde Baltikoek, esate baterako. Nazio Batuetako PNUD erakundeak eskaintzen duen Giza Garapenaren Indizearen araberako sailkapenari erreparatuz gero, munduko 30 herrialde garrantzitsuenen erdiak baino gehiago herrialde txikiak dira.
Ondasun, zerbitzu eta inbertsio publikoei loturiko kostu desabantailei dagokienez, herrialde txikiak gai dira ondasun publikoen ekoizpen eta hornidura kostuak baxu mantentzeko. Horretarako, hainbat estrategia erabiltzen dituzte: a) eskala ekonomiarik handienak dituzten ondasun publikoak ez hornitzea, hala nola Costa Rica, armadarik ez duena; b) ondoko herrialdeei zerbitzuak azpikontratatzea, hala nola osasuna eta hezkuntza; c) ondasun publikoak herrialde oso txikien beharretara egokitzea eta haien hornidura eskuragarri egitea. Zentzu honetan adibide egokia dira Liechtenstein eta bere 37.000 biztanleak.
Azkenik, badago herrialde txikien aldeko argudio multzo bat, orokortzea zalantzagarriagoa bada ere. Hainbat autorek diote herrialde txikiek homogeneotasun, kohesio eta koherentzia sozial handiagoa izan ohi dutela, eta horrek gizarte heterogeneotasunaren kostu txikiagoak dakartzala. Bestalde, herrialde txikiek «distantzia» txikiagoa dute politikari edo burokraten eta herritarren artean, malguagoak dira erabakiak hartzerakoan, erabaki politikoak hartzea eraginkorragoa dela dirudi eta hautesleria aldaketara irekiago dagoela esan ohi da. Batzuk herrialde txikiek pilaketa kostu txikiagoak jasaten dituztela esatera ere iritsi dira, hain zuzen ere, aglomerazio urbano gutxiago izaten dituztelako. Alde horretatik, argi dago ez zirela Hong Kong edo Singapurren pentsatzen ari.
José Manuel Ferradás
Ion Collar Rioseco
Xabier Rodríguez y Nikolas Xamardo
Jesús Cantero Gonzalbo
Buztangorriak, jende ekologista
| 2020-08-10T02:58:36 |
https://www.naiz.eus/en/iritzia/articulos/txikia-edo-handia-hobe
|
[
-1
] |
Cours-les-Bains - Wikipedia, entziklopedia askea.
Bruno DREUMONT (2014-2020)[1]
44° 22′ 50″ N, 0° 01′ 07″ W / 44.380555555556°N,0.018611111111111°W / 44.380555555556; -0.018611111111111Koordenatuak: 44° 22′ 50″ N, 0° 01′ 07″ W / 44.380555555556°N,0.018611111111111°W / 44.380555555556; -0.018611111111111
Cours-les-Bains (Frantzia)
Cours-les-Bains (Okzitania)
Grignols, Sillas, Antagnac, Romestaing, Ruffiac eta Saint-Martin-Curton
courslesbains.fr/z/index.php
Cours-les-Bains (frantsesez eta ofizialki: Cours-les-Bains) Okzitaniako udalerri bat da. Administratiboki Frantziako Gironda departamenduan dago, Akitania Berria eskualdean. 2013an 205 biztanle zituen.
2007an Cours-les-Bains udalerrian erroldatutako biztanleak 205 ziren. Familiak 84 ziren, horien artean 20 pertsona bakarrekoak ziren (8 bakarrik bizi ziren gizonak eta 12 bakarrik bizi ziren emakumeak), 36 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 24 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 4 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren.
2007an 103 etxebizitza zeuden, 82 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 10 bigarren erresidentzia ziren eta 11 hutsik zeuden. 101 etxeak ziren eta 2 apartamentuak ziren. 82 etxebizitza nagusietatik 60 bere jabearen bizilekua ziren, 16 alokairuan okupaturik zeuden eta 6 doan lagata zeuden; 1ek gela bat zuen, 3 etxek bi zituzten, 12 etxek hiru zituzten, 26 etxek lau zituzten eta 40 etxek bost zituzten. 53 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 29 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 48 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3]
Cours-les-Bains udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4].
2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 125 ziren, horien artean 101 aktiboak ziren eta 24 inaktiboak ziren. 101 pertsona aktiboetatik 92 lanean zeuden (48 gizon eta 44 emakume) eta 9 langabezian zeuden (5 gizon eta 4 emakume). 24 pertsona inaktiboetatik 9 erretiraturik zeuden, 7 ikasten zeuden eta 8 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5]
2009an Cours-les-Bains udalerrian 77 unitate fiskal zeuden, 194 pertsonek osaturik. Pertsona bakoitzeko diru-sarrera fiskalaren mediana urteko 16.173 euro zen.[6]
2007an zeuden 5 komertzioetatik, 1 janari enpresa zen, 2 eraikuntza enpresak ziren eta 2 zerbitzu enpresak ziren.[7]
2000. urtean Cours-les-Bains udalerrian 10 nekazaritza-ustiategi zeuden, 180 hektarea erabiltzen.[9]
Grignols (2,0 km)
Sillas (3,3 km)
Antagnac (3,9 km)
Masseilles (4,0 km)
Romestaing (4,4 km)
Ruffiac (4,7 km)
Marions (5,6 km)
Saint-Martin-Curton (6,0 km)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cours-les-Bains
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Cours-les-Bains&oldid=6630813"(e)tik eskuratuta
| 2019-06-26T09:03:15 |
https://eu.wikipedia.org/wiki/Cours-les-Bains
|
[
-1
] |
Aiubtar leinua - Wikipedia, entziklopedia askea.
(«Ayyubid leinua» orritik birbideratua)
Historiako bere zabalera handiena, 1188 inguruan.
Fatimitar kalifaldia
Aiubtarrak[1] (kurdueraz:ایوبیان, Eyûbiyan) leinu kurdu sunita izan zen[2], XII. eta XIII. mendeetan Ekialde Hurbila gobernatu zuena. Aiub eta Shirkuh anaiek sortua, hasieran Zengid leinuaren soldaduak izan ziren, Aiuben semea zen Saladinek independentzia lortu arte. 1171n al-Adid hil eta Fatimitar kalifaldia amaitu zenean, Saladinek bere buruari Egiptoko sultan aldarrikatu zuen. Hamarkada bat borrokan igaro eta gero, 1183. urterako, Siria, iparraldeko Mesopotamia, Hiyaz, Yemen, Iparraldeko Afrika egungo Tunisiaraino konkistatuak zituen. 1187an, Hattingo gudua eta gero, Jerusalemgo erresumaren gehiena ere okupatu zuen[3].
Saladin hil zenean, bere oinordekoak saiatu ziren lurraldeak mantentzen. Hala ere 1230eko hamarkadan, Siriako aiubtar agintariek independentzia aldarrikatu zuten[4]. 1250ean as-Salih Aiub hil zenean, jeneral mamelukoek Egipto hartu zuten. 1260an, Mongolen Inperioak Alepo hartu zuen. Azken printzerria Hama 1341ean galdu zuten.
Bere lurraldeen ekonomia sendotzeaz gain, aiubtarrek islam sunita fundamentalista hedatu zuten, hiri nagusietan madrasa asko eraikitzen.
↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa, Aiubtarrak, http://www1.euskadi.net/harluxet/hiztegia1.asp?sarrera=aiubtarrak ↑ Özoğlu, Hakan, Kurdish notables and the Ottoman state, (State University of New York, 2004), 46. orr.
↑ Lyons, M. C.; Jackson, D.E.P. (1982), Saladin: the Politics of the Holy War, Cambridge University Press, ISBN 978-0-521-31739-9, http://books.google.com/?id=hGR5M0druJIC ↑ Humphreys, Stephen (1977), From Saladin to the Mongols: The Ayyubids of Damascus, 1193-1260, SUNY Press, ISBN 0873952634, 9780873952637, http://books.google.com/?id=JfXl5kvabhoC&pg=PP1&dq=From+Saladin+to+the+Mongols Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
"http://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Aiubtar_leinua&oldid=3665397"(e)tik eskuratuta Kategoriak: Historia zirriborroakGurutzadakKurduakErdi Aroko Afrikako estatuakErdi Aroko Asiako estatuak Nabigazio menua
Orrialdearen azken aldaketa: 07:04, 11 martxoa 2013.
| 2013-05-22T15:21:10 |
http://eu.wikipedia.org/wiki/Ayyubid_leinua
|
[
-1
] |
“...Udako Euskal Unibertsitatea, (antolatzailea)...”
Gaia (pertsonak, erakundeak): Udako Ikastaroak (43.,
Udako Ikastaroak (43.,
| 2019-10-20T03:07:19 |
http://kmliburutegia.net/Author/Home?author=Udako+Euskal+Unibertsitatea%2C&type=Author&filter%5B%5D=topic_institutions_facet%3A%22Udako+Ikastaroak+%2843.%2C%22
|
[
-1
] |
Luis Aranburu Udal Musika Eskolari buruzko ohiko galderak
Nork eska dezake lekua musika eskolan?
Nola izan zaitezke eskolako ikasle?
Badago beste modurik?
Ba al da salbuespenik?
Titulaziorik ematen al da?
Zenbat denbora behar da ikasketei etekin egokia ateratzeko?
Zein jarduera antolatzen ditu eskolak?
Badago ikasleentzako ikasketa gelarik
Eskolak badu ikasleentzako instrumenturik?
Zenbat balio du eskolan ikasteak?
Laguntzarik badago?
Baja eman daiteke ikasturtean zehar?
Asistentzia nahitaezkoa da?
Musika arloko ezagutzarik izan behar da aldez aurretik?
Instrumentu batean baino gehiagotan matrikula naiteke?
1. Nork eska dezake lekua musika eskolan?
Lau urtetik gorako edonork
2. Nola izan zaitezke eskolako ikasle?
Aurretiazko izen-ematea maiatzean egiten da, gehienetan bigarren hamabostaldian (kontsultatu), eta eskolak eskaintzen dituen instrumentu eta ikasgai bakoitzeko eskatzaileen zerrenda egiten da.
Zozketa egiten da esleipena zein deituratatik hasita egingo den erabakitzeko.
Irailaren lehen egunetan instrumentu bakoitzerako hutsik dauden lekuak esleitzen dira, aldez aurretik iragarri diren egun, ordu eta lekuen arabera.
Matrikulazioa: lekua lortu ondoren eta klaseak hasi aurretik
3. Badago beste modurik?
Eskolako ikasle izateko ezinbestekoa da aurretiaz izena ematea eta ordutegien esleipenetara joatea. Hasieratik lekurik lortzen ez bada ere, ikastaroan zehar leku hutsak gera daitezke aukeratutako instrumentuetan eta, musikaren lengoaiaren arloko ezagutzak izanez gero, leku horiek betetzeko deia egin ahal dizute.
Musikaren lengoaiaren arloko ezagutzarik ez duten pertsonei musika lengoaiaren taldeetan sartzeko aukera dagoen bitartean bakarrik deituko zaie, urrian, oro har.
4. Ba al da salbuespenik?
Aurretiaz izena emateko eta ikasgaiak esleitzeko prozedura berbera bada ere, hainbat ikasgai (KONBOAK, MUSIKARAKO INFORMATIKA, HARMONIA MODERNOA, INSTRUMENTU-TALDEAK) ikasturte bakoitzeko antolakuntzaren menpe daude eta ikasturtean zehar sartzeko aukera egon daiteke. Zalantzarik izanez gero, kontsultatu ikasgaiaren eta taldearen arduradunarekin.
5. Nola daude antolatuta ikasketak?
Ikasketa orokorretan, instrumentu bat jotzen ikasteko lekurik egoteak baldintzatzen ditu ikasketak. Lekua eskuratu delarik, bi aukera dugu:
- Helduek B aukera egiten dute. Bost ikasturte dira.
- 18 urtetik beherako ikaleek A aukera egiten dute. Aukera hau bi mailatan banatzen da: 2. maila (sei ikasturte) eta 3. maila (6 ikasturte).
Bi aukeretan ezinbestekoa da hasieran musikaren lengoaiaren 1. eta 2. mailak egitea (astean bi klase) eta abesbatzako 1. eta 2. mailak (entsegua astean behin).
6. Zer ikasten da?
Instrumentu sinfonikoak jotzen ikasten da, hainbat salbuespenekin: arpa, gitarra eta baxu elektrikoa, kantua (bakarlari), musikaren lengoaia eta musikarako harmonia eta informatika.
7. Titulaziorik ematen al da?
Egun, goi mailako musika kontserbatorioetan egiten diren musika-ikasketetan bakarrik ematen dira tituluak
8. Zenbat denbora behar da ikasketei etekin egokia ateratzeko?
Klaseetara joateaz gain, ezinbestekoa da praktikatzeko eta ikasteko denbora izatea. Orientazio gisa, horretarako egunean 30 minutu behar direla esan daiteke.
9. Zein jarduera antolatzen ditu eskolak?
Klaseez gain, ikasturtean zehar badira instrumentuen entzunaldiak, entzunaldi orokorrak, kontzertuak, ikastetxean bertan egiten diren berariazko ikastaroak eta ikastetxetik kanpo egiten diren beste zenbait jarduera.
10. Badago ikasleentzako ikasketa gelarik
Ez. Aukeren arabera, gelak uzten zaizkie bertan klaserik ematen ez denean.
11. Eskolak badu ikasleentzako instrumenturik?
Ikasgaien arabera. Oro har, ikasle bakoitzak bere instrumentua izan behar du praktikatzeko. Zalantzarik izanez gero, eta eskolan hastean, galdetu arduradunari.
12. Zenbat balio du eskolan ikasteak?
Hainbat modalitate daude (kontsultatu izena emateko liburuxkan)
13. Laguntzarik badago?
Bai. Kategoria orokorreko familia ugariek matrikula erdia doan izango dute (% 50).
Kategoria bereziko familia ugariek matrikula doan izango dute (% 100).
14. Baja eman daiteke ikasturtean zehar?
Bai, idazkaritzan idazkia aurkeztuta.
15. Asistentzia nahitaezkoa da?
Bai. Izena emateko liburuxkan adierazten denez, behin eta berriz huts eginez gero eskolatik kanporatu daiteke ikaslea.
16. Musika arloko ezagutzarik izan behar da aldez aurretik?
Ez. Musika eskola izanik adin guztietako eta egoera guztietako jendeari zuzentzen zaio eta, batez ere, musika ikasketarik ez dutenei.
17. Instrumentu batean baino gehiagotan matrikula naiteke?
Egun, pertsona bera bi instrumentutan matrikula daiteke, gehienez. Gogoan izan klaseetara joateaz gain praktikatzeko denbora ere izan behar dela.
Beste ikasgai batzuetan matrikulatzeak (musika taldeak, musikaren lengoaia, harmonia, informatikarako musika edo konboak) ez dauka loturarik instrumentuetan matrikulatzearekin. Pertsonaren mailaren eta eskolan lekua izatearen menpe dago.
Udal Musika Eskola - Hasiera orria
Eskolaren Araudia
| 2020-05-30T03:08:38 |
https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do?idioma=eu&uid=u_517388d0_145f8f1eadc__7f71
|
[
-1
] |
Añorgako Paisaiaren Garapena – Argazki Eskaera » Museum Cemento Rezola
« ZokorriZta Museoetan
IV. Argazki lehiaketa – Ondareari begira »
| 2018-09-24T16:16:06 |
http://museumcementorezola.org/?p=2056
|
[
-1
] |
Bakio Zabaltzen - Android app on AppBrain
All apps > Social > Bakio Zabaltzen
by FUNDACION BISCAYTIK FUNDAZIOA
Nov 14, 2017 Update Version 2.3.0
Sep 26, 2017 Update Version 2.1.4
May 22, 2017 Update Version 2.0.1
Mar 30, 2015 New App Version 1.5 in SOCIAL for Free
arinagoa ayuntamiento bakio bakioko deskripzioak diezazkiokezu edo errazagoa eta gardentasun gobernu helaraziz incidencia informazioa intzidentziak intzidentziaren irekiaren kokapenak konpontzeko mantentzen plataformaren udala udalari udaletik zabaltzen
Android Support library Google Cloud Messaging (GCM) Google gson Picasso Okio BoltsFramework Retrofit Volley okHttp ViewPager indicator Apache Http Auth Apache HttpMime API Parse
ENIACBOX IT SOLUTIONS F.Z.E
More from FUNDACION BISCAYTIK FUNDAZIOA
Plentzia Zabaltzen
| 2018-07-20T20:37:07 |
https://www.appbrain.com/app/bakio-zabaltzen/com.biscaytik.bakio
|
[
-1
] |
Coffee break Пол:Женский|Тип:Футболки|origin_url:https://printbar.ru/zhenskiye-futbolki/futbolka-coffee-break-1669052/
| 2019-03-25T12:30:46 |
https://disciples3.ru/printbar/apd-447086-fut-1/
|
[
-1
] |
Drivreim - 185 kr - Skruvat.no - Bildeler på nett - 361945
AUDI A2, SEAT ALTEA, ALTEA XL, CORDOBA, IBIZA II, IBIZA III, IBIZA IV, IBIZA V, IBIZA SPORTCOUPE V, IBIZA ST V, LEON, TOLEDO III, SKODA FABIA I, FABIA II, FABIA Combi I, FABIA Combi II, FABIA Sedan I, OCTAVIA, OCTAVIA I, OCTAVIA Combi I, OCTAVIA Combi II, ROOMSTER, ROOMSTER Praktik, VW CADDY Skåp III, CADDY Variant III, GOLF III, GOLF V, GOLF VI, GOLF PLUS, GOLF Variant III, GOLF Variant V, GOLF Variant VI, POLO, POLO Sedan, VENTO
| 2017-10-17T15:39:15 |
https://www.skruvat.no/Drivreim-P361945.aspx
|
[
-1
] |
Internet Archive Search: language:"eu"
Bertso-papera
Euskal Jirak 40 urte bete ditu
Datorren abuztuaren 4an, larunbatarekin, Euskal Jiraren beste edizio bat egingo da Irunen. Berezia izango da aurtengoa, Euskal Jirak 40 urte beteko baititu, eta. Euskal Jiraren antolaketari buruzko lehenengo datua 1928koa da, baina oso litekeena da aurrez ere antolatu izana. Espainiako Gerra Zibilak iraun zuen bitartean eta gerraosteko urte askotan, ez zen antolatu, bi urtetan izan ezik: 1951n eta 1955ean, Jostallu elkarteak antolatu zuen. Azkenaldian, berriz, 1979tik hona, etengabe antolatu...
Miren Etxebeste irungo Ahal Duguren idazkari berria
Irungo Podemos Ahal Dugu indar politikoak bere burua sendotutzat eman du, eta Udaleko bigarren indar politikoa izanik, herritarrekin duten transparentzia eta erregenerazio politikoa gauzatzeko konpeomisoa berretsi nahi dute 2019ko udal hauteskundeei begira ere. Prestaketa lanetan hasi dira, eta barne hauteskundeak egin dituzte, Irungo Podemoseko idazkari nagusi berria hautatzeko. 122 bozka izan dira, Podemoseko zirkuloan, eta Miren Etxebeste Lacombe, 36 urteko irundarra, euskara, gaztelera eta...
Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du larunbatean Urruñan
Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du larunbata honetan Urruñan. Aurretik sarrerak salmentan dituzue 20 Eurotan. Urruñako Martxukan, Dongaitz trinketean, Hendaiako Ogi Etxea okindegian edo eta Irungo Aia ostatuan daude sarrerak salmentan. Egunean berean 25 eurotan izango duzue sarrera. Maia Muruaga lankideak Benito Lertxundirekin hitz egiteko aukera izan du
Bartzelonako atentatuak gaitzesteko, elkarretaratzeak gauzatu dituzte Irun eta Hondarribiako udalek
Bartzelonako atentatuak gaitzesteko, bost minutuko elkarretaratzeak deitu dituzte Irun eta Hondarribiako udalek. Irunen ehun pertsona inguru batu dira eta afitxik gabe eta banderak masta erdian zeudela gauzatu dute elkarretaratzea. Hautetsiez eta Jose Antonio Santano alkateaz gain, Kotte Ezenarro, Hendaiako auzapeza, San Juan plazan izan da. Hondarribian berrogeita hamar pertsona batu dira bost minutuko elkarretaratzean. Jose Luis Aizpuru lankideak Jose Antonio Santano alkatearekin atentatuaz...
berrikuntzekin hasi du ikasturtea Hondartza kirolegiak
Hondartza Kiroldegiak matrikumazio kanpaina irailaren 25ean hasi eta ekainaren 22an bukatuko du. Abonatuentzako izenemateak gaur eta bihar izango dira eta ez-abonatuentzat, 14tik aurrera. Ohiko jarduerez gain, Kiroldegiak eskaintzen dituen ikastaro eta ordutegi berriak badira, Total Fit, Strecht Koreo, Kardiofit, Zunba, Tono Express eta Cycling adibidez. Kiroldegiko kudeatzailea, Itziar Angiozarrekin mintzatu gara gehiago jakin nahian. Izan ere, 6.000 bazkidetik gora ditu Hondarribiko...
Besten egitaraua aurkeztu du gaur Irungo udalak, herri bazkariaren harira, polemikak dirau ordea
San Pedro eta San Martzial Jaietako programazioa aurkeztu du gaur Junkal Eizagirre Kultura zinegotziak. Aurtengoan ere jarduera kopurua emendatu egin dela dio, orotara 141 ekintzarekin, eta horietatik 58 herriko elkarteen eskutik. Programazioari buruz, ohiko hitzordu tradizionalak mantenduko dira; izan Bakailu Pil-Pil Txapelketa, izan Ficobako Herri Bazkaria edota haurrentzako auzoz-auzokako puzgarriak, eta animazioak nonahi, musika, antzerki etabar... Berritasunen artean, nabarmendu du aurten...
21. txapela falta zaio hondarribiako jaietako "Compañias" kartelari
Hondarribiako jaietako kartelaren arira zalaparta sortu da sare sozialetan. Izan ere, “Compañias” izeneko kartelak 20 txapel jasotzen ditu eta jaizkibelena izango litzatekeen 21. txapela falta da. Jaizkibel konpainiako Izaskun Larruskainek salatu egin du Udalak "kanpoan" utzi duela Jaizkibel konpainia. Jose Angel Liguero da kartelaren egilea eta ideia hondarribiako kultur zinegotziarekin solasean ideia sortu zitzaiola, azaldu digu: "hemeretzi txapel gorri eta bat beltza...
Berea beharko lukeen dirua konpainia elektriko eta gasekoei galdegitea eskatuko dio Udal Gobenruari SPI udal taldeak
Si Se Puede Irun Ahal Dugu udal taldeak, hilabete hontako udalbatzara emendakin berritzaile bat aurkeztuko du. Diru-iturri berri bat ekar diezaiokeena Irungo Udalari, gas eta argindar konpainia handien eskutik. Izan ere, joan den abenduan, Espainiako Auzitegi Gorenak epai irmo bidez bermatu zuen konpainia elektrikoei dagokion tasak ordaindu behar dituztela, eremu publikoa helburu pribatuetarako erabiltzeagatik. Gora-behera judizial batzuen ondotik, hau berretsi egin du azken epaiak. Eta...
Bertsolaritza eta dantza nagusitu dira asteburuan Beran
Bertso paper lehiaketaren sari banaketa ospatu dute batetik, eta Dantzari Ttiki eguna bestetik. Julen Zelaietan ematen digu horren berri.
2016ko urriaren 26an udal osoko bilkuran hartutako konpromiso bat betetzen hasi da Udala. Etxebizitza hutsak, alokairuzkoak eta apartamendu turistikoen gaineko azterketa egitea onartu zen udalbatza hartan, eta azterketa martxan dela azaldu du gaur Txomin Sagarzazu alkateak. Eustat estatistika instituoaren arabera, 2017an, Hondarribian 8.458 etxebizitza zeuden, eta horietariko %78a lehen etxebizitza omen da. Horrek ez du esan nahi, aldiz, lehen etxebizitza jabetzan denik, alokairuan zenbat diren...
Kirol egokitu eta inklusiboari buruz jardungo da maiatzan Igande Sasoia
Irungo Udalak Zabaltza plazan antolatu ohi duen familientzako kirol aisialdi ekimen honek, ezgaitasunen bat duten pertsonen inklusibitaterako kirol egokituak probatzeko aukera emango du maiatzaren 7an. Beti bezala, Colon ibilbideko zirkulazioa itxi egingo dute 11:00etatik 13:30era Iparralde eta Gipuzkoa etorbideetako bidegurutzeen artean, eta bertan, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federakuntzak proposatutako hainbat jarduera egin ahal izango dira. Haien helburua da, denok elkarrekin...
Matrikulazioari ekin diote euskaltegiek
Eskualdeko euskaltegiek matrikulazio kanpainari ekin diote. Irungo Udala lehenengoetarikoa izan da, ikasleen matrikulazio gastuen %100a estaltzeko bekak eskaintzen. Eta aurten 58.600 euro inguru bideratuko ditu dirulaguntzetan. Udal Euskaltegiko zuzendaria den Joxemi Aramburuk berrikuntzak aipatu dizkigu eta Josune Gomez zinegotziaren hitzak ere bildu ditugu. Horrez gain, Hendaia eta Irungo AEKere, lanean hasi dira iada. Herri bakoitzeko ordezkariekin hitz egin dugu eta euskaraz ikasteko ematen...
Tokiko konposta erabili IV
by Kronika
Uztailaren 14tik 16ra bitartean ospatuko den Dies Oiassonis erromatar jaialdirako prestaketa lanetan hasi dira Oiasso Erromatar Museoan ez ezik, Bidashop merkatarien elkartean ere.
Azken urteetan, Dies Oiassonis jaialdiak, Navigium Isidis izeneko prozesioarekin, eta erromatar antzerki eta tailerrekin batera, azokak hartu baitu indar gehien. Museoaren inguru guztia hartuko du aurten ere, eta merkatarien eskutik tailer eta gastronomia eskaintza ere bilduko dute. Gainerakoan, urteroko gladiadore, artisautza eta erromatar garaiko ohiturak eta bizimoldeak ezagutzeko antzerki-erakustaldiak ere ez dira faltako. Azken batean, denboran atzera egiteko helburua baitute Oiasso...
Txingudi Beer week garagardi artisauaren feria
Garagardo artisaua atsegin dutenek, hitzordu inportantea dute beraz asteburu honetan Ficoba erakustazokan. Euskal Herriko eta atzerriko 20 garagardo egilek parte hartuko dute, Bidasoa Beer Week festibalean. 2014.urtean egin zuten honen lehen edizioa, eta sektorea geroz gehiago antolatzen ari dela ikusirik, eta horrekin batera lan postuak ere sortzen direla jakinez, bigarren feria baten beharra sumatu zuten, produktua ezagutarazteko batetik, eta beren berri emateko bestetik. Hala, eskaerari...
Greba mugagabean dira SNCFeko langileak
SNCF tren zerbitzuko xeminotak greba mugagabean sartu dira. Ondorioz, maiatzaren 31tik aurrera bi tren besterik ez dira ibiliko Hendaiaren eta Parisen artean. Baionarakoa, eta bestelako TER zerbitzuak autobusez eskainiko ditu SNCFek, zerbitzu minimoetan. Uztailaren lehenean trenbideetako langileen lan hitzarmenak indarra galduko du. Orain artean egindako mobilizazio eta greba egunetan, salatu dute ez direla entzunak izan. CGT, UNSA, SUD, CFDT eta Force Ouvrier sindikatuek deitu dute greba muga...
Sasiko Gaztetxeari kantua egin dio Maddalen Arzallusek
Sasiko Hendaiako Gaztetxeari, abestia egin dio Maddalen Arzallusek. Euskal Irratietako Goiz Berri magazinean parte hartu du, asteroko kantuaren tartean, eta honakoa izan da bere ekarpena.
Kataluniara begira jarri gaitu Askapenak
Euskararen eguna ospatuko dute Hondarribian larunbatean
Hondarribian, euskararen erabilera sustatu nahian dabil Blagan elkartea. Joan den urteko Euskararen Kaleko Erabilera neurketak emandako datu kezkagarrien ondotik, non lautik herritar batek baino ez du lehen hitza euskaraz ematen, Hondarribiko euskal komunitatea trinkotu nahian dabil elkartea. Blagan Eguna antolatu dute horretarako larunbatean. Goizeko 11:00etan hasiko dira irratsaio batekin Arrantzale Auzoan, eta hainbat animazioekin batera, eguerdiko 13:00ean euskararen lekukoak Portu auzoa ...
20 urte bete ditu Irungo Herritaren Arretarako Bulegoak
Eta Irunen, etengabean egokitzapen prozesuan dabilena, SAC edo Hiritarren Arreta Zerbitzuko bulegoa da. 2013az geroztik San Martzial kaleko egoitza berriak zerbitzua hobetzea ahalbidetu badu ere, bertako 11 langileek dute, zerbitzua herritarren beharrei, legediari eta teknologia berriei egokitzen. Horrela erronka berriak ditu beti aurretik. Eta Pedro Alegre, Hiritarren Harremanetarako zinegotziak gaur bertara egindako bisitan aipatu duenez, «hilabete hontan, SAC-HAZ Bulegoak 20 urte betetzen...
Fidel Castrori omenaldia Irunen
Larunbatean, hilaren 3an, omenaldia egingo diote Fidel Castrori Irunen. Ekitaldia 20:00etan hasiko da, Moskun, Urdanibia plazan. Bertara herritar oro gonbidatu dute antolatzaileek.
Wiki - ehues_egargandona_wiki
ehues_egargandona_wiki dumped with WikiTeam tools.
Topics: wiki, wikiteam, MediaWiki, ehues_egargandona_wiki, ehues_egargandona_wiki, unknowncopyright
EHEk Euskaraz Bizi Egun nazionala ospatzen du asteburu hontan Arrasaten
Zortzigarren Euskaraz Bizi Eguna izango da aurtengoa, martxoaren 18an Arrasaten ospatuko dutena. "Ahalduntze ariketa praktiko" bezala aurkeztu dute deitzaileek, eta "herri euskaldunaren eta euskararen alde egotetik harago, horren alde egiteko prest gaudela adierazteko egitasmoa" izan dadin nahi dute. Koldo Zarate, EHEko kidearekin hitz egin dugu
Kakusai Agrozozketa egingo dute igandean Santiagotxon
Zozketa berezia antolatu dute Aldatsa baratze kooperatibak eta Xalbardinek, hirugarrenez. Hondarribiko Santiagotxon dagoen Ballestenea tabernaren aurreko zelaia laukitxotan banatuko dute, eta bi zaldi sartuko dituzte zelaian. Kaka egiten duten tokiari egokitutako zenbakia duen txartelaren jabea sarituko dute. Igande eguerdian izango da zozketa. Gero bazkaria egingo dute, eta17:00etan “Bi Zaldi” taldearen kontzertua egongo da. Errifak Ballestenea jatetxean, Calzados Pombarren eta Juan...
Bidasoa Attak! 2017-11-16
by Bidasoa Attak
Kaixo Attakzaleak! Gaurko saioan Jugoslabia izandakoan kaleratu ziren EP eta single batzuk entzungo ditugu, esaterako DEFEKTNO EFEKTNI, O! KULT, PANKRTI, ZENEVSKI DEKRET, U.B.R., TOZIBABE, NAPRED U PROSLOST, BRIGADE O.D. edo HOSENFEFER taldeenak.
Txiplauko bizilagunek beren auzoan dituzten sanemaneduaren gabeziak salatu dituzte
Hondarribiko Txiplao Errekaren Arroako Sanemendurako Auzotarren Kolektiboak bere burua aurkeztu du gaur. Kolektibo gisa elkartu behar izan dira, euren auzoan dituzten sanemaneduaren gabeziak salatzeko. Ikusirik azken hilabeteetan Udalarekin izandako bilkuretan, ez dutela konpromisorik lortu.
Irungo Eskola Kirola programak izen emateak zabaldu ditu
Ikasturte hasierarekin, Irungo Eskola Kirola programan izena emateko epea ireki du Udalak. Irailaren 16a bitartean, izena eman daiteke Irun.eus webgunean Irun Txartelaren bidez, edota SAC bulegoan. Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila arteko ikasleei zuzenduta, 8 eta 12 urte bitartekoei, alegia, 600 plaza eskainiko ditu Udalak Eskola Kirola programan. Horrek adin hortako lautik bat suposatzen duen heinean, aurten kopurua hobetzeko asmoa agertu du Udalak. Bereziki, nesken artean. Bizikidetza...
Eskolako besta eginen dute arratsalde honetan Intzura auzoan
Intzura auzoko eskolan, besta dute arratsalde honetan. Bertako ikasleekin hitz egin dugu, sistema elebidunean ikasten dute, eta gure mikrofonoetan euskaraz mintzatzera ausartu dira
Hendaiako Herriko Etxeak, jarduera ekonomiko berriak sustatzearren, Interstices izeneko dispositiboa aurkeztu du.
Akitania mailan jarduera eta lanpostuak sustatzeko kooperatiba honekin izenpetutako hitzarmenari esker, Hendaiako Herriko Etxeak laguntza eskainiko die, jarduera ekonomiko berri bat abian jarri nahi duten ekintzaileei. Euren lehendabiziko hilabeteetan segurtasunez edota babesturik sentí daitezen. Honi buruzko zenbait informazio bilkura antolatu dituzte. Aurrenekoa ekainaren 13an izango da Zokoburuko Abbadia aretoan 10:00etatik 12:00etara. Xehetasunak bildu ditu Aitor Errazkin lankideak,...
Irunero aldizkariaren kronika
Gazteentzako Asexsora-T zerbitzua Martindozenea gaztelekura zabalduko du udalak
Irungo Udaleko Gizarte ongizate arloak Gazteriarekin lankidetzan, sexologiari buruzko aholkularitza zerbitzua martxan du bi urte direla. Asexora-T izeneko zerbitzu honetan, tailer ezberdinak eskaintzen dituzte, gazteen heziketa sexual eta afektiboa hobetzeko helburuarekin. Eta gazteen zalantzak argitzeko ere, izan elkarrizketa presentzialekin, izan internet bidezko kontsulten bitartez ere. CBA kulturguneko KZgunetik eskaintzen da zerbitzua. Baina hemendik aurrera, eta gaurtik hasita, zerbitzua...
Irundarrek oinarrizko argindar eta gas beharrak babesteko hitzarmena izenpetu dute udalak eta Iberdrolak
Goiz hontan, Irungo Udalak eta Iberdrolak irundarren oinarrizko argindar eta gas beharrak babesteko konbenioa izenpetu dute. Udalak Gizarte Zerbitzuen bidez, aspaldian banatzen ditu ala behar duten familientzat, oinarrizko zerbitzuen gastuak ordaintzeko Laguntza Sozial Bereziak. Baina oraingo konbenio honen helburua da, berez, laguntza eman eta iritsi bitartean, Iberdrolak argindar eta gas zerbitzuetan mozturarik egin ez ditzan. Sergio Corchon, Gizarte Ongizate arloko zinegotziak esplikatu...
Igandera bitartean, Hendaia Film Festibalaren bosgarren ekitaldia ospatuko da.
Nazioarte mailakoa eta Euskadi-Akitaniakoa. Beraz, aurtengoan Euskal Herrikoak ez ezik, Sahara, Argentina, Bulgaria, Maroko, Espainia eta Frantziako lanak bilduz. Bertako lanen artean, Hendaia Film Festibalean euskarak leku txikia du. Baina ostiralean Varietes antzokian, eta larunbatarekin errepika, “Azken Saskia” dokumentala ikusi ahal izanen duzue. Euskadi-Akitania Lehiaketaren baitan parte hartuko du, eta Oier Fuentes egileak esplikatu digunez, saskiak lehengo maneran egiten zituen...
Hemen dugu Dies Oiassonis
Dies Oiassonis jaialdiaren zortzigarren edizioa aurkeztu da gaur. Aurtengo ediziorako puntako ekitaldia San Juan Plazan jarriko den Zirku Erromatarra izanen da. 19 kamioi hondar, hau da, 500 tona jarri dituzte, zirkua prestatzeko. Marijo Noainekin hitz egin dugu dies oiassonis jaialdiko ekitaldiez
Joxemi Elduayen: "Berriro lau puntura gaude. Oso zaila dago, ezin dugu huts egin, baina ilusioa badugu eta saiatuko gara"
Oriok irabazi zuen Zarautzko ikurriña, Ama Guadalupekoa gertu izan arren. Oriok larunbatean lortutako hemeretzi segunduko errenta gainditzetik, lau segundura gelditu zen Hondarribia. Ikurriña ez lortu arren, Ama Guadalupekoak puntu batean murriztu du Bermeotarrekin duen tartea. Lau puntura du Bou Bizkaia eta Joxemi Elduayen, HAEko lehendakariak, ilusioz sahiatuko direla, azaldu digu.
Irungo ezker abertzaleak birsortu prozesuaren aurkezpen ekitaldia antolatu du
Bihar asteartea,"sortu alderdi politikoaren, BIRSORTU prozesuaren Irungo aurkezpen ekitaldia egingo dute, 12:30ean Urdanibiako plazan izango da.. Ezker Abertzaleako oinarri sozial guztia batu eta aurrean duten erronkari hasiera indartsua eman nahi diote. Horretarako, hasiera ekitaldi honetan parte hartzeko deialdia luzatu nahi dizuete familiarekin, lagunekin, zein lankide edo ikaskideekin batera Sorturen birfundazioari ekiteko. Beñat Alzaga, Irungo SORTU Alderdiko koordinatzailea
Emakume etorkinen egoera hizpide Irunen, Bozak elkarteak eta Antxeta Irratiak antolaturik
Imnigrazioaren euskal behatokiak egindako azken insketaren arabera, geroz eta emakume etorkin gehio bizi dira gaur egun Euskal Herrian. Hondarribia eta Irun esaterako, Euskal Herri mailan etorkin gehien jasotzen duten herrien artean daude. Baina zeinda gaur egun Euskal Herrian bizi diren emazteen egoera? Antxeta Irratiak eta Bozak elkarteak antolatuta, mahainguru bat izan da asteburu hontan Irunen.
Gazteak boluntariotzan murgiltzeko egitasmoa aurkeztu du Irunek
Irungo gazteria sailak boluntariotza zerbitzu berria martxan jarri du. 16 eta 30 urte arteko gazteek ahalko dute parte hartu boluntariotza eskaintzan. Josune Gomez, gazteria zinegotziarentat, lehen boluntariotzara salto egiteko baliatu daiteke zerbitzua. Josune Gomez.
Ur-isuriak ditu Hendaiako Armatondoko ur araztegiko hodi batek
Surf Rider Foundation erakundeak apirilean salatu zuen Hendaiako Armatondoko ur araztegian hodi handi batek ur-isuriak dituela. Hondartzako uretan amaitzen duen poluzioa dakarrela gaineratu zuten. Herriko Etxeak baieztatu du ur-isuriaren berri izan zuenean, Hego Lapurdiko Hiri Elkargoari abisua pasa ziola, haren eskumena baita araztegia. Kotte Ecenarro auzapezak eman ditu azalpenak. Bide batez, Armatondoko araztegia berritzeko proiektu bat dagoela konfirmatu du.
2017-03-31 - Metal Garrasia
Gaurko saioan bere historia klaseekin bueltatzen da Brutal jauna, baina modu ezberdin batean. Guda bat talde bat ideiarekin ez da harritzekoa Sabaton suediarrak izatea lehen gonbidatuak, kasu honetan Lehen Mundu Gerraz aritzeko. Dyerth-ek bere aldetik Metal bidaiak berreskuratzen ditu, kasu honetan Europa Ekialdeko herrialde txiki batera hurbilduz, Moldaviara hain zuzen ere. Bertatik bi proposamen interesgarri ekarriko dizkigu, Stoner Metal eta Metal Alternatiboan mugitzen direnak. Gainerakoan,...
2017-06-16 - Metal Garrasia
Gaurko saioan historia irakaspenekin bueltatzen da Brutal jauna, gudekin nola ez, II. Mundu Gerrari buruzko bigarren zatiarekin kasu honetan. Dyerthek bere aldetik Estatu Batuetako metaleko latino esanguratsuenetako bat ekartzen digu Metal Heroiak tartean: Tom Araya handia, Slayer-eko abeslari eta baxujolea; bitxikeria eta gertakari barregarriz beteriko pertsonaia dugu entzun ahal izango duzuen moduan. Gainerakoan, Volumes-en "On Her Mind", Unleash The Archers-en “Apex”, Miss May...
2017-05-08 - Hot Shot
Gaurkoan pasa den apirilaren 22an izandako eguna izango dugu saioko ardatz. Nazioarteko Diska Denden eguna izan zen (Record Store Day ezaguna). Duela 10 urtetik ospatzen da egun hau diska dendei bultzada emteko asmoakin. Bertan deskontu asko egoten dira eta urte batzuetatik aurrera egun horretarako edizio bereziak. Aurten jamaikar doinuetan ere edizio desberdinak egon dira baina gaurko saio bat izango dugu, konkretuki "House Of Joy" Studio One disketxearen 15 single errekopilazio...
Gure Esku Dago taldeak mobilizazioa deitu du iganderako
Gure Esku Dagok elkartasuna eta babesa adierazi nahi dio Kataluniari. Helburu horrekin, euskal herritarrei dei egiten die otsailaren 5ean, datorren igandean, parte hartu dezaten Euskal Herriko hegoaldeko lau hiriburuetan deitu dituzten mobilizazioetan. Demokrazia da mobilizazioaren leloa. Ander Errazkin, Irungo GED takdeko kide batekin hitz egin dugu
Bidezko merkataritza eta Kontsumo Jasangarriaren aldeko Munduko Baratza festa bihar ospatuko da Hondarribian
Munduko Baratza bi urteko proiektua da, eta ikasturte honetan zehar Saindua gaztelekuan lan bat eraman da gazteekin, kontsumo konszientea bultzatu nahian.Baina kontsumo ereduak eraldatu nahi badira, konzientizazio lanaren inpaktua gizarte osora hedatu behar da. Eta hori da larunbata hontako egun osoko egitarauaren helburua. Antxeta Irratiak San Pedro kaleko baserritarren azokan bertan gidatuko duen tokiko ekoizle eta eragileen arteko mahainguru batekin hasiko da goizeko 10:30etik 12:00etara....
2017-01-20 - Metal Garrasia
Emankizun berezia izango dugu gaurkoan, mahai inguru metalero berezia osatu dugu Burdinolako Inaxio Esnaola eta Hilotz taldeko Etxahun Urkizu eta Mikel Yarza-rekin. Gaurkoan opari metaleroak izango ditugu hizpide.
Arma Plazako koordinatzailearen kargugabetzea eskatu du oposizioak, Mariñel ontziko istripuaren kudeaketa ilunagatik
Hondarribiko oposizioak bere osotasunean Arma Plaza Fundazioko koordinatzailea den Miren Aierbe udal-arkeologoaren kargugabetzea eskatu du. Azken urteetan emandako hainbat gertaera direla medio, eta bereziki, Mariñel arrantza ontzian "gertatutako istripuaren kudeaketa ilunagatik" haren lanarekiko konfiantza galdu egin dutela diote. Gogoan hartu behar da, ekainaren 29an Mariñel ontzian izandako istripuan jasandako zaurien eraginez, Enrike Lekuona Sustraiako boluntarioa hil egin...
| 2018-11-19T07:35:29 |
https://archive.org/search.php?query=language%3A%22eu%22
|
[
-1
] |
alegoria - Literatura Terminoen Hiztegia
(grek. allegoria, bestela hitz egiteko moldea, mintzaira figuratua)
Tropo edo ordezkatze prozeduraz baliatzen den baliabide estilistikoa edo figu ra erretorikoa da. Kontakizun sinboliko edo zehar aipamenezkoan datza alegoriaren muina, egintza kateatuak eta pertsonaiak (gizon-emakumeak, abereak, abstrakzio pertsonifikatuak) agerrarazten ditu; horien atributu eta janzkerak, egitate eta kei nuek sinbolo edo zeinu balioa dute, eta leku eta denbora orobat sinboliko batean dihardute, H. Morier-ek dioenez. Adiera zabalago batean ere erabili ohi da: irudi edo sinbolo multzo literario koherentea, non termino bakoitzak beste kontzeptu edo esanahi bat eta elkarrekin mintzagai osoa adierazten duten. Alegorian bi mundu edo bi alde agertzen dira elkarrekin lotuta: bata testuaren alde literala; bestea, haren esanahi moral, psikologiko, filosofikoa edo teologikoa. Adibidez, abereen mundua eta gizon-emakumeena daude alegia batean, haietaz hitz egiterakoan gizon-emakumeen munduaz ari baita egilea (interpretazioa egilearen esku ez ezik, irakurlearen esku ere badago). Izan ere, alegia, parabola, mito, exemplum asko ale gorikoak dira. Bestalde, pertsonifikazioari lotuta agertzen da maiz alegoria, horrela mintzagaia argiago ikusten baita. Bestenaz, alegoria irudi edo sinbolo multzo kodi fikatua denez, hura ulertzeko kultura kodeak ezagutu behar dira.
Alegoria tradizional edo klasiko bat itsasontziarena da (estatua adierazten du, baita giza zoria ere): itsasontzia ekaitz (gudak) edo ur biziek (alderdien arteko borrokak) inguratzen dute, eta portuan (bakea) aingura bota nahi du (jakina, kapi taina Estatuburua da, eta marinelak populua). Kristau kulturaren eraginez, itsa sontziak Eliza adierazi izan du (baita kristauaren zoria ere), ur arriskutsuetan (mun dua) barrena doana eta portura (salbazioa) onik iritsi nahi duena. Hona J. Etxeberri Ziburukoaren Manual Debozionezkoa tik harturiko testuan (P. Altunaren edizioa, 1981) :
“Edo ezperen Eliza duk untzi berregindua , ifernuko uriz eta haizez tormentatua . Hara huna ziabilak haize kontraz luietan , eztuk, ordean, sekulan galduko uhinetan . Hunetxek dik ardiasten belan parabisua , zeina baita khristau onen salbatzeko portua . Salbamendua duk hemen eta ez untzi berzetan , zeinak hondatzen baitire hunen inkuntruetan . Barkha hunen burjesa duk ene Aita eternoa , ni nauk gero buruzagi haren hurrenekoa . Espiritu sakratua itsasoko pilotu , zeinak tormentetan baitu bide onaz gidatu . Ama duk gure ondoan lehenbizi parzuner , Apostoluak agintari, laiekoak pasaier , lagun aphez eta fraide munduaz ukhatua k eta ene gatik bizi penosa hautatuak . Soldaduak doktor eta predikari iakinak , garaituaz doazela hirur etsai gordinak : heretiko, thematsuak, araueko presuner , Eliz-ama sainduari zeinak baitzaizko aiher . Hunelako Eliza duk iendez eskifatua , onak eta gaixtoak ere badik bere lekhua , bainan komunki Eliza guk aditzen duguna , giristino guztien duk katholiko bilduma. ”
Beste alegoria klasiko bat haurrari jaten ematen dion edo hazten duen amare na da ( alma mater ), dela musa, aberria, eta abar. Justiziarena ere halakotzat hartzen da: andre gazte bat, begiak estalita, balantza bat eskuan... Balio abstraktu baten pertsonifikazio sinboliko hutsa barik, zerbait ‘bizia’ den alderditik begiratuta behintzat, ongia eta gaizkia pisatzen du, auzia erabakitzen, irudiak egintza batzuk inplikatzen dituen heinean (H. Morier).
Euskal literaturan, herri antzerkian, inaute tragikomedietan, Phantzart, jatunke riaren alegoria aipa daitezke; halaber, Gernikako Arbola ere alegoria da, Iparragirreren bertsoetan agertzen den gisan.
Sinbolo eta metaforatik bereizten da alegoria. Sinboloaren ahaide hurrekoa da, mundu erreal bat –bigarren adiera batez betea– irudiztatzen duena, eta, bestalde, era bateko eta besteko interpretazioak izan ditzake, balioaniztuna baita. Alegoria eta sinboloa biak uler daitezke literalki, metafora ez bezala, baina alegoria, sinboloa ez bezala, sistematikoa da eta testu zati oso baten gainean hedatua. “Metafora jarraitu moduko bat” dela definitu dute (Kintiliano, Lausberg), baina alegorian irudiek banan-banan eta jarraian aditzera ematen dute mintzagaia (gogora itsasontziaren alegoria) eta ez orokorki, metaforan bezala. Alegoria, “metafora jarraitua” baino areago, sinboloz osatutako elkarte edo zeinu konstelazio bat da H. Morier-en iritziz. Egile horrentzat, egintza kateatu batzuk gertatzen dira alegorian.
Alegoria mota asko bereizi ohi dira. Asmoaren arabera, alegoria batzuk amarru edo tolestura gabekoak ( naïf ) eta irakasteko asmokoak dira, eta, beraz, ahalik eta ulerterrazenak; halakoen tipo eredugarria alegiak eta elezaharrak dira, eta tesi nobelak ere ia alegoria dirateke. Beste batzuk, ostera, asmo jakinekoak eta ironiko ak dira: alegoria satirikoak, politikoak nahiz antiklerikalak, zer adierazi nahi duten gordetzeko motiboa dutenak. Nobela nahiz erretratu nahiz beste genero mota batzuetan ager daitezke. Ingeles literaturan aipa daiteke, adibidez, G. Orwellen estalinismoaren salaketa, The Animal farm (1942), zeina Abereeneko iraultza itzuli zuen I. Unzurrunzagak (1981) eta A bereen etxaldea J.M. Elexpuruk (1982).
Adituen arabera, zenbait alegoria gordeak dira, espresuki aipatu gabe gauzak ulertarazten dituztenak (“alegoria osoak”). Horiek batez ere poesian agertzen dira. Beste batzuek, ostera, parte batzuk agerikoak dituzte (“alegoria ez osoak”). Interpretazioaren arabera, eta literalki adierazitakoa alde batera utzita, egileak eman nahi izan dionaz bestelako interpretazioak aurkitzen dituzte irakurleek, bata bestetik aldentzen direnak eta gehitzen. Alegoria “kontingente” horiek “osoak” dira halabeharrez, eta gainera balioaniztunak (H. Morier). Bibliako pasarte batek, adibi dez, zer esan nahi duen jakin nahi denean, idorotzen da izan ditzakeela bigarren adiera bat edo batzuk, lehen adiera bikoiztu eta alegorizatzen dutenak.
Alegoria metafisikoak (Platonen “harpeko mitoa”) eta teologikoak ere badira. Mitoak ere konposizio alegorikotzat jo daitezke (Adan, Luzifer, Ikaro, Fausto...), ale goria nagusi baten ingurukoak baitira su ebasle zen Prometeorena bezala. N. Fryerentzat, interpretazio alegorikoa justifikazio nahi batetik sortua da. Argi dago behintzat mitologiako jainkoak eta are Itun Zaharreko pertsonaia asko ez direla moralaren eta gizatasunaren eredu. Eta, beraz, Itun Zaharreko pasarte anitz, adie ra alegorikoa duten gertaera legendazkoak diratekeenak, Itun Berriaren argitan interpretatzen dira, alegoria profetikotzat hartuz. Alegoriaren printzipio filosofiko gisa ‘tipologia’ agertzen da, analogia edo korrespondentzien printzipioaren arabe ra esplikatu nahirik errealitatea. Horren arabera, alde batetik errealitate eredugarria edo tipoa dago, eta bestetik irudi islatua, ereduaren mamitzea edo antetipoa, tipo eta antetipoaren artean korrespondentziak egonik: adibidez, Adan eta Kristo, Eba eta Eliza edo Maria, eta abar. Nolanahi ere, alegoria oso zaharra da, dirudienez erli jioari lotuta sortua, mendebaldean.
Testuen interpretazioa alegorikoa da. Herrialde askotako literatura lan bikain asko alegorikoak dira, hala nola, Biblia, mito klasiko gehienak edota Dante Alighieriren Divina Commedia, euskaraz Jainko antzerkia(S. Onaindia, 1985). Erromantizismoan, mito eta alegoria subjektiborako joera agertzen da (adibidez, W. Goetheren Faust). 1900etik aurrera, bereziki S. Freud, A. Adler eta K. Jungi esker, psikoanalisiak arrazoibidezko interpretazioak baztertzen ditu, eta horrekin batera kontaera mitikoak –alegoriatzat joak– eta erritoen esanahi sakona azaldu nahi du, literaturaren kritika alegoriko eta psikoanalitikoa garatuz. Sinbolismoa ere sub- kontzientean sartzen da (barne munduko irudi enblematiko horiek, denboraz kanpoko ingurunean kokatuak, ametsetakoak, ikuskizun liluragarri eta oposizio-mundu bati dagozkionak dira, irudimen logiko bati baino areago). Mito eta errito iniziatikoekiko interesa sortzen da eta iniziazioen etapak islatzen dituzten alegorien adibideak eskaintzen ditu literaturak.
Alegoriaren poetikotasun mailari dagokionez, erromantikoek alegoriaren poeti kotasun ezari sinbolismoaren poetikotasuna kontrajartzen zioten. Haien arabera, alegoria ideia abstraktu –berez poetikoak ez zirenen– multzo bat zen, iruditeria ( imagerie ) poetiko jakin batean emana; sinbolismoa, ostera, irudi poetiko batetik abiatzen dena eta berak iradokitzen dituen kontzeptuak irudi horri erantsiko dizkio na. H. Morier-en arabera, bereizketa hori alegoria naif ari dagokio, alegoria “kontin gentea” –sinbolismoa bezala– balioaniztuna baita.
Egile berak alegoria poetiko mota batzuk aintzat hartzen ditu, mailaz maila igoz: alegoria filosofikoa, enigma (ikus lerro batzuk beherago), aztikeria edo harantzago koaren zantzuen alegoriak (esaterako, E. A. Poeren “Belea”, J. Mirandek itzulia), alegoria sinbolistak eta “kontingenteak”. Alegoria sinbolisten artean, aipa daiteke alegoria irrazionala eta onirikoa, bai eta ideia morala zenbait sinbolo konbentziona letan mamitzen duena: poetak objektu enblematikook objektu errealtzat hartzen dituelako itxurak egiten ditu, istorio bat kontatzen du eta sinbolo multzo batekin ale goria egiten.
Adibidez, Lizardiren poema batzuetan sinbolo multzo koherenteak agertzen dira, bizitasunez beteak:
“Ordun eguzkiz yantzi zan
asaba zaarren baratza;
ordun baratza leeneratu zan
Ta leen ikusi-gabeko
zuaitz bat zegoan
erdian, guzien buru..
Aren gerizak erri-baratzak.
ezin-ilkor egin ditu.”
(Lizardi, “Asaba zaarren baratza”)
“Euskal Pizkundea” poema ere alegorikoa da, eta bertan amona , hautsak edo sua , asaben lorea eta abarrek sinbolo multzo koherente bat osatzen dute. Ikus zati batzuk:
I. VII. “ Gau luzea, gau latza, Ger oztik ari nauzu gau izar gabea, auts zaarrak astintzen; nekez gendun ikusi aiton-amon guztien aren azkentzea. ipuiak jasotzen; Gau-erdian, il zaigu Erriaren pitxiak amona gurea; magalean biltzen. esku gogortuetan Ez baita il gure Erria! dauka gurutzea. Zutitu gaitezen!
V. IX. Ordun belaunikatu Egizute nerekin nintzan auts gañera. aberri bidea. Ark gordetako sua Bildu dezagun nonnai zu’re, il ote zera? asaben lorea. Autsa pitinka urratu Ta gaurdanik goritu nuan, beldur-bera. gure sukaldea. Sua bizirik dago! Ni nor naizen? Asmatu Galduak ez gera! Euskal-Pizkundea.”
VI . Poz oiuak esnara z nindun bat-batean . Zer dakust Yaun aundia ! Amona? Benetan ? Zerau zakust biziri k begi ninietan ! Maitez erantzun zidan : Gaxoa! Ametsetan ?
Egoera batean berez eta bilatu gabe sortuak edo “kontingenteak” dira poetiko enak, H. Morier-en iritziz, poesiak oihartzunak sortarazten eta balio alegorikoak garatzen baititu, edo, alegoria hitzaren etimologiak dioenez, “beste gauza batez” mintzo baita.
Enigma alegoria mota bat da, alegoria “osoa”. Iluna da eta asmakizun gisa aur kezten da, ideia nagusia gordeta baitago gakoa eragozten duten lotura ilun batzue tan. Egintza kateatuak agertzen dira, gainera, H. Morier-en arabera. Enigmak tradi zio handia du literaturan (esfingea, profeziak...). Edipo eta esfingearena da adibide bat, esfingeak honako enigma hau proposatu zion Edipori: “Zer gauza da gazte denean lau zangoz dabilena, gero bi zangoz, eta azkenik hiru zangoz, biziaren arratsaldean?”(horixe da enigma). Eta Edipok erantzun: “Gizakia da. Zeren haurra denean arrastaka ibiliz hasten baita, gero zutik ibiltzen ikasten baitu; eta azkenean, zaharra denean, makilaren laguntzaz ibiltzen baita”.
Ohar bedi azkenik, alegorismoa (“metafora luzatu eta jarraitua”, Fontanier) ez dela alegoria, alor semantiko bereko elementuak baliatzen dituen metafora sail bat baizik.
Ikus, halaber, T ROPO .
F ONTANIER , P.: Les figures du discours, Flammarion, Paris, 1968 . M ORIER , H.: Dictionnaire de poétique et de rhétorique, jat. 1961, PUF, Paris, 1975 .
es: alegoría
fr: allégorie
en: allegory
| 2019-08-22T05:16:57 |
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_xslt&view=frontpage&layout=lth_detail&Itemid=474&search=alegoria
|
[
-1
] |
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 460 bilaketa honetara '' Joan edukira
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 460 bilaketa honetara '', Bilaketaren denbora: 0,03s
Andoain : Bilbo ; AEK ; Leioa : Jakin ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, 2019
Esaldiak josten : anaforak, lokailuak, aditz-isiltzea, sasimenderakuntza, nominalizaziozko joskera, esaldi-adjektiboak, joskeren aukera, puntuazio elkargailu
: Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua Bilbo , 2017
nork Ugalde Gorostiza, Ramon
[Leioa] : Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitarapen Zerbitzua , L.G. 1988
Bilbo : Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua , 2017
45 Euskara 21 Helduen euskalduntze-alfabetatzea 13 Euskal literatura 11 Matematika 8 Hezkuntza 7 Psikologia Gehiago ... 6 Artea 6 DBH - Euskara eta Literatura 6 Irakaskuntza 5 Estatistika 5 Ingeniaritza 5 Kimika 4 Arkitektura 4 Ekuazio diferentzialak 4 Enpresa kudeaketa 4 Enpresen kudeaketa 4 Filosofia 4 Gorputz-hezkuntza 4 Hezkuntzaren psikologia 4 Medikuntza 4 Ordenagailuen programazioa 4 Soziologia 3 Ekonomia eta enpresa antolaketa 3 Elektronika 3 Erreakzio kimikoak 3 Euskal Herriko Unibertsitatea 3 Euskal zinema 3 Fisika 3 Geologia 3 Haur Hezkuntza Guztiak ikusi ... gutxiago ...
274 Liburua 186 Baliabide elektronikoa
394 Monografiak 21 Hizkuntzak ikasteko metodoak 17 Helduentzako Literatura 16 Curriculumeko baliabideak 11 EIMAk onetsitako materialak 6 Erreferentzia-materialak Gehiago ... 4 Hiztegiak, Entziklopediak eta Atlasak 3 Azterketak 1 Eduki digital didaktikoak 1 Haur eta Gazteentzako Literatura 1 Partiturak Guztiak ikusi ... gutxiago ...
| 2019-05-21T08:27:20 |
http://eimakatalogoa.eus/vufind/Search/Results?type=AllFields&filter%5B%5D=author_facet%3A%22Euskal+Herriko+Unibertsitatea+.+Argitalpen+Zerbitzua%22
|
[
-1
] |
LEGE OHARRA - Goierriko Hitza
Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu goierri.hitza.eus Interneteko domeinuaren titularra honako hau dela:
goierri.hitza.eus, hain zuzen, Goierriko Hedabideak, E.M.ren jabetzako web gunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Web gune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera baldintza horiek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu.
goierri.hitza.eus-ek beste web gune batzuetarako estekak jar ditzake edo bere web gune bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake. Goierriko Hedabideak, E.M.k ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.
| 2017-04-24T05:28:09 |
http://goierri.hitza.eus/lege-oharra/
|
[
-1
] |
Musikazuzenean agenda Ultraquans
Ultraquans
Hirugarren urtez jarraian, Oarsomusika elkarteak eta Oreretako Gazte Asanbladak (O.G.A.) abuztu musikatua antolatu dute Oreretako gaztetxean. Guztira bost izanen dira ospatuko diren emanaldiak. Kontzertuak arratsaldeko 19:00tan hasiko dira eta 22:00etan bukatuko dira.
ABUZTUAN IGO GAZTETXERA - EGITARAUA
Abuztuak 07 Astelehena
Against + Souloff + Hilkar
Abuztuak 9 asteazkena
Oki Moki + Yon Figueroa + Laappa
Convulsions + Bisturi + Vakumm
Ultraquans (Galiza)
Gorpuzkins + Ttun Ttun Brigade
Abuztuan igo oreretako gaztetxera facebook gunean
https://www.facebook.com/abuztuanigooreretakogaztetxera/
| 2017-10-19T23:44:01 |
http://musikazuzenean.com/e27166/ultraquans-
|
[
-1
] |
MIKIRIBAR mendi eta bidai oroitzapenak: GRAN FACHA,CAMBALES ( 1998-ko Abuztua )
1998(e)ko abuztuaren 1(a), larunbata
GRAN FACHA,CAMBALES ( 1998-ko Abuztua )
Garai haietan behin bakarrik egon nintzen pirineoetan, 8.mailako fin de kurtsoan Linzan.
Udara hartan nola ez parrandara joan ginen Aiako festetara. Eta han pote ta pote artean nonbaitera joateko plan egiten hasi ginen. Argi xamar genuen mendi aldera joan nahi genuela, baina nora? Nik oraindik ez nuen pirineotako arrastorik, niretzat berdin zen Hechora gindoazela edo Ordesara gindozela esatea. Horrela bada parrandan ari ginela Ritxi jaunarekin egin genuen eta bera ere segituan apuntatu zen. Berak gu baino gehiago ezagutzen zuen ingurua eta Respomuso ingurura joatea erabaki genuen.
Horrela bada handik pare bat egunera Iban, Eneko, Iker, Ritxi eta ni, nere aitaren Renault 5 an joan ginen Sallent de Gallego baino goraxeago dagoen La Sarra embalseraino. Nere iruipena da Renault 5 an bakarrik joan ginela baina dudak sortzen zaizkit eraman genen traste piloa kontuan izanda. Harrigarria izan zen espedizio hartarako eraman genuen material pila : kanping kanadiense handia, iglu txiki bat, gasa, kazuelak, esterillak eta janaria nahi adina ( zerbeza latak,arraultzak... ).
Uste dut arraultzak eraman ditugun mendi bakarra izan dela hau. Oraindik ikusten det Iban bizkarrean kriston botxilarekin eta kilo mordoxka zuen kanping kanadiarra besoetan zuela Respomusora gora. Beste aldetik Eneko beste motxila eder batekin eta bertatik zintzilik pare bat dozena arraultza alde batera eta bestera balantzaka zituela. Hori bai Respomusora iristerako arraultza erdiak autsi zitzaizkion eta hankak gorringoz zerri eginda zituen.
Halako batean iritsi ginen Respomuso inguruan dagoen Ibon de las Ranasera eta bere ondoan montatu genuen kanpo basea.
Hurrengo egunean Gran Facha igotzera joan ginen.Ederra izan zen Campo Plano lehen aldiz ikusi nueneko sentsazioa.Oraindik pirineoetan ibili gabea izanik impresionantea egin zitzaidan zabalune harren handitasuna, zelai haien erdian jarrita txiki sentitu nintzen. Beheko argazkian ikus daiteke Campo Plano gaikaldetik.
Tontorrera bidean Fachako kollatutik gora gindoazela. Mendiaren tramorik zailenean tipo bat aurkitu genuen bere lagunari kriston bronka armatzen.Horrela esaten zion tximinitxo baten gora: -Baina hi zer ostia!!Nora ostia ekartzen nauk!!!zer pasako dek ni hemendik behera erortzen banauk!!!Nork emango ziek nere seme alabei jaten orduan!!!. Hura iskanbila armatu zutena, azkenan tipoia aldapa erdian geratu zen eta bestea puntara igo zen.Ez diat uste handik aurrera bi haiek oso lagunak izango ituanik.
Eta azkan txanpa eta gero azkenik tontorrera iritsi ginen.Eguraldi ederra egiten zuen eta denbora dexente pasa genuen han. Argazkietan bostok tontorrean atzean Picos del Infierno dugula.
Beherakoan, gogoratzen naiz Alemaniar batekin egin genuela topo eta ordu bete bat edo egon ginela hizketan.Alemaniarra guztiz interesatu zen euskararen inguruan eta hamarreraino kontatzen ere ikasi zuen ordubete horretan.Gure helbideak eman genizkion eta handik puskatera ondorengo argazkia eta eklipse baten argazkiak bidali zizkigun.
Horrela azkenean iritsi ginen berriz bueltan gure kanpamentura.Eta nola ez afaria prestatzen hasi beharko.Esan beharra dago traste asko igo bagenuen ere gose pixka bat pasa genuen espedizio honetan. Imajinatu urdaiazpiko lontxak sorteatzen ibili ginela, eta ederki pikauta gainera!!!Han jan kontuan ez zen txorakeriartik!!!
Eguzkiaren puesta ikusi eta lo egitera joan ginen.
Egilea: Mikel Iribar ordua: 09:23
Etiketak: Canbales, Gran Facha, Pirineoak
Anarriko txipiroya 2010(e)ko ekainaren 13(a) 02:46
argazki onena falta dek mikel, pelotetan bainatzera joan ginenekoa. Haiek ez, arrautz haiek ez ziren lehertu... hori bai pixkat txikitu bai!
Earra kronika mikel, eninun hire R5eaz goatzen, ezta Aiako festetaz ere, zeatik ote!
Mikel Iribar 2010(e)ko ekainaren 13(a) 12:53
Sentitzen diat Txipiroia, baina blog honetan ez duk onartzen pornografia argazkirik.Baina bai ederki txikitu hituan arraultzak,azkar egin genian sartu atera putzu hartatik.
Seguru al ago R5ean bakarrik jun ginuala?neri ez zidak kuadratzen, 5 tipo eta traste horiek denak R5 batean ezin dituk sartu txo!!!
Aiakoa asko pentsatu gabe konklusioa atera zitekek zergatik ez haizen gogoratzen.
Oraindik kronika bukatu gabe ziok. Luze xamarra aterako duk baina zer egingo ziou.
▼ August 1998 (3)
VIGNEMALE ( 1998-ko Pilarko puentea )
BOCA DEL INFIERNO TALAI-MENDI ETA LAGUNEKIN ( 1998...
| 2017-12-11T11:30:32 |
http://mikiribar.blogspot.com/2010/06/gran-fachacambales-1998-ko-abuztua.html
|
[
-1
] |
Espainiako Loteriaz
Di-da! | 2006-01-05 : 09:01
Atzera Espainiako Loteriaren sari potoloak bihar, hilaren 6an. Abenduaren 22koan bezala, biharko Espainiako Loterian berriro zenbat milaka eta milaka euro gastatu ote dituzte azpeitiarrek han eta hemen erositako boletoetan? Koldo...
Aparkalekua orain?
Di-da! | 2006-01-04 : 16:01
Jende askorentzat Gabonak (ere) aproposak dira kirola egiteko, baina opor garai honetan astearteetan zergatik jarri du Udalak Betharramdarretako futbol kanpoan kotxeentzat aparkalekua?
Agur Soreasu!
Bego | 2006-01-04 : 09:01
Iritsi zaio eguna Soreasuri, jadanik ateak itxita edukiko ditu, eta botatzen duten momentuan bere hondakinekin geratuko dira hainbat eta hainbat istorio, batzuk fikziozkoak eta besteak benetakoak.
Neuk behintzat,hainbeste urte...
Iosu Badiola | 2006-01-03 : 23:01
Urtea hastearekin batera detaile polit batzuen berri izan det. Urte goxoa izango denaren adierazgarri izatea nahiko nuke. Horra ba detaileak.
Ezagun batek urtero gabonetan angulak jaten ditu. Aurten gabonak baino...
Urte zaharretan tradizio handiko zozketak dira Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Iraurgi Saskibaloi Elkarteak egiten dituztenak. Lagun Onakek, otarra eder bat. Iraurgik, mariskada elegantea. Hona hemen herenegungo bietako zenbaki sarituak...
Zenbat aldiz gogoratu dut Blaise Pascalen esaldi hau, Bihotzak arrazoiak ulertzen ez dituen hainbat arrazoi ditu (El corazón tiene razones que la razón no entiende). Orain dela egun batzuk, nire...
Gaur astebete bete da Santo Tomasak ospatu...
Lourdes Iriondo kantari historikoa hil dela-eta, haren pasadizo batzuk datoz gaur egunkarietan. Honatx 'Berria'-n datorrena, Iriondok berak behin kontatutakoa (Joxe Mari Iriondo azpeitiar kazetaria aipatzen du): "Beti gustatu izan...
Emaitzak: 6340 | Orriak: 1 2 3 4 ... 405 406 407 408 409 410 411 412 ... 420 421 422 423
| 2020-01-21T22:41:52 |
https://uztarria.eus/komunitatea?page=409
|
[
-1
] |
COOKIEEN POLITIKA - Kide
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure ordenagailuan informazioa gordetzeko. Webgunea erabiltzeak esan nahi du gure Pribatutasun Politikaren baldintzak onartzen dituzula. Aurrera
El acceso a la aplicación está temporalmente cerrado por motivos de actualización.
Cookie bat artxibo edo fitxategi bat da, web-orri batean sartzean erabiltzailearen gailuan (ordenagailua, tableta, telefono adimenduna, etab.) deskargatzen dena. Haren helburua gailu horretatik egiten den nabigazioari buruzko datuak eta informazioa biltegiratzea, berreskuratzea, eguneratzea edo gordetzea da. Cookieei esker, webgunearen arduradunak jakin dezake zer lehentasun dituzten erabiltzaileek bere webgunean nabigatzean, eta, lehentasun horietan oinarrituta, eskainitako zerbitzuak pertsonalizatu.
KIDEk informazioa berreskuratzeko erabiltzen ditu cookieak. Horri esker, nabigazio bizkorragoa eskain diezaioke erabiltzaileari, hark lehenago emandako datuak berriro eskatu beharrik gabe.Halaber, erabiltzaileek webgunean nabigatzean zer-nolako jokaera duten aztertzeko ere erabiltzen ditu cookieak; hots, oso tresna eraginkorra da web-orriaren funtzionamendua baloratzeko eta hobekuntzak egiteko.
Zer cookie instalatzen dira?
KIDEk cookieak erabiltzen ditu, balio handikotzat jotzen duen informazioa lortzeko. Taula honetan, zer cookie-mota erabiltzen dituen eta haiei esker zer informazio lortzen duen ageri da:
Saioko cookieak Behin-behineko cookieak dira. Ez dira erabiltzailearen gailuan biltegiratzen; saioa amaitzen denean, desagertu egiten dira. Cookie horien bidez lortutako informazioak webguneko trafiko-jokabideak aztertzeko balio du, eta webgunean eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzaileari emateko.
Cookiearen izena: _ga Erabiltzaileak bereizteko erabiltzen da, eta bi urteko iraupena dute.
Cookiearen izena: _gid Erabiltzaileak bereizteko erabiltzen da, eta 24 orduko iraupena dute.
Cookiearen izena: _gat Eskaera-portzentajea mugatzeko erabiltzen da, eta 10 minutuko iraupena dute.
Nabigatzeko erabiltzen duen nabigatzailearen konfigurazioan, erabiltzaileak aukeratu dezake zer cookie onartu eta zein baztertu.
Erabiltzaileak kontuan hartu behar du, cookieak desgaituz gero, webgunean sartzeko eta nabigatzeko arazoak izan ditzakeela.
Nola kudeatu eta desaktibatu cookieak
Gailuan dagoeneko instalatuta dauden cookieak kendu nahi badituzu, nabigatzailean egin dezakezu. Nabigatzailearen laguntza-menura jo dezakezu; han aurkituko dituzu cookieak kentzeko eman beharreko pausoak. Informazio gehiagorako:
KIDEk ez ditu bere gain hartuko cookieen politika honetan sartutako hirugarrenen pribatutasun-politiken edukia eta egiazkotasuna.
Erabiltzaileak webgunean sartzean berariaz emandako baimena alde batera utzi gabe, webgunea erabiltzeak berekin dakar erabiltzaileak cookieak instalatzeko eta erabiltzeko baimena ematea, hemen azaldutako baldintzetan.
Cookieen politika honi buruz zalantzarik baduzu, jar zaitez KIDErekin harremanetan, kide@kide.com helbidean..
Esteka hauetan, erabiltzaileak cookieei buruzko informazio gehiago aurkituko du, nola funtzionatzen duten eta nola kendu ditzakeen jakiteko:
Bestalde, Google Analytics tresnak web-orri guztietan zure arrastoari ez jarraitzea nahi baduzu, jo esteka honetara:http://tools.google.com/dlpage/gaoptout .
Modularra
Hozkailu Industriala
Hozkailukoak
Erdi-isolatuak
Hozkailuko Suhesiak
Monoblock Serie Komertziala
Monoblock Serie Erdi Industriala
Monoblock Serie Industriala
Split Serie Komertziala
Split Serie Erdi-Industriala
Split Serie Industriala
Lehortegiak
Desizozteko Unitateak
Profileria
Kide, Gardotza industrialdea, 1 - 48710 BERRIATUA, Bizkaia +34 946 036 200 - kide@kide.com
Lege oharra - Pribatutasun politika - Cookien politika
Ganbera guztiak
Panel guztiak
Ate guztiak
Hozte guztia
| 2019-08-25T15:48:58 |
https://www.kide.com/cookieen-politika
|
[
-1
] |
TENPORA MUSIKA TALDEA KIMETZ KONTAKIZUN LABURREN SARI BANAKETAN - ORDIZIAKO UDALA
TENPORA MUSIKA TALDEA KIMETZ KONTAKIZUN LABURREN SARI BANAKETAN
Kimetzen XXIV. kontakizun laburren sari banaketarekin batera “Tenpora” taldearen kontzertu akustikoa izango da. Hitzordua ostiralean gaueko 22:00etan Barrenan
Ordiziako Kimetz Emakume Elkarteak, urtero antolatzen duen literatur lehiaketako sariak banatuko ditu datorren ostiralean. Ekitaldi hori osatzeko, Tenpora taldearen kontzertua izango da. Sari banaketa 22:00etan hasiko da, eta segidan egingo dute musikaren emanaldia “Tenpora akustikoan”, Barrena Kultur Etxean. Sarrera, debalde izango da.
Esperientzia zabaleko bost musikariek osatzen dute “Tenpora” pop-jazzeko proiektu hau: Asier Oleaga (bateria), Itsaso Etxebeste (baxua), Juantxo Zeberio Etxetxipia (teklatuak), Elene Arandia (ahotsa) eta Beñat Barandiaran (gitarra elektrikoa). Bost musikari hauek 2013ko martxoan elkartu ziren, eta euren lehen lana 2015ean kaleratu zuten: Mundu berria.
Kontzertuak eskaintzen ibili ondoren ia urtebeteko isilaldia hartu zuten kantu berriak konposatu eta prestatzeko, eta 2017ko urrian etorri zen bigarren estudioko lana. Taldearen soinu propio zirraragarria pop musika, jazza, soula, fusioa eta rock progresiboaren artean jolasean dabil. Kantu eder eta arnas luzekoak. Barnerakoiak, baina intentsitate handikoak, eta, berriz ere, Karlos Linazasoro eta Harkaitz Cano idazle handien konplizitatea lagun, kantuen hitzak sortzeko orduan.
Hemen duzue taldeak jasotako hainbat kritika:
(...) Proiektu interesgarri ugari argitaratzen dira udazkenean, Durangoko Azokara begira asko, eta anabasa horretan galdu egiten dira hainbat. Bada, pozten naiz guztien artean disko hau entzuten hasteko egin nuen hautuaz.
Ihintza Orbegozo (BERRIA, 2017ko abenduak 17)
(...) Tenpora deja toneladas de sensibilidad en los diez cortes que contiene “Itzulika”, tanto desde el lado de la partitura como por las letras aportadas por Harkaitz Cano, Karlos Linazaroso, el propio Zeberio o Barandiaran (...)
...son unas cuantas canciones las que destrozan el alma, exista o no: “Munduko hiritar”, sublime, o “Lesbos”, “Lampedusa”, la despedida con “Argiak itzali” o “Itzulika”, de texto directo y quizá la más quedona (...)
Pablo cabeza (GARA, 2017ko azaroak15)
(...) Ederra da ITZULIKA.
Sehaskaz eta itoz eta uretan egindako zuloz betea. Baina zentzuen gozamenari ukorik egiten ez diona. TENPORA, puri-purian.
Badu diskoak, nola esan, zerbait “integrala” , edo kontzeptuala nahiago bada, kantu guztiek zerbait osoa eta betea osatuko balute bezala. Jar daiteke diskoa eta itzulika utzi eta nabigazioko etapa ezberdinetan zaudela sentitu.(...)
Domina jartzeko modukoa !
Zuzenean ikusteko irrikaz. Harkaitz Cano
(...) El grupo guipuzcoano, con mucho apellido ilustre, eleva la elegancia con arreglos de alto nivel, en un terreno propio con briznas de pop, jazz, soul, fusión y hasta rock progresivo. Rico y sutil.
Ricardo Aldarondo (EL DIARIO VASCO, 2017ko azaroak 17)
| 2018-06-19T06:44:54 |
http://www.ordizia.eus/kultura-albisteak/3684-tenpora-musika-taldea-kimetz-kontakizun-laburren-sari-banaketan
|
[
-1
] |
Archivado en: Presupuestos
Hiria mantentzea herritarrak mantentzearen aurretik
UPNek aurkeztu duen aurrekontuen zirriborroak ez die herritarren eskariei eta bertan bizi garenon errealitateari erantzunik ematen.
Pozik geunden izendapen askeko (nahierarako) langileen gastuetan partida murriztu zela ikusterakoan, aurrezpena beste esparruetara bideratzeko, adibidez, Gizarte Zerbitzuetara. Baina azken esparru hau ez da agertu ere egiten. Hori da axola zaiena. Gainera ez dira beste asko agertzen, adibidez, txirotasunaren aurkako borroka, haurtzaroan eta nerabezaroan aurreikuspena eta gazteen artean enpleguaren sustapena.
Ez dago gastu korrontearen birbideratzeari buruzko zifrarik. Eta hau oinarrizkoa da. Krisialdi garaian gastu batzuei lehentasuna eman behar zaie, baina alkatetza talde honek bere bidean jarraitzen du. Oraingoan aurreikusitako murrizketa 4 milioi eurokoa da, eta inork eragozten ez badu, murrizketa honek eragin berbera izanen du oinarrizkoak diren eta garrantzitsuak ez diren partiden artean. Martxan dauden bost parkeekin aurrera jarraituko dute baina hiriko txirotasunaren hazkuntzari ez diote aurre egingo.
Eta horrela espero dute guk beren aurrekontuak onartzea. Baina helburu hori aho txikiarekin esaten dutela susmatzen dugu, hau da, badirudi alkatea oso eroso dagoela hiru urtez luzatu diren aurrekontuekin, ondoren bere aholkulariek murrizketak komeni zaien moduan ezartzen baitituzte.
| 2019-09-21T04:34:15 |
https://www.izquierda-ezkerra.org/noticia-eu.php?id=522
|
[
-1
] |
Bizi-Ekin, Ordiziatik Greziara. Noticias de Gipuzkoa
Bizi-Ekin, Ordiziatik Greziara
Taldearen helburua errefuxiatuei laguntza ematea da. Bost ordiziarrek Greziara bidaiatuko dute udan eta larunbatean material bilketa egingo dute plazan.
M. Aranbururen erreportajea - 2016(e)ko ekainaren 30a, osteguna - 06:14etan eguneratua
Telebista piztu eta errefuxiatuen irudiek gogor hunkitu eta frustratu zituzten Idoia Caballero eta Rosa Agundez. Elkarrekin, udan Greziara bidaiatu eta bertan dauden errefuxiatuei lagun-tzeko ideiari forma ematen hasi ziren. Horrela sortu dute Bizi-Ekin taldea Ordizian. "Barnean zerbait mugitu eta ekin beharra geneukala sentitu nuen", azaldu du. Errefuxiatuen gaia gizartearen mahai gainean dago eta gatazkaren aurrean eskuak gurutzatuta gelditzea ez da aukera bat izan taldeko kideentzat. Gutxika, jende artean Greziara joango zirenaren albistea zabaltzen joan zen, eta orduan ohartu ziren jende asko zegoela laguntzeko prest: "herritar ugari inguratu zitzaizkigun arropa poltsak eta jostailuak ematen Greziako errefuxiatuengana eramateko". Hala ere, hainbestekoa izan zen jendearen erantzuna, non ikusi zuten horrek suposatzen zuen kostuari ezin ziotela aurre egin. "Materiala fakturatu egin beharko genuen eta diru asko suposatzen zuen", argitu du Caballerok. Herriaren kezka eta lana egiteko gogoaz jabetuta beste ikuspuntu bat eman zioten gaiari. "Herritar eta inguruko lagun asko gehitu ziren gure kausara". Egun, zortzi ordiziarrek osatzen dute Ordizia-Ekin taldea, eta horietatik bostek bidaiatuko dute Greziara udan. Greziara joango den lehenengo pertsona Izaro Intsausti izango da. Igandean abiatu eta astebeteko egonaldia egingo du bertan errefuxiatuei lagunduz. "Joateko deseatzen nago", azaldu da Intsaustik. Zaatar Gobernuz Kanpoko Erakundearekin lana egingo du Atenasen eta bertan "elkarlana, borondatea eta ilusioa" topatzea espero du ordiziarrak. Ondoren, Egundez eta Caballero izango dira Intsaustik egindako bidea hartuko dutenak abuztuaren batetik bederatzira. Amaitzeko, Beñat Garate eta Kristina Rodriguez joango dira abuztuaren amaieran, baina oraindik ez dute zehaztuta zein lekutara joango diren: Atenasera hartuko dute bidaia, baina buruan Greziako Txios uhartera joatea. Greziara bidaiatzea erabaki dute "albisteek izan duten eraginagatik", argitu du Caballerok.
material bilketa Material bilketa egingo dute larunbatean errefuxiatuei materiala eramateko Ordiziako plazan 10.00etatik 14.00etara eta arratsaldean 16.00etatik 18.00etara. Jendeari deia zabaldu diote ekimen horretan parte hartzeko eta materialak eramatera animatzeko. Bildutako guztia asoziazio baten bidez bideratuko dute Siriako hiriburura errefuxiatuei laguntza emateko. Hala ere, Cabalerrok argitu du gerora ere "lanean" jarraituko dutela. Bidaiaren bueltan sentsibilizazio lanak hartuko du protagonismoa eta hitzaldiak ere emango dituztela aurreratu du. Argi dago elkartasunak ez duela inongo mugarik.
| 2018-09-26T00:35:42 |
http://www.noticiasdegipuzkoa.eus/2016/06/30/vecinos/goierri/bizi-ekin-ordiziatik-greziara
|
[
-1
] |
ginger ale / gingildu
gingil 1 iz luzakin haragitsua.
Azpian ikusten duzun gingil horri klitoria esaten zaio. 25594
2 (belarrikoa)
Urrezko uztai txiki-txiki bat belarri gingilean. Zain urdin txikiz beteta ditu matrailak, burua soil, belarri-gingilak luze. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 82. orr.
Belarri-gingila horzkatu zidan, eta zera xuxurlatu: [...]. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 14. orr.
Belarriko gingiletik tira egiten zion, maitasunezko koskak egiten zizkion sorbaldan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 23. orr.
Belarriko gingila miazkatzen zidala ulertzen ez nituen hitzak esan zizkidan. Joxean Agirre «Romain zen bere izena» - 161. orr.
. Bere belarrietako gingila lodi dilindarietan eta sudur-hegal zabaletan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce - 274. orr.
Aireportuan behinola emakume arrotz batek besarkatu ninduen, bere senarrarekin nahasten ninduela, eta ulertzen ez nion hitz bakar bat errepikatzen zidan belarrira, gingila musukatuz, barkazioa eskatuz edo. Joxean Agirre «Romain zen bere izena» - 17. orr.
Ile bilduak belarrien handia erakusten du, gingilaren gorria perlatxo beltzek. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 100. orr.
3 (ahokoa)
Erraza zen bere txilibitutxoa goxatzea ahoan inolako trabarik ez zuelako topatzen, ez baitzen aho gingilera ere iristen. Aho-gingila edo ubula. Aitor Arana «Onan» - 83. orr.
Aho-gingilak oztopa dezake airea igarotzea [...] organo hau zabaldua edo itxia egon daitekeen ate bat da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure - 70. orr.
Izan ere, aho-gingila jaitsi egiten da hots sudurkarietan eta igo egiten da ahokarietan. - 27. orr.
Sudurretik (sudurkariek) edo ahoaren alboetatik (albokariek) edo mihi puntta edo gingilaren errebotean (dardarkariek) edo hersketaren ahultasunagatik (ttakek), nahikoa irekitasun ematen diote aireari. - 107. orr.
aho gingila (9); aho gingila edo (3); aho gingilak (3); belarri gingila (4)
| 2020-04-08T02:46:01 |
http://www.ehu.eus/eeh/cgi/bila?z=1437&l=g
|
[
-1
] |
motogp.com · GERMAN GRAND PRIX · 250cc Race Classification 1992
Results & Statistics 1992 / GERMAN GRAND PRIX - Hockenheim / 250cc Selected Season: 1992
GERMAN GRAND PRIX250cc Race Classification 1992Hockenheim, Sunday, June 14, 1992Pos.PointsNum.RiderNationTeamBikeKm/hTime/Gap1Pierfrancesco CHILIITAAprilia34'00.7192Max BIAGGIITAAprilia+0.5053Loris REGGIANIITAAprilia+1.0174Luca CADALORAITAHonda+21.4495Masao SHIMIZUJPNHonda+26.4476Alberto PUIGSPAAprilia+35.8197Noboiuki WAKAIJPNSuzuki+42.9788Herri TORRONTEGUISPASuzuki+43.1659Loris CAPIROSSIITAHonda+46.35510Bernd KASSNERGERAprilia+46.74711Andy PREININGAUTAprilia+50.98112Jochen SCHMIDGERYamaha+58.49013Carlos LAVADOVENGilera+1'09.70214Patrick vd GOORBERGHNEDAprilia+1'11.92915Harald ECKLGERAprilia+1'12.18416Katsuyoshi KOZONOJPNHonda+1'12.44017Adi STADLERGERHonda+1'13.13818Bernard HAENGGELISWIAprilia+1'13.19419Frederic PROTATFRAAprilia+1'19.89220Luis D'ANTINSPAHonda+1'20.01721Yves BRIGUETSWIHonda+1'20.53222Jean Pierre JEANDATFRAHonda+1'21.25523Erkka KORPIAHOFINAprilia+1'49.82424Evren BISCHOFFGERAprilia+1'53.88025Volker BAHRGERHonda+1'54.22226Michele GALLINAITAYamaha+1'54.27527Bernard CAZADEFRAHonda+1'54.32228Renzo COLLEONIITAYamaha1 LapNot ClassifiedStefan PREINGERHonda17 Laps
| 2016-06-24T21:14:49 |
http://www.motogp.com/en/Results+Statistics/1992/GER/250cc
|
[
-1
] |
Saint-Aignan-des-Noyers - Wikipedia, entziklopedia askea.
Stanislas WIDOWIAK (2014-2020)[1]
46° 45′ 56″ N, 2° 48′ 58″ E / 46.765555555556°N,2.8161111111111°E / 46.765555555556; 2.8161111111111Koordenatuak: 46° 45′ 56″ N, 2° 48′ 58″ E / 46.765555555556°N,2.8161111111111°E / 46.765555555556; 2.8161111111111
Saint-Aignan-des-Noyers (Frantzia)
http://www.saint-aignan-des-noyers.fr
Saint-Aignan-des-Noyers Frantziako udalerri bat da, Cher departamenduan dagoena, Centre eskualdean. 2013an 103 biztanle zituen.
2007an Saint-Aignan-des-Noyers udalerrian erroldatutako biztanleak 97 ziren. Familiak 36 ziren, horien artean 12 pertsona bakarrekoak ziren (12 bakarrik bizi ziren gizonak), 16 seme-alabarik gabeko familiak ziren, 4 seme-alabak dituzten bikoteak ziren eta 4 seme-alabak dituzten guraso-bakarreko familiak ziren.
2007an 63 etxebizitza zeuden, 41 familiaren etxebizitza nagusia ziren, 12 bigarren erresidentzia ziren eta 11 hutsik zeuden. Etxebizitza guzti hauek 62etxeak ziren. 41 etxebizitza nagusietatik 31 bere jabearen bizilekua ziren eta 10 alokairuan okupaturik zeuden; 1ek gela bat zuen, 3 etxek bi zituzten, 8 etxek hiru zituzten, 7 etxek lau zituzten eta 22 etxek bost zituzten. 24 etxek euren parking plaza propioa zuten azpian. 20 etxetan ibilgailu bat zegoen eta 16 etxetan bat baino gehiago zituzten.[3]
Saint-Aignan-des-Noyers udalerriko biztanleria-piramidea 2009an [4].
2007an lan egiteko adina zuten pertsonak 55 ziren, horien artean 39 aktiboak ziren eta 16 inaktiboak ziren. 39 pertsona aktiboetatik 35 lanean zeuden (19 gizon eta 16 emakume) eta 5 langabezian zeuden (3 gizon eta 2 emakume). 16 pertsona inaktiboetatik 8 erretiraturik zeuden, 2 ikasten zeuden eta 6 "bestelako inaktibo" gisa sailkaturik zeuden.[5]
2000. urtean Saint-Aignan-des-Noyers udalerrian 8 nekazaritza-ustiategi zeuden, 824 hektarea erabiltzen.[8]
Augy-sur-Aubois (3,0 km)
Neuilly-en-Dun (4,6 km)
Bessais-le-Fromental (4,7 km)
Valigny (5,9 km)
Vernais (7,9 km)
Givardon (8,3 km)
Isle-et-Bardais (8,7 km)
Bannegon (8,9 km)
Sagonne (9,4 km)
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Saint-Aignan-des-Noyers&oldid=6116840"(e)tik eskuratuta
Orriaren azken aldaketa: 24 urtarrila 2018, 19:23.
| 2018-10-18T03:34:15 |
https://eu.wikipedia.org/wiki/Saint-Aignan-des-Noyers
|
[
-1
] |
Wikiloc | ibilbideak Calzada de Bejar - La Calzada de Béjar, Castilla y León (España)- GPS track
mountain bike (mountain bike Ibilbide onenakEspainia tik → Castilla y León → La Calzada de Béjar )
Valverde de Valdelacasa a La Calzada de Béjar (senderismo)
Vía de la Plata. Etapa 18. calzada de Béjar -Fuenteroble. (senderismo)
EP 21 - La Calzada de Béjar - Fuenterroble de Salvatierra - Vía Plata. Camino Santiago. (senderismo)
Alba Sanchez Carron Eskubide guztiak gordeak
Bisitak 94, kokapena 12
Kaixo, zure lagunak ibilbide interesgarri hau topatu du Calzada de Bejar https://eu.wikiloc.com/ibilbide-mountain-bike/calzada-de-bejar-23625663 Ondo izan, Wikiloc - Munduko GPS ibilbide eta interesguneak
Ibilbied hau Alba Sanchez Carron(r)ekin egin nuen
Esan Alba Sanchez Carron(e)ri ibilbide honetan bidelagun bezala artzeko
Jarraitu Alba Sanchez Carron eta ezagutu ibilbide berriak!
| 2019-09-22T14:39:10 |
https://eu.wikiloc.com/ibilbide-mountain-bike/calzada-de-bejar-23625663
|
[
-1
] |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.